Otsailaren 16
data
Otsailaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita zazpigarren eguna da. 318 egun falta dira urtea amaitzeko, 319 egun bisurteetan.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1980 - Forondako aireportua zabaldu zen.
- 2010 - 6 atxilotu Bizkaia, Gipuzkoa eta Portboun (Girona) ETArekin zerikusia zutelakoan.
MunduaAldatu
- 1918 - Lituaniako kontseiluak independentzia aldarrikatu zuen.
- 1934 - Austriako gerra zibila bukatu zen.
- 1936 - Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen Espainian.
- 1985 - Hezbola talde islamista libanoarra sortu zen.
- 2005 - Errusiak berretsi ondoren, Kiotoko Protokoloa indarrean sartu zen.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2015 - Aziti Bihia elkarteko hizkuntzalari eta filologo gazteek Danimarkako Errege Liburutegian lapurtera klasikoan idatzitako lehen liburuaren (Doctrina Christiana, Esteve Materra frantziar euskaldun berriak idatzia) 1617ko lehen argitaraldiko ale bat aurkitu zuten; ordu arte, argitaraldi hartako ale guztiak galduta zeuden.
MunduaAldatu
- 1944 - Passage to Marseille ("Marseillarako Txartela") filma estreinatu zen, Michael Curtizek zuzendu eta Humphrey Bogart, Claude Rains, Michèle Morgan, Philip Dorn, Sydney Greenstreet eta Peter Lorre aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1960 - Cimarron filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta Glenn Ford, Maria Schell, Anne Baxter eta Harry Morgan aktoreek antzeztu zuten.
- 1990 - Nightbreed ("Gaueko Arraza") filma estreinatu zen, Clive Barkerek zuzendu eta Craig Sheffer, Anne Bobby, David Cronenberg eta Charles Haid aktoreek antzetzu zutelarik.
- 1996 - City Hall ("Udaletxea") filma estreinatu zen, Harold Beckerek zuzendu eta Al Pacino, John Cusack, Bridget Fonda, Danny Aiello, Richard Schiff, David Paymer eta Martin Landau aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1899 - Jesus Martínez de Aragón, arabar abokatu eta militarra (h. 1937).
- 1926 - Elias Garralda, nafar margolaria (h. 2012).
- 1944 - José Antonio Pérez Gabarain, Andoaingo alkatea.
- 1958 -
- Alberto Gorriz, Bixio, gipuzkoar futbolaria, Lehen Mailan Errealarekin partidu gehien jokatu duen pertsona.
- Vicente Iza, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1966 - Ismael Manterola, gipuzkoar arte kritikaria, idazlea eta Artearen Historiako irakaslea.
- 1969 - Pantxoa Bergara, Xabaltx, lapurtar abeslari, musikagile, olerkigile eta irrati-esataria.
- 1974 - Tatiana Garmendia, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1978 - Gaizka Lejarreta, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1983 -
- Ustaritz Aldekoaotalora, bizkaitar futbolaria.
- Erika Vázquez, nafar futbolaria.
- 1984 - Amandine Sanchez, lapurtar surflaria.
- 1986 - Stéphane Lemouneau, Lemuno, lapurtar pilotaria, Bogotan.
- 1988 - Patxi Iriart, lapurtar bertsolaria.
- 1989 - Beñat Barberena, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1990 -
- Unai Medina, bizkaitar futbolaria.
- Javier Ros, nafar futbolaria.
- 1995 -
- Lur Errekondo, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Iñigo Gaintza, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
MunduaAldatu
- 1222 - Nichiren, Nichiren Budismoaren japoniar sortzailea (h. 1282).
- 1497 - Philipp Melanchthon, alemaniar teologoa eta Erreforma Protestantearen lider intelektuala (h. 1560).
- 1514 - Georg Joachim Rheticus, austriar astronomoa eta matematikaria (h. 1576).
- 1519 - Gaspard II.a Colignykoa, frantziar noblea, Frantziako Erlijio Gerretan higanoten buruzagia (h. 1572).
- 1543 - Kanō Eitoku, japoniar margolaria (h. 1590).
- 1556 - Todo Takatora, japoniar daimyōa (h. 1630).
- 1594 - Juliana Morell, poeta, humanista eta domingotar moja (h. 1653).
- 1758 - Julian Ursyn Niemcewicz, poloniar politikaria eta idazlea (h. 1841).
- 1761 - Jean-Charles Pichegru, Frantziako Armadako jenerala (h. 1804).
- 1774 - Pierre Rode, frantziar biolinista eta musikagilea (h. 1830).
- 1791 - Claude Pouillet, frantziar fisikaria (h. 1868).
- 1802 - Phineas Quimby, estatubatuar sendagilea (h. 1866).
- 1822 - Francis Galton, ingeles zientzialari oparoa (h. 1911).
- 1834 - Ernst Haeckel, alemaniar biologo, mediku, naturalista eta filosoa (h. 1919).
- 1848 -
- Hugo de Vries, herbeheretar botanikaria (h. 1935).
- Octave Mirbeau, frantziar idazlea (h. 1917).
- 1868 -
- John Rogan, akromegaliaren ondorioz 2,60 metro garai izatera heldu zen afro-amerikarra (h. 1905).
- Wilhelm Schmidt, alemaniar antropologoa eta hizkuntzalaria (h. 1954).
- 1872 - Jeanne Bucher, frantziar argitaratzailea (h. 1946).
- 1880 -
- Mikola Podvoiski, ukrainar jatorriko boltxebikea (h. 1948).
- Kono Yasui, japoniar biologo eta zitologoa, zientzian doktoretza lortu zuen lehen japoniar emakumea (h. 1971).
- 1884 - Robert J. Flaherty, estatubatuar zinemagilea (h. 1951).
- 1893 - Mikhail Tukhatxevski, sobietar mariskala (h. 1937).
- 1906 - Vera Mentxik, errusiar-txekiar-brinainiar xake jokalaria, emakumezkoen lehenengo munduko xake txapelduna (h. 1944).
- 1917 - Pierre Deniker, frantziar psikiatra (h. 1998).
- 1921 - Hua Guofeng, Txinako Alderdi Komunistako presidentea (h. 2008).
- 1922 - Frédéric Rossif, frantziar zinemagilea (h. 1990).
- 1925 - François-Xavier Ortoli, Europako Batzordeko presidentea (h. 2007).
- 1926 -
- Margot Frank, Anne Franken ahizpa nagusia (h. 1945).
- John Schlesinger, ingeles zinema zuzendaria (h. 2003).
- 1928 - Pere Casaldàliga, kataluniar teologo, elizgizon eta olerkaria, askapenaren teologiaren kide nabarmenetakoa (h. 2020).
- 1929 - Luis Ruiz de Gopegui, espainiar fisikari eta idazlea, NASAren arduraduna Espainian (h. 2019).
- 1935 - Sonny Bono, estatubatuar musikari, aktore eta politikaria (h. 1998).
- 1936 - Fernando Solanas, argentinar zinema zuzendari eta politikaria (h. 2020).
- 1940 - Roberto Innocenti, italiar ilustratzailea.
- 1941 - Kim Jong-il, Ipar Koreako diktadorea (h. 2011).
- 1944 - António Mascarenhas Monteiro, Cabo Verdeko presidentea (h. 2016).
- 1945 - Jeremy Bulloch, ingeles aktorea (h. 2020).
- 1950 - Felisa Verdejo, espainiar informatikaria, hizkuntzaren prozesamendu automatikoan eta adimen artifizialean aitzindarietako bat Espainian.
- 1951 - Alain Rousset, frantziar politikaria, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente ohia.
- 1953 - Roberta Williams, estatubatuar bideo-joko diseinatzaile eta idazlea.
- 1954 -
- Iain Banks, eskoziar eleberrigilea (h. 2013).
- Margaux Hemingway, estatubatuar top-model eta aktorea eta Ernest Hemingwayren iloba (h. 1996).
- 1955 - Miguel Zavaleta, argentinar rock abeslaria eta musikaria.
- 1958 -
- Ice-T, estatubatuar rapero eta aktorea.
- Nobutoshi Kaneda, japoniar futbolari ohia.
- 1959 - John McEnroe, estatubatuar tenis-jokalari ohia, 1980ko hamarkadako tenis-jokalari handienetarikoa.
- 1963 - Luis Miguel Domínguez, espainiar naturalista eta telebistako zuzendaria, Iberiar otsoen defentsan ezaguna.
- 1964 - Bebeto, brasildar futbolari ohia.
- 1965 - Robert Emmiyan, armeniar atleta, luzerako jauzilaria.
- 1967 - Shunichi Ikenoue, japoniar futbolari ohia.
- 1969 - Fermín Cacho, espainiar atleta ohia, 1.500 metroko lasterketan aditua.
- 1973 -
- Cathy Freeman, australiar atleta.
- Merlyn Sopjan, transgeneroen eskubideen aldeko indonesiar ekintzailea.
- 1974 - Mahershala Ali, estatubatuar aktorea eta rap musikaria.
- 1975 - Sean Rowe, estatubatuar kantaria.
- 1979 - Valentino Rossi, motoziklismoko italiar pilotua, historiako hoberenetakoa.
- 1980 - Géraldine Nakache, frantziar aktore, gidoigile eta zuzendaria.
- 1989 -
- Mu Kanazaki, japoniar futbolaria.
- Elizabeth Olsen, estatubatuar aktorea.
- 1991 -
- Sergio Barcina, espainiar futbolaria.
- Sergio Canales, espainiar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1825 - Pedro Mendinueta, nafar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1736).
- 1904 - Maurice Harriet, lapurtar euskaltzalea eta hiztegigilea (j. 1814).
- 1936 - Luis Salazar, bizkaitar politikari kontserbador eta historialaria (j. 1859).
- 1961 - Julia Fernandez, nafar maistra (j. 1898).
- 2014 - Clemente Pérez Arroyo, Panaderito de Oyón, arabar pilotaria (j. 1948).
MunduaAldatu
- 1279 - Alfontso III.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1210).
- 1391 - Joan V.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. 1332).
- 1560 - Jean du Bellay, frantziar kardinal eta diplomatikoa (j. c. 1492).
- 1579 - Gonzalo Jiménez de Quesada, espainiar konkistatzailea.
- 1801 - Filipina Karlota Prusiakoa, Hohenzollern leinuko printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. 1716).
- 1823 - Pierre-Paul Prud'hon, frantziar margolaria (j. 1758).
- 1898 - Thomas Bracken, irlandar-zeelandaberritar olerkari, kazetari eta politikaria (j. c. 1841).
- 1899 - Félix Faure, Frantziako presidentea (j. 1841).
- 1907 - Giosuè Carducci, italiar poeta eta irakaslea, 1906ko Literaturako Nobel Saria (j. 1835).
- 1914 - Antonio Ugo, akromegaliaren ondorioz 2,25 metro garai izatera heldu zen alpetar erraldoi anaietako bat (j. 1887).
- 1917 - Octave Mirbeau, frantziar idazlea (j. 1848).
- 1934 - Roberto Ferruzzi, italiar margolaria (j. 1853).
- 1944 - Dhundiraj Govind Phalke, indiar zinemagilea (j. 1870).
- 1956 - Meghnad Saha, indiar astrofisikaria (j. 1893).
- 1960 - Natividad Yarza Planas, kataluniar irakaslea eta politikaria, Espainian sufragio unibertsalaren bidez hautatu zen lehenengo emakumezko alkatea (j. 1872).
- 1970 - Francis Peyton Rous, estatubatuar medikuntza-ikertzailea, 1966ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1879).
- 1974 - Horace Kallen, estatubatuar filosofoa (j. 1882).
- 1980 - Edward Thomas Copson, britainiar matematikaria (j. 1901).
- 1990 -
- Keith Haring, 80ko hamarkadako artista garrantzitsua New Yorkeko kaleetako kulturan (j. 1958).
- Ángel Sagardía, euskal jatorriko espainiar musikologo, hizlari, musikagile eta piano-jotzailea (j. 1901).
- 1992 -
- Angela Carter, ingeles kazetari eta eleberrigilea (j. 1940).
- Jânio Quadros, Brasilgo presidentea (j. 1917).
- 1997 - Chien-Shiung Wu, txinatar-estatubatuar fisikaria, fisika esperimentalean eta erradiaktibitatean aditua (j. 1911).
- 2008 - Brendan Hughes, irlandar errepublikar buruzagia eta Behin-Behineko IRAren Belfasteko Brigadako kidea (j. 1948).
- 2011 - Santi Santamaria, kataluniar sukaldaria eta Can Fabes jatetxe ospetsuaren jabea (j. 1957).
- 2015 - Lesley Gore, estatubatuar abeslari, aktore, musikagile eta ekintzailea (j. 1946).
- 2016 - Boutros Boutros-Ghali, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1922).
- 2017 - Dick Bruna, herbeheretar diseinatzaile eta ilustratzailea (j. 1927).
- 2019 - Bruno Ganz, suitzar antzezlea (j. 1941).
- 2020 - Larry Tesler, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Lizaide eta Julene.