Lars Gustafsson
Lars Erik Einar Gustafsson (Västerås, 1936ko maiatzaren 17a - Stockholm, 2016ko apirilaren 3a) suediar eleberrigile eta olerkaria izan zen.
Literatura, estetika, soziologia eta filosofia ikasi zituen Uppsalako Unibertsitatean eta, ondoren, Unibertsitateko gobernu-organoetan lan egin zuen.
1960tik aurrera poesia eta eleberriak aldizka argitaratu zituen, eta 1962tik 1972ra Bonniers Litterära Magasin aldizkariko editore burua izan zen. 1983tik 2003ra, germaniar ikasketen irakasle izan zen Austingo Unibertsitatean. Identitatearen arazoa eta kritika soziala gai nagusiak dira bere lanetan. Bere funtsezko lana Erlezain baten heriotza da, 1978koa.
Sari ugari jaso zituen: Gerard-Bonnier-Preis (2006), Goethe Domina (2009), Thomas Mann Saria (201, Italiako Nonino (2016).
Lan hautatuak
aldatu- Språk och Lögn. En essä om språkfilosofisk extremism i nittonde århundradet, 1978
Eleberriak eta ipuinak
aldatu- Sprickorna i muren
- Herr Gustafsson själv
- Yllet
- Familjefesten
- Sigismund, ur en polsk barockfurst minnen, 1976
- En biodlares död, 1978 (Erlezain baten heriorza)
- Tennisspelarna, 1977
- Berättelser om lyckliga Människor:', 1981
- Sorgemusik för frimurare, 1983
- Bernard Foys tredje rockad, 1986
- Det sällsamma djuret från norr och andra science-fiction-berättelser, 1989
- En kakelsättares eftermiddag, 1991
- Historien med dogs, 1993
Olerkigintza
aldatu- Världens tystnad före Bach, 1982
- En tid i Xanadu, 2002