Ireki menu nagusia

Carla Bley (Oakland, Kalifornia, 1936ko maiatzaren 11) estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria da. Abeslari baino gehiago, musikagile eta orkestra-zuzendari gisa nabarmendu da Carla Bley. Aita ere musikagilea zuen, eta harekin ikasi zuen pianoa. Oso gazterik, familia utzi, eta bere partiturak saltzen eta piano-clubetan jotzen atera zuen bizimodua. Ondoren, New Yorkera joan zen. Han, zigarroak saltzen zituen jazz-areto batean. New Yorken, Paul Bley piano-jotzailea ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1957an. Carla Bleyren lanak asko gustatu zitzaizkien senarraren lagunei, eta musikari profesional bihurtu zen 1964an. Carla Bleyren karrera free-jazz joeraren sorrerarekin batera abiatu zen, eta mugimendu horretako musikari nagusiekin lan egin zuen, hala nola Pharoah Sandersekin. Alabaina, bere estiloa sortu zuen berehala, hainbat joera nahasten zituena. Bleyk, europar inpresionistek bezala, esperimentuak egiten ditu masa soinudunekin, eta Amerikako herri-tradizioa baliatu du bere obretan. 1980ko hamarraldian, Steve Swallow ezagutu zuen, eta, horregatik, beharbada, rock-musikaren aldera jo zuen garai horretan. Orkestra handiak zuzentzen jarraitu zuen, baina talde txikiagoekin saioak eginez aldi berean. Aipagarria du, besteak beste, Escalator Over The Hill jazz-opera.

Carla Bley
Carla Bley 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Oaklands Itzuli1936ko maiatzaren  11 (83 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Steve Swallow Itzuli
Paul Bley Itzuli  (1957 -  1964)
Michael Mantler Itzuli  (1965 -  1991)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak musika-talde gidaria, musikagilea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, piano-jotzailea, saxofoi-jotzailea eta disko-ekoizlea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua organoa
pianoa
Diskoetxea ECM Records Itzuli
www.wattxtrawatt.com

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carla Bley  


  Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.