Urtarrilaren 11
data
Urtarrilaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko hamaikagarren eguna da. 354 egun falta dira urtea amaitzeko, 355 egun bisurteetan.
Gertaerak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1977 - ETAk, Felix Ayuso Pinel poliziako inspektorea erail zuen Madrilen.
- 1978 - ETAk, Jose Manuel Baena Martin poliziako inspektorea erail zuen Iruñean.
- 2014 - Giza eskubideak, Konponbidea martxa: Bilbon 110.000-100.00 lagun Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea lelopean EAJ, Sortu, EA, Alternatiba, Aralar, ELA eta LABek deituriko bakearen aldeko martxa historiko erraldoian manifestatu ziren.
Mundua Aldatu
- 1569 - Ingalaterran ofizialki erregistratutako lehen loteria jokoa egin zen.
- 1759 - Filadelfian (Pennsylvania, AEB) bizi aseguruen munduko lehen enpresa sortu zen.
- 1879 - Anglo-Zulu Gerra hasi zen.
- 1919 - Errumaniak Transilvania bereganatu zuen.
- 1923 - Frantziak eta Belgikak Alemaniaren menpeko Ruhr eskualdea okupatu zuten, Lehen Mundu Gerrako kalteordainak ematera behartzeko.
- 1942 - Bigarren Mundu Gerra: Japoniak Kuala Lumpur bereganatu zuen.
- 1946 - Enver Hoxhak Albaniako Herri Errepublika aldarrikatu zuen.
- 1962 - Huascaraneko (Peru) lurjausi batek 4.000 hildako eragin zituen.
- 1972 - Ekialdeko Pakistanek izena aldatu zuen, eta Bangladesh bihurtu zen.
- 1982 - Kantabriako Autonomi Erkidegoko Estatutua onartu zen.
- 1994 - Irlandako gobernuak bertan behera utzi zuen Sinn Féin eta IRAko kideen aurkako debekua komunikabideetan agertzeko.
- 2009 - Munduko Likidoturiko gas naturala garraiatzen duen gasontzirik handiena, Mozah, Bilboko portura etorri zen bere lehen bidaian.
Arte eta kultura Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- 1998 - Federico Garcia Lorca poeta 100 urte jaio zela ospatzeko ekitaldiak hasi ziren Granadan.
Zientzia eta teknologia Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- 1922 - Diabetesa tratatzeko intsulina erabili zen lehen aldiz.
- 1935 - Amelia Earhartek Hawai eta Kalifornia arteko bidaia egin zuen, hegazkinez pertsona bakarrak egindakoa lehen aldiz.
Kirolak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 2014 - Garbiñe Muguruza tenislariak Hobart International txapelketa irabazi zuen. Ondorioz, WTA sailkapeneko 58. postutik 38.era igo zen.
Mundua Aldatu
Jaiotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1836 - Jose Mendibe Sueskun, nafar idazlea, irakaslea eta jesuita (h. 1906).
- 1838 - Joaquin Maya, nafar organo-jotzaile, musikagile eta musika irakaslea (h. 1926).
- 1867 - Frantzisko Zubiaurre Kiriko, Donostiako traineru patroia (h. 1926).
- 1870 - Ricardo Duque de Estrada, nafar politikari eta arkeologoa (h. 1941).
- 1876 - Higinio Basterra, bizkaitar eskultorea (h. 1957).
- 1879 - Esteban Bilbao, euskal herritar politikari karlista eskuindarra (h. 1970).
- 1891 - Jacinto Mikelarena, bizkaitar idazle eta kazetaria (h. 1962).
- 1902 - Higinio Gisasola, Begoñés IV.a, bizkaitar pilotaria.
- 1905 -
- Iñaki Goenaga, euskal idazlea (h. 2005).
- Honorato Pla Landa, nafar irakasle, euskaltzale eta sindikalista (h. 1957).
- 1906 - Higinia Luz Goñi Aiestaran, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen nafar emakumezkoa (h. 1943).
- 1914 - Félix Bergèze, lapurtar errugbilaria (h. 2003).
- 1916 - Francisco Garate Bergaretxe, bizkaitar futbolaria (h. 1986).
- 1919 - Pedro Berrondo, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (h. 2002).
- 1926 - Miguel Soroa, Soroa II.a, elduaindar pilotaria (h. 2008).
- 1928 - Hortensio Bidaurreta, euskal txirrindularia (h. 1984).
- 1930 -
- Laurent Bidart, lapurtar errugbilaria (h. 2000).
- Mixel Burukoa, baionar politikari abertzalea eta medikua (h. 1990).
- 1936 - Montxo Goikoetxea, nafar kazetari eta idazlea (h. 1999).
- 1939 - Nicolás Mentxaka Fernández, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- 1948 - Jean Espilondo, Frantziako Alderdi Sozialistako zuberoar politikaria, Angeluko auzapeza.
- 1962 - Odile de Coral, Urruñako alkatea.
- 1971 - Aitor Arregi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1976 - Eduardo Madina, bilbotar politikaria, PSE-EE alderdikoa.
- 1980 - Ruth Unzu, nafar atleta, proba konbinatuetan espezialista.
- 1982 - Luis Alfonso Sota, nafar futbolari ohia.
- 1983 - Elena Loyo, arabar atleta, iraupen-lasterketan aditua.
- 1988 - Manuel Onwu, nafar futbolaria.
- 1993 - Imanol Estévez, arabar txirrindularia.
- 1994 - Joseba Muguruza, gipuzkoar futbolaria.
Mundua Aldatu
- 347 - Teodosio I.a Handia, erromatar enperadorea (h. 395).
- 889 - Abd ar-Rahman III.a, Kordobako emir eta kalifa eta omeiar leinuko printze Al-Andalusekoa (h. 961).
- 912 - Abd Allah I.a Kordobakoa, Kordobako VII. emir omeiarra (h. 912).
- 1209 - Möngke, mongolen khagana, Genghis Khanen biloba (h. 1259).
- 1503 - Parmigianino, italiar margolari manierista (h. 1540).
- 1632 - Adam Frans van der Meulen, flandiar margolaria (h. 1690).
- 1638 - Nikolas Steno, daniar zientzialari, polimata eta apaiz katolikoa (h. 1686).
- 1746 - William Curtis, ingeles zientzialari eta naturalista (h. 1799).
- 1808 - Victor de Persigny, frantziar politikaria (h. 1872).
- 1814 - James Paget, ingeles kirurgilaria eta patologoa, Patologiaren sortzailea (h. 1899).
- 1815 - John A. Macdonald, lehendabiziko Kanadako lehen ministroa (h. 1891).
- 1842 - William James, estatubatuar filosofo eta psikologoa, pragmatismoaren aitzindaria (h. 1910).
- 1843 - José Higinio Uriarte García del Barrio, Paraguaiko presidentea (h. 1909).
- 1852 - Constantin Fehrenbach, Alemaniako kantzilerra (h. 1926).
- 1859 - George Curzon (Curzon of Kedleston I. markesa), britainiar politikari kontserbadorea (h. 1925).
- 1865 - Juan Hartmann, alemaniar astronomoa (h. 1936).
- 1875 - Reinhold Moritzevitx Glière, alemaniar-poloniar jatorriko sobietar musikagilea (h. 1956).
- 1878 - Theodoros Pangalos, Greziako diktadorea (h. 1952).
- 1885 - Alice Paul, estatubatuar ekintzaile feminista (h. 1977).
- 1897 - Kazimierz Nowak, poloniar bidaiaria, korrespontsala, erreportaria eta argazkilaria (h. 1937).
- 1901 - Kwon Ki-ok, Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria (h. 1988).
- 1903 - Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (h. 1988).
- 1906 - Albert Hofmann, suitzar kimikaria, LSDaren eraginak aztertu, kontsumitu eta sintetizatu zituelako ezaguna (h. 2008).
- 1907 - Pierre Mendès France, Frantziako lehen ministroa (h. 1982).
- 1908 - Eduardo García Máynez, mexikar filosofo eta legegizona (h. 1993).
- 1911 - Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (h. 2003).
- 1924 - Roger Guillemin, frantziar-estatubatuar mediku endokrinologoa.
- 1930 - Rod Taylor, australiar aktorea (h. 2015).
- 1934 -
- Jean Chrétien, Kanadako lehen ministroa.
- Tony Hoare, britainiar informatikaria.
- Aarón Sehter, Kike Sehter, argentinar pilotari ohia, palan aditua.
- 1936 -
- Chilla Porter, australiar gorako jauzilari eta politikaria (h. 2020).
- Masashi Watanabe, japoniar futbolaria (h. 1995).
- 1940 - Franco Balmamion, italiar txirrindulari ohia.
- 1941 - Barry Flanagan, galestar eskultore eta poeta (h. 2009).
- 1943 - Eduardo Mendoza, espainiar idazlea.
- 1948 - Luzia Inglês Van-Dúnem, angolar militarra eta politikaria.
- 1951 -
- Carol Leigh, estatubatuar artista, idazlea, zinemagilea eta sexu langileen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2022).
- Philip Tartaglia, eskoziar apezpiku katolikoa (h. 2021).
- 1954 -
- Tahar Djaout, aljeriar idazlea (h. 1993).
- Vicky Peña, kataluniar aktorea eta bikoizketa-aktorea.
- Kailash Satyarthi, Indiako umeen eskubideen aldeko ekintzailea, 2014ko Bakearen Nobel Saria.
- 1961 - Miguel Abia Biteo Boricó, Ekuatore Gineako lehen ministroa (h. 2012).
- 1963 - Jason Connery, ingeles aktorea.
- 1964 - Albert Dupontel, frantziar zuzendaria, gidoilaria eta aktorea.
- 1968 - Benjamin List, alemaniar kimikaria, 2021eko Kimikako Nobel Saria.
- 1969 - Dori Ruano, txirrindularia, txirrindularitzako zuzendaria, politikaria eta irakaslea.
- 1972 -
- Marc Blucas, estatubatuar aktorea.
- Amanda Peet, estatubatuar aktorea.
- 1975 - Matteo Renzi, Italiako lehen ministroa.
- 1977 - Anni Friesinger-Postma, alemaniar izotz gaineko abiadurako patinatzailea.
- 1979 - Siti Nurhaliza, malaysiar abeslaria, aktorea, idazle, kantautorea, disko ekoizlea eta ekintzailea.
- 1983 - Adrian Sutil, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- 1984 - Anna Frolina, errusiar biatleta.
- 1985 - Raúl Salcedo, arabar futbolari ohia.
- 1987 - Bhumika Shrestha, nepaldar modeloa, aktorea, politikaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1989 -
- Rie Azami, japoniar futbolaria.
- Sammy Carlson, akrobaziazko eskian espezializatutako estatubatuar eskiatzailea.
- 1992 - Jaan Roose, estoniar kirolaria, Slackline-an aditua.
- 1999 - Christian Nodal, mexikar beslari eta kantautorea.
- 2005 - Roksana Węgiel, poloniar abeslaria.
Heriotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1843 - Auguste Andrade, lapurtar abeslari eta musikagilea, Parisen (j. 1793).
- 1879 - Miguel Loredo, bizkaitar hizlari eta publizista neokatolikoa (j. 1838).
- 1889 - Alvaro Sodupe, arabar militar eta kazetari karlista (j. 1843).
- 1940 - Teodoro Dublang, arabar margolaria (j. 1874).
- 1978an, Iruñean poliziak antolatutako segada batean:
- José Manuel Baena, polizia-inspektorea.
- Jokin Perez, gipuzkoar ETAkidea (j. 1953).
- Zeferino Sarasola, Xafe, gipuzkoar ETAkidea (j. c. 1953).
- 1988 - Marino Aierra, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua, Argentinan (j. 1903).
- 1989 - Eugène Goienetxe, lapurtar historialaria (j. 1915).
- 2001 - Guillermo Lazkano, euskal herritar musikaria (j. 1910).
- 2012 - Blanca Antepara, giza eskubideen aldeko arabar aktibista (j. 1923).
Mundua Aldatu
- 705 - Joan VI.a, Aita santua (j. c. 655).
- 782 - Kōnin enperadorea, Japoniako 49. enperadorea (j. 709).
- 1055 - Konstantino IX.a, Bizantziar Inperioko enperadorea.
- 1494 - Domenico Ghirlandaio, italiar Pizkundeko margolaria (j. 1449).
- 1495 - Pedro González de Mendoza, gaztelar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (j. 1428).
- 1551 - Pero Mexia, Pizkunde garaiko idazle, historialari eta humanista (j. 1497).
- 1641 - Franciscus Gomarus, Teologia-irakasle kalbinista (j. 1563).
- 1748 - Johann Bernoulli, suitzar matematikaria, mediku eta filologoa (h. 1748).
- 1775 - Prithvi Narayan Shah, Nepalgo erresumaren fundatzailea eta lehenengo erregea (j. 1722).
- 1801 - Domenico Cimarosa, italiar musikagilea (j. 1749).
- 1811 - Friedrich Nicolai, alemaniar idazlea (j. 1733).
- 1835 - Juan José Ruiz de Apodaca, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (j. 1754).
- 1837 - François Gérard, frantziar margolaria (j. 1770).
- 1874 - Gail Borden, estatubatuar asmatzailea (j. 1801).
- 1882 - Theodor Schwann, alemaniar zientzialaria (j. 1810).
- 1891 - Georges Eugène Haussmann, frantziar politikaria (j. 1809).
- 1923 - Konstantino I.a Greziakoa, Greziako erregea (j. 1868).
- 1928 - Thomas Hardy, britainiar idazlea (j. 1840).
- 1941 - Emanuel Lasker, alemaniar xake jokalaria, Munduko Xake Txapelduna (j. 1868).
- 1942 - Bernardino de Melgar, avilatar aristokrata, politikaria eta bildumagilea, Arrasaten (j. 1864).
- 1944 - Galeazzo Ciano, italiar buruzagi faxista (j. 1903).
- 1945 - Ada Negri, italiar idazlea (j. 1870).
- 1952 - Jean de Lattre de Tassigny, frantziar militarra (j. 1889).
- 1955 - Rodolfo Graziani, italiar mariskala (j. 1882).
- 1966 -
- Alberto Giacometti, suitzar eskultore, margolari eta marrazlea (j. 1901).
- Lal Bahadur Shastri, Indiako lehen ministroa (j. 1904).
- 1969 - Richmal Crompton, ingeles eleberrigilea (j. 1890).
- 1983 - Nikolai Podgorni, sobietar estatu-gizona (j. 1903).
- 1988 - Isidor Isaac Rabi, estatubatuar fisikaria, 1944ko Fisikako Nobel saria (j. 1898).
- 1991 - Carl David Anderson, estatubatuar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (j. 1905).
- 1993 - Lilian Harrison, argentinar igerilaria, Rio de la Plata igerian zeharkatu zuen lehen pertsona (j. 1904).
- 1995 - Roque Esteban Scarpa, txiletar idazlea (j. 1914).
- 2001 - Dorothy M. Horstmann, estatubatuar epidemiologo, birologo eta pediatra (j. 1911).
- 2002 - Henri Verneuil, armeniar-frantziar zinema zuzendaria (j. 1920).
- 2003 -
- Mickey Finn, ingeles bateria-jotzailea, T. Rex taldeko kidea (j. 1947).
- Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1925).
- 2005 - Spencer Dryden, estatubatuar bateria-jotzailea, Jefferson Airplane taldeko kidea (j. 1938).
- 2007 - Donald Osterbrock, estatubatuar astronomoa (j. 1924).
- 2008 - Edmund Hillary, zeelandar mendizalea, Everestera Tenzing Norgayekin igo zen lehenengo alpinista (j. 1919).
- 2010 -
- Miep Gies, Otto Heinrich Franken familia naziengandik izkutatzen lagundu zuen emakumea (j. 1909).
- Éric Rohmer, frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria (j. 1920).
- 2013 -
- Mariangela Melato, italiar antzezlea (j. 1941).
- Aaron Swartz, estatubatuar programatzaile, enpresa-sortzaile, idazle, ekintzaile politiko eta Interneteko hacktibista (j. 1986).
- 2014 -
- Zoltán Pál Dienes, hungariar matematikaria, matematikaren didaktikan egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1916).
- Ariel Sharon, Israelgo lehen ministroa (j. 1928).
- 2015 - Anita Ekberg, suediar aktore eta modeloa (j. 1931).
- 2016 - Rafael Usón, espainiar kimikaria (j. 1926).
- 2019 - Michael Atiyah, britainiar matematikaria (j. 1929).
- 2020 - Estefanía Chávez Barragán, mexikar arkitektoa, hirietako arazoetan eta irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzen aitzindaria (j. 1930).
- 2021 -
- Lloyd Cowan, britainiar atleta, 110 eta 400 metro hesietan espezializatua, eta entrenatzailea (j. 1962).
- Iker Larrauri, mexikar museologoa, antropologoa, arkitektoa eta artista plastikoa (j. 1929).
- 2022 -
- Anatoli Aliabiev, errusiar biatleta (h. 2022).
- David Sassoli, italiar kazetari eta politikaria, Europako Parlamentuko presidentea (j. 1956).
- Ernest Shonekan, Nigeriako estatuburua (j. 1936).
- 2023 - Carole Cook, estatubatuar aktorea (j. 1924).
Jaiak eta urteurrenak Aldatu
Sehaska egutegiko izendegia: Altzai, Altzagarate, Haltz/Haltza eta Ezker/Ezkerra.