1911
urte
1911. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa |
Urteak | 1908 • 1909 • 1910 • 1911 • 1912 • 1913 • 1914 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1911 MCMXI |
Ab urbe condita | 2664 |
Armeniar egutegia | 1360 ԹՎ ՌՅԿ |
Bahá'í egutegia | 67 – 68 |
Bengaliar egutegia | 1318 |
Berber egutegia | 2861 |
Egutegi budista | 2455 |
Myanmarko egutegia | 1273 |
Bizantziar egutegia | 7419 – 7420 |
Koptoen egutegia | 1627 – 1628 |
Etiopiar egutegia | 1903 – 1904 |
Hebrear egutegia | 5671 – 5672 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1967 – 1968 |
Shaka Samvat | 1833 – 1834 |
Kali Yuga | 5012 – 5013 |
Iraniar egutegia | 1289 – 1290 |
Islamiar egutegia | 1329 – 1330 |
Japoniar egutegia | Meiji 44 (明治44年) |
Korear egutegia | 4244 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2454 |
Holozeniar egutegia | 11911 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak aldatu
- Martxoaren 8a - Lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu zuten Clara Zetkin feministaren deialdiari jarraituz. Manifestazioak izan ziren Austria-Hungarian, Danimarkan, Suitzan eta Alemanian.
- Martxoaren 25a - New York hiriko Triangle Shirtwaist fabrikako sutean 146 langile hil eta 71 zauritu ziren.
- Apirilaren 23a - Iratiko Burdinbideak bere lehen bidaia egin zuen.
- Urriaren 31a - Anteo Zamboni, 15 urteko gazte anarkista, Bolonian, Benito Mussolini diktadorea hiltzen saiatu zen. Porrot egin zuen eta faxistek bertan jipoitu eta hil zuten.
- Abenduaren 19an Roald Amundsen eta bere taldekideak Hego Polora heldu ziren. 35 egun geroago Robert Falcon Scott eta bere taldekideak helduko ziren.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- Maiatzaren 19a - L'Heure espagnole (euskaraz: Espainiar ordua), Maurice Ravelen musika eta Franc-Nohainen libretoa duen opera bufoa estreinatu zen Parisko Opéra-Comiquen.
Mundua aldatu
- Abuztuaren 21a - "Mona Lisa" edo "Gioconda" margolana, Leonardo da Vinciren olio pintura, Louvreko museotik lapurtu zuten Parisen. Bi urte geroago aurkitu zuten Florentzian.
Zientzia eta teknologia aldatu
Kirolak aldatu
Jaiotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 3a - Alexandros Papadiamandis, greziar idazlea, grekozko prosalari moderno ospetsuenetakoa (j. 1851).
- Urtarrilaren 5a - Jean-Pierre Aumont, frantziar aktorea (h. 2001).
- Urtarrilaren 7a - Julian Ajuriagerra, frantzian aritutako bilbotar neuropsikiatra eta psikoanalista (h. 1993).
- Urtarrilaren 11 - Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (h. 2003).
- Urtarrilaren 14a - Anatoli Ribakov, ukrainar eta sobietar idazlea (h. 1988).
- Urtarrilaren 16a - Eduardo Frei Montalva, Txileko presidentea (h. 1982).
- Urtarrilaren 16a - Jacques Guillermaz, frantziar sinologoa, armadako jenerala eta diplomatikoa (h. 1998).
- Urtarrilaren 16a - Roger Lapébie, lapurtar txirrindularia, 1937ko Frantziako Tourreko irabazlea (h. 1996).
- Urtarrilaren 17a - George Stigler, estatubatuar ekonomialaria, 1982ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1991).
- Urtarrilaren 18a - José María Arguedas, peruar idazlea, XX. mendeko Peruko literaturako esanguratsuenetakoa (h. 1969).
- Urtarrilaren 18a - Danny Kaye, estatubatuar aktore, abeslari, dantzari, umorista eta musikaria (h. 1987).
- Urtarrilaren 19a - Garrett Birkhoff, estatubatuar matematikaria (h. 1996).
- Urtarrilaren 21a - Lee Yoo-hyung, hegokorear futbolaria (h. 2003).
- Urtarrilaren 22a - Bruno Kreisky, Austriako kantzilerra (h. 1990).
- Urtarrilaren 22a - Paulina Ódena García, militante eta buruzagi komunista, Espainiako gerra zibilean Errepublikaren heroina (h. 1936).
- Urtarrilaren 24a - René Barjavel, frantziar idazlea, zientzia fikzioaren maisutzat hartua (h. 1985).
- Urtarrilaren 24a - Alfonso Rodríguez Aldabe, nafar diplomazialari eta intelektuala (h. 2008).
- Urtarrilaren 26a - Polykarp Kusch, estatubatuar fisikaria, 1955eko Fisikako Nobel Saria (h. 1993).
- Urtarrilaren 30a - Roy Eldridge, Little Jazz, estatubatuar tronpeta-jotzailea (h. 1989).
- Urtarrilaren 30a - Abderrahmane Farès, Aljeriako presidentea (h. 1991).
- Urtarrilaren 30a - Paris Pişmiş, mexikar astronomoa, Mexikoko lehen astronomo profesionala (h. 1999).
- Urtarrilaren 31 - Gregorio Barrios, bizkaitar-argentinar bolero-abeslaria eta aktorea (h. 1978).
- Urtarrilaren 31 - Baba Vanga, bulgariar itsu, mistika, medium eta senda-belarretan aditua (h. 1996).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 3a - Jehan Alain, frantziar konpositore eta organista (h. 1940).
- Otsailaren 6a - Ronald Reagan, Ameriketako Estatu Batuetako 40. Presidentea eta aktorea (h. 2004).
- Otsailaren 8a - Elizabeth Bishop, estatubatuar poeta (h. 1975).
- Otsailaren 10a - Mstislav Keldyx, matematika eta mekanikaren esparruetako sobietar zientzialaria (h. 1978).
- Otsailaren 12a - Cearbhall Ó Dálaigh, Irlandako 5. presidentea (h. 1978).
- Otsailaren 14a - Willem Johan Kolff, holandar-estatubatuar medikua (h. 2009).
- Otsailaren 19a - Merle Oberon, indiar-britainiar aktorea (h. 1979).
- Otsailaren 28a - Valeriano Markina, bizkaitar politikari eta miliziano komunista.
Martxoa aldatu
- Martxoaren 3a - Jean Harlow, estatubatuar aktorea (h. 1937).
- Martxoaren 5a - Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea (h. 2003).
- Martxoaren 5a - Josefina Serratosa, gipuzkoar aktorea (h. 1990).
- Martxoaren 8a - Milton Sirotta, Edward Kasner matematikariaren iloba, 10100 zenbakia izendatzeko googol izena proposatu zuena (h. 1981).
- Martxoaren 9a - Clara Rockmore, musikari birtuosoa, Theremina jotzen nabarmendu zena (h. 1998).
- Martxoaren 10a - Marita Camacho Quirós, costarricar emakume supermendebetekoa.
- Martxoaren 11 - Alba de Céspedes, italiar idazlea (h. 1997).
- Martxoaren 11 - Constantino Martínez Uriarte, arabar apaiz domingarra (h. 1991).
- Martxoaren 12a - Gustavo Díaz Ordaz, Mexikoko presidentea (h. 1979).
- Martxoaren 16a - Pierre Harmel, Belgikako 40. lehen ministroa (h. 2009).
- Martxoaren 16a - Josef Mengele, Heriotzaren aingerua, alemaniar gerra kriminal nazia (h. 1979).
- Martxoaren 18a - Éliane Jeannin-Garreau, Frantziako Erresistentziako lapurtar kidea (h. 1999).
- Martxoaren 18a - Gabriel Zelaia, gaztelaniazko euskal idazlea (h. 1991).
- Martxoaren 20a - Alfonso García Robles, mexikar diplomatikoa eta legegizona, 1982ko Bakearen Nobel Saria (h. 1991).
- Martxoaren 21a - Encarnación Cabré, Espainiako lehen emakumezko arkeologoa (h. 2005).
- Martxoaren 24a - Joseph Barbera, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea, Hanna-Barbera estudioaren sortzailea (h. 2006).
- Martxoaren 24a - Enrique Jordá, gipuzkoar orkestra-zuzendaria (h. 1996).
- Martxoaren 25a - Jack Ruby, estatubatuar gaueko klubeko jabea, Lee Harvey Oswalden hiltzailea (h. 1967).
- Martxoaren 26a - J. L. Austin, ingeles filosofoa (h. 1960).
- Martxoaren 26a - Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2003).
- Martxoaren 26a - Tennessee Williams, estatubatuar antzerkigilea (h. 1983).
- Martxoaren 29a - Jose Antonio Arkotxa, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1996).
- Martxoaren 30a - Víctor García Hoz, espainiar pedagogoa, Espainiako pedagogiako maisu handienetakoa (h. 1998).
Apirila aldatu
- Apirilaren 1a - Esteban García Leoz, nafar tenorra (h. 2009).
- Apirilaren 5a - Olof Eriksson, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (h. 1987).
- Apirilaren 6a - Feodor Lynen, alemaniar biokimikaria, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- Apirilaren 7a - Lino Akesolo, euskal idazlea eta elizgizona (h. 1991).
- Apirilaren 8a - Melvin Calvin, estatubatuar kimikaria, 1961eko Kimikako Nobel Saria (h. 1997).
- Apirilaren 8a - Emil Cioran, errumaniar jatorriko frantsesezko idazle eta filosofoa (h. 1995).
- Apirilaren 10a - José Luis Sáenz de Heredia, espainiar zinema-zuzendaria (h. 1992).
- Apirilaren 11 - Anteo Zamboni, 15 urte zituelarik Benito Mussolini hiltzen saiatu zen italiar gaztea (h. 1926).
- Apirilaren 16a - Guy Burgess, britainiar diplomazialari eta espioia, Cambridge bostetako bat (h. 1963).
- Apirilaren 17a - Hervé Bazin, frantziar idazlea (h. 1996).
- Apirilaren 17a - Jesús Erize, nafar fraide misiolaria (h. 1990).
- Apirilaren 23a - Józef Cyrankiewicz, Poloniako lehen ministroa (h. 1989).
- Apirilaren 26a - Henri Hell, lapurtar saskibaloi jokalaria (h. 1979).
- Apirilaren 27a - Jose Arana Gorostegi, gipuzkoar futbolaria (h. 1971).
- Apirilaren 27a - Georges Dargaud, frantziar argitaratzailea, komikien edizioan espezializatua (h. 1990).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 1a - Eudald Serra, kataluniar eskultore eta etnologoa (h. 2002).
- Maiatzaren 2a - Atanasio Bidaurreta, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
- Maiatzaren 2a - Charles Bruck, Errumanian jaiotako frantziar musikagilea (h. 1995).
- Maiatzaren 7a - Antonio Rueda Sánchez-Malo, nafar fiskal eta politikaria, Nafarroako gobernadore zibila (h. 1975).
- Maiatzaren 8a - Robert Johnson, estatubatuar bluesmana (h. 1938).
- Maiatzaren 11 - Juan Manuel Ugarte Eléspuru, perutar margolari, eskultore, historialari eta idazlea (h. 2004).
- Maiatzaren 15a - Max Frisch, suitzar arkitekto eta idazlea (h. 1991).
- Maiatzaren 15a - Herta Oberheuser, naziekin bat egin zuen alemaniar dermatologoa (h. 1978).
- Maiatzaren 17a - Eduardo Hernández Asiain, kubatar jatorriko nafar biolin-jotzailea (h. 2010).
- Maiatzaren 17a - Maureen O'Sullivan, irlandar aktorea (h. 1998).
- Maiatzaren 17a - Antonio Tovar, espainiar filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria (h. 1985).
- Maiatzaren 17a - Maurice Zelhai, baxenafar errugbilaria (h. 1980).
- Maiatzaren 20a - María Teresa Toral, espainiar kimikari, farmazialari eta artista grabatzailea (h. 1994).
- Maiatzaren 27a - Hubert Humphrey, estatubatuar politikaria (h. 1978).
- Maiatzaren 27a - Teddy Kollek, israeldar politikaria, Jerusalemgo alkatea (h. 2007).
- Maiatzaren 27a - Vincent Price, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- Maiatzaren 29a - Samuel Herrick, estatubatuar astronomoa (h. 1974).
- Maiatzaren 31 - Maurice Allais, frantziar ekonomista eta ingeniaria, 1988ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2010).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 1a - Antonio Odriozola, arabar bibliografoa (h. 1987).
- Ekainaren 4a - Milovan Djilas, jugoslaviar politikaria (h. 1995).
- Ekainaren 6a - Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea (h. 2005).
- Ekainaren 7a - Brooks Stevens, etxeko altzairu, tresna, auto eta moto diseinatzaile industrial estatubatuarra (h. 1995).
- Ekainaren 8a - Antonio Rosón Pérez, Galiziako Xuntako lehenengo presidentea (h. 1986).
- Ekainaren 9a - André Dewavrin, frantziar ofiziala, Frantziako Erresistentziako kidea (h. 1998).
- Ekainaren 10a - Terence Rattigan, ingeles idazlea (h. 1977).
- Ekainaren 13a - Luis Walter Alvarez, estatubatuar fisikaria, 1968ko Fisikako Nobel saria (h. 1988).
- Ekainaren 13a - Jean-Paul-Marie Vincent, frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1994).
- Ekainaren 19a - Sigvard Eklund, suediar fisikaria (h. 2000).
- Ekainaren 19a - Dudley Shelton Senanayake, Sri Lankako lehen ministroa (h. 1973).
- Ekainaren 24a - Juan Manuel Fangio, 1 Formulako argentinar gidaria, historiako onenetakoa (h. 1995).
- Ekainaren 24a - Ernesto Sabato, argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea (h. 2011).
- Ekainaren 25a - William Howard Stein, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1980).
- Ekainaren 26a - Juan Antonio Castro Izagirre, gipuzkoar militarra, Espainiako eta Frantziako itsas armadetan aritutakoa (h. 1994).
- Ekainaren 26a - Ernst Witt, alemaniar matematikaria (h. 1991).
- Ekainaren 26a - Babe Zaharias, estatubatuar kirolaria, historiako kirolaririk balioanitzekoetakotzat hartua (h. 1956).
- Ekainaren 29a - Kepa Areso, euskal herritar futbolaria (h. 2002).
- Ekainaren 29a - Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa, Herbehereetako printze ezkontidea (h. 2004).
- Ekainaren 29a - Bernard Herrmann, estatubatuar zinema soinu-banda konpositorea (h. 1975).
- Ekainaren 30a - Czesław Miłosz, poloniar idazlea, 1980ko Literaturako Nobel Saria (h. 2004).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 2a - Dorothy M. Horstmann, estatubatuar epidemiologo, birologo eta pediatra (h. 2001).
- Uztailaren 5a - Ġorġ Borġ Olivier, Maltako lehen ministroa (h. 1980).
- Uztailaren 5a - Luis Díez del Corral, espainiar pentsalari, legelari eta idazlea (h. 1998).
- Uztailaren 5a - Georges Pompidou, Frantziako presidentea (h. 1974).
- Uztailaren 7a - Gian Carlo Menotti, italiar musikagilea (h. 2007).
- Uztailaren 9a - Mervyn Peake, ingeles idazle eta ilustratzailea (h. 1968).
- Uztailaren 9a - John Archibald Wheeler, estatubatuar fisikaria (h. 2008).
- Uztailaren 15a - Emilio Adolfo Westphalen, perutar poeta eta kritikaria (h. 2001).
- Uztailaren 16a - Ginger Rogers, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (h. 1995).
- Uztailaren 17a - Mercedes Sanz-Bachiller, espainiar politikaria, Auxilio Social sortzeagatik ezaguna (h. 2007).
- Uztailaren 18a - Hume Cronyn, kanadar estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Uztailaren 21a - Marshall McLuhan, kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala (h. 1980).
- Uztailaren 28a - Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria (h. 2004).
- Uztailaren 30a - Faustino Pérez García, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 5a - Robert Taylor, estatubatuar aktorea (h. 1969).
- Abuztuaren 6a - Lucille Ball, estatubatuar aktorea (h. 1989).
- Abuztuaren 7a - Nicholas Ray, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1979).
- Abuztuaren 9a - William Fowler, estatubatuar fisikaria, 1983ko Fisikako Nobel Saria (h. 1995).
- Abuztuaren 11 - Alphonse De Waelhens, belgikar filosofo neoeskolastikoa (h. 1981).
- Abuztuaren 11 - Thanom Kittikachorn, Thailandiako diktadorea (h. 2004).
- Abuztuaren 12a - Mario Moreno, Cantinflas, mexikar aktore eta umorista (h. 1993).
- Abuztuaren 15a - Francisco Peralta, espainiar apezpikua, Gasteizko gotzaina izandakoa (h. 2006).
- Abuztuaren 16a - Ernst Friedrich Schumacher, alemaniar jatorrizko ekonomilaria, eragin handiduna 1970eko hamarkadan (h. 1977).
- Abuztuaren 17a - Mikhail Botvinnik, sobietar xake jokalaria (h. 1995).
- Abuztuaren 17a - Jesús Carrera, gipuzkoar buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria (h. 1945).
- Abuztuaren 20a - Isabel Morgan, estatubatuar birologo eta bakteriologoa (h. 1996).
- Abuztuaren 25a - André Leroi-Gourhan, frantziar etnologo, arkeologo eta historialaria (h. 1986).
- Abuztuaren 25a - Võ Nguyên Giáp, vietnamdar militar komunista, Indotxinako Gerrako eta Vietnamgo Gerrako heroia (h. 2013).
- Abuztuaren 28a - José Antonio Girón de Velasco, espainiar politikaria (h. 1995).
- Abuztuaren 28a - Joseph Luns, herbeheretar politikari eta diplomazialaria , NATOren 5. Idazkari Nagusia (h. 2002).
Iraila aldatu
- Irailaren 6a - Milorad B. Protić, serbiar astronomoa (h. 2001).
- Irailaren 7a - Todor Zhivkov, Bulgariako lehen ministroa (h. 1998).
- Irailaren 9a - Richard Baer, alemaniar ofizial nazia (h. 1963).
- Irailaren 9a - John Gorton, Australiako lehen ministroa (h. 2002).
- Irailaren 9a - Ahti Hammar, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (h. 1979).
- Irailaren 11 - Conchita Montenegro, euskal herritar aktore eta dantzaria (h. 2007).
- Irailaren 15a - Jose Mugerza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1980).
- Irailaren 18a - Raul Cancio, gipuzkoar aktorea (h. 1961).
- Irailaren 18a - Carmen Kurtz, kataluniar idazlea (h. 1999).
- Irailaren 18a - Iñaki Urreiztieta, bizkaitar idazlea, euskal gaien ikerlaria (h. 1961).
- Irailaren 19a - William Golding, ingeles idazle, saiolari eta poeta, 1983ko Literaturako Nobel Saria (h. 1993).
- Irailaren 21a - Julena Steinheider Duncombe, estatubatuar zientzialaria, astronomoa (h. 2003).
- Irailaren 24a - Konstantin Txernenko, Sobietar Batasunako burua (h. 1985).
Urria aldatu
- Urriaren 2a - Tilly Fleischer, xabalina, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria (h. 2005).
- Urriaren 3a - Edgar Sanabria, Venezuelako presidentea (h. 1989).
- Urriaren 4a - Francisco Iriondo, gipuzkoar futbolaria (h. 1983).
- Urriaren 5 - Flann O'Brien, irlandar idazlea (h. 1966).
- Urriaren 7a - Shura Txerkasski, errusiar piano-jotzailea (h. 1995).
- Urriaren 9a - Joe Rosenthal, estatubatuar argazkilaria, Bandera goratuz Iwo Jiman argazkiaren egilea (h. 2006).
- Urriaren 9a - Luis Santaló, kataluniar matematikaria eta ikertzailea (h. 2001).
- Urriaren 10a - Clare Hollingworth, britainiar kazetari eta gerra berriemailea (h. 2017).
- Urriaren 13a - André Navarra, lapurtar txelo jole eta irakaslea, mundu mailako ospea lortu zuena (h. 1988).
- Urriaren 14a - Lê Ðức Thọ, vietnamdar politikaria, 1973ko Bakearen Nobel Saria (h. 1990).
- Urriaren 15a - Baltasar Belenguer Hervás, espainiar boxeolaria, munduko titulua lortu zuen lehen espainiarra (h. 1992).
- Urriaren 19a - Gilen Epherre, euskal idazlea eta euskaltzaina (h. 1974).
- Urriaren 21a - Jon Beistegi, Axola, euskal idazlea (h. 1993).
- Urriaren 26a - Mahalia Jackson, Gospel musikaren erregina, estatubatuar gospel abeslari eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (h. 1972).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 1a - Donald William Kerst, estatubatuar fisikaria (h. 1993).
- Azaroaren 1a - Henri Troyat, errusian jaiotako frantziar idazlea (h. 2007).
- Azaroaren 2a - Odysseus Elytis, greziar olerkari eta saiakeragilea, 1979ko Literaturako Nobel Saria (h. 1996).
- Azaroaren 7a - Ángeles Santos Torroella, 27ko belaunaldiko gironar margolaria eta artista grafikoa (h. 2013).
- Azaroaren 10a - Andres Eliseo Mañarikua, bizkaitar historialaria (h. 1988).
- Azaroaren 11 - Magda Goebbels, Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea (h. 1945).
- Azaroaren 11 - Roberto Matta, txiletar margolaria, bere herrialdeko artistarik ospetsuenetarikoa (h. 2002).
- Azaroaren 11 - Jose Sagarna, bizkaitar abadea, Gerra Zibilean frankistek eraila (h. 1936).
- Azaroaren 11 - José María Sánchez-Silva, espainiar idazle eta kazetaria (h. 2002).
- Azaroaren 13a - Heinz von Foerster, austriar-estatubatuar filosofo eta fisikaria (h. 2002).
- Azaroaren 17a - Charles Walters, estatubatuar zinemagilea (h. 1982).
- Azaroaren 22a - Giuseppe Olmo, italiar txirrindularia (h. 1992).
- Azaroaren 24a - Jon Oñatibia, euskal idazle eta gipuzkoar txistularia (h. 1979).
- Azaroaren 26a - Sammy Reshevsky, poloniar-estatubatuar xake-jokalaria (h. 1992).
- Azaroaren 30a - Jorge Negrete, mexikar abeslari eta aktorea, rantxera eta mariatxi musikako abeslari bikaina izateagatik oroitua (h. 1953).
- Azaroaren 30a - Shoichi Nishimura, japoniar futbolaria (h. 1998).
Abendua aldatu
- Abenduaren 1a - Franz Binder, austriar futbolari eta entrenatzailea (h. 1989).
- Abenduaren 3a - Nino Rota, italiar konpositorea (h. 1979).
- Abenduaren 5a - Alfred Manessier, frantziar margolaria (h. 1993).
- Abenduaren 5a - Władysław Szpilman, poloniar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2000).
- Abenduaren 8a - Lee J. Cobb, estatubatuar aktorea (h. 1976).
- Abenduaren 8a - Sauveur Ducazeaux, lapurtar txirrindularia (h. 1987).
- Abenduaren 9a - Jose Basterretxea, Oskillaso, euskal idazlea (h. 1996).
- Abenduaren 9a - Broderick Crawford, estatubatuar aktorea (h. 1986).
- Abenduaren 11 - Nagib Mahfuz, arabierazko egiptoar idazlea, 1988ko Literaturako Nobel Saria (h. 2006).
- Abenduaren 13a - Trygve Haavelmo, norvegiar idazlea, 1989ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1999).
- Abenduaren 14a - Hans von Ohain, alemaniar ingeniari eta asmatzailea, zurrusta-propultsioaren aitzindarietako bat aeronautikan (h. 1998).
- Abenduaren 16a - Dolores Medio, Amaranta, asturiar maistra eta idazlea (h. 1996).
- Abenduaren 18a - Jules Dassin, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2008).
- Abenduaren 18a - Helen Vlachos, kazetaritza grekoaren legenda (h. 1995).
- Abenduaren 22a - Álvaro Cunqueiro, galiziar idazle eta kazetaria (h. 1981).
- Abenduaren 22a - Grote Reber, estatubatuar astronomoa, irrati-astronomia alorreko ikerketen aitzindaria (h. 2002).
- Abenduaren 23a - Niels Kaj Jerne, daniar inmunologoa, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- Abenduaren 25a - Louise Bourgeois, frantziar eskultorea (h. 2010).
- Abenduaren 26a - Renato Guttuso, italiar margolaria eta eskultorea (h. 1987).
- Abenduaren 27a - Juana Francisca Rubio, espainiar margolaria eta kartelgilea (h. 2008).
- Abenduaren 29a - Klaus Fuchs, alemaniar fisikaria (h. 1988).
- Abenduaren 31 - John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (h. 1945).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Ángel Zuñiga, nafar kazetaria (h. 1994).
- Antonio Elortza Muxika, kirolen -bereziki txirrindularitzaren- gipuzkoar sustatzailea (h. 1976).
- Demetrio Beriain, Kataluniako nafar anarkista eta idazlea (h. 1981).
- Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria (h. 2004).
- Pilar Barandiaran Barandiaran, Jose Migel Barandiaranen idazkari, zerbitzari eta zaintzailea (h. 2008).
- Teresita Silva, espainiar vedettea, abeslaria eta aktorea (h. 1960).
- Louis Dumont, frantziar antropologoa (h. 1998).
- Noel Llopis Lladó, kataluniar geologo, espeleologo eta mendizalea, Euskal Herriko espeleologoen erreferente zientifiko nagusietako bat XX. mendean (h. 1968).
- Maria Pascual Flaquer, balear militante komunista (h. 1937).
Heriotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 8a - Emma Ihrer, alemaniar feminista eta sindikalista, Alemaniako emakumeen mugimendu proletarioaren sortzaile nagusia (j. 1857).
- Urtarrilaren 12a - Georg Jellinek, austriar legelaria (j. 1851).
- Urtarrilaren 15a - Carolina Coronado, espainiar idazlea (j. 1820).
- Urtarrilaren 17a - Francis Galton, ingeles zientzialari oparoa (j. 1822).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 8a - Joaquín Costa, espainiar idazle, politikari, legegizon, ekonomialari eta historialaria (j. 1846).
- Otsailaren 11 - Daniel Irujo, nafar abokatu abertzalea (j. 1864).
- Otsailaren 18a - Joseph Bosquillon de Frescheville, frantziar jeneral eta politikaria (j. 1823).
- Otsailaren 21a - Isidre Nonell, kataluniar margolari eta marrazkigilea (j. 1872).
- Otsailaren 25a - Cruz Otxoa de Zabalegi, nafar elizgizona, legegilea eta politikari karlista (j. 1840).
- Otsailaren 25a - Friedrich Spielhagen, alemaniar idazlea (j. 1829).
- Otsailaren 25a - Fritz von Uhde, alemaniar margolaria (j. 1848).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 1a - Jacobus Henricus van't Hoff, herbeheretar kimikaria, 1901eko Kimikako Nobel Saria (j. 1852).
- Martxoaren 7a - Antonio Fogazzaro, italiar idazlea (j. 1842).
- Martxoaren 9a - Plácido Allende, bizkaitar ingeniari eta politikaria (j. 1861).
- Martxoaren 30a - Ellen Swallow Richards, estatubatuar kimikaria eta ekologoa (j. 1842).
Apirila aldatu
- Apirilaren 9a - Manuel Aguirre de Tejada, galiziar abokatu eta politikaria (j. 1827).
- Apirilaren 10a - Mikalojus Konstantinas Čiurlionis, lituaniar margolari, musikagile eta idazlea (j. 1875).
- Apirilaren 25a - Emilio Salgari, italiar idazlea (j. 1862).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 18a - Gustav Mahler, austriar musikagilea (j. 1860).
- Maiatzaren 21a - Williamina Fleming, ezkoziar jatorriko estatubatuar astronomoa (j. 1857).
- Maiatzaren 29a - W. S. Gilbert, ingeles antzerkigile, libretista, olerkari eta ilustratzaile (j. 1836).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 4a - William Russel Dudley, estatubatuar botanikoa (j. 1849).
- Ekainaren 7a - Maurice Rouvier, Frantziako lehen ministroa (j. 1842).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 5a - George Johnstone Stoney, irlandar fisikaria (j. 1826).
- Uztailaren 6a - Hanna Barvinok, ukrainar idazle eta folklorista, Ukrainako idazlerik garrantzitsuenetakotzat joa (j. 1828).
- Uztailaren 9a - Jose Goikoa, gipuzkoar arkitektoa (j. 1844).
- Uztailaren 14a - Javier Etxeberria, Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako txuntxuneroa (j. 1811).
- Uztailaren 23a - Jose Maria Lizana, Casa Torreko markesa, bizkaitar politikari kontserbador eta idazlea (j. 1843).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 12a - Jozef Israëls, Hagako Eskolako herbeheretar margolaria (j. 1824).
- Abuztuaren 19a - Manuel Iradier, gasteiztar zientzialari eta esploratzailea (j. 1854).
Iraila aldatu
- Irailaren 16a - Edward Whymper, ingeles mendigoizale eta artista (j. 1840).
- Irailaren 18a - Piotr Stolipin, Errusiako lehen ministroa (j. 1862).
- Irailaren 21a - Ahmed Orabi, Egiptoko lehen ministroa (j. 1841).
Urria aldatu
- Urriaren 1a - Wilhelm Dilthey, alemaniar filosofoa eta historialaria (j. 1833).
- Urriaren 3a - Carolina Beatriz Ângelo, portugaldar medikua eta feminista, Portugalen lehen emakume zirujaua (j. 1878).
- Urriaren 4a - Joseph Bell, eskoziar doktorea eta zientzialaria (j. 1837).
- Urriaren 18a - Alfred Binet, frantziar psikologo eta pedagogoa (j. 1857).
- Urriaren 28a - Félix Torre, bizkaitar arkitekto eta politikaria (j. 1867).
- Urriaren 29a - Joseph Pulitzer, hungariar jatorriko estatubatuar kazetaria (j. 1847).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 9a - Howard Pyle, estatubatuar idazle eta ilustratzailea (j. 1853).
- Azaroaren 10a - Félix Ziem, frantziar margolaria (j. 1821).
- Azaroaren 20a - Sophia Frances Anne Caulfeild, ingeles brodatzaile eta idazlea (j. 1824).
- Azaroaren 22a - Luciano Murrieta, Murrietako markesa, bizkaitar militar eta mahastizaina (j. 1822).
- Azaroaren 25a - Paul Lafargue, Frantziako sozialismoaren aitzindaria (j. 1842).
Abendua aldatu
- Abenduaren 5a - Valentin Serov, errusiar margolaria (j. 1865).
- Abenduaren 12a -Aristides Artiñano, euskal herritar historialaria eta kazetaria (j. 1840).
- Abenduaren 20a - Joan Maragall i Gorina, katalanezko idazlea (j. 1860).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Abuztua - Charles Bécas, lapurtar apaiz katolikoa eta poeta (j. 1847).
- Isabel Urkiola, arabar esploratzailea (j. 1854).
Nobel saridunak: aldatu
- Fisika: Wilhelm Wien
- Kimika: Marie Curie
- Literatura: Maurice Maeterlinck
- Medikuntza: Allvar Gullstrand
- Bakea: Tobias Asser eta Alfred Hermann Fried