Otsailaren 28
Otsailaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hemeretzigarren eguna da. 306 egun falta dira urtea amaitzeko, 307 egun bisurteetan.
|
|
|
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2008 - Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna auzitan jarri zuten Europako Justizia Auzitegian.
- 2010 - 228 km/h-ko haize bufadek Euskal Herrian eta alerta gorria piztu zuten. 57 pertsona hil ziren Europa osoan ziklogenesi lehergarrian.
- 2015 - Donostian milaka pertsona manifestatu ziren, Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara goiburuarekin, azken hilabeteetan Espainiako eta Frantziako gobernuen ordezkariek euskara sustatzearen aurka abiarazitako auzibideak salatzeko, Kontseiluak deituta.
MunduaAldatu
- 1525 - Hernan Cortesek Cuauhtémoc buruzagi azteka exekutatzea agindu zuen.
- 1922 - Egipto Erresuma Batutik independizatu zen.
- 1986 - Olof Palme, Suediako lehen ministro eta Alderdi Sozialdemokrataren buruzagia hil zuten Stockholmen.
- 2010 - ETAko hiru kide atxilotu zituzten Normandian.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1986 - Salvador filma estreinatu zen, Oliver Stonek zuzendu eta James Woods, Jim Belushi, Michael Murphy, John Savage, Elpidia Carrillo eta Cindy Gibb aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 - Donnie Brasco filma estreinatu zen, Mike Newellek zuzendu eta Al Pacino and Johnny Depp. Michael Madsen, Bruno Kirby, James Russo eta Anne Heche aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 2018 - Neguko Olinpiar Jokoetan Urrezko 14 domina, zilarrezko beste 14 eta brontzezko 11 dominakin Norvegiak garaipen gehien lortu zituen.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1763 - Pierre-Léon Basterretxe, lapurtar bankari eta armadorea (h. 1801).
- 1878 - Beltran Pagola, euskal musikagile, piano-jole eta musikako irakaslea (h. 1950).
- 1880 - Aureliano López Becerra, gipuzkoar kazetaria (h. 1956).
- 1883 - Roman Oiartzabal, gipuzkoar abesbatza-zuzendaria (h. 1971).
- 1895 - Lorenzo Bereziartua, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko bigarren apezpikua (h. 1968).
- 1896 - Jaime Camps, euskal atleta (h. 1921).
- 1902 - Jose Maria Garate, euskal politikari jeltzale eta abertzalea, Eusko Gudariak ereserkiaren egilea (h. 1988).
- 1911 - Valeriano Markina, bizkaitar politikari eta miliziano komunista.
- 1918 -
- Pepita Enbil, gipuzkoar zarzuela, opereta eta opera abeslaria, sopranoa (h. 1994).
- José Ángel Zubiaur, nafar politikari eta abokatua (h. 2012).
- 1920 - Eduardo Aznar Coste, euskal kirolari eta enpresaburua (h. 1981).
- 1936 - Sigfrido Koch, donostiar argazkilaria eta idazlea (h. 1992).
- 1939 - María José Lafuente, arabar politikari ohia.
- 1950 - Imanol Uribe, zinema zuzendari, gidoilari, aktore eta ekoizle euskalduna, San Salvadorren.
- 1952 - Patxi Iturregi, arabar idazlea.
- 1962 - Ana Rioja, nafar kazetari eta idazlea.
- 1969 - Miren Larrion, ingeniaritzako irakaslea eta EH Bilduko politikaria.
- 1972 - Olatz Ferran, gipuzkoar atleta eta txirrindulari ohia.
- 1973 - Zigor Aranalde, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1984 - Unai Uribarri, bizkaitar txirrindularia.
- 1987 - Ibon Pérez, bizkaitar kazetari eta aurkezlea.
- 1993 - Néstor Salinas, euskal herritar futbolaria.
- 1994 - Karmele Gisasola, bizkaitar herri-kirolaria.
- 1995 - Jon Guridi, gipuzkoar futbolaria.
- 2001 - Jorge Herrando, nafar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1183 - Henrike Gaztea, Normandiako dukea eta Anjou, Turena eta Maineko kondea (h. 1183).
- 1462 - Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea (h. 1530).
- 1533 - Michel de Montaigne, frantziar idazlea (h. 1592).
- 1735 - Alexandre-Théophile Vandermonde, frantziar musikari, matematikari eta kimikaria (h. 1796).
- 1742 - William Pars, ingeles erretratu eta paisaia margolaria (h. 1782).
- 1792 - Karl von Baer, estoniar sendagilea eta biologoa (h. 1876).
- 1814 - Edmond Frémy, frantziar kimikaria (h. 1894).
- 1820 - Sir John Tenniel, ingeles marrazkilaria (h. 1914).
- 1823 - Ernest Renan, frantziar filosofoa, historiolaria eta idazlea (h. 1892).
- 1829 - Antonio Guzmán Blanco, Venezuelako presidentea (h. 1899).
- 1830 - Whitley Stokes, irlandar abokatu eta zelta hizkuntzen ikerlaria (h. 1909).
- 1833 - Alfred von Schlieffen, alemaniar mariskala (h. 1913).
- 1840 - Carl Menger, austriar eskola sortu zuen ekonomialaria (h. 1921).
- 1877 - Henri Breuil, frantziar arkeologoa (h. 1961).
- 1878 - Gumersindo de Azcárate Gómez, espainiar militarra, Euzko Gudarosteko operazio-inspektorea (h. 1937).
- 1883 - Seán Mac Diarmada, irlandar iraultzailea (h. 1916).
- 1886 - José Gutiérrez Solana, espainiar margolaria eta idazlea (h. 1945).
- 1887 - Willy Adolf Theodor Ramme, alemaniar entomologoa (h. 1953).
- 1889 - Pavel Dibenko, erruso-ukrainar marinel boltxebikea (h. 1938).
- 1891 - Éamonn Ó Dálaigh, irlandar iraultzailea (h. 1916).
- 1893 - Vsevolod Pudovkin, sobietar antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1953).
- 1895 - Marcel Pagnol, frantziar idazlea (h. 1974).
- 1896 - Philip Showalter Hench, estatubatuar medikua, 1950eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1965).
- 1901 - Linus Pauling, estatubatuar kimikaria, 1954ko Kimikako Nobel Saria eta 1962ko Bakearen Nobel Saria (h. 1994).
- 1903 - Vincente Minnelli, estatubatuar zinemagilea (h. 1986).
- 1904 - Alfred Bohrmann, alemaniar astronomoa (h. 2000).
- 1909 -
- Teiichi Matsumaru, japoniar futbolaria (h. 1997).
- Stephen Harold Spender, ingeles poeta eta kritikaria (h. 1995).
- 1912 - Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea (h. 1945).
- 1915 - Peter Brian Medawar, brasildar-britainiar medikua, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1987).
- 1921 - Antonio Ferrandis, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 2000).
- 1925 - Odón Alonso, espainiar orkestra-zuzendaria (h. 2011).
- 1926 - Svetlana Alliluieva, sobietar idazlea eta Iosif Stalinen alaba (h. 2011).
- 1929 -
- Frank Gehry, kanadar-estatubatuar arkitektoa.
- John Montague, irlandar poeta.
- 1930 - Leon Cooper, estatubatuar fisikaria eta unibertsitateko irakaslea, 1972ko Fisikako Nobel Saria.
- 1932 - Jean-Paul Benzécri, frantziar estatistikaria, korrespondentzia-analisiaren sortzailea izateagatik ezaguna (h. 2019).
- 1939 - Daniel Chee Tsui, txinatar-estatubatuar fisikaria, 1998ko Fisikako Nobel Saria.
- 1940 - Mario Andretti, 1 Formulako eta beste lehiaketa batzuetako italiar-estatubatuar pilotu ohia.
- 1942 -
- Brian Jones, ingeles musikari eta gitarra-jotzailea, The Rolling Stones taldearen kide sortzailea (h. 1969).
- Dino Zoff, italiar futbolari ohia.
- 1945 - Linda Preiss Rothschild, estatubatuar matematikaria.
- 1946 - Hiroshi Ochiai, japoniar futbolari ohia.
- 1948 -
- Steven Chu, estatubatuar fisikari teorikoa, 1997ko Fisikako Nobel Saria.
- Mike Figgis, ingeles zinema zuzendaria, gidoigilea eta musikagilea.
- Mercedes Ruehl, estatubatuar telebista eta zinemako aktorea.
- 1951 - José María Lidón, kataluniar epailea (h. 2001).
- 1953 -
- Monika Cassens, alemaniar badminton jokalari ohia.
- Levir Culpi, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Paul Krugman, estatubatuar ekonomialaria, dibulgatzailea eta kazetaria, 2008ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1954 - Jean Bourgain, belgikar matematikaria (h. 2018).
- 1955 - Gilbert Gottfried, estatubatuar aktorea.
- 1956 -
- Francis Hughes, Behin-Behineko IRAko kidea (h. 1981).
- Lloyd Sherr, estatubatuar ahots-aktorea.
- 1957 -
- Jan Ceulemans, flandriar futbolari ohia, Belgikako historiako hoberenetakoa.
- John Turturro, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta idazlea.
- 1958 -
- Natalia Estemirova, errusiar kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista (h. 2009).
- Jeanne Mas, frantziar abeslaria.
- 1961 - Barry McGuigan, irlandar boxeolaria.
- 1963 - Claudio Chiappucci, Deabrua, italiar txirrindulari ohia.
- 1964 - Djamolidine Abdoujaparov, uzbekistandar txirrindulari ohia.
- 1966 -
- Paulo Futre, portugaldar futbolari ohia.
- Philip Reeve, ingeles eleberrigilea.
- 1967 - Alberto Camargo, kolonbiar txirrindulari ohia.
- 1969 -
- Robert Sean Leonard, estatubatuar aktorea.
- Huw Marshall, galestar aktore, telebista ekoizle eta S4C galeserazko telebista publikoaren arlo digitaleko buru ohia.
- 1972 - Ville Haapasalo, finlandiar aktorea eta telebistako aurkezlea.
- 1976 - Ali Larter, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- 1978 - Mariano Zabaleta, argentinar tenislaria.
- 1979 -
- Sébastien Bourdais, automobilismoko frantziar pilotua.
- Primož Peterka, esloveniar eskiatzaile ohia, jauzietan espezializatua.
- 1981 - Roberto Trashorras, espainiar futbolaria.
- 1982 - Natalia Vodianova, errusiar modeloa.
- 1984 - Karolína Kurková, txekiar top-modela.
- 1985 - Jelena Janković, serbiar tenislaria.
- 1990 - Anna Muzytxuk, ukrainar xake jokalaria.
- 1993 - Emmelie de Forest, danimarkar abeslaria.
- 1999 - Luka Dončić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1890 - Pedro Luro, baxenafar enpresaria, Cannesen (j. 1820).
- 1903 - Cosme Etxebarrieta, bizkaitar enpresaburu eta politikari errepublikanoa (j. 1842).
- 1955 - Bixente Eskisabel, gipuzkoar sustatzailea eta enpresaburua (j. 1899).
- 1984 - Hortensio Bidaurreta, euskal txirrindularia (j. 1928).
- 1987 - Txomin Iturbe, ETA erakunde armatuko kide eta buruzagi historikoa, Aljerian (j. 1943).
- 2019 - Xabier Arzalluz, gipuzkoar politikaria, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea (j. 1932).
MunduaAldatu
- 1105 - Raimundo IV.a Tolosakoa, Okzitaniako Tolosako kondea, Narbonako dukea eta Proventzako margravea.
- 1510 - Juan de La Cosa, kantabriar itsasgizon eta kosmografoa.
- 1551 - Martin Bucer, Erreforma-garaiko alemaniar erlijio-berritzailea (j. 1491).
- 1648 - Kristian IV.a Danimarkakoa, Danimarka eta Norvegiako erregea (j. 1577).
- 1857 - Andre Hubert Dumont, belgikar geologoa (j. 1809).
- 1869 - Alphonse de Lamartine, frantziar idazle eta politikaria (j. 1790).
- 1903 - Laureano Figuerola, espainiar ekonomilari eta politikaria (j. 1816).
- 1905 - Clément Juglar, frantziar medikua eta ekonomialaria (j. 1819).
- 1916 - Henry James, estatubatuar idazlea (j. 1843).
- 1925 - Friedrich Ebert, Weimarko Errepublikako lehen lehendakaria (j. 1871).
- 1926 - Alphonse Louis Nicolas Borrelly, frantziar astronomoa (j. 1842).
- 1928 - Oscar Chajes, austriar xakelaria (j. 1873).
- 1935 - Tsubouchi Shōyō, japoniar idazlea eta itzultzailea (j. 1859).
- 1936 - Charles Nicolle, frantziar bakteriologoa, 1928ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1866).
- 1941 - Alfontso XIII.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1886).
- 1956 - Frigyes Riesz, hungariar matematikaria (j. 1880).
- 1959 - Maxwell Anderson, estatubatuar idazlea (j. 1888).
- 1963 - Rajendra Prasad, Indiako lehen lehendakaria (j. 1884).
- 1965 - Adolf Schärf, Austriako presidentea (j. 1890).
- 1981 - Álvaro Cunqueiro, galiziar idazle eta kazetaria (j. 1911).
- 1985 - Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (j. 1906).
- 1986 - Olof Palme, Suediako lehen ministroa, tiroz eraila (j. 1927).
- 1994 - Olivier Alain, frantziar konpositore, organista eta musikologoa (j. 1918).
- 1998 - Dermot Morgan, irlandar aktore eta umorista (j. 1952).
- 2004 - Carmen Laforet, kataluniar idazlea (j. 1921).
- 2006 - Owen Chamberlain, estatubatuar fisikaria, 1959ko Fisikako Nobel Saria (j. 1920).
- 2007 - Arthur Meier Schlesinger, estatubatuar historialaria (j. 1917).
- 2008 - Joseph Juran, errumaniar-estatubatuar ikertzailea, kalitatearen hobekuntzan nabarmendua (j. 1904).
- 2011 -
- Annie Girardot, frantziar antzezlea (j. 1931).
- Jane Russell, estatubatuar aktorea (j. 1921).
- 2013 - Donald A. Glaser, estatubatuar fisikaria, 1960ko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- 2015 - Yaşar Kemal, turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa (j. 1923).
- 2016 - George Kennedy, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- 2018 - Antonio García-Trevijano, ideologia errepublikanoko espainiar politikari eta pentsalaria (j. 1927).
- 2019 - André Previn, alemaniar-estatubatuar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria (j. 1929).
- 2020 - Freeman Dyson, britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria (j. 1923).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Aitor eta Sembe/Seme/Semen/Semeko/Semera/Semeno/Semendi.