Jurgi V.a Erresuma Batukoa

Jurgi V.a Erresuma Batukoa, ingelesez: George V of the United Kingdom eta, jaiotzez, George Frederick Ernest Albert of Saxe-Coburg and Gotha (Marlborough House, Londres, 1865eko ekainaren 3aSandringham House, Norfolk, 1936ko urtarrilaren 20a) 1910 urtetik 1936ko bere heriotza arte Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadore izan zen. Eduardo VII.a Erresuma Batukoa eta Alejandra erreginaren bigarren semea izan zen. 1917an Sajonia-Coburgo-Gotha etxetik sortu zen Windsor etxeko lehen erregea izan zen.

Jurgi V.a Erresuma Batukoa
King George 1923 LCCN2014715558 (cropped).jpg
Coat of arms of South Africa (1932–2000).svg
Hegoafrikar Batasunako monarka

1931 - 1936ko urtarrilaren 20a
← baliorik ez - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Kanadako monarka

1931 - 1936ko urtarrilaren 20a
← baliorik ez - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Seal of the Irish Free State.png
Irlandako Estatu Askeako monarka

1922ko abenduaren 6a - 1936ko urtarrilaren 20a
← baliorik ez - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Star-of-India-gold-centre.svg
Indiako enperadorea

1910eko maiatzaren 6a - 1936ko urtarrilaren 20a
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Coat of arms of the United Kingdom (1837-1952).svg
Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuako errege

1910eko maiatzaren 6a - 1922ko abenduaren 6a
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Erresuma Batuko monarka

1910eko maiatzaren 6a - 1936ko urtarrilaren 20a
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa - Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa
Coat of Arms of Andrew, Duke of York.svg
Yorkeko Dukea

1892ko maiatzaren 24a - 1910eko maiatzaren 6a
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea


Member of the Privy Council of Ireland (en) Itzuli


Lorden Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaMarlborough House (en) Itzuli1865eko ekainaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainiar Raj
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
HeriotzaSandringham House (en) Itzuli1936ko urtarrilaren 20a (70 urte)
Hobiratze lekuaSt George's Chapel, Windsor (en) Itzuli
Windsorreko gaztelua
Heriotza moduaeutanasia: bronkitis kronikoa
Familia
AitaEduardo VII.a Erresuma Batukoa
AmaAlexandra Danimarkakoa
Ezkontidea(k)Maria Teckekoa  (1893ko uztailaren 6a -  1936ko urtarrilaren 20a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaWindsorko etxea
House of Saxe-Coburg and Gotha (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakposta zigilu diseinatzailea, philatelist (en) Itzuli, politikaria, monarka eta aristokrata
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Royal Navy
Graduafield marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaIngalaterrako Eliza

IMDB: nm0454376 Musicbrainz: 61fa34e7-b983-4592-bac4-dafd05da1a0e Discogs: 496677 Find a Grave: 1986 Edit the value on Wikidata
George V Signature.svg

BiografiaAldatu

Jurgi Londresko Marlborough Housen jaio zen, 1865eko ekainaren 3an. Aita Eduardo zen, Galesko printzea eta Viktoria erregina eta Albertoren seme zaharrena eta ama, berriz, Alejandra, Galesko printzesa eta Cristian IX.a Danimarkakoaren alaba zaharrena. Viktoria erreginaren iloba zen heinean, jaio bezain pronto Galesko Jurgi Errege Gorentasun Printzea egin zuten.

Windsorreko gazteluko San Jurgitrn kaperan bataiatu zuten 1865eko uztailaren 7an. Galesko printzearen bigarren semea zenez, ez zen errege izan zitekeenik aurreikusten, anaia Alberto Viktorrek izango baitzuen lehentasuna. Bi senideak oso desberdinak baziren ere, elkarren arteko harreman estua zuten. Albertok izaera ezegonkorra zuen eta Jurgi, aldiz, amona Viktoriaren esanetara egon ohi zen beti. Badirudi bere lehengusua zen Nikolas II.a tsarrarekin antz handia zuela.

1891ra arte, Jurgi Errege Itsas-armadan aritu zen, Britainiar Inperioak munduan zehar zituen lurralde zabalak bisitatuz.

1892an, pneumonia batek Alberto Viktor hil zuen eta Jurgi Yorkeko duke egin zuten eta, 1901ean, amona Viktoria hil zenean, Galesko printze egin zuten, Cornuallesko duke eta Rothesayko duke, koroaren oinordeko zelarik.

Ezkontza eta ondorengoakAldatu

Maria Teckekoa -Mary printzesa- Alberto Viktorren andregaia zen eta, amona Viktoriaren aholkuei jarraituz, Jurgik berarekin ezkontzeko eskatu zion.

1893an ezkondu ziren eta 6 seme-alaba izan zituzten:

Lehen biak Erresuma Batuko errege izango ziren, bata Eduardo VIII.a eta, bestea, berriz, Jurgi VI.a.

Errege eta EmperadoreAldatu

Aita Eduardo VII.a hil zenean, 1911ko ekainaren 22an, Jurgi V.a Erresuma Batuko errege eta, abenduaren 11n, Indiako enperadore koroatu zuten. Emaztea Queen Mary izango zen.

Lehen Mundu Gerra garaian, errege familiak une latzak jasan zituen, familia ugari baitzuten alemaniarren artean. 1917an, alemaniarren aurkako iritzi orokorraren ondorio, Sajonia-Coburgo-Gotha izena aldatu zion errege etxeari, Windsor izena hartu zutelarik. Nikolas II.a tsarrak eta bere familiak asilo eskubidea eskatu zien Aleksandr Kerenskiren behin-behineko gobernuak alde egiteko aukera utzi zienean, baina gobernuak ukatu egin zien eskubide hori.

1936ko urtarrilaren 20an, Jurgi V.a hil egin zen eta Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa izango zuen ondorengo.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurgi V.a Erresuma Batukoa  


Aurrekoa
Eduardo VII.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko erregea
1910ko maiatzaren 6a1936ko urtarrilaren 20a
Ondorengoa
Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa