Abuztuaren 9
data
Abuztuaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita batgarren eguna da, 222.a bisurteetan. 144 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1970 - 1970eko Urdulizko tren istripua: 33 pertsona hil ziren Urdulizen bi trenek elkar jotzean.
MunduaAldatu
- 378 - Godoen eta erromatarren arteko Hadrianopolisko gudua
- 1942 - Mohandas Gandhi lider indiarra britainiar indarrek atxilotu zuten Bombayn, Quit India mugimendua eraginez.
- 1945 - Bockscar AEBetako aire armadaren hegazkinak Fat Man izeneko bonba nuklearra jaurti zuen Nagasakin, Japonian, hiria guztiz suntsituz eta 80.000 hildako utziz.
- 1965 - Singapur Malaysiako Federaziotik independizatu zen.
- 2002 - ETAk Torreviejako hanburgesategi batean bonba bat eztandarazi zuen.
- 2014 - Michael Brownen hilketa: 18 urteko arraza beltzeko gaztea hil egin zen arraza zuriko polizia batek tirokatua izan ondoren.
Arte eta kulturaAldatu
MunduaAldatu
- 1173 - Pisan ezkila-dorre erromanikoa eraikitzen hasi ziren, gerora Pisako Dorre Okerra (irudian) izango zena.
- 1989 - The Abyss (Amildegia) filma estreinatu zen, James Cameronek zuzendu eta Ed Harris, Mary Elizabeth Mastrantonio eta Michael Biehn aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2012 - Maider Unda euskaldunak Udako XXX. Olinpiar Jokoetako Borroka libre lehiaketan brontzezko domina irabazi zuen.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1819 - Justo Arévalo, nafar aitoren seme eta politikaria (h. 1908).
- 1867 - Salvador Azpiazu, arabar marrazkilari eta ilustratzailea (h. 1927).
- 1878 - Juan Maria Roman Dornaku, euskal idazle eta lexikologoa (h. 1959).
- 1888 - André Perchicot, lapurtar pistako txirrindulari eta abeslaria (h. 1950).
- 1894 - Joseph Urtasun, lapurtar apaiza, Valenceko apezpikua eta Avignongo artzapezpikua (h. 1980).
- 1903 - Santiago Aznar, euskal herritar politikari sozialista (h. 1979).
- 1921 -
- Elias Amezaga, bizkaitar idazlea (h. 2008).
- Román Galarraga, gipuzkoar futbolari, futbol entrenatzaile eta politikaria (h. 2009).
- 1928 - Alberto Schommer, gasteiztar argazkilaria (h. 2015).
- 1932 - José Antonio Agiriano, euskal sindikalista eta politikaria (h. 1996).
- 1942 - Iñigo Agirre, bizkaitar geografo eta politikari jeltzalea.
- 1953 - Seve Calleja, bizkaitar idazlea, Zamoran.
- 1971 - Ibon Ajuria, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1972 - Aitor Huegun, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 - Koteto Ezkurra, nafar pilotaria, erremonteko buruz buruko txapelketa gehien irabazi duena (11 txapelketa).
- 1984 - Gaizka Tokero, arabar futbolari ohia.
- 1985 - Oihane Amantegi, bizkaitar antropologo, itzultzaile eta idazlea.
- 2001 - Vera Alonso, bizkaitar emakumezko aktorea eta modelo transgeneroa.
MunduaAldatu
- 1484 - Luisa de Medrano, espainiar latinista (h. 1527?).
- 1746 - Lorenzo Igual, estremadurar apaiza, Iruñeko apezpikua (h. 1814).
- 1757 - Elizabeth Hamilton, New Yorkeko aurreneko umezurtz-etxe pribatuaren sortzaileetako bat (h. 1854).
- 1776 - Amedeo Avogadro, italiar fisikari eta kimikaria (h. 1856).
- 1794 - Achille Valenciennes, frantziar zoologoa (h. 1865).
- 1839 - Gaston Paris, frantziar jakituna (h. 1903).
- 1847 - Maria Vittoria dal Pozzo, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1876).
- 1861 - Dorothea Klumpke, estatubatuar astronomoa, Parisko Behatokian Neurketa Agentzia zuzendu zuena (h. 1942).
- 1863 - Romanonesko kondea, espainiar lurjabe agintetsua eta Espainiako presidentea (h. 1950).
- 1878 - Eileen Gray, irlandar arkitekto, artista eta altzari diseinatzailea, arkitektura modernoaren aitzindarietako bat (h. 1976).
- 1880 - Ramón Pérez de Ayala, espainiar idazlea (h. 1962).
- 1881 - Antonio Gaston Orleans-Bragantzakoa, Brasilgo printzea (h. 1918).
- 1890 - Eino Kaila, finlandiar filosofo, kritiko eta irakaslea (h. 1958).
- 1896 - Jean Piaget, suitzar filosofo, natura zientzialari eta psikologoa (h. 1980).
- 1897 - Marta Brunet, txiletar idazlea (h. 1967).
- 1899 -
- Armand Salacrou, frantziar antzerkigilea (h. 1989).
- Pamela Travers, australiar-ingeles idazlea, Mary Poppinsen eleberrien egilea (h. 1996).
- 1902 - Zino Francescatti, frantziar biolin-jotzaile eta irakaslea (h. 1991).
- 1907 - Ángeles Gasset, espainiar maistra, Madrilgo Estudio ikastetxeko fundatzaileetako bat (h. 2005).
- 1908 - Tommaso Landolfi, italiar idazlea (h. 1979).
- 1911 - William Fowler, estatubatuar fisikaria, 1983ko Fisikako Nobel Saria (h. 1995).
- 1912 -
- Bojan Adamič, esloveniar musikagilea (h. 1995).
- Igor Markevitx, ukrainar musikagilea eta zuzendaria (h. 1983).
- 1914 - Tove Jansson, suedierazko finlandiar idazlea eta ilustratzailea (h. 2001).
- 1918 - Robert Aldrich, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (h. 1983).
- 1919 -
- Joop den Uyl, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1987).
- Emilio Vedova, italiar margolaria (h. 2006).
- Leona Woods, lehen erreaktore nuklearra eta lehen bonba atomikoa eraikitzen lagundu zuen estatubatuar fisikaria (h. 1986).
- 1920 -
- Luisa Alberca, eleberri eta gidoi erradiofonikoen espainiar idazlea (h. 2006).
- Marjorie Hyams, estatubatuar jazz-musikari, bibrafonista, pianista, bateria-jole eta musika-moldatzailea (h. 2012).
- Waldemar Esteves da Cunha, Santos hiriko Momo erregea, inoiz izan den Momo erregerik zaharrena (h. 2013).
- Willi Heinrich, alemaniar idazlea (h. 2005).
- 1921 - Patricia Marmont, britainiar aktorea (h. 2020).
- 1922 -
- Taro Kagawa, japoniar futbolaria (h. 1990).
- Philip Larkin, ingeles olerkari, eleberrigile, liburuzain eta jazz-kritikaria (h. 1985).
- 1923 - Mário Cesariny de Vasconcelos, portugaldar idazlea eta margolaria (h. 2006).
- 1925 - Emily Doyaga, estatubatuar hizkuntzalaria, euskararen eta euskal kulturaren erreferentziako bultzatzailea AEBetan (h. 2020).
- 1927 -
- Marvin Minsky, estatubatuar zientzialaria, adimen artifizialaren aitatzat hartua (h. 2016).
- Robert Shaw, ingeles aktore eta eleberri idazlea (h. 1978).
- 1930 -
- Carmen Balcells, kataluniar agente literarioa (h. 2015).
- Jacques Parizeau, Quebeceko lehen ministroa (h. 2015).
- 1937 - Hans Burmann, alemaniarko espainiar zinema argazkilaria.
- 1938 -
- Leonid Kutxma, Ukrainako presidente ohia.
- Rodney Laver, australiar tenis jokalari ohia, 1960ko hamarraldiko jokalaririk onenetakoa.
- 1939 - Romano Prodi, Italiako lehen ministro eta Europako Batzordeko presidente ohia.
- 1940 - Mercedes Alonso, espainiar aktorea.
- 1943 - Lorenzo Sanz, espainiar enpresaburua, Real Madril klubeko presidentea (h. 2020).
- 1944 - Sam Elliott, estatubatuar aktorea.
- 1946 - Pedro R.S., brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1950 -
- Anémone, frantziar aktorea eta zinema zuzendaria (h. 2019).
- Mauro Corona, italiar idazle, alpinista eta eskultorea.
- 1953 -
- Sandra Pierantozzi, Palauko presidenteordea.
- Jean Tirole, frantziar ekonomialaria, ekonometrian aditua, 2014ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1957 -
- Jerónimo Gómez, UPNko nafar politikaria.
- Melanie Griffith, estatubatuar aktorea.
- 1959 - Halyna Hereha, Ukrainako enpresaburu abaretsenetako bat.
- 1961 - John Key, Zeelanda Berriko lehen ministroa.
- 1962 - Annegret Kramp-Karrenbauer, alemaniar politikaria, CDUko presidentea.
- 1963 - Whitney Houston, estatubatuar abeslari, aktore, ekoizle eta modeloa (h. 2012).
- 1968 -
- Gillian Anderson, zinema, telebista eta antzerkiko estatubatuar aktorea.
- Eric Bana, australiar aktorea.
- 1971 - Davide Rebellin, italiar txirrindularia, garai guztietako klasikomano bikainenetakotzat joa (h. 2022).
- 1972 - Juanes, kolonbiar pop eta rock abeslari eta musikagilea.
- 1976 -
- Rhona Mitra, britainiar aktorea, modelo-ohia eta abeslaria.
- Audrey Tautou, frantziar aktorea.
- 1980 - Stephen Schneider, estatubatuar aktore, idazle eta enpresaria.
- 1981 - Julián Cerdá Vicente, espainiar futbolaria.
- 1982 -
- Tyson Gay, estatubatuar atleta ohia.
- Anna Simon, kataluniar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1985 -
- Anna Kendrick, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Marcelo Valle Silveira Mello, brasilar segurtasun-hacker eta kriminala.
- 1987 - Eduard Prades, kataluniar txirrindularia.
- 1988 - Pablo Hasél, kataluniar rap kantaria, abestien letretan terrorismoa goraipatzeagatik espetxera zigortua.
- 1990 -
- Sarah McBride, estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzaile eta politikaria.
- Bill Skarsgård, suediar aktorea.
- 1991 - Alexa Bliss, borrokalari profesional eta fitnesseko modelo estatubatuarra.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1648 - Diego Vidal de Liendo, bizkaitar apaiz katoliko eta margolari barrokoa, Sevillan (j. 1602).
- 1672 - Jusepe Ximénez, nafar musikagilea (j. c. 1600).
- 1912 - Ama Kandida, euskal lekaimea, Jesusen Alabak ordenaren sortzailea, Salamancan (j. 1845).
- 1919 - Emiliano Arriaga, bizkaitar musikagilea eta gaztelaniazko idazlea (j. 1844).
- 1920 - Mario Adan de Iartza, bizkaitar politikaria eta agronomoa (j. 1846).
- 1934 - Victoriano Fernández Askartza, nafar astronomoa, Cercedillan (j. 1870).
- 1936 - Faustino Oteitza, nafar apaiz eskolapioa, Huescan fusilatua (j. 1890).
- 1952 - Jose Iturria, nafar idazlea eta apaiz kaputxinoa (j. 1870).
- 1961 - Orixe, euskal idazlea (j. 1888).
- 1990 - Ángel Calvo, bizkaitar futbolari eta futbol entrenatzailea (j. 1919).
- 1995 - Gabriel Ramos, bizkaitar pintore eta grabatzailea (j. 1939).
- 1996 - Agustín Argote, bizkaitar boxeolaria, Adelaiden (j. 1925).
- 2014 - Juan Azaldegi, gipuzkoar koru eta orkestra zuzendaria, Bartzelonan (j. 1924).
- 2016 - Miguel Jose Asurmendi, euskal apezpikua, Gasteizko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (j. 1940).
- 2017 - Miren Josune Tolaretxipi, gipuzkoar irakaslea, 60ko hamarkadako Ikastolen sorrerako andereñoetako bat (j. 1926).
MunduaAldatu
- 117 - Traiano, erromatar enperadorea (j. 53)
- 378 - Valente, erromatar enperadorea (j. 328).
- 803 - Irene Atenaskoa, Bizantziar Inperioko enperatriza.
- 833 - Al-Mamun, abbastar kalifa (j. 786).
- 1048 - Damaso II.a, Aita santua.
- 1204 - Maria Xanpainakoa, Balduin I.a Konstantinoplakoaren ezkontide-enperadorea (j. c. 1174).
- 1420 - Pierre d'Ailly, Frantziako teologoa eta Erromatar Eliza Katolikoko kardinala (j. 1351).
- 1696 - Wacław Potocki, poloniar poeta (j. 1621).
- 1848 - Frederick Marryat, Royal Navyko ofiziala eta eleberrigilea (j. 1792).
- 1854 - Frederiko Augusto II.a Saxoniakoa, Saxoniako erregea (j. 1797).
- 1858 - Maria Clara Haitikoa, Haitiko enperatriz ezkontidea (j. 1758).
- 1877 - Timothy Abbott Conrad, estatubatuar geologo eta malakologoa (j. 1803).
- 1904 - Friedrich Ratzel, alemaniar geografoa (j. 1844).
- 1919 -
- Ralph Albert Blakelock, estatubatuar margolaria (j. 1847).
- Ernst Haeckel, alemaniar biologo, mediku, naturalista eta filosoa (j. 1834).
- Ruggiero Leoncavallo, italiar musikagilea eta libreto-egilea (j. 1857).
- 1932 - John Charles Fields, kanadar matematikaria (j. 1863).
- 1938 - Leo Frobenius, alemaniar etnologo eta antropologoa (j. 1873).
- 1942 - Edith Stein, Gurutzeko Teresa Benedikta, judu-alemaniar filosofoa eta santua (j. 1891).
- 1943 - Chaïm Soutine, lituaniar margolaria (j. 1893).
- 1944 - Ernst Lossa, 14 urtedun gazte yenichea, naziek eraila (j. 1929).
- 1946 - Léon Gaumont, frantziar asmatzailea eta industria-gizona (j. 1864).
- 1959 - Emil František Burian, txekoslovakiar musikagile, idazle eta antzerki eta zinema-gidoilaria (j. 1904).
- 1962 - Hermann Hesse, alemaniar-suitzar poeta, idazle eta margolaria, 1946ko Literaturako Nobel Saria (j. 1877).
- 1969 -
- Cecil Frank Powell, ingeles fisikaria, 1950eko Fisikako Nobel Saria (j. 1903).
- Sharon Tate, estatubatuar aktore eta modeloa, Charles Mansonen jarraitzaileek eraila (j. 1943).
- 1972 - Ernst von Salomon, alemaniar idazlea (j. 1902).
- 1975 - Dmitri Xostakovitx, sobietar konpositorea (j. 1906).
- 1976 - José Lezama Lima, kubatar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (j. 1910).
- 1978 - James Gould Cozzens, estatubatuar eleberrigilea (j. 1903).
- 1984 - Walter Tevis, estatubatuar eleberrigilea (j. 1928).
- 1995 - Jerry Garcia, estatubatuar gitarra-jotzailea (j. 1942).
- 1996 - Frank Whittle, ingeles ingeniari aeronautikoa (j. 1907).
- 2000 - John Harsanyi, estatubatuar ekonomialaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1920).
- 2005 - Colette Besson, frantziar korrikalaria, 200, 400 eta 800 metroko lasterketetan aditua (j. 1946).
- 2006 - James Alfred Van Allen, estatubatuar fisikaria, Van Allenen gerrikoen aurkitzailea (j. 1914).
- 2008 - Bernie Mac, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1957).
- 2013 - Eduardo Falú, argentinar gitarrista eta musikagilea (j. 1923).
- 2019 - Vassilakis Takis, greziar eskultorea, arte zinetikoa landu zuena (j. 1925).
- 2020 - Iain Laughland, eskoziar errugbilaria (j. 1935).
- 2021 - Lester Bird, Antigua eta Barbudako 2. lehen ministroa (j. 1938).
- 2022 - Raymond Briggs, britainiar haur literaturako idazle eta ilustratzailea (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Maitane, Maitena, Maite eta Leiane.