Pierre Nguyễn Soạn

Pierre Nguyễn Soạn (vietnameraz: Phêrô Nguyễn Soạn; Phước Sơn, 1936ko abenduaren 15a – Quy Nhon, 2024ko uztailaren 8a) vietnamdar elizgizon katolikoa izan zen, 1999tik 2012ra Quy Nhơngo apezpiku izan zena.

Pierre Nguyễn Soạn
elizbarrutiko apezpiku

1999ko ekainaren 3a - 2012ko ekainaren 30a
Paul Huynh Dông Các (en) Itzuli - Matthieu Nguyen Van Khoi (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Quy Nhon (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza1936ko abenduaren 15a
Herrialdea Vietnam
HeriotzaQuy Nhon (en) Itzuli2024ko uztailaren 8a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

aldatu

Pierre Nguyễn Soạn 1936ko abenduaren 15ean jaio zen Phước Sơnen. Filosofia eta teologia Quy Nhơngo Làng Sông apaizgaitegi txikian, Nha Trangeko apaizgaitegi txikian eta Da Lateko San Pio X.aren Akademia Pontifikalean ikasi zituen. Horrez gain, 1971n ingelesezko literaturan graduatu zen Saigongo Unibertsitatean.

1968ko abenduaren 21n apaiztu zen. Geroago Erromara joan zen Urbaniana unibertsitatean ikastera, eta 1974an zuzenbide kanonikoan doktoratu zen. Vietnamera itzuli ondoren, parroko eta apaizgaitegiko zuzendaria izan zen. 1989an, bikario jeneral eta katedraleko parroko izendatu zuten[1][2][3].

1999ko ekainaren 3an, Joan Paulo II.a aita santuak Quy Nhơngo apezpiku izendatu zuen. Urte bereko abuztuaren 12an apezpiku ordenatu zuten[4]. Scis Quia Amo Te leloa hautatu zuen[5].

Vietnamgo apezpiku-konferentziako idazkari nagusi izan zen 2001etik 2007ra[6].

2012ko ekainaren 30ean erretiroa hartu zuen[7].

2024ko uztailaren 8an hil zen, 87 urte zituela[4].

Ondorengotza apostolikoa

aldatu
  • Yohannan VIII.a Hormizd patriarka
  • Isaie Jesu-Yab-Jean Guriel apezpikua (1795)
  • Augustin Hindi artzapezpikua (1804)
  • Joseph VI.a Audu patriarka (1825)
  • Pierre Élie XII Abbolyonan patriarka (1874)
  • Yousef VI.a Emmanuel II.a Thomas patriarka (1892)
  • François David apezpikua (1910)
  • Antonin-Fernand Drapier artzapezpikua (1929)
  • Pierre Martin Ngô Đình Thục artzapezpikua (1938)
  • Philippe Nguyễn Kim Ðiễn artzapezpikua (1961)
  • Étienne Nguyễn Như Thể artzapezpikua (1975)
  • Pierre Nguyễn Soạn apezpikua[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Bishop Emeritus Soan Pierre Nguyen» Union of Catholic Asian News (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  2. (Vietnameraz) «Ðức Cha Pierre Nguyễn Soạn Giám Mục Qui Nhơn» Lycos Search (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  3. (Vietnameraz) «Tân Giám Mục Phêrô Nguyễn Soạn» Vietnamese missionaries in Asia (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  4. a b (Italieraz) «Lutto nell’episcopato» L'Osservatore Romano 2024-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  5. (Vietnameraz) «GPn Qui Nhơn» Hội Đồng Giám Mục Việt Nam 2017-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  6. (Vietnameraz) «Nhìn lại chặng đường hình thành và phát triển của Hội đồng Giám mục Việt Nam qua 13 kỳ đại hội» btgcp.gov.vn 2019-02-25 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-02-25) (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  7. (Italieraz) «Rinuncia e successione del vescovo di Quy Nhon (Viêt Nam)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2012-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).
  8. (Ingelesez) «Bishop Pierre Nguyễn Soạn †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).

Kanpo estekak

aldatu