Gaztelu
eraikin bat edo gehiagoko egitura gotortua, Europa, Asia eta Ekialde Hurbilean kokatua
Gaztelu hitza "gotorleku" esan nahi duen latineko castellum-etik eratorria da (era berean, castellum hitza castrum-en —plaza gotortu— txikigarria da). Defentsarako egitura hori Erdi Aroko ikur ugarietako bat den arren, Neolitoko muino gotortuetan du jatorria: garai hartan, castro eta oppida esaten zitzaien. Antzinako Erroman, Antzinako Egipton eta Mesopotamian ere haien baliokideak egon ziren.
- Artikulu hau gotorlekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».
Euskal Herriko gazteluakAldatu
ArabaAldatu
- Baronatarren dorretxea
- Gebarako gaztelua
- Hurtado de Mendozatarren dorretxea (Martiodako dorrea)
- Labrazako gaztelua
- Lanosko gaztelua
- Mendoza dorretxea
BizkaiaAldatu
- Butroeko gaztelua, Gatikan.
- Galeako fortea, Getxon.
- Muñatoiz, Muskizen.