1933
urte
1933. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa |
Urteak | 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1936 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1933 MCMXXXIII |
Ab urbe condita | 2686 |
Armeniar egutegia | 1382 ԹՎ ՌՅՁԲ |
Bahá'í egutegia | 89 – 90 |
Bengaliar egutegia | 1340 |
Berber egutegia | 2883 |
Egutegi budista | 2477 |
Myanmarko egutegia | 1295 |
Bizantziar egutegia | 7441 – 7442 |
Koptoen egutegia | 1649 – 1650 |
Etiopiar egutegia | 1925 – 1926 |
Hebrear egutegia | 5693 – 5694 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1989 – 1990 |
Shaka Samvat | 1855 – 1856 |
Kali Yuga | 5034 – 5035 |
Iraniar egutegia | 1311 – 1312 |
Islamiar egutegia | 1351 – 1352 |
Japoniar egutegia | Shōwa 8 (昭和8年) |
Korear egutegia | 4266 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2476 |
Holozeniar egutegia | 11933 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Maiatzaren 14a – Usansoloko gertaerak.
- Azaroaren 5a – Euskadiko estatutua onartu zuten erreferendum bidez.
- Azaroaren 19a – Barakaldon Hermenegildo Alvariño hil zuten, galiziar jatorriko langile eta Eusko Abertzale Ekintzako militantea. Lau tiro eman zizkioten PSOEko kide batzuek, Espainiako hauteskunde orokorren egunean. Zierbenan, berriz, apaiz bat arma zuriz zauritu zuten.
- Abenduaren 9a – Gauean Bastidan (Araba) matxinada anarkista izan zen. Armak hartu, Guardia Zibilaren kaserna setiatu, udaletxea hartu eta jabetza erregistroa erre zuten. Gau batez eutsi zioten matxinadari.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 1:
- Harresi Handiaren defentsan, Japoniak Txinako Harresi Handia eraso zuen Barne Mongoliako Rehe probintzian.
- Espainian CNT sindikatuak bigarren matxinada abiatu zuen. 1933ko urtarrileko matxinada anarkista gisa ere ezagutzen da.
- Urtarrilaren 30 – Hindenburg presidenteak Hitler izendatu zuen Alemaniako kantziler[1].
- Otsailaren 27 – Alemaniako parlamentuak su hartu zuen, Reichstagen sutea izena duen gertakaria[2].
- Otsailaren 28 – Reichstageko sutea aitzaki gisa erabilita, Reichstagen sutearen dekretua argitaratu zuen Paul von Hindenburg presidenteak, Alemaniako askatasun zibil asko kenduz, tartean Alemaniako Alderdi Komunista legez kanpo utzi, eta Nazien botererako bidea erraztuz.
- Martxoaren 4 – Franklin Delano Roosevelten lehendakaritza hasi zen. New Deal izeneko programa ekonomikoa jarri zuen martxan, Depresio Handiaren efektuei aurre egiteko pentsatua.
- Martxoaren 19a – Gerda Taro argazkilaria atxilotu zuten Alemanian, Hitler botatzeko komunisten konplot baten kide zela egotzita. Bi asteren ostean askatu zuten eta familiarekin Alemaniatik ihes egin behar izan zuen.
- Martxoaren 20 – Alemaniako lehen kontzentrazio-esparrua ireki zen, Dachauko kontzentrazio-esparrua.
- Martxoaren 23 – Reichstagak 1933ko gaitze legea onartu zuen, Adolf Hitler Alemaniako diktadore izendatzen zuena.
- Martxoaren 24 – 1933ko nazismoaren aurkako boikot kanpaina hasi zen.
- Martxoaren 27: Japoniak Nazioen Liga utzi zuen, honek Lytton Txostena argitaratu ostean. Txosten horren arabera, Mantxuria Txinarena zen, eta Mantxukuo ez zen benetako estatu independente bat.
- Apirilaren 1: Alemaniarrak juduen negozio eta dendak boikoteatzera animatu zituzten.
- Apirilaren 26: Gestapo polizia sekretua sortu zen Alemanian.
- Maiatzaren 15: Luftwaffea ofizialki sortu zen, Alemaniaren aire-indarra, Versaillesko ituna urratuz.
- Maiatzaren 13: Tangguko su-etena sinatu zuten Txinak eta Japoniak, Mantxuriaren okupazioaren ondorengo bakea ziurtatzeko neurriekin. Txinak Japoniaren eskari guztiak bete zituen, baita euren lurralde barruan eremu desmilitarizatu zabala sortzea ere.
- Abuztuaren 25: Haavarako akordioaren bidez Alemaniako juduak Palestinara migratzeko bide bat sortu zen.
- Irailaren 2: Italia-Sobietar Batasuna laguntasun eta ez-eraso akordioa sinatu zen.
- Irailaren 21: Leó Szilárdek kate-erreakzio nuklearraren ideia garatu zuen.
- Azaroaren 19a – 1933ko Espainiako hauteskunde orokorrak. Emakumeek lehendabizikoz bozkatzeko eskubidea izan zuten. Eskuindarrek irabazi zituzten hauteskundeak.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- Azaroaren 21a – Adiós a la bohemia (euskaraz: buhameriari adio), Pablo Sorozabalen musika eta Pío Barojaren libretoa duen opera estreinatu zen Madrilgo Teatro Calderónen.
Mundua
aldatu- Martxoaren 2a – King Kong filma estreinatu zuten New York hirian.
- Uztailaren 1a – Arabella, Richard Straussen musika eta Hugo von Hofmannsthalen libretoa duen opera estreinatu zen Dresdengo Sächsisches Staatstheaterrean.
Zientzia eta teknologia
aldatu- Apirilaren 3a – Britainia Handiko hegazkinak Everesten gainetik pasa ziren, 10.000 metroko errekorra gaindituz.
Kirolak
aldatuJaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Teresita Aguilar, costaricar zirujaua, irakaslea eta biologoa (h. 2020).
- Urtarrilaren 1a – Imanol Bolinaga, gipuzkoar politikari jeltzalea (h. 2013).
- Urtarrilaren 1a – Waichiro Omura, japoniar futbolaria (h. 2003).
- Urtarrilaren 3a – Anne Stevenson, estatubatuar poeta (h. 2020)..
- Urtarrilaren 6a – Jesús Galdeano, nafar txirrindularia (h. 2017).
- Urtarrilaren 8a – Juan Marsé, kataluniar eleberrigilea, 50eko Belaunaldiko Bartzelonako Eskolako kidea (h. 2020).
- Urtarrilaren 9a – Sonia Garmers, curaçaotar idazlea.
- Urtarrilaren 9a – Wilbur Smith, zambiar-hegoafrikar eleberrigilea (h. 2021).
- Urtarrilaren 10a – Yōko Mihara, japoniar aktorea, dantzaria eta pin-upa (h. 2013).
- Urtarrilaren 12a – Liliana Cavani, italiar zinemagilea.
- Urtarrilaren 12a – Kamal Ganzouri, Egiptoko lehen ministroa (h. 2021).
- Urtarrilaren 15a – Agustín Gómez Arcos, espainiar antzerki-idazlea (h. 1998).
- Urtarrilaren 16a – Susan Sontag, estatubatuar idazlea (h. 2004).
- Urtarrilaren 17a – Sadruddin Aga Khan, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria (h. 2003).
- Urtarrilaren 17a – Dalida, frantziar abeslari eta aktorea (h. 1987).
- Urtarrilaren 18a – David Bellamy, ingeles botaniko, ekogista, idazle eta telebistako aurkezlea (h. 2019).
- Urtarrilaren 18a – John Boorman, britainiar zinemagilea.
- Urtarrilaren 21a – Habib Thiam, Senegalgo lehen ministroa (h. 2017).
- Urtarrilaren 23a – Bill Hayden, Australiako 21. gobernadore orokorra (h. 2023).
- Urtarrilaren 24a – Nico Fidenco, italiar kantautorea (h. 2022).
- Urtarrilaren 25a – Corazón Aquino, Filipinetako presidentea (h. 2009).
- Urtarrilaren 26a – Ercole Baldini, italiar txirrindularia (h. 2022).
- Urtarrilaren 26a – Juan Carlos Díaz Quincoces, Quincoces II.a, arabar futbolaria (h. 2002).
- Urtarrilaren 30a – Sergio Renán, argentinar aktore eta zinemagilea (h. 2015).
- Urtarrilaren 31 – Bernardo Provenzano, Siziliako mafiako (Cosa Nostra) kidea, ustezko Siziliako mafia osoko burua (h. 2016).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 3a – Abdul Razzaq as-Sawsa, Libiako estatuburua (h. 2016).
- Otsailaren 5a – Joaquín Hernández Gallego, bizkaitar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 1965).
- Otsailaren 6a – Henri Rancoule, frantziar errugbilaria (h. 2021).
- Otsailaren 8a – Gérard Vergnaud, frantziar matematikari eta psikologoa (h. 2021).
- Otsailaren 8a – Kiichirō Furukawa, japoniar astronomoa (h. 2016).
- Otsailaren 8a – Hiroki Kosai, japoniar astronomoa.
- Otsailaren 12a – Costa-Gavras, greziar-frantziar zinema zuzendaria, ikusmolde politiko ezkertiarrarengatik ezaguna.
- Otsailaren 13a – Paul Biya, Kamerungo presidentea.
- Otsailaren 13a – Kim Novak, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 13a – Emanuel Ungaro, frantziar moda diseinatzailea (h. 2019).
- Otsailaren 17a – Leon Lasa, beasaindar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2003).
- Otsailaren 18a – Vincenzo Consolo, italiar idazlea (h. 2012).
- Otsailaren 18a – Juan Emery, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- Otsailaren 18a – Yoko Ono, japoniar artista abangoardista.
- Otsailaren 18a – Bobby Robson, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2009).
- Otsailaren 19a – Mixel Itzaina, baxenafar idazlea.
- Otsailaren 20a – Alfredo Garrido, bilbotar abeslari eta musika ekoizlea (h. 2024).
- Otsailaren 20a – Jukhim Zviahilski, Ukrainako lehen ministroa (h. 2021).
- Otsailaren 21a – Bob Rafelson, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (h. 2022).
- Otsailaren 21a – Nina Simone, estatubatuar abeslari, konpositore, piano jotzaile eta giza eskubideen aldeko aktibista (h. 2003).
- Otsailaren 26a – James Goldsmith, britainiar-frantziar finantza-gizona (h. 1997).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Félicien Kabuga, ruandar enpresaburua, Ruandako genozidioaren eragileetako bat.
- Martxoaren 1a – Ángel de Tomás Agirre, gipuzkoar futbolaria (h. 2018).
- Martxoaren 3a – Alfredo Landa, iruindar aktorea (h. 2013).
- Martxoaren 3a – Tomás Milián, kubatar jatorriko estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Martxoaren 4a – Elsy Jacobs, pista eta errepideko luxenburgoar txirrindularia (h. 1998).
- Martxoaren 6a – Américo Lopes, portugaldar futbol atezaina (h. 2023).
- Martxoaren 6a – Mikel Zarate, lezamar idazlea eta apaiza (h. 1979).
- Martxoaren 14a – Michael Caine, ingeles aktorea.
- Martxoaren 14a – René Felber, Suitzako presidentea (h. 2020).
- Martxoaren 14a – Quincy Jones, estatubatuar musikagilea.
- Martxoaren 15a – Philippe de Broca, frantziar zinemagilea (h. 2004).
- Martxoaren 15a – Ruth Bader Ginsburg, estatubatuar epaile eta legelaria, Notorious R.B.G. ezizenarekin erresistentzia publikoaren eta justiziaren sinbolotzat hartua (h. 2020).
- Martxoaren 15a – Carmen de Mairena, kataluniar emakumezko abeslari eta artista transexuala (h. 2020).
- Martxoaren 16a – Teresa Berganza, espainiar mezzo-sopranoa (h. 2022).
- Martxoaren 16a – Alatz Robles-Arangiz, euskal idazlea.
- Martxoaren 18a – Sergio Pitol, mexikar idazle, itzulzaile eta diplomazialaria (h. 2018).
- Martxoaren 19a – Philip Roth, estatubatuar eleberrigilea (h. 2018).
- Martxoaren 22a – Abolhassan Banisadr, Irango lehenbiziko presidentea (h. 2021).
- Martxoaren 22a – Michel Hidalgo, frantziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Martxoaren 23a – Jan Harold Brunvand, estatubatuar irakaslea, hiri kondairei buruzko ikerketengatik ezaguna.
- Martxoaren 23a – Philip Zimbardo, gizakien jokamoldearen estatubatuar ikertzailea.
- Martxoaren 24a – Shigeo Yaegashi, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 26a – Iñaxi Etxabe, gipuzkoar bertsolaria (h. 2020).
- Martxoaren 27a – Joxe Mari Aranalde, gazteluar idazlea, irakasle, bertsozale eta euskaltzain urgazlea (h. 2005).
- Martxoaren 27a – Robert Castel, frantziar soziologoa (h. 2013).
- Martxoaren 28a – Tete Montoliu, kataluniar jazz piano-jolea (h. 1997).
- Martxoaren 30a – Javier Velar, gipuzkoar arraunlari ohia.
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Claude Cohen-Tannoudji, frantziar fisikaria, 1997ko Fisikako Nobel Saria.
- Apirilaren 1a – Pecker Dunne, irlandar musikari eta seanchaía (h. 2012).
- Apirilaren 1a – Dan Flavin, estatubatuar artista minimalista (h. 1996).
- Apirilaren 1a – Robert Xavlakadze, georgiar atleta, altuera jauzian aditua (h. 2020).
- Apirilaren 8a – Thomas Ming Swi Chang, kanadar medikua, zelula artifizialaren asmatzailea.
- Apirilaren 9a – Jean-Paul Belmondo, frantziar aktorea (h. 2021).
- Apirilaren 9a – Georges Jeanclos, frantziar eskultorea (h. 1997).
- Apirilaren 9a – Gian Maria Volonté, italiar aktorea (h. 1994).
- Apirilaren 11 – Denis Goldberg, apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikaria (h. 2020).
- Apirilaren 12a – Montserrat Caballé, kataluniar sopranoa (h. 2018).
- Apirilaren 12a – Luis Maria Perez de Onraita, arabar apaiza, artzapezpikua Angolan (h. 2015).
- Apirilaren 12a – Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (h. 2019).
- Apirilaren 14a – Boris Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (h. 2012).
- Apirilaren 15a – José Luis Caso, gipuzkoar politikaria (h. 1997).
- Apirilaren 15a – Pedro Mari Egaña, nafar futbolari eta palaria (h. 2013).
- Apirilaren 15a – David Hamilton, ingeles argazkilaria, emakumeen biluzi artistikoen erretratuegatik ezaguna (h. 2016).
- Apirilaren 15a – Vera Krepkina, errusiar-ukrainar atleta (h. 2023).
- Apirilaren 15a – Elizabeth Montgomery, estatubatuar aktorea (h. 1995).
- Apirilaren 15a – Živojin Pavlović, serbiar zinemagile eta idazlea (h. 1998).
- Apirilaren 19a – Jayne Mansfield, estatubatuar aktore eta abeslaria, 1950eko hamarkadako sex symbol nagusienetariko bat (h. 1967).
- Apirilaren 22a – Mark Damon, estatubatuar aktore eta zinema ekoizlea (h. 2024).
- Apirilaren 24a – Patxi Iraola, gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea (h. 2019).
- Apirilaren 26a – Carol Burnett, estatubatuar aktore eta umorista.
- Apirilaren 26a – Arno Allan Penzias, estatubatuar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria (h. 2024).
- Apirilaren 27a – Bob Bondurant, estatubatuar lasterketa-gidaria (h. 2021).
- Apirilaren 29a – Mark Eyskens, Belgikako lehen ministroa.
- Apirilaren 29a – Willie Nelson, estatubatuar kantautorea eta aktorea.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Michel Camdessus, Baionan jaiotako ekonomialaria, Nazioarteko Diru Funtsako presidentea.
- Maiatzaren 2a – Celeste Caeiro, Portugaleko diktaduraren aurkako estatu-kolpea egin zuten militarren artean krabelinak banatu zituen portugaldar emakumea.
- Maiatzaren 3a – James Brown, estatubatuar soul eta funk abeslari, konposatzaile, musikari eta ekoizlea (h. 2006).
- Maiatzaren 3a – Steven Weinberg, estatubatuar fisikaria, 1979ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Maiatzaren 4a – Ricardo Arias Calderón, panamar politikaria (h. 2017).
- Maiatzaren 5a – Ratnasiri Wickremanayake, Sri Lankako lehen ministroa (h. 2016).
- Maiatzaren 9a – José Ramón Azkarate, bizkaitar txirrindularia.
- Maiatzaren 11 – Louis Farrakhan, estatubatuar abeslaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, erlijio-buruzagia eta kazetaria.
- Maiatzaren 14a – María Moreno, espainiar margolaria, Madrilgo margolari errealisten taldekoa (h. 2020).
- Maiatzaren 14a – Siân Phillips, galestar aktorea.
- Maiatzaren 14a – Alfredo Silva Estrada, venezuelar olerkaria (h. 2009).
- Maiatzaren 15a – Fujiko Nakaya, japoniar artista.
- Maiatzaren 16a – Alfredo Marco Tabar, arabar abokatu eta politikari ohia.
- Maiatzaren 17a – Jean Vautrin, frantziar zinemagilea eta idazlea (h. 2015).
- Maiatzaren 19a – José Luis Abellán, espainiar idazle, saiakeragile eta irakaslea (h. 2023).
- Maiatzaren 19a – Antón García Abril, espainiar musikagilea (h. 2021).
- Maiatzaren 21a – Maurice André, frantziar tronpeta-jotzailea (h. 2012).
- Maiatzaren 21a – Jose Maria San Sebastian, Latxaga, gipuzkoar elizgizon eta idazlea (h. 2008).
- Maiatzaren 22a – José María García de Andoin, bizkaitar futbolaria eta entrenatzailea (h. 2017).
- Maiatzaren 22a – Chen Jingrun, zenbakien teoriari ekarpen esanguratsuak egin zizkion txinatar matematikaria (h. 1996).
- Maiatzaren 23a – Joan Collins, ingeles aktore eta idazlea.
- Maiatzaren 23a – Sergio Gonella, italiar futbol epailea (h. 2018).
- Maiatzaren 25a – Basdeo Panday, Trinidad eta Tobagoko 5. lehen ministroa (h. 2024).
- Maiatzaren 27a – Manfred Sommer, gipuzkoar komikigilea (h. 2007).
- Maiatzaren 29a – William Yorzyk, estatubatuar igerilaria (h. 2020).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Ruth Arnon, israeldar biokimikaria, Copaxone esklerosi anizkoitzaren aurkako drogaren sortzaileetako bat.
- Ekainaren 3a – Roberto Bodegas, espainiar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2019).
- Ekainaren 3a – Isa bin Salman Al Khalifa, Bahraingo emirra (h. 1999).
- Ekainaren 6a – Heinrich Rohrer, suitzar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- Ekainaren 7a – Tsuneko Okazaki, japoniar kimikaria, Okazaki zatiak aurkitu zituena.
- Ekainaren 7a – Juan Maria Uriarte, bizkaitar elizgizona, Donostiako apezpiku izandakoa (h. 2024).
- Ekainaren 8a – Joan Rivers, estatubatuar komediante, aktore, telebista aurkezle, gidoilari eta idazlea (h. 2014).
- Ekainaren 9a – Montserrat Gudiol, kataluniar margolaria (h. 2015).
- Ekainaren 11 – Gene Wilder, estatubatuar aktore, zuzendari eta gidoilaria (h. 2016).
- Ekainaren 13a – Jose Luis Areta, Areta III, nafar futbolaria (h. 2011).
- Ekainaren 13a – Anton Barrutia, bizkaitar txirrindularia (h. 2021).
- Ekainaren 14a – Jerzy Kosinski, poloniar-estatubatuar eleberrigilea (h. 1991).
- Ekainaren 15a – Yasukazu Tanaka, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 16a – Zsuzsa Bíró, hungariar zinema-gidoilari eta antzerkigilea (h. 2023).
- Ekainaren 19a – Bonifacio Alfonso, gipuzkoar margolari eta irarlea (h. 2011).
- Ekainaren 20a – Danny Aiello, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Ekainaren 20a – Jon Etxabe, gipuzkoar ETAkide, apaiz, politikari eta idazlea (h. 2023).
- Ekainaren 20a – José Ramón Ibarretxe, bizkaitar futbolaria (h. 2011).
- Ekainaren 20a - Claire Tomalin, ingeles kazetari eta biografoa.
- Ekainaren 24a – Sam Jones, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2021).
- Ekainaren 25a – Michelangelo Pistoletto, italiar margolaria.
- Ekainaren 25a – Álvaro Siza Vieira, portugaldar arkitektoa.
- Ekainaren 26a – Claudio Abbado, italiar orkestra-zuzendaria (h. 2014).
- Ekainaren 27a – Robert Katz, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2010).
- Ekainaren 28a – Antonio Igoa, euskal herritar futbolaria (h. 2015).
- Ekainaren 30a – Mauricio Rosencof, uruguaitar idazlea.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Félix Ayo, bizkaitar biolin-jolea, mundu mailan ezaguna (h. 2023).
- Uztailaren 2a – Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (h. 2003).
- Uztailaren 3a – Pedro Aurtenetxe, bizkaitar enpresaburu eta Athletic Clubeko presidentea (h. 2016).
- Uztailaren 3a – Carmen Barbarà, kataluniar komikigilea eta ilustratzaiea.
- Uztailaren 6a – Henri Anglade, frantziar txirrindularia (h. 2022).
- Uztailaren 6a – Matilde Isasi-Isasmendi, bizkaitar emagina eta erizaina.
- Uztailaren 6a – Jean-Pierre Mocky, frantziar zinemagilea eta antzezlea (h. 2019).
- Uztailaren 7a – Murray Halberg, zeelandaberritar atleta, txapeldun olinpikoa (h. 2022).
- Uztailaren 9a – Elem Klimov, sobietar zinemagilea (h. 2003).
- Uztailaren 9a – Oliver Sacks, ingeles neurologoa eta idazlea (h. 2015).
- Uztailaren 10a – Ivan Passer, txekiar zinemagilea (h. 2020).
- Uztailaren 12a – Alberto Albistegi Arizmendiarrieta, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- Uztailaren 12a – Donald E. Westlake, estatubatuar idazlea (h. 2008).
- Uztailaren 14a – Robert Bourassa, Quebeceko lehen ministroa (h. 1996).
- Uztailaren 15a – Julian Bream, britainiar gitarra- eta laute-jotzailea (h. 2020).
- Uztailaren 15a – Guido Crepax, italiar komikigilea (h. 2003).
- Uztailaren 17a – Karmenu Mifsud Bonnici, Maltako lehen ministroa (h. 2022).
- Uztailaren 18a – Syd Mead, estatubatuar diseinatzaile industriala (h. 2019).
- Uztailaren 20a – Cormac McCarthy, estatubatuar eleberrigilea (h. 2023).
- Uztailaren 23a – Richard Rogers, italiar jatorriko britainiar arkitektoa (h. 2021).
- Uztailaren 25a – Georgi Atanasov, Bulgariako lehen ministroa (h. 2022).
- Uztailaren 25a - Laly Soldevila, kataluniar aktorea (h. 1979).
- Uztailaren 26a – Edmund Phelps, estatubatuar ekonomialaria, 2006ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Uztailaren 30a – Paul de Senneville, frantziar ekoizle eta musikagilea (h. 2023).
- Uztailaren 31 – Iñaki Alkiza, euskal herritar futbolari, Errealako presidente eta politikari abertzalea (h. 2023).
- Uztailaren 31 – Cees Nooteboom, herbehereetar idazle eta itzultzailea.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Toni Negri, italiar politikari, irakasle eta filosofo komunista (h. 2023).
- Abuztuaren 7a – Elinor Ostrom, estatubatuar politologoa, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2012).
- Abuztuaren 10a – Bill Nieder, estatubatuar pisu jaurtitzailea (h. 2022).
- Abuztuaren 11 – Xabier Antoñana, nafar katedraduna, kazetaria, idazlea eta politikaria (h. 2021).
- Abuztuaren 11 – Aurora Baskaran, gipuzkoar politikaria, Eibarko alkate ohia.
- Abuztuaren 11 – Jerzy Grotowski, poloniar antzerki-zuzendaria (h. 1999).
- Abuztuaren 12a – Anita Gradin, suediar kazetari eta politikaria (h. 2022).
- Abuztuaren 13a – Bitxore Laka, bizkaitar misiolari eta artista (h. 2014).
- Abuztuaren 13a – Ana Mari Marin, nafar margolaria eta emakume aitzindaria, Baztango erreferente soziala eta kulturala (h. 2020).
- Abuztuaren 14a – Richard R. Ernst, suitzar kimikaria, 1991ko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- Abuztuaren 16a – Reiner Kunze, alemaniar idazlea eta itzultzailea.
- Abuztuaren 16a – Julie Newmar, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria.
- Abuztuaren 16a – Stuart Roosa, estatubatuar astronauta (h. 1994).
- Abuztuaren 17a – Tom Courtney, estatubatuar atleta (h. 2023).
- Abuztuaren 18a – Just Fontaine, frantziar futbolaria (h. 2023).
- Abuztuaren 18a – Roman Polański, frantziar-poloniar film zuzendari eta aktorea.
- Abuztuaren 21a – Eneko Arieta, Athleticeko futbolaria (h. 2004).
- Abuztuaren 21a – Janet Baker, britainiar mezzo-sopranoa.
- Abuztuaren 21a – Michael Dacher, alemaniar alpinista eta muturreko eskalatzailea (h. 1994).
- Abuztuaren 22a – Sylva Koscina, jugoslaviar-italiar aktorea (h. 1994).
- Abuztuaren 23a – Robert Curl, estatubatuar kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (h. 2022).
- Abuztuaren 23a – Amparo Soler Leal, espainiar aktorea (h. 2013).
- Abuztuaren 24a – Dulce Almada Duarte, caboverdetar hizkuntzalari, irakasle eta ekintzaile politikoa (h. 2019).
- Abuztuaren 25a – Wayne Shorter, estatubatuar jazz saxo-jotzaile eta musikagilea (h. 2023).
- Abuztuaren 25a – Tom Skerritt, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 26a – Fermin Gordejuela, nafar futbolaria (h. 2006).
- Abuztuaren 26a – Juan Mugartegi, bizkaitar bertsolaria (h. 2018).
- Abuztuaren 30a – Carlos Zayas, espainiar kazetari, politikari eta ekologista.
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – Mathieu Kérékou, Beningo presidentea (h. 2015).
- Irailaren 6a – Janusz Edmund Zimniak, poloniar elizgizon katolikoa (h. 2024).
- Irailaren 7a – Jacques Blot, lapurtar mediku eta arkeologoa, Ipar Euskal Herriko eta Pirinioetako Historiaurrearen ikerlari garrantzitsuenetakoa (h. 2021).
- Irailaren 8a – Asha Bhosle, Ashaji, indiar abeslaria.
- Irailaren 8a – Fresia Saavedra, ekuadortar egile abeslaria (h. 2024).
- Irailaren 8a – Donald Triplett, estatubatuar bankaria (h. 2023).
- Irailaren 10a – Karl Lagerfeld, alemaniar jostuna (h. 2019).
- Irailaren 11 – Rachid Sfar, Tunisiako lehen ministroa (h. 2023).
- Irailaren 11 – Mátyás Szűrös, Hungariako presidentea.
- Irailaren 12a – José Fernández Arteaga, elizgizon mexikarra, Chihuahuako artzapezpikua (h. 2021).
- Irailaren 15a – Rafael Frühbeck, espainiar orkestra-zuzendaria eta musikagilea (h. 2014).
- Irailaren 17a – Luis Gasca, donostiar argitaratzaile eta komiki eta zinema kritikaria (h. 2021).
- Irailaren 18a – Robert Blake, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Irailaren 18a – Valentina Ponomariova, errusiar astronauta, pilotua eta zientzialaria (h. 2023).
- Irailaren 18a – Mark Di Suvero, estatubatuar eskultorea.
- Irailaren 18a – Fred Willard, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (h. 2020).
- Irailaren 19a – David McCallum, eskoziar aktorea (h. 2023).
- Irailaren 24a – Terry Davies, galestar errugbilaria (h. 2021).
- Irailaren 27a – Lina Medina, historia osoko ama gazteena (5 urte, 7 hilabete eta 21 egun zituela ama bihurtu zen)
- Irailaren 28a – Miguel Ortiz Berrocal, espainiar eskultorea (h. 2006).
- Irailaren 29a – Samora Machel, lehendabiziko Mozambikeko presidentea (h. 1986).
- Irailaren 29a – Josef Kadraba, txekiar futbolaria (h. 2019).
Urria
aldatu- Urriaren 2a – John Gurdon, britainiar biologoa, 2012ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urriaren 2a – Michel Plasson, frantziar orkestra-zuzendaria.
- Urriaren 5a – Diane Cilento, australiar aktorea (h. 2011).
- Urriaren 5a – Raymond Kendall, Interpoleko idazkari nagusi ohia.
- Urriaren 6a – Alicia D'Amico, argentinar argazkilaria (h. 2001).
- Urriaren 9a – Celia Correas de Zapata, argentinar idazle, poeta eta akademikoa (h. 2022).
- Urriaren 9a – Peter Mansfield, britaniar fisikaria, 2003ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2017).
- Urriaren 13a – Titus Buberník, eslovakiar futbolaria (h. 2022).
- Urriaren 14a – Gabriel Aresti, bilbotar idazlea eta poeta, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat (h. 1975).
- Urriaren 17a – William Anders, estatubatuar pilotu militar, ingeniari elektriko, ingeniari nuklear, NASAko astronauta, hegazkinlari eta diplomazialaria (h. 2024).
- Urriaren 14a – Nomalizo Leah Tutu, hegoafrikar aktibista.
- Urriaren 17a – Jeanine Deckers, ordena erlijioso dominikarreko belgikar moja eta abeslaria (h. 1985).
- Urriaren 20a – Angel Urrutia Iturbe, nafar poeta, argitaratzaile eta ekintzaile kulturala, Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria eta sortzaileetako bat (h. 1994).
- Urriaren 21a – Francisco Gento, espainiar futbolaria, Espainiako Futbol Liga gehien jokatu eta irabazi zituen futbolaria (h. 2022).
- Urriaren 22a – Helmut Senekowitsch, austriar futbolari eta entrenatzailea (h. 2007).
- Urriaren 26a – Eustaquio Zubillaga, gipuzkoar futbolaria (h. 2020).
- Urriaren 28a – Garrincha, brasildar futbolaria, historiako futbolaririk hoberenetakoa (h. 1983).
- Urriaren 28a – Elvira Larrazabal, bizkaitar golfari ohia, Espainiako lehen emakume golfari profesionala.
- Urriaren 31 – Florentino Goiburu, gipuzkoar bertsolari eta artzaina (h. 2012).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a - Miguel de Oriol e Ybarra, espainiar arkitektoa.
- Azaroaren 1a – Ramón Tamames, espainiar ekonomialaria eta politikaria.
- Azaroaren 1a – Miguel de Oriol e Ybarra, arkitekto espainiarra.
- Azaroaren 3a – John Barry, ingeles musikagile, zinemako film nabarmen askoren soinu bandak konposatzeagatik ezaguna (h. 2011).
- Azaroaren 3a – Ken Berry, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Azaroaren 3a – Jeremy Brett, ingeles aktorea (h. 1995).
- Azaroaren 3a – Amartya Sen, indiar ekonomilaria, 1998ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Azaroaren 4a – Charles K. Kao, zuntz optikoaren aita, Hong Kongeko estatubatuar ingeniaria eta fisikaria, 2009ko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- Azaroaren 6a – Carlos Correia, Ginea-Bissauko lehen ministroa (h. 2021).
- Azaroaren 9a – Egil Danielsen, norvegiar atleta, xabalina jaurtiketan aditua (h. 2019).
- Azaroaren 10a – Don Clarke, The Boot, zeelandaberritar errugbi eta kriket jokalaria (h. 2002).
- Azaroaren 10a – Ronald Evans, estatubatuar astronauta (h. 1990).
- Azaroaren 11 – Elizabeth Evatt, australiar abokatu eta legelari erreformista.
- Azaroaren 11 – Javier Garro, nafar dentista eta Osasunako presidentea (h. 2003).
- Azaroaren 11 – Rosa Regàs, kataluniar idazlea, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendari nagusia (h. 2024).
- Azaroaren 11 – Miriam Tlali, eleberri bat argitaratu zuen Hego Afrikako lehenengo emakume beltza (h. 2017).
- Azaroaren 12a – Jalal Talabani, Irakeko presidentea (h. 2017).
- Azaroaren 15a – Jesús Rodríguez Lafuente, bizkaitar haltera ohia.
- Azaroaren 15a – Françoise Héritier, frantziar antropologo, etnologo eta feminista (h. 2017).
- Azaroaren 17a – Isao Iwabuchi, japoniar futbolaria (h. 2003).
- Azaroaren 18a – Vassilis Vassilikos, greziar idazle eta politikaria (h. 2023).
- Azaroaren 19a – Antonio Bertrán, gipuzkoar txirrindularia (h. 2008).
- Azaroaren 19a – Larry King, estatubatuar telebista-aurkezle, irrati-aurkezle eta bozeramalea (h. 2021).
- Azaroaren 20a - María Luisa Oyarzábal Fernández, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako bizkaitar akademikoa (h. 2022).
- Azaroaren 21a – Etta Falconer, estatubatuar matematikaria (h. 2002).
- Azaroaren 23a – Daniel Chavarría, euskal jatorriko kubatar idazlea (h. 2018).
- Azaroaren 23a – Seydou Diarra, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2020).
- Azaroaren 23a – Krzysztof Penderecki, poloniar musikagilea (h. 2020).
- Azaroaren 25a – Kathryn Crosby, estatubatuar aktorea (h. 2024).
- Azaroaren 26a – Luis Pedro Peña Santiago, gipuzkoar etnologo eta mendizalea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide nabarmena (h. 1994).
- Azaroaren 27a – Jacques Godbout, quebectar olerkari, eleberrigile, saiakera-idazle eta zinemagilea.
- Azaroaren 28a – Hope Lange, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Azaroaren 29a – John Mayall, ingeles blues eta pop rock abeslari, instrumentista eta musikagilea (h. 2024).
- Azaroaren 29a – James Rosenquist, estatubatuar margolaria (h. 2017).
- Azaroaren 30a – Jeanloup Sieff, frantziar argazkilaria (h. 2000).
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Marta Rodríguez, kolonbiar zinemagilea.
- Abenduaren 1a - Curro Romero, espainiar toreatzaile ohia.
- Abenduaren 1a – Violette Verdy, frantziar dantzari, koreografo, irakasle, zuzendari eta idazlea (h. 2016).
- Abenduaren 3a – Paul J. Crutzen, herbeheretar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- Abenduaren 6a – Henryk Górecki, poloniar musikagilea, postmodernismoaren musikari nagusietako bat (h. 2010).
- Abenduaren 7a – José María Portell, bizkaitar kazetaria (h. 1978).
- Abenduaren 10a – Karimat El-Sayed, egiptoar kristalografoa.
- Abenduaren 10a – Eduardo Pavlovsky, argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista (h. 2015).
- Abenduaren 12a – Manu Dibango, kamerundar saxofoi-jotzaile, pianista, bibrafonista, orkestra zuzendari, musikagile, konpositore eta abeslaria (h. 2020).
- Abenduaren 14a – Hisataka Okamoto, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 15a – Tim Conway, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Abenduaren 18a – Laura Mancinelli, italiar idazlea, germanista eta erdi arokoa (h. 2016).
- Abenduaren 20a – Rik Van Looy, belgiar txirrindularia, txirrindularitzako bost monumentuak irabazi zituen lehena.
- Abenduaren 23a – Akihito, Japoniako enperadorea.
- Abenduaren 24a – Renée Colliard, suitzar eskiatzailea (h. 2022).
- Abenduaren 25a – Basil Heatley, britainiar atleta (h. 2019).
- Abenduaren 25a – David Mackay, britainiar arkitektoa (h. 2014).
- Abenduaren 27a – Carlos Álvarez Cruz, espainiar poeta eta hizlaria (h. 2022).
- Abenduaren 27a – Ignacio Uribe, bizkaitar futbolari ohia.
- Abenduaren 28a – José Antimasberes, El gitanico de Añorbe, nafar kale-dantzari ijito eta nomada (h. 1994).
- Abenduaren 28a – Charles Portis, estatubatuar idazlea (h. 2020).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Cristina Álvarez Reinares, nafar idazlea.
- Dominika Etxart, euskal herri-kantaria, Zuberoako herri kantuak berreskuratzen lan aparta egin zuena (h. 2012).
- Guillermo Aldalur, Pikua, gipuzkoar soinu jotzailea eta organista (h. 2015).
- Iñaki Larrañaga, gipuzkoar apaiza, soziologoa, soziolinguista eta SIADECO kooperatibaren nahiz Bizi-Hitza Fundazioaren sortzaileetako bat (h. 2021).
- Jose Luis Saenz de Ugarte, arabar argazkilari, espeleologo, kazetari eta historialaria (h. 2022).
- Joxe Arregi, Joxe Alkiza, elizgizon eta idazlea.
- Miguel Ángel Alegría, nafar pilotaria (h. 2018).
- Patxi Goikolea Zabala, gipuzkoar euskaltzalea, herrigintzan ekintzailea eta bertsolari zein bertsozalea.
- Montserrat Casas i Soldevila, kataluniar moja klaratarra (h. 2024).
- Michael Parenti, estatubatuar historialari eta intelektual marxista.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 3a – Wilhelm Cuno, Alemaniako kantzilerra (j. 1876).
- Urtarrilaren 5a – Calvin Coolidge, Ameriketako Estatu Batuetako 30. Presidentea (j. 1872).
- Urtarrilaren 7a – Herbert John Louis Hinkler, australiar hegalaria (j. 1892).
- Urtarrilaren 10a – Margaret Macdonald Mackintosh, eskoziar artista (j. 1865).
- Urtarrilaren 17a – Antonio Basagoiti Arteta, euskal jatorriko espainiar enpresari eta bankaria (j. 1848).
- Urtarrilaren 17a – Louis Comfort Tiffany, estatubatuar artista eta diseinatzailea (j. 1848).
- Urtarrilaren 21a – George Moore, ingelesezko idazle irlandarra (j. 1852).
- Urtarrilaren 26a – Cesarea Garbuno Arizmendi, gipuzkoar enpresaburua, Espainiako lehen petrolio-findegiko enpresaburua (j. 1846).
- Urtarrilaren 31 – John Galsworthy, ingelesezko idazlea eta 1932ko Literaturako Nobel Saria (j. 1867).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 12a – Henri Duparc, frantses musikagilea (j. 1848).
- Otsailaren 20a – Takiji Kobayashi, literatura proletarioaren japoniar idazlea (j. 1903).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 12a – Xabier Lizardi, olerkari zarauztarra (j. 1896).
- Martxoaren 13a – Robert T. A. Innes, britainiar astronomoa (j. 1861).
- Martxoaren 18a – Luis Amadeo Savoiakoa, italiar printze, mendizale eta esploratzailea (j. 1873).
- Martxoaren 23a – Juan Arana, Loramendi, frai Joakin Bedoña, gipuzkoar elizgizona eta euskal olerkaria (j. 1907).
- Martxoaren 23a – Jesús Oiarbide, euskal atleta (j. 1902).
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – Salvador Rueda, espainiar poeta (j. 1857).
- Apirilaren 2a – Guerau de Liost, kataluniar politikari eta poeta (j. 1878).
- Apirilaren 3a – Adolfo Urkixo, bizkaitar politikaria (j. 1866).
- Apirilaren 22a – Henri Royce, ingeles industrialaria, Rolls-Royce enpresaren sortzailea (j. 1863).
- Apirilaren 28a – José María Amilibia, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1900).
- Apirilaren 29a – Konstantino Kavafis, greziar olerkaria (j. 1863).
- Apirilaren 30a – Anna de Noailles, frantziar idazlea (j. 1876).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 6a – Li Ching Yuen, ustez behin ere izan den gizonik zahar edo adinduena (j. 1677).
- Maiatzaren 12a – Ricardo García Mercet, bizkaitar militar eta naturalista, entomologian nabarmendua (j. 1860).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 12a – Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala, bostgarren Valdespinako markesa, militar eta politikari gipuzkoarra (h. 1848).
- Ekainaren 14a – Alice Elizabeth Doherty, estatubatuar emakume bizarduna (j. 1887).
- Ekainaren 20a – Clara Zetkin, alemaniar politikari sozialista, emakumeen eskubideen defendatzailea (j. 1857).
- Ekainaren 29a – Roscoe Arbuckle, estatubatuar zinema mutuko aktore, umorista, zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1887).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Hipólito Yrigoyen, euskal jatorriko argentinar politikaria, Argentinako presidentea (j. 1852).
- Uztailaren 8a – Anthony Hope, ingeles idazlea (j. 1863).
- Uztailaren 13a – Rosario Pino, espainiar antzerki aktore eta txirrindulari afizionatua (j. 1871).
- Uztailaren 14a – Raymond Roussel, frantziar idazlea (j. 1877).
- Uztailaren 15a – Pierre de Vizcaya, euskal automobil-gidari profesionala, auto istripuan (j. 1894).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 2a – Anastasi Agerre, euskal idazlea eta sindikalista (j. 1897).
- Abuztuaren 21a – Francisca Saperas, kataluniar militante anarkista eta anarkosindikalista (j. 1851).
- Abuztuaren 23a – Adolf Loos, Mugimendu Modernoko hastapenetako arkitekto berritzaile txekiarra (j. 1870).
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – Georges Leygues, Frantziako lehen ministroa (j. 1857).
- Irailaren 6a – Zacarías Martínez, espainiar agustindar erlijiosoa eta biologoa, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1864).
- Irailaren 7a – Kamini Roy, bengaliar poeta, maistra, idazlea eta feminista, Britainia Handiko lehen emakume graduatua (j. 1864).
- Irailaren 8a – Faisal I.a, Irakeko erregea (j. 1885).
- Irailaren 9a – Henri-Achille Zo, lapurtar margolaria (j. 1873).
- Irailaren 20a – Annie Wood Besant, britainiar kazetaria, feminista, iraultzailea, aktibista eta idazle okultista (j. 1847).
- Irailaren 20a – Pedro Fabo, nafar agustindar errekoletoa, misiolaria eta idazlea (j. 1873).
Urria
aldatu- Urriaren 2a – Elizabeth Thompson, ingeles margolari eta idazlea (j. 1846).
- Urriaren 5a – Nikolai Iudenitx, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (j. 1862).
- Urriaren 27a – Benigno Txabarri, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1856).
- Urriaren 29a – Albert Calmette, frantziar sendagile eta bakteriologoa (j. 1863).
- Urriaren 29a – Paul Painlevé, Frantziako lehen ministroa (j. 1863).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 3a – Emile Roux, frantziar zientzialaria (j. 1853).
- Azaroaren 8a – Mohammed Nadir Shah, Afganistango erregea (j. 1883).
- Azaroaren 19a – Hermenegildo Alvariño, galiziar jatorriko eusko langile eta Eusko Abertzale Ekintzako militantea, eraila.
- Azaroaren 19a – Louise Jopling, ingeles margolaria, bere belaunaldiko emakume artista nabarmenetakoa (j. 1843).
- Azaroaren 21a – Elisa Fernández de la Vega, espainiar medikua eta irakaslea (j. 1895).
Abendua
aldatu- Abenduaren 4a – Stefan George, alemaniar olerkari eta itzultzailea (j. 1868).
- Abenduaren 17a – Thubten Gyatso, hamairugarren Dalai Lama (j. 1876).
- Abenduaren 18a – Mary Parker Follett, estatubatuar gizarte-ekintzaile eta kudeaketa-aditua (j. 1868).
- Abenduaren 21a – Ramón Barea Mendizabal, gipuzkoar asmatzailea, pedalontziaren asmatzailea (j. 1863).
- Abenduaren 21a – Knud Rasmussen, daniar esploratzailea (j. 1879).
- Abenduaren 25a – Francesc Macia, Kataluniako Generalitateko 122. Presidentea (j. 1859).
- Abenduaren 26a – Mary Ann Bevan, erizain ingelesa (j. 1874).
- Abenduaren 26a – Anatoli Lunatxarski, Ukrainan jaiotako boltxebikea eta idazlea (j. 1875).
- Abenduaren 27a – Hilana Taarka, seto jatorriko estoniar folk abeslaria (j. 1856).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Enrique Epaltza, bilbotar arkitektoa (j. 1860).
- Gregorio Ibarretxe, euskal herritar politikari jeltzale eta arkitektoa, Bilboko alkatea (j. 1864).
- Paulino Caballero, nafar kimikari, fisikari, irakasle eta katedraduna (j. 1839).
- Ramon Aginaga, nafar bide ingeniaria (j. 1852).
- Fisika: Erwin Schrödinger eta Paul Dirac
- Kimika: eman gabe
- Literatura: Ivan Alekseievitx Bunin
- Medikuntza: Thomas Hunt Morgan
- Bakea: Norman Angell
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Adolf Hitler is named chancellor of Germany» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
- ↑ (Ingelesez) Kellerhoff, Sven Felix. (2023-06-30). The Reichstag Fire: The Case Against the Nazi Conspiracy. Greenhill Books ISBN 978-1-78438-906-2. (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
Kanpo estekak
aldatu