Ireki menu nagusia

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista[1] edo FSLN (jatorrizko izena, gaztelaniazkoa: Frente Sandinista de Liberación Nacional) Nikaraguako alderdi politiko ezkertiarra da, Carlos Fonsecak beste batzuen artean Kubako Iraultzaren garaian sortutakoa gerrilla moduan eta Anastasio Somozaren ondorengoak borrokatuz.

Nazio Askapenerako Fronte Sandinista
Presidentea Daniel Ortega
Sorrera 1961
Egoitza nagusia Managua
Ideologia politikoa ezkertiarra, marxista, sozialista
Nazioarteko afiliazioa Foro de São Paulo
www.fsln-nicaragua.com
Artikulu hau Nikaraguako alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».

Izena Augusto César Sandino (1895-1934) iraultzaile nazionalistari hartu zion haren omenez. Alderdiak Managua hiriburuan egoitza nagusia dauka.

HistoriaAldatu

1962. urtean sortu zen erakundea, bere lehen helburua borroka armatuaren bidez Somozaren gainbehera lortzea izanik. 1974. urtetik aurrera areagotu zituzten ekintza armatuak estatuaren iparraldean, eta 1977. urtean hiru adarretan banatu zen FSLN: Guerra popular prolongada (Tomás Borge) eta Tendencia proletaria (Carrión, Wheelock), marxista-leninistak biak, eta Terceristas (Daniel eta Humberto Ortega, Edén Pastora, Tirado). 1978. urtetik aurrera Somozaren aurkako eraso gogorrak bideratu zituen fronteak (nazioko jauregiaren okupazioa) eta hiru adarrak batzeko urratsak eman ziren (1979). 1979. urtean hasi zen Nikaraguako gerra zibila eta urte berean Fronte Sandinistak Nikaragua osoa konkistatu zuen. Batasun nazionaleko gobernua eta gudaroste sandinista eratu zituzten ondoren. Nikaraguako aginpidean izan zen 1979. urtetik 1990. urtea arte eta 2007tik aurrera.

Herrialdeko buruzagitzaAldatu

Daniel Ortega herrialdeko presidente birritan izan da, 1985etik 1990era lehenengoz eta 2007tik aurrera bigarrenean.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Askapenerako Fronte Sandinista  


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.