2003
urtea
2003. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa |
Urteak | 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2003 MMIII |
Ab urbe condita | 2756 |
Armeniar egutegia | 1452 ԹՎ ՌՆԾԲ |
Bahá'í egutegia | 159 – 160 |
Bengaliar egutegia | 1410 |
Berber egutegia | 2953 |
Egutegi budista | 2547 |
Myanmarko egutegia | 1365 |
Bizantziar egutegia | 7511 – 7512 |
Koptoen egutegia | 1719 – 1720 |
Etiopiar egutegia | 1995 – 1996 |
Hebrear egutegia | 5763 – 5764 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2059 – 2060 |
Shaka Samvat | 1925 – 1926 |
Kali Yuga | 5104 – 5105 |
Iraniar egutegia | 1381 – 1382 |
Islamiar egutegia | 1423 – 1424 |
Korear egutegia | 4336 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2546 |
Unix denbora | 1041379200 – 1072915199 |
Holozeniar egutegia | 12003 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak aldatu
Euskal Herrian aldatu
- Otsailaren 20a - Del Olmo epaileak eta orduko Espainiako Gobernuak agindu zuten Euskaldunon Egunkaria ixtea, oraindik argitu ez dituzten salaketa batzuengatik.
- Otsailaren 22a - Donostian manifestazio erraldoia burutu zuten Egunkariaren aurkako erasoa salatzeko, historiako handienetarikoa.
- Martxoaren 6a - Portugaleten Metro Bilbaoren obrak hasi ziren.
- Maiatzaren 3an - Udal hauteskundeetara aurkeztutako 241 herri plataforma legez kanpo utzi zituzten Hego Euskal Herrian. Hala ere, 150.000 pertsonak baino gehiagok ilegalizatutako zerrenden boto-paperak sartu zituzten hautetsontzietan desobedientzia ariketa gisa.
- Maiatzaren 25a - 2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
Munduan aldatu
- Urtarrilaren 1a - Luiz Inácio Lula da Silva, Brasilgo presidente aukeratu zuten.
- Udal eta Foru hauteskundeak Hegoaldeko herrialdeetan.
- Otsailaren 4a - Serbia eta Montenegroko konstituzioa indarrean sartu zuen
- Otsailaren 15a - Irakeko gerratearen aurkako protestek mundu mailan 25 milioi pertsonen atxikimendua lortu zuten. Munduko Foro Sozialak bultzatuta, milaka eragile koordinatu ziren mundu mailan AEBen eta bere aliatuen aurka.
- Martxoaren 15a - Hu Jintao, Txinako Errepublika Popularreko presidente aukeratu zuten.
- Martxoaren 16a - George W. Bush, Tony Blair eta Jose Maria Aznar, Azoreetan bildu ziren, geroago Azoreesetako Hirukotea esaerari hasiera eman zion bilera hark.
- Martxoaren 17a - Ameriketako Estatu Batuek ultimatuma Iraki. Sadam Husseinek alde egiten ez badu, gerra hasiko dela dio George Bushek.
- Martxoaren 19a - Lehen bonbak Irakeko hiriburuan jausten dira.
- Martxoaren 20a - Ameriketako Estatu Batuen gidaritzapean nazioarteko hainbat herriek osatutako armada batek Irak inbaditu zuen.
- Maiatzaren 1a - George Bushek Irakeko Gerra amaitutzat ematen du.
- Maiatzaren 16a - Casablancako hiri marokoarrean eraso terrorista, 33 hildako eta 100 zauritu.
- Maiatzaren 19a - Indonesiako armadak Aceheko independentisten aurkako ofentsiba bati ekin zion.
- Maiatzaren 21a - Lurrikara Aljerian, 2200 hildako.
- Uztailaren 8a - Europako lehen konstituzioa aurkeztu zen.
- Uztailaren 18a - Erresuma Batuko defentsa ministerioko zientzialaria zen David Kelly hilda aurkitu zuten.
- Uztailaren 22a - ETAk Benidorm eta Alacanten bi bonba lehertu zituen.
- Abuztuaren 25a - Bi bonba leherketek 52 hildako Indian.
- Irailaren 10a - Suediako kanpo arazoetarako ministroa, Anna Lindh, arma zuriz eraso eta hurrengo egunean hil zen.
- Urriaren 3a - Kaliforniako estatu estatubatuarrak Arnold Schwarzenegger aukeratu zuen gobernari.
- Azaroaren 15a - Bonba leherketak Istanbulen, 25 hildako eta 300 zauritutik gora.
- Azaroaren 20a - Bonba erasoak Istanbulgo HSBC banku eta Britaniar kontsulatuaren aurka.
- Abenduaren 13a - Saddam Hussein diktadorea atxilotu zuten Iraken.
- Abenduaren 26a - Lurrikara oso indartsua Iranen, 40.000 hildakotik gora Bameko hirian.
Arte eta kultura aldatu
- Martxoaren 30a - 2003ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Amets Arzallusek jantzi zuen txapela laugarren urtez jarraian.
- Apirilaren 4tik apirilaren 13ra 13. Korrika ospatu zen, Maule eta Iruñea artean.
- Ekainaren 1a - 2003ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala: Zigor Enbeitak jantzi zuen txapela.
- Ekainaren 21a - Berria egunkariak lehen zenbakia kaleratu zuen, Espainiako Auzitegi Nazionalak itxiarazi berria zuen Euskaldunon Egunkaria ordezkatzeko.
- Irailaren 21a - Euskal pilota: larrua harriaren kontra filma estreinatu zuen Julio Medem zuzendari donostiarrak Zinemaldian.
- Abenduaren 14a - 2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela.
Zientzia eta teknologia aldatu
- Otsailaren 1a - Columbia transbordadoreak eztanda egin zuen Lurrera itzultzean, 7 kosmonauta hilez.
- Otsailaren 14a - Dolly ardia, klonatutako lehen ugaztuna, ardi helduetan oso ohikoa den biriketako gaitz baten ondorioz sakrifikatu zuten.
- Apirilaren 14a - Giza genoma %99eko zehaztasunarekin ikertu dela aditzera ematen da.
- Maiatzaren 28a - Klonaturiko lehen zaldia jaio zen, Prometea.
- Ekainaren 1a - Txinan Hiru Arroiletako urtegia urez betetzen hasi ziren, 100 metroko altueraraino.
- Uztailaren 5a - Nazioarteko Osasun Organizazioak, Neumonia atipikoa kontrolatutzat eman zuen.
- Abuztuaren 27a - Lurra eta Martitz 50.000 urtean izandako distantziarik txikienean izan ziren elkarrengandik.
- Urriaren 13a - Txinak espaziora bidalitako lehen zunda Shenzhou 5.
- Urriaren 24a - Concorde hegazkin supersonikoak bere azken hegaldia egin zuen.
- Azaroaren 9a - Ilargi eklipsea, Europa eta Amerikan
- Azaroaren 23a - Eguzki eklipse osoa, Antartikan.
- Abenduaren 25a - Martitzen lurreratu behar zuen Beagle 2 espazio ontzia, atmosferan desegin zen.
Kirolak aldatu
- Otsailaren 2a - 2003ko Gizonezkoen Munduko Eskubaloi txapelketa bukatu zen Portugalen. Kroaziako selekzioa izan zen garailea.
- Otsailaren 20a - 2003ko Andaluziako Itzulia: Javier Pascual Llorente espainiarra garaile.
- Apirilaren 11 - 2003ko Euskal Herriko Itzulia: Iban Mayo garaile.
- Apirilaren 13a - 2003ko Paris-Roubaix: Peter Van Petegem belgikarrak irabazle.
- Ekainaren 1a -
- 2003ko Italiako Giroa: Gilberto Simoni irabazle.
- 2003ko Nafarroako Itzulia: Santiago Segú Pombo irabazle.
- Ekainaren 8a - 2003ko Euskal Bizikleta bukatu zen: José Antonio Pecharromán izan zen garailea.
- Uztailaren 20a - 2003ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finala: Patxi Ruiz txapeldun, Olaizola II.aren aurka 22-7 irabazi ondoren.
- Uztailaren 25a - 2003ko Frantziako Tourreko 16. etapa Pauen hasi eta Baionan amaitu zen. Etapak 197,5 kilometro zituen, eta Tyler Hamilton (CSC) estatubatuarrak irabazi zuen.
- Uztailaren 27a - Lance Armstrongek bostgarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra. 2012an titulu hau baliogabe geldituko zen, dopinagatik.
- Abuztuaren 9a - 2003ko Donostia Klasikoa: Paolo Bettini irabazle.
- Irailaren 28a - 2003ko Espainiako Itzulia: Roberto Heras garaile.
Jaiotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 3a - Greta Thunberg, suediar ikasle eta aktibista politikoa.
- Urtarrilaren 16a - Endika Buján, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a - Dánae Riaño, gipuzkoar abeslari eta aktorea.
- Urtarrilaren 27a - Hugo Rincón, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 28a - Jon García Fuentes, nafar futbolaria.
Otsaila aldatu
- Otsailaren 6a - Markel Fernandez, bizkaitar atleta.
- Otsailaren 10a - Erlantz Palacín, bizkaitar futbolaria.
- Otsailaren 20a - Olivia Rodrigo, estatubatuar aktorea, abeslaria eta abestigilea.
- Otsailaren 26a - Aimar Duñabeitia, bizkaitar futbolaria.
Martxoa aldatu
- Martxoaren 1a - Iker Varela, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 5a - Nicolás Serrano, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 8a - Udane Bilbao, gipuzkoar txirrindularia.
- Martxoaren 9a - Sunisa Lee, estatubatuar gimnastika artistikoa.
- Martxoaren 24a - Luis Bilbao, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 28a - Unax Agote, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 28a - Pháo, vietnamdar rap abeslaria eta ekoizlea.
- Martxoaren 29a - Beñat Gerenabarrena, bizkaitar futbolaria.
Apirila aldatu
- Apirilaren 2a - Unai Goti, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 8a - Ibon Ispizua, bizkaitar futbolaria.
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 1a - Álvaro Marín, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 5a - Carlos Alcaraz, espainiar tenislaria.
- Maiatzaren 5a - Jon De Luis, nafar futbolaria.
- Maiatzaren 16a - Noa Fontanals, kataluniar aktorea.
- Maiatzaren 25a - Unai Gómez, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 31 - Iraia Mendia, gipuzkoar atleta, lasterkaria.
Ekaina aldatu
- Ekainaren 4a - Mireia Arriazu, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 4a - Julene Bouzo, bizkaitar atleta, gorako jauzian aditua.
- Ekainaren 11 - Alejandro Rego, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 18a - Maider Castellano, arabar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 20a - Lur Florido, bizkaitar txirrindularia.
- Ekainaren 23a - Iker Aldai, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 24a - Amber Dútta, italiar aktore eta dantzaria.
Uztaila aldatu
- Uztailaren 3a - Pablo Marín, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 6a - Irati Martin, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 7a - Unai Zubeldia, gipuzkoar txirrindularia.
- Uztailaren 28a - Asier Pérez Moreno, nafar futbolaria.
- Uztailaren 31 - Txell Alarcón, kataluniar saskibaloi jokalaria.
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 9a - Sergio López Revilla, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 13a - Ibai Sanz, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 28a - Naroa Fernández, nafar txirrindularia.
Iraila aldatu
- Irailaren 1a - Alex Padilla, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 4a - Aimar González De Heredia, arabar futbolaria.
- Irailaren 7a - Sangay Tenzin, bhutandar igerilaria.
- Irailaren 13a - Raúl Chasco, nafar futbolaria.
Urria aldatu
- Urriaren 9a - Carlos González Pascual, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 18a - Alejandro Balde, kataluniar futbolaria.
- Urriaren 23a - Christian Mutilva, nafar futbolaria.
- Urriaren 24a - Ane Mintegi, gipuzkoar tenis jokalaria.
- Urriaren 30a - Oier Gastesi, nafar futbolaria.
Azaroa aldatu
- Azaroaren 3a - Julen Agirre, gipuzkoar futbolaria.
- Azaroaren 13a - Emma Aicher, alemaniar-suediar eskiatzaile alpinoa.
- Azaroaren 13a - Ibai Asenjo, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 13a - Salma Paralluelo, espainiar abiadura-lasterkari ohia eta futbolaria.
- Azaroaren 25a - Tao Gey-Emparan, lapurtar eskubaloi jokalaria.
Abendua aldatu
- Abenduaren 1a - Hugo Aznar, nafar txirrindularia.
- Abenduaren 18a - Haizea Urretabizkaia, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Abenduaren 28a - Irantzu Solaguren, bizkaitar txirrindularia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Ekiñe Casado, gipuzkoar kantautorea.
- Laiene Pikabea, gipuzkoar herri kirolaria, aizkora proban aritzen dena.
- Leire Garai, arabar pilotaria.
- Mikel Guridi, kolonbiar-gipuzkoar automobilismo-pilotua.
- Sua Enparantza, gipuzkoar dantzari eta aktorea.
Heriotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 2a - Jose Maria Mendiola, gipuzkoar idazle eta enpresaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 3a - Monique Wittig, frantziar idazlea eta teoriko feminista, lesbofeminismoari funtsezko ekarpena egin ziona (j. 1935).
- Urtarrilaren 4a - Segundo Galarza, Portugalen ibili zen euskal piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1924).
- Urtarrilaren 5a - Alicia García-Salcedo González, asturiar abokatu katolikoa, Asturiasen jardun zuen lehen emakume abokatua (j. 1903).
- Urtarrilaren 5a - Roy Jenkins, britainiar politikaria, politikarien biografoa eta Europako Batzordeko presidentea (j. 1920).
- Urtarrilaren 11 - Mickey Finn, ingeles bateria-jotzailea, T. Rex taldeko kidea (j. 1947).
- Urtarrilaren 11 - Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a - Leopoldo Galtieri, Argentinako presidentea (j. 1925).
- Urtarrilaren 12a - Maurice Gibb, britainiar musikari, abeslari, egile abeslari eta disko ekoizlea (j. 1949).
- Urtarrilaren 15a - Linda Braidwood, estatubatuar arkeologoa, historiaurrean aditua (j. 1909).
- Urtarrilaren 15a - Jeannette Campbell, lapurtar-argentinar igerilaria (j. 1916).
- Urtarrilaren 17a - Richard Crenna, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- Urtarrilaren 19a - Françoise Giroud, frantziar kazetari, idazle eta gidoilaria (j. 1916).
- Urtarrilaren 24a - Gianni Agnelli, italiar enpresaburua eta Fiat enpresaren akziodun nagusia (j. 1921).
- Urtarrilaren 26a - Valeri Brumel, errusiar gorako jauzilaria (j. 1942).
- Urtarrilaren 26a - Hugh Trevor-Roper, ingeles historialaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 29a - Lee Yoo-hyung, hegokorear futbolaria (j. 1911).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 1a, Columbia espazio anezkaren istripuan:
- Kalpana Chawla, indiar jatorriko estatubatuar astronauta (j. 1962).
- Ilan Ramon, israeldar borroka hegazkinlari eta astronauta (j. 1954).
- Otsailaren 2a - Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (j. 1945).
- Otsailaren 3a - Lana Clarkson, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1962).
- Otsailaren 7a - Augusto Monterroso, hondurar-guatemalar idazlea (j. 1921).
- Otsailaren 8a - Joseba Pagazaurtundua, Andoaingo Udaltzaingoaren burua, ETAk eraila (j. 1957).
- Otsailaren 9a - Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista (j. 1915).
- Otsailaren 12a - Emilio Romero Gómez, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1917).
- Otsailaren 13a - Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV.a, gipuzkoar eusko pilotaria (j. 1934).
- Otsailaren 17a - José María Cabodevilla, nafar idazle eta teologoa (j. 1928).
- Otsailaren 20a - Maurice Blanchot, frantziar idazle, filosofo eta literatura-teorikoa (j. 1907).
- Otsailaren 21a - Eddie Thomson, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Otsailaren 23a - Robert King Merton, estatubatuar soziologoa (j. 1910).
- Otsailaren 24a - Alberto Sordi, italiar aktorea, zine zuzendaria eta gidoigilea (j. 1920).
- Otsailaren 27a - Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea (j. 1911).
- Otsailaren 27a - Fred Rogers, estatubatuar telebista-aurkezlea, musikaria, txotxongilolaria, idazlea, ekoizlea eta eliz ministro presbiterianoa, Mister Rogers' Neighborhood saioaren sortzailea (j. 1928).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 3a - Goffredo Petrassi, italiar musikagilea (j. 1904).
- Martxoaren 3a - Peter Smithson, britainiar arkitektoa (j. 1923).
- Martxoaren 9 - Miren Arenaza, Vasquita II , gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- Martxoaren 12a - Zoran Đinđić, Serbiako lehen ministroa, eraila (j. 1952).
- Martxoaren 12a - Howard Fast, estatubatuar eleberrigilea (j. 1914).
- Martxoaren 12a - Andrei Kivilev, kazakhstandar txirrindularia (j. 1973).
- Martxoaren 14a - Gotzon Aulestia, bizkaitar musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria (j. 1940).
- Martxoaren 16a - Rachel Corrie, Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko estatubatuar kidea, Israelgo armadako bulldozer batek azpian hartuta Gazako zerrendan (j. 1979).
- Martxoaren 27a - Elisa Mújica, kolonbiar idazlea (j. 1928).
- Martxoaren 27a - Jose Maria Satrustegi, nafar etnografoa, idazlea, itzultzailea, euskalaria eta apaiza (j. 1930).
- Martxoaren 29a - Tadao Horie, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Martxoaren 30a - Ignacio Etxarri, gipuzkoar futbolaria (j. 1932).
- Martxoaren 30a - Valentin Pavlov, Sobietar Batasuneko lehen ministroa (j. 1937).
- Martxoaren 31 - Harold Scott MacDonald Coxeter, britainiar matematikaria (j. 1907).
- Martxoaren 31 - Eduardo Urkulo, euskal herritar margolari eta eskultorea (j. 1938).
Apirila aldatu
- Apirilaren 2a - Terenci Moix, kataluniar idazlea (j. 1942).
- Apirilaren 6a - Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (j. 1949).
- Apirilaren 7a - Maurice Kouandété, Dahomeyko presidentea (j. 1932).
- Apirilaren 8a - José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria (j. 1966).
- Apirilaren 9a - Jorge Oteiza, oriotar eskultore eta arte-teorilaria, Txillidarekin batera XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena (j. 1908).
- Apirilaren 10a - Dionisio Blanco, bizkaitar margolaria (j. 1927).
- Apirilaren 10a - Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea (j. 1927).
- Apirilaren 15a - Miren Gezala, Emakume Abertzale Batzako kidea, Euskal Pizkundeko partaidea, irakaslea, dantzaria eta antzezlea (j. 1912).
- Apirilaren 16a - Isao Iwabuchi, japoniar futbolaria (j. 1933).
- Apirilaren 17a - Paul Getty, filantropoa (j. 1932).
- Apirilaren 17a - Koji Kondo, japoniar futbolaria (j. 1972).
- Apirilaren 20a - Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1911).
- Apirilaren 21a - Nina Simone, estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1933).
- Apirilaren 25a - Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (j. 1933).
- Apirilaren 26a - Yun Hyon-seok, Hego Koreako giza eskubideen aldeko ekintzaile eta poeta homosexuala (j. 1984).
- Apirilaren 27a - Dorothee Sölle, alemaniar teologo eta poeta protestantea (j. 1929).
- Apirilaren 28a - Carmelo Morales, euskal txirrindularia (j. 1930).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 1a - Wim van Est, herbeheretar txirrindularia (j. 1923).
- Maiatzaren 5a - Walter Sisulu, hegoafrikar politikaria, apartheidaren kontrako ekintzailea (j. 1912).
- Maiatzaren 9a - Antonio Ibáñez Freire, arabar militar eta politikaria (j. 1913).
- Maiatzaren 11 - José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (j. 1914).
- Maiatzaren 11 - Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (j. 1945).
- Maiatzaren 12a - Sadruddin Aga Khan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria (j. 1933).
- Maiatzaren 14a - Wendy Hiller, ingeles aktorea (j. 1912).
- Maiatzaren 14a - Robert Stack, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- Maiatzaren 15a - June Carter, estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea (j. 1929).
- Maiatzaren 15a - Rik Van Steenbergen, belgikar txirrindularia, historiako handienetako bat (j. 1924).
- Maiatzaren 20a - Walter Höllerer, alemaniar idazlea (j. 1922).
- Maiatzaren 27a - Luciano Berio, italiar musikagilea (j. 1925).
- Maiatzaren 28a - Ilya Prigogine, belgikar kimikaria, 1977ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Maiatzaren 28a - Martha Scott, estatubatuar aktorea (j. 1912).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 6a - Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (j. 1922).
- Ekainaren 8a - Antonio Orbe, gipuzkoar teologo jesuita, Patristikan aditua (j. 1917).
- Ekainaren 12a - Gregory Peck, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- Ekainaren 13a - Guy Lux, frantziar kazetaria, irratian eta telebistan aritutakoa (j. 1919).
- Ekainaren 15a - Hume Cronyn, kanadar estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Ekainaren 15a - Rudolf de Rijk, herbehereetar hizkuntzalaria, euskal gramatikan aditua (j. 1937).
- Ekainaren 16a - Georg Henrik von Wright, finlandiar filosofo eta idazlea (j. 1916).
- Ekainaren 18a - Leon Lasa, beasaindar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1933).
- Ekainaren 21a - Piet Dankert, herbeheretar politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1934).
- Ekainaren 21a - Leon Uris, estatubatuar eleberrigilea (j. 1924).
- Ekainaren 26a - Isaac Schapera, britainiar antropologoa (j. 1905).
- Ekainaren 29a - Katherine Hepburn, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Ekainaren 30a - Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1924).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 4a - Barry White, estatubatuar abeslaria (j. 1944).
- Uztailaren 6a - Kathleen Raine, britainiar poeta (j. 1908).
- Uztailaren 13a - Jean Seignalet, frantziar mediku eta ikertzailea, immunologian aditua (j. 1936).
- Uztailaren 14a - Compay Segundo, kubatuar musikari eta konpositorea (j. 1907).
- Uztailaren 15a - Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (j. 1953).
- Uztailaren 15a - Luz Zalduegi, bizkaitar albaitaria, albaitaritza ikasketak amaitu zituen Euskal Herriko lehen emakumea eta estatuko hirugarrena (j. 1914).
- Uztailaren 16a - Celia Cruz, kubatar abeslaria (j. 1925).
- Uztailaren 19a - Maruchi Fresno, espainiar aktorea (j. 1916).
- Uztailaren 19a - Julen Lekuona, euskal idazlea, abeslaria, eta musikagilea (j. 1938).
- Uztailaren 19a - Jude Milhon, estatubatuar hacker eta egilea (j. 1939).
- Uztailaren 25a - John Schlesinger, ingeles zinema zuzendaria (j. 1926).
- Uztailaren 27a - Bob Hope, estatubatuar aktorea (j. 1903).
- Uztailaren 30a - Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat (j. 1912).
- Uztailaren 31 - Guido Crepax, italiar komikigilea (j. 1933).
- Uztailaren 31 - Javier Garro, nafar dentista eta Osasunako presidentea (j. 1933).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 1a - Marie Trintignant, frantziar aktorea (j. 1962).
- Abuztuaren 3a - Joseph Saidu Momoh, Sierra Leonako presidentea (j. 1937).
- Abuztuaren 4a - Dorotea Barnés, nafar kimikaria (j. 1904).
- Abuztuaren 4a - Frederick Chapman Robbins, estatubatuar sendagilea, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1916).
- Abuztuaren 5a - Manuel Mur, galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea (j. 1908).
- Abuztuaren 7a - Pierre Vilar, frantziar historialari eta hispanista (j. 1906).
- Abuztuaren 8a - Ángel Galíndez, bizkaitar ingeniari agronomoa, Bilboaldeko ur-horniduran funtsezko papera izan zuena, eta Bizkaiko Bankuko presidentea (j. 1918).
- Abuztuaren 8a - Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea (j. 1903).
- Abuztuaren 12a - Walter J. Ong, estatubatuar hezitzailea, abadea, maisua, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa (j. 1912).
- Abuztuaren 14 - Helmut Rahn, alemaniar futbolaria (j. 1929).
- Abuztuaren 16a - Idi Amin, Ugandako presidente eta diktadorea, giza-eskubideen bortxaketagatik ezaguna (j. c. 1925).
- Abuztuaren 16a - Sebastian Salaberria, gipuzkoar bertsolaria eta euskal idazlea (j. 1915).
- Abuztuaren 17a - Roland Giguère, quebectar olerkari, margolari eta grabatzailea (j. 1929).
- Abuztuaren 19a - Carlos Roberto Reina, Hondurasko presidentea (j. 1926).
- Abuztuaren 22a - Imperio Argentina, hispaniar-argentinar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1910).
- Abuztuaren 22a - Selfixhe Ciu, albaniar idazle eta itzultzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 24a - Miquel Alamar, Panotxa, espainiar estatuko LGBT mugimenduko militante aintzindaria (j. 1946).
- Abuztuaren 24a - Wilfred Thesiger, britainiar esploratzailea (j. 1910).
- Abuztuaren 25a - José Antonio Sáenz de Santamaría, espainiar militarra, Gerra Zibilean bando kolpista matxinatuaren alde borrokatu zena (j. 1919).
- Abuztuaren 26a - Keith James Laidler, britainiar kimikaria (j. 1916).
- Abuztuaren 28a - Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea (j. 1928).
- Abuztuaren 29a - Ricardo Muruzabal, espainiar futbolaria (j. 1951).
- Abuztuaren 29a - Vladimír Vašíček, txekiar margolaria, pintura moderno eta pintura abstraktuan aitzindari bere herrialdean (j. 1919).
- Abuztuaren 30a - Charles Bronson, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- Abuztuaren 31 - Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (j. 1948).
Iraila aldatu
- Irailaren 1a - Ramón Serrano Súñer, espainiar politikari frankista (j. 1901).
- Irailaren 7a - Warren Zevon, estatubatuar rock abeslari, abestigile eta musikagilea (j. 1947).
- Irailaren 8a - Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria (j. 1902).
- Irailaren 9a - Edward Teller, hungariar-estatubatuar fisikaria, hidrogeno bonbaren aita (j. 1908).
- Irailaren 11 - Anna Lindh, suediar politikaria (j. 1957).
- Irailaren 11 - John Ritter, estatubatuar aktorea (j. 1948).
- Irailaren 12a - Johnny Cash, estatubatuar country, gospel, rock and roll eta rockabilly egile abeslari eta gitarrista, historiako handienetakoa (j. 1932).
- Irailaren 13a - Julena Steinheider Duncombe, estatubatuar zientzialaria, astronomoa (j. 1911).
- Irailaren 14a - Xabier Gorostiaga, bilbotar jesuita, irakaslea eta garapenari lotutako gaietan aditua (j. 1935).
- Irailaren 19a - Slim Dusty, australiar country musikaria (j. 1927).
- Irailaren 22a - Félix Bergèze, lapurtar errugbilaria (j. 1914).
- Irailaren 24a - Ignacio Arozena, donostiar idazlea eta Historia katedraduna Bermeoko Batxilergo Institutuan (j. 1931).
- Irailaren 24a - Rosita Segovia, dantza klasikoko eta dantza espainiarreko dantzari katalana, koreografoa eta dantza espainiarreko irakaslea (j. 1922).
- Irailaren 25a - Franco Modigliani, italiar-estatubatuar ekonomista, 1985eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- Irailaren 27a - Donald O'Connor, estatubatuar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1925).
- Irailaren 28a - Althea Gibson, estatubatuar tenislari eta golflaria, tenis txapelketa bat jokatu zuen lehen kirolari afro-amerikarra (j. 1927).
- Irailaren 28a - Elia Kazan, greziar jatorriko estatubatuar zinemagilea (j. 1909).
Urria aldatu
- Urriaren 1a - Bixente Barandiaran, euskal idazlea (j. 1917).
- Urriaren 3a - William Steig, estatubatuar haur literaturako marrazkilari, ilustratzaile eta idazlea (j. 1907).
- Urriaren 5a - Annalena Tonelli, italiar misiolari katoliko eta ekintzailea (j. 1943).
- Urriaren 8a - Javier Urquijo, bilbotar margolaria (j. 1939).
- Urriaren 13a - Bertram Brockhouse, kanadar zientzialaria, 1994ko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Urriaren 14a - Karlos Mahoma, RIP taldeko abeslari nagusia (j. 1959).
- Urriaren 14a - Moktar Ould Daddah, lehendabiziko Mauritaniako presidentea (j. 1924).
- Urriaren 18a - Salvador Beuntza, nafar margolari eta irakaslea (j. 1932).
- Urriaren 18a - Juana Doña, espainiar buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea (j. 1918).
- Urriaren 18a - Manuel Vázquez Montalbán, kataluniar idazle eta kazetaria (j. 1939).
- Urriaren 19a - Jaime Allende, euskal belar hockey jokalaria (j. 1924).
- Urriaren 19a - Alija Izetbegović, lehendabiziko Bosnia-Herzegovinako presidentea (j. 1925).
- Urriaren 23a - Soong Mei-ling, Txinako Errepublikako lehen dama (j. c. 1897).
- Urriaren 25a - Gonzalo Nardiz, euskal herritar politikaria (j. 1905).
- Urriaren 26a - Elem Klimov, sobietar zinemagilea (j. 1933).
- Urriaren 28a - Joan Perucho, kataluniar idazlea (j. 1920).
- Urriaren 29a - Franco Corelli, italiar tenorra (j. 1921).
- Urriaren 30a - Angel Gaztelu, nafar poeta eta historialaria (j. 1914).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 1a - Daishiro Yoshimura, japoniar futbolaria (j. 1947).
- Azaroaren 2a - Xela Arias, galiziar idazle, poeta eta itzultzailea (j. 1962).
- Azaroaren 2a - Fernando Vizcaíno Casas, espainiar idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 4a - Rachel de Queiroz, brasildar idazlea eta Brasilgo gobernuan kargu batean egondako lehenengo emakumea (j. 1910).
- Azaroaren 7a - Pablo Elgezabal, Kirru, guraso euskaldundun kubatar pilotaria (j. 1907).
- Azaroaren 8a - Beñat Mendisko, Beñat Karrika, lapurtar idazlea (j. 1917).
- Azaroaren 9a - Art Carney, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Azaroaren 9a - Mario Merz, italiar margolari eta eskultorea, Art povera mugimenduaren pintore aipagarrienetako bat (j. 1925).
- Azaroaren 10a - Canaan Banana, lehendabiziko Zimbabweko presidentea (j. 1936).
- Azaroaren 11 - Miquel Martí i Pol, kataluniar poeta, idazle eta itzultzailea izan zen, XX. mendeko ezagunenetakoa (j. 1929).
- Azaroaren 15a - Mohamed Xukri, Rif aldeko idazle eta eleberrigilea (j. 1935).
- Azaroaren 18a - Jose Luis Aresti, bizkaitar hegazkinlaria (j. 1917).
- Azaroaren 20a - David Dacko, Afrika Erdiko Errepublikako lehendabiziko presidentea (j. 1930).
- Azaroaren 22a - Mario Beccaria, italiar politikari kristau demokrata (j. 1920).
- Azaroaren 28a - Jean Etxeberri-Aintxart, euskal herritar politikaria eta notarioa, Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea (j. 1914).
- Azaroaren 30a - Marco Antonio Sanz de Acedo, Eskroto / Gavilán, Tijuana in Blue taldeko abeslaria (j. 1965).
- Azaroaren 30a - Gertrude Ederle, estatubatuar igerilaria, Mantxako kanala igerian zeharkatu zuen lehen emakumea (j. 1905).
Abendua aldatu
- Abenduaren 3a - Dulce Chacón, espainiar idazlea eta poeta (j. 1954).
- Abenduaren 3a - David Hemmings, ingeles aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta abeslaria (j. 1941).
- Abenduaren 6a - José María Jiménez, El Chaba, espainiar txirrindularia (j. 1971).
- Abenduaren 11 - Ahmadou Kourouma, mandinga jatorriko bolikostar eleberrigilea (j. 1927).
- Abenduaren 12a - Heydar Aliev, Azerbaijango presidentea (j. 1923).
- Abenduaren 12a - Fadwa Tuqan, palestinar poeta, mundu arabiarrean "Palestinako poeta" bezala ezaguna (j. 1917).
- Abenduaren 19a - Hope Lange, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Abenduaren 24a - Hugo Argüelles, mexikar idazle eta antzerkigilea (j. 1932).
- Abenduaren 27a - Alan Bates, ingeles aktorea (j. 1934).
- Abenduaren 27a - Juan García Ponce, mexikar idazle, itzultzaile eta arte-kritikaria (j. 1932).
- Abenduaren 28a - Guy Héraud, frantziar politikari eta legelaria (j. 1920).
- Abenduaren 30a - Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1911).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Iraila - Arturo Sáenz de la Calzada, arabar arkitektoa (j. 1907).
- Fernando Casado, Casado, euskal herritar pilotaria (j. 1943).
- Jose Antonio Garate, gipuzkoar kazetaria (j. 1914).
- Polixene Trabudua, Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua (j. 1912).
- Santiago Hernández Redondo, Txantxillo, donostiar xilofono-jole eta eskalea, pertsonaia herrikoia (j. 1927).
- Edmundo Flores, mexikar ingeniaria eta idazlea (j. 1919).
- Jelena Janku, margolari eta hezur-irarle txuktxia (j. 1930).
Nobel saridunak: aldatu
- Fisika: Alexei Alexeevitx Abrikosov, Vitaly Lazarevich Ginzburg, Anthony James Leggett
- Kimika: Peter Agre, Roderick MacKinnon
- Literatura: John Maxwell Coetzee
- Medikuntza: Paul Lauterbur, Sir Peter Mansfield
- Ekonomia: Robert F. Engle, Clive W. J. Granger
- Bakea: Shirin Ebadi