Wilhelm Wakonigg

Wilhelm Wakonigg (Littai, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egungo Eslovenian, 1875ko apirilaren 30a - Vista Alegre hilerria, 1936ko azaroaren 16a) austriar jatorriko enpresari, ingeniari eta diplomatikoa izan zen. Euskal burgesiarekin harreman estuak egin zituen eta Espainiako Gerra Zibilaren baitan espioitza egiten ari zela argudiatuta heriotza zigorra ezarri zion Eusko Jaurlaritzak[1].

Wilhelm Wakonigg
Bizitza
Jaiotza Litija (en) Itzuli1875eko apirilaren 30a
Herrialdea Cisleithania  1918ko azaroaren 12a)
 Espainia
ezezaguna  (1918ko azaroaren 13a -
Heriotza Zamudio1936ko azaroaren 19a (61 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, ekintzailea eta enpresaburua
Kidetza Sociedad Bilbaina

BizitzaAldatu

Lehen urteakAldatu

Wilhelm Wakonigg Karniolan jaio zen, mineral ugari dituen eskualdea. Gaur egun eskualde hau Eslovenian badago ere, garaian Austria-Hungariako Inperioaren zatia zen. Wakonigg austriar herritarra zen, eta katolikoa erlijioz. Ljubljanan ikasi zuen bigarren hezkuntza eta Grazen (Austria) meatzaritza. 1896an ingeniari titulua eskuratu zuen eta metalurgian lanean hasi zen. 1905ean Bilbora mugitu zen eta "W. Wakonigg" enpresa sortu zuen, meatzaritzari lotuta. Urte horretan bertan ezkondu zen Elisa Poirier Bolivarrekin, Gastón y Daniela denda oinordekotzan jasoko zuena[2], Begoñako basilikan[1].

Euskal burgesiarekin harremanetanAldatu

Wakonigg laster moldatu zen euskal burgesiaren eta aristokraziaren bizitzara. Sociedad Bilbainako eta Real Club Marítimo del Abrako kidea zen. Bere alabetako bat Luis Ortuzarrekin ezkondu zen, Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzan Ertzaintzaren zuzendaria zena[1].

Kontaktu horiei esker diplomazian sarbidea izan zuen. 1914ko ekainaren 15ean Austria-Hungariako Inperioak Wakonigg Bilboko kontsul-ordezko izendatu zuen eta 1916an ohorezko kontsul. 1919ko irailaren 19an Austriak bere kontsulatua itxi zuen Bilbon, eta hor galdu zuen kontsul izaera. Hala ere, Wakoniggek jarraitu zuen informazio lanean, kasu honetan espioi gisa. Aliatuen arabera, Iberiar Penintsulako iparralde osoko alemaniarren aldeko espioien nagusia zen. Lehen Mundu Gerraren baitan, Itsaspeko gerra Hego Euskal Herrian piztuta zegoen garaian, Wakoniggek elikagaiak eta erregaia ematen zien Ingalaterraren itsas-komertzioa erasotzen zuten urpekontziei[1].

1922an Zita Borboi-Parmakoa Lekeitiora iritsi zen, gerra amaitu ostean erbesteratua. Wakoniggek eta Adolfo Urkixok Uribarren jauregia erosi zuten Zitarentzat[1].

Espainiako Gerra ZibilaAldatu

Espainiako Gerra Zibila hasi eta hilabete batera berriro izendatu zuten Austriako kontsul. Bere lana pasaporteak iraungita zuten austriar herritarrei berriak ematea zen, alde egin ahal izateko. Baina, aldi berean, espioitza lanetan jarraitu zuen, kasu honetan Hirugarren Reicharen alde[1].

1936ko urriaren 28an "Exmouth" ingeles barkuan itsasoratzera zihoala, Telesforo Monzonen aginduz atxilotu zuten. Berarekin zeraman maletan Eusko Jaurlaritzaren dokumentuak zeuden, Bilboko Burdin Hesia eraikitzeko Pablo Murgak egindako argibideekin. Akusazioaren arabera, Burgosera eraman nahi zituen beranduago, frankistak laguntzeko[3]. Dokumentu horrekin batera Julian Munsurik euskal abertzaletasunaren egoerari buruz egindako txostena eta Julio Hernández Mendirichagak Bilboko egoera finantziarioaren inguruan idatzitakoak ere bazeramatzan. Wakoniggekin batera Martínez Arias Paraguaiko kontsula eta Emil Schaeidt Schneider laguntzailea ere atxilotu zituzten[1][4].

Heriotza zigorraAldatu

Wakoniggek Luis Ortuzarren nolabaiteko laguntza izan zuen, eta Nicolas Viar Eguzkitza abertzaleak defendatu zuen. Hala ere, 1936ko azaroaren 18an Bizkaiko Herri Epaitegiak heriotza zigorra ezarri zion. Derioko hilerrian fusilatu zuten baina gorpua Begoñako basilikaren ondoan zegoen hilerrian lurperatu zuten (gaur egun futbol zelaia dago bertan)[5]. Bere azken hitzak "Heil Hitler" izen zirela esan zuten lekukoek[3].

Frankistek martiri izendatu zuten, "bizitza Jainkoaren eta Espainiaren alde" eman baitzuen[1]. Laguntza eman zion Luis Ortuzar Eusko Jaurlaritzatik kanporatu zuten eta atzerrira bidali[3].

FamiliaAldatu

Bere semeetako bat Willi Wakonigg (Durango, 1914-2000) izan zen, Gastón y Daniela enpresa gidatzeaz gain hainbat artisten mezenas ere izan zena[6].

Gaizka Ortuzar Wakonigg enpresaria bere biloba da. Ybarra familiarekin lotuta, Paradise Papers filtrazioan agertzen da[7].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h «Wakonigg, Wilhelm - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2020-09-28.
  2. (Gaztelaniaz) «Carta D. Jaime Wakonigg • Sociedad Bilbaina» Sociedad Bilbaina 2020-04-24 Noiz kontsultatua: 2020-09-28.[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b c (Gaztelaniaz) «El espía nazi fusilado por el Gobierno vasco» especial.elcorreo.com (EL CORREO) Noiz kontsultatua: 2020-09-28.
  4. «BOMBARDEOS AÉREOS SOBRE EUZKADI CON MATERIAL Y PERSONAL ALEMAN - CAEN PRISIONEROS EN EL FRENTE VASCO DE COMBATE DOS SUBDITOS ALEMANES.-LA ORGANIZACIÓN ALEMANA, SUPLETORIA DE LA CONSULAR, SORPRENDIDA "IN FRAGANTI" EJECUTANDO ACTOS DE ESPIONAJE EN BILBAO» Iñaki Anasagasti Noiz kontsultatua: 2020-09-28.
  5. «INTERESANTÍSIMO LIBRO SOBRE EL FUSILADO CÓNSUL WAKONIGG» Iñaki Anasagasti Noiz kontsultatua: 2020-09-28.
  6. (Gaztelaniaz) «ICONO AD: Willi Wakonigg» AD 2017-06-02 Noiz kontsultatua: 2020-09-28.
  7. (Gaztelaniaz) «Los Ortuzar Ybarra: Huyeron de ETA y llevaron su patrimonio a un paraíso fiscal» El Confidencial 2017-11-11 Noiz kontsultatua: 2020-09-28.

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu