Ireki menu nagusia

Jorge Sanjinés (La Paz, Bolivia, 1936ko uztailaren 31) boliviar zinema-zuzendaria da, boliviar zinemaren buruetako bat eta Latinoamerikako zuzendari nagusietakoa.

Jorge Sanjinés
Bizitza
Jaiotza La Paz1937ko uztailaren 31 (82 urte)
Herrialdea  Bolivia
Heriotza  (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Beatriz Azurduy Palacios Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
IMDb nm0762805

BiografiaAldatu

Zinemaren industriak markatzen dituen mugetatik kanpo lan egin du beti; bere filmetan, adibidez, aimara hizkuntza txikia erabiltzen du. Baina oztopoak oztopo, film horiek ospe handiko sariak irabazi dituzte (La nación clandestina, 1989an, Donostiako Urrezko maskorra irabazitakoa da, esaterako), eta batzuetan Europako ekoizpen-enpresen diru-laguntza jasotzen dute, Boliviako indiarren artean marxismoa zabaltzeari uko egin gabe, betiere. Izan ere, zinema-zuzendari militante horrek herri xehearen zapalkuntza, lur-jabeen basakeriak, eta pobreei gizarte-mailan gora egitea eragozten dieten hezkuntzaren hutsuneak salatu izan ditu beti bere filmetan.

Sanjinés 1961ean sartu zen zinemaren munduan. Lau urte geroago, Boliviako Zinema Institutuaren zuzendari izendatu zuten, eta film luzeak egiten hasi zen. Lehen filma, Ukamau ("Horrela da"), egin orduko, baina, gobernuak kargutik kendu zuen, filmaren edukiagatik. Hurrengoan, Yawar mallku ("Kondor odola"), Estatu Batuen inperialismoa salatu zuen. Hasieran agintariek debekatu egin zuten filmaren emanaldia, baina herriaren presioak behartuta, estreinatu ahal izan zen; El coraje del pueblo filmean herri batean sarraskia egindako militarrak salatzera iritsi zen, justiziak zigortu gabe aske utzi zituenak.

1972an Hugo Banzer diktadoreak Boliviako aginpidea indarrez hartu zuenean, erbestera joan zen ihes.

Film laburrak: Cobre (1958); El manguito (1959); Sueños y realidades (1961); Un día Paulino (1963); Revolución (1963); Bolivia, avanza (1964); Aysa (1965).

Film luzeak: Ukamau (1966); Sangre de cóndor (1969); Los caminos de la muerte (1970); El coraje del pueblo (1971); El enemigo principal (1974); ¡Fuera de aquí! (1976); Las banderas del amanecer (1983); La nación clandestina (1989); Para recibir el canto de los pájaros (1995); Los hijos del último jardín (2004).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu