Víctor Manuel Arbeloa
Víctor Manuel Arbeloa Muru (Mañeru, 1936ko urtarrilaren 1a) nafar politikaria da, Nafarroako Alderdi Sozialistaren kidea. Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatean ikasi eta apaiza izan zen 1976ra arte. Poeta eta historialaria, Nafarroako historia eta sozialismoari buruzko liburuak idatzi ditu.
Berak eta Urralburuk bultzatu zuten beren alderdian Araba, Bizkai eta Gipuzkoarekiko eta PSErekiko Nafarroaren banaketa, Nafarroako Foru Erkidegoa eta PSN sortzeko. Río Arga. Revista navarra de poesía aldizkariaren zuzendaria izan da.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |