Abuztuaren 29
data
Abuztuaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita batgarren eguna da, 242.a bisurteetan. 124 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1858 - Jose Maria Iparragirrek bigarren aldiz hartu zuen Ameriketarako itsasontzia, Baionan.
- 1972 - ETAk Eloy Garcia Cambra udaltzaina erail zuen Galdakaon.
Mundua aldatu
- 1261 - Urbano IV.a Eliza Katolikoaren Aita Santu aukeratu zuten.
- 1484 - Giovanni Battista Cibo kardinala Aita Santu aukeratu zuten Inozentzio VIII.a izenez.
- 1533 - Espainiar konkistatzaileek Atahualpa enperadore inka exekutatu zuten Cajamarca herrian, garrotea erabiliz.
- 1825 - Portugalek Brasilgo inperioaren independentzia onartu zuen, milioi bat libra esterlina ordaintzearen truke.
- 1987 - Londresen Naji al-Ali komikigile kritiko palestinarra tiroz hil zuten.
- 2004 - Atenas 2004ko Joko Olinpikoak bukatu ziren; Hicham El Guerrouj marokoarrak historia egin zuen 5.000 metroko proba eta 1.500ekoa irabaziz.
- 2005 - Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen New Orleansen, hiriaren %80a ur azpian utziz. 1.600 hildakotik gora Misisipiko estatuan.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 2016 - Larunbeko Doneztebe monasterioaren aztarnak topatu ziren, larunbetarren eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen sei urteko auzolanean burututako indusketa lanei esker.
Mundua aldatu
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
- 1831 – Michael Faraday ingelesak dinamoa asmatu zuen.
- 1929 - Graf Zeppelin zepelin alemaniarrak lehen aldiz eman zion munduari bira airez.
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1751 - José Agustín Ibáñez de la Rentería, bizkaitar idazle eta politikaria (h. 1826).
- 1754 - Stephen Cabarrus, lapurtar jatorriko estatubatuar politikaria, Baionan (h. 1808).
- 1786 - Juan Antonio Jandiola, bizkaitar politikaria (h. 1830).
- 1873 - Maria Goiri, bizkaitar idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldezlea, Madrilen (h. 1954).
- 1883 - Jean Elizalde, euskal idazle eta apaiza (h. 1961).
- 1901 - Michel Olzomendi, Euskal Herrian jaiotako artzapezpikua (h. 1977).
- 1908 - Frantxia Haltzuet, nafar emakumea, Comète sarearen laguntzaile nagusietako bat (h. 1945).
- 1919 - Rudy Hirigoien, Lapurdin jaiotako abeslari lirikoa (h. 2000).
- 1934 - Sabin Ipiña, bizkaitar teknikari kimiko, ekintzaile, euskaltzale eta politikaria (h. 2017).
- 1940 - Valentín Uriona, euskal txirrindularia (h. 1967).
- 1941 - Jean-Pierre Destrade, PSF alderdi sozialdemokratako euskal herritar politikaria (h. 2013).
- 1943 - Xosé Estévez, euskal-galiziar historialaria, Quirogan.
- 1947 - Patrick Vajda, lapurtar eskrimalari ohia eta arbitroa, floretetan aditua.
- 1949 - Manolo Arozena, nafar bertsolaria, lau aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
- 1958 - Irune Arbide Urdanpilleta, gipuzkoar musikaria, Oiartzungo Ibargain Musika Eskolaren sortzailea (h. 1999).
- 1959 - Patxi Barko, gipuzkoar antzezle eta zuzendaria.
- 1960 - José Ramón Eizmendi, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1976 - Thierry Biscary, baxenafar abeslari eta txalapartaria.
- 1983 -
- Damaris Pan, bizkaitar artista, ikertzailea eta EHUko Pintura Saileko irakaslea.
- Xabi Prieto, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1996 - Jurgi Oteo, bizkaitar futbolaria.
- 1999 - Iker Salaberria, nafar pilotaria.
Mundua aldatu
- 1347 - Joan Hastings, ingeles noble eta militarra (h. 1375).
- 1619 - Jean-Baptiste Colbert, Frantziako finantza-ministroa (h. 1683).
- 1632 - John Locke, ingeles filosofo eta teoriko liberala (h. 1704).
- 1724 - Giovanni Battista Casti, italiar idazlea (h. 1803).
- 1738 - Aleijadinho, brasildar arkitekto eta eskultorea (h. 1814).
- 1756 - Jan Śniadecki, poloniar matematikari, astronomo eta filosofoa (h. 1830).
- 1780 - Jean Auguste Dominique Ingres, frantziar margolari neoklasikoa (h. 1867).
- 1794 - Léon Cogniet, frantziar historia eta erretratuen margolaria (h. 1880).
- 1803 - José Agustín Arrieta, mexikar margolaria (h. 1874).
- 1809 - Oliver Wendell Holmes, estatubatuar sendagile, olerkari eta saiakeragilea (h. 1894).
- 1815 - Anna Ella Carroll, estatubatuar panfletista, politikari teoriko konstituzionala (h. 1894).
- 1826 - Émile Lévy, frantziar margolari eta ilustratzailea (h. 1890).
- 1834 - Hermann Sprengel, alemaniar fisikari eta kimikaria (h. 1906).
- 1862 -
- Andrew Fisher, Australiako lehen ministroa (h. 1928).
- Maurice Maeterlinck, frantsesezko idazle belgikarra, 1911ko Literaturako Nobel Saria (h. 1949).
- 1865 - Thomas Kent, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- 1868 - Mikhail Pokrovski, errusiar historialaria eta politikaria (h. 1932).
- 1871 -
- Albert Lebrun, Frantziako Errepublikako 15. presidentea (h. 1950).
- Jack Butler Yeats, irlandar margolaria (h. 1957).
- 1874 - Manuel Machado, espainiar poeta (h. 1947).
- 1875 - Leonardo De Lorenzo, italiar flautista (h. 1962).
- 1881 - Valery Larbaud, frantziar idazlea (h. 1957).
- 1897 - Myroslava Sopilka, ukrainar poeta eta eleberrigilea (h. 1937).
- 1898 -
- Louis-Raymond Fischer, frantziar arkitektoa (h. 1988).
- Preston Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1959).
- 1900 - Oscar Nitzchke, alemaniar arkitektoa (h. 1991).
- 1904 - Werner Forßmann, alemaniar kirurgialaria, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- 1905 - Dhyan Chand, indiar belar hockey jokalaria, historiako handienetako bat (h. 1979).
- 1907 - Takeo Wakabayashi, japoniar futbolaria (h. 1937).
- 1915 - Ingrid Bergman, suediar aktorea (h. 1982).
- 1920 - Charlie Parker, estatubatuar jazz saxofoi-jolea (h. 1955).
- 1921 - Iris Apfel, estatubatuar enpresaburu, barne-diseinatzaile eta moda ikonoa.
- 1923 - Richard Attenborough, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2014).
- 1924 -
- Gianfranco Baruchello, italiar marrazkilari, idazle eta zinemagilea (h. 2023).
- Dinah Washington, estatubatuar abeslaria, musika beltzeko emakume-ahots nagusienetakoa (h. 1963).
- 1924/26 - María Dolores Pradera, espainiar abeslari eta aktorea (h. 2018).
- 1926 - René Depestre, haitiar idazlea.
- 1928 - Aaron Cicourel, estatubatuar soziologoa (h. 2023).
- 1930 - Carlos Loyzaga, euskal jatorriko filipinar saskibaloi jokalaria (h. 2016).
- 1935 - William Friedkin, estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria zein ekoizlea (h. 2023).
- 1936 -
- Gilbert Amy, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria.
- John McCain, estatubatuar politikaria (h. 2018).
- Ken Scotland, eskoziar errugbilari eta kriket-jokalaria (h. 2023).
- 1938 -
- Gerry Byrne, ingeles futbolaria (h. 2015).
- Elliott Gould, estatubatuar aktorea.
- 1939 - Joel Schumacher, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2020).
- 1942 - Sterling Morrison, estatubatuar gitarra-jotzailea, The Velvet Underground taldeko kide sortzailea (h. 1995).
- 1943 - Arthur B. McDonald, kanadar astrofisikaria, 2015eko Fisikako Nobel Saria.
- 1945 - Wyomia Tyus, estatubatuar atleta ohia, abiadurako probetan aditua.
- 1946 -
- Jean-Baptiste Bagaza, Burundiko presidentea (h. 2016).
- Bob Beamon, estatubatuar kirolari ohia, luzera jauzian espezializatua.
- Dimitris Jristofias, Zipreko presidentea (h. 2019).
- Augusta La Torre, Camarada Norah, perutar iraultzailea, Sendero Luminosoko bigarren burua (h. 1988).
- Lucia Valentini Terrani, italiar koloratura-mezzosopranoa (h. 1998).
- 1947 -
- Temple Grandin, estatubatuar zientzialari eta aktibista.
- James Hunt, 1 Formulako britainiar pilotua (h. 1993).
- 1949 -
- Grichka Bogdanoff, frantziar telebistako-aurkezle, ekoizle eta saiogile zientifikoa (h. 2021).
- Igor Bogdanoff, frantziar telebistako-aurkezle, ekoizle eta saiogile zientifikoa (h. 2022).
- 1952 - Greg Cornelsen, australiar errugbilari ohia.
- 1955 - Chus Pato, galiziar idazlea eta Real Academia Galegako akademiko osoa.
- 1958 - Michael Jackson, Poparen Erregea, estatubatuar pop-abeslaria, historiako disko salduenaren (Thriller, 1982) egilea (h. 2009).
- 1959 -
- Rebecca De Mornay, estatubatuar aktorea.
- Ramón Ángel Díaz, argentinar futbolari ohia.
- Chris Hadfield, kanadar astronauta ohia, espaziora joandako lehen kanadarra.
- 1960 - Thomas Marshburn, estatubatuar astronauta eta medikua.
- 1962 - Jutta Kleinschmidt, alemaniar, kazetari eta rally pilotua, Dakar rallya lehen aldiz irabazi zuen emakumea.
- 1965 - Gerhard Rodax, austriar futbolaria (h. 2022).
- 1966 - Celsa Barja, galiziar idazlea, editorea, saiakeragilea eta poeta.
- 1971 -
- Candis Cayne, estatubatuar aktore eta performance antzezlea.
- Carla Gugino, estatubatuar aktorea.
- Nicola Mendelsohn, britainiar publizitate-exekutiboa.
- 1973 - Thomas Tuchel, alemaniar futbolari-ohia eta entrenatzailea.
- 1975 - Juan Diego Botto, argentinar-espainiar aktorea.
- 1977 - Kei Mikuriya, japoniar futbolari ohia.
- 1980 - Dona Sarkar, estatubatuar informatikaria.
- 1981 -
- Émilie Dequenne, valoniar aktorea.
- Yuliana Peniche, mexikar aktorea.
- 1983 - Saadet Aksoy, turkiar aktorea.
- 1984 - Borja Gómez, kantabriar traineru-estropadetako patroia.
- 1986 -
- Lea Michele, estatubatuar aktore, abeslari eta idazlea.
- Alex Ruoff, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1992 - Elena Rivera, espainiar aktorea eta abeslaria.
- 1993 - Liam Payne, britainiar abeslari, konpositore eta gitarra jolea.
- 1997 - Rocío García Martínez, espainiar txirrindularia.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1363 - Filipe Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infantea eta Longuevilleko kondea (j. 1336).
- 1743 - Juan Antonio Urrutia Arana, II. Villar del Águilako markesa, arabar noblea, Mexiko Hirian (j. 1670).
- 1895 - Francisco Navarro Villoslada, nafar idazle eta ideologoa (j. 1818).
- 1936 - Pedro Asua, bizkaitar apaiza eta arkitektoa, Kantabrian fusilatua (j. 1890).
- 1942 - Guillermo Torrijos Goyarzu, bilbotar militante sozialista, Parisen (j. 1876).
- 1951 - Ignacio Rotaetxe, euskal ingeniari eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1888).
- 1981 - Mariano Ansó, Iruñeko lehen alkate errepublikarra (j. 1889).
- 1986 - Maria Dolores Goya Mendiola, gipuzkoar irakaslea (j. 1913).
- 2000 -
- José Ignacio Bilbao Iturburu, bizkaitar musikagilea (j. 1958).
- Manuel Indiano Azaustre, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1970).
- 2001 - Juan Garizurieta, bizkaitar futbolaria (j. 1908).
- 2015 - Carlos María Aritz, nafar apaiz klaretarra, Panamán misiolari aritutakoa (j. 1928).
- 2019 - Miguel Angel Lamata, gipuzkoar futbolaria (j. 1947).
Mundua aldatu
- 886 - Basilio I.a, enperadore bizantziarra.
- 1300 - Guido Cavalcanti, italiar poeta eta filosofoa.
- 1442 - Joan VI.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (j. 1389).
- 1533 - Atahualpa, enperadore inka.
- 1542 - Kristobal Gamakoa, portugalgo militarra.
- 1543 - Maria Jülich-Bergekoa, Jülich-Cleves-Bergeko dukerri batuen lehen agintaria (j. 1491).
- 1726 - Antonio Bellucci, italiar margolaria (j. 1654).
- 1762 - Stanisław Poniatowski, poloniar militarra (j. 1676).
- 1797 - Joseph Wright Derbykoa, ingeles margolaria (j. 1734).
- 1799 - Pio VI.a, Aita santua (j. 1717).
- 1866 - Tokugawa Iemochi, Tokugawa shogunerriko hamalaugarren shoguna (j. 1846).
- 1891 - Pierre Lallement, batzuen ustez bizikletaren asmatzailea (j. 1843).
- 1898 - Agustina Ortiz de Rozas, argentinar politikaria eta filantropoa (j. 1816).
- 1899 - Catharine Parr Traill, ingelesez idazten zuen kanadar idazle, botanikari eta naturalista (j. 1802).
- 1904 - Murad V.a, Otomandar Inperioko sultana (j. 1840).
- 1922 - Georges Sorel, frantziar idazlea eta soziologoa (j. 1847).
- 1935 -
- Astrid Suediakoa, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1905).
- Childe Hassam, estatubatuar margolari inpresionista (j. 1859).
- 1938 - Frigyes Karinthy, hungariar idazle, kazetari eta itzultzailea (j. 1887).
- 1939 - Estefania Cueto Puertas, jostuna eta Espainiako lider komunista, Gijonen fusilatutako azken emakumea (j. 1899).
- 1947 - Manolete, 1940ko hamarkadako espainiar zezenketaririk garrantzitsuenetakoa (j. 1917).
- 1948 - Nicolás Esandi Nicolao, euskal jatorriko argentinar elizgizona, Buenos Airesko Eusko Ikaskuntzako lehenengo lehendakaria (j. 1876).
- 1959 - Ziza Massika, aljeriar erizaina eta militante nazionalista, Aljeriako gerran nabarmendu zena (j. 1934).
- 1960 - Vicki Baum, estatubatuar eleberrigilea (j. 1888).
- 1965 - George Erskine, Britainiar Armadako jenerala (j. 1899).
- 1972 - Kentaro Hayashi, japoniar futbolari ohia.
- 1975 - Éamon de Valera, Irlandako presidentea (j. 1882).
- 1980 -
- Franco Basaglia, italiar psikiatra (j. 1924).
- Louis Darquier de Pellepoix, frantziar politikaria eta antisemita (j. 1897).
- 1982 - Ingrid Bergman, suediar aktorea (j. 1915).
- 1987 - Lee Marvin, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 2001 - Francisco Rabal, espainiar aktorea (j. 1926).
- 2002 - Luis Carandell, espainiar idazle eta kazetaria.
- 2003 -
- Ricardo Muruzabal, espainiar futbolaria (j. 1951).
- Vladimír Vašíček, txekiar margolaria, pintura moderno eta pintura abstraktuan aitzindari bere herrialdean (j. 1919).
- 2006 - Youenn Gwernig, bretoi idazle eta abeslaria (j. 1925).
- 2007 - Pierre Messmer, Frantziako lehen ministroa (j. 1916).
- 2013 -
- Jack Beal, estatubatuar margolaria (j. 1931).
- Cliff Morgan, galestar errugbilaria (j. 1930).
- 2016 - Gene Wilder, estatubatuar aktore, zuzendari eta gidoilaria (j. 1933).
- 2018 - James Mirrlees, eskoziar ekonomista, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1936).
- 2021 -
- Ed Asner, estatubatuar aktorea (j. 1929).
- Ron Bushy, estatubatuar bateria-jotzailea, Iron Butterfly taldeko kidea (j. 1941).
- Jacques Rogge, belgikar sendagile eta kirolaria, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 8. lehendakaria (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Ugutz/Uguzne eta Keltsa/Keltse/Keltze/Zeltsa.