Violeta la Burra

andaluziar abeslaria eta dantzaria

Violeta la Burra, jaiotzaz Pedro Moreno Moreno (Herrera, Sevilla, 1936 - ib., 2020ko urtarrilaren 29a) andaluziar kopla eta flamenko abeslaria eta dantzaria izan zen.[1][2][3] Transformismoaren ikonoa izan zen, baita LGTBI komunitatearen aitzindaria ere.

Violeta la Burra
Bizitza
JaiotzaHerrera, 1936
Herrialdea Espainia
HeriotzaHerrera2020ko urtarrilaren 29a (83/84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, dantzaria eta transformist (en) Itzuli
IMDB: nm4113170 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Sevillako Herrera herrian jaio zen. Pobreziak eraman zuen Bartzelonara. Ramblako tablao, garito eta kabaretetan ibili zen, non frankismoa moraletik at baitzegoen.[4] Bartzelonan ez ezik, Parisko agertokietan ere aritu zen. Pedro Moreno abeslaria, LGTBI+ komunitatearen aitzindaria, Sevillan hil zen 2020an.[5]

Lan ibilbidea aldatu

Bartzelonan aritu zen batez ere berrogei urtez baino gehiagoz.[4] Bartzelonako Ramblako hainbat lokaletan hasi zen dantzatzen, eta Antonio Machín edo Estrellita Castrorekin kartela partekatu zuen, besteak beste, Salvador Dalí eta Lola Floresekin harremana izan zuen. 1970ean, Jean Marie Rivière enpresaburuak Parisko Parais Latinen lan egiteko kontratatu zuen, "Europako transformismoaren meka" delakoan, bi urtez kartel-burua izan zen bertan.[6]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu