Valeri Legasov

sobietar kimikari nuklearra, Txernobylgo hondamendia ikertu zuen batzordeko burua
Valerio Legasov» orritik birbideratua)

Valeri Alekseievitx Legasov (errusieraz : Валерий Алексеевич Легасов) (Tula, 1936ko irailaren 1a - Mosku, 1988ko apirilaren 27a ) kimika inorganikoan espezializatutako sobietar zientzialaria izan zen, SESBeko Zientzia Akademiako kidea. Kurchatov Energia Atomikoko Institutuko zuzendariorde gisa Txernobylgo istripuaren zergatiak ikertu zituen batzorde zientifikoko kidea izan zen.[1] [2] Istripua gertatu eta handik bi urtera Legasovek bere buruaz beste egin zuen.[3]

Valeri Legasov

Bizitza
JaiotzaTula1936ko irailaren 1a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1988ko apirilaren 26a (51 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Hezkuntza
HeziketaErrusiako Teknologia Kimikoko Dmitri Mendeleiev Unibertsitatea 1961)
Hezkuntza-mailakimikan doktorea
Doctor of Sciences in Chemistry (en) Itzuli
Tesi zuzendariaIsaak Kikoin (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea, fisikaria eta Likidatzailea
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Enplegatzailea(k)Moskuko Estatu Unibertsitatea
MSU Faculty of Chemistry (en) Itzuli
Moscow Institute of Physics and Technology (en) Itzuli
National Research Centre Kurchatov Institute (en) Itzuli  (1962 -  1988)
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 68123592 Edit the value on Wikidata

Prestakuntza eta ibilbide zientifikoa

aldatu

Valeri Legasov 1936ean jaio zen Tula-n, Moskutik 165 kilometrora, langile klaseko familia batean. Kursken batxilergoa egin ondoren 1949 eta 1954 artean Moskuko 56. eskolan parte hartu zuen, urrezko domina lortuz.[4] Gaur egun eskola honek bere izena darama, eta sarreran haren brontzezko estatua bat dago. Margarita Mihalovnarekin ezkondu eta Inga Legásova alaba bat izan zuten. 1961ean Errusiako Dmitri Mendeleiev Teknologia Kimikoko Unibertsitateko Ingeniaritza Fisiko eta Kimikoko Fakultatean lizentziatu zen, eta urte eta erdiz lan egin zuen ingeniari kimiko gisa Siberian, Tomsk hirian, lantegi batean.[4] Itzuli zenean Kurchatov Energia Atomikoko Institutuko Fisika Molekularreko Sailean sartu zen. 1967an, Issaak Kikoinen zuzendaritzapean, gas noble konposatuen sintesiari eta horien propietateei buruzko tesia idatzi zuen. 1972an Kimikan doktoretza lortu zuen, eta 1976an SESBeko Zientzien Akademiako kide gisa hautatu zuten. Moskuko Fisika eta Teknologia Institutuan (1978-1983) irakasten ari zenean Zientzia Akademiako kide titular bihurtu zen, Kimika Fisikoa eta Material Inorganikoen Teknologia Sailean. 1983tik hil zen arte Moskuko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Radiokimika eta Teknologia Kimikoen Sailean lan egin zuen, urte berean Kurchatov Institutuko Lan Zientifikoko lehen zuzendariorde izatera ailegatu zen. Txernobylgo hondamendiaren ondoren, Legasov ezaguna izan zen hondamendi handiak ekiditeko babes- eta segurtasun-metodoak areagotzeko beharra azpimarratzeagatik.[5]

Txernobylgo istripua

aldatu
Artikulu nagusia: «Txernobylgo hondamendia»

Txernobylgo Zentral Nuklearreko istripua gertatu eta berehala, gobernuak antolatu zuen batzordeko kide izendatu zuten Legassov istripuaren zergatiak eta ondorioak ikertzeko. Istripua gertatu zen tokian agertu zen lehenetarikoa izan zen eta bertan 60 egun eman zituen guztira. Batzordeko beste kide batzuk Moskura erradiazioen esposizioa gutxitzeko itzuli ondoren, Legasov Txernobylgo zentral nuklearrera itzuli zen bere lanean jarraitzeko. Jasotako erradiazio-dosi handiak osasunean larriki eragingo zion gero.[6]

Kremlineko informatzailea izan zen istripuaren inguruko egoerari buruz. Bera izan zen erreaktore gainean isuritako harea, buztina, beruna, dolomita eta neutroiak xurgatzeko boroaren konposizioa proposatu zuena, eta horri esker ondorio okerragoak saihestu ziren. Suntsitutako zentralaren arriskuen eta egoeraren berri eman zien komunitate zientifikoari eta prentsari, eta Pripyat hiria berehala erabat ebakuatzen tematu zen. Antzeko zentraletan leherketa gehiago saihestearren geroago erabaki garrantzitsuak hartu behar baziren, Legassoven lanari esker gertatu zen hori.

 
Sarkofagoaren infografia

Vienako txostena

aldatu
 
Legasov Vienan, 1986an.

1986ko abuztuan, bost orduko ahozko txostena aurkeztu zuen Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren Vienako egoitzan, Sobietar ordezkaritzako buru gisa, istripuaren inguruabarrez.[5] Txostenak nazioarteko komunitatea lasaitzen lagundu zuen. Legasovek komunitate zientifikoari eskainitako informazio aberatsa goraipatu zen, baina Sobietar Batasunean susmoa piztu zuela uste izan da, informazio sekretuaren ustezko dibulgazioagatik.[5]

Ondoren, agintari sobietarren ostrazismoa gaitzetsi omen zuen,[7] eta horrek eragotzi egingo zuen Legassov Kontseilu Zientifiko eta Teknikoko kide hautatua izatea, betoa jarri omen baitzioten Lan Sozialistaren Heroi saria ez jasotzeko, sari horretarako bi aldiz izendatua izan zen arren. Gertakari horiek zientzialariaren ustezko depresio-aldi batekin erlazionatu dira, 1987ko ekainean jada lehen suizidio saiakera egin baitzuen.[8]

Heriotza eta aitortza

aldatu

1988ko apirilaren 27an, Txernobylgo istripuaren bigarren urteurrenaren biharamunean, Legassovek bere buruaz beste egin zuen, urkatuta. Moskuko Novodevichy hilerrian lurperatu zuten. Bere buruaz beste egin aurretik, hainbat zinta grabatu zituen informazio berriarekin eta horietan Txernobylgo lantegiko diseinu akatsak eta ingeniarien ekintzak salatu zituen.[9] [10]

Legasoven suizidioak sobietar industria nuklearra astindu zuen. Horren ondorioz, onartu eta zuzendu egin zen beste hainbat zentraletan Txernobylkoan zegoen arazo bat, RBMK erreaktorean kontrol-barren diseinuan zegoen arazoa.[8] 1996ko irailaren 20an, orduan Errusiako presidente berria zen Boris Yeltsin-ek saritu zuen Legasov Errusiako Federazioko Heroia tituluarekin herrialdeko ohorezko gorengo titulua, hondamendia aztertzeko erakutsi zuen "ausardia eta heroitasunagatik".

Serieak eta dokumentalak

aldatu

Legasoven figura Adrian Edmondsonek interpretatzen du Surviving Disaster (2006) BBC dokudraman, Adam Curtisek Pandora's Box dokumentalean (1992), eta Jared Harrisek Sky/HBO Chernobyl (2019) miniseriean.[11][12][9] [13]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (1988-04-30). «OBITUARIES : Valery A. Legasov, 51; Chernobyl Investigator» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  2. (Ingelesez) Bulletin of the Atomic Scientists. 1987-07 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  3. (Gaztelaniaz) Galán, Por Rafael. (2019-06-06). «'Chernobyl': ¿Qué fue de Valery Legasov, el científico que interpreta Jared Harris, en la vida real?» Esquire (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  4. a b (Ingelesez) Федоров, Евгений. «Life and death of the Hero of Russia. Academician Valery Legasov» Военное обозрение (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  5. a b c (Ingelesez) Zubacheva, Ksenia. (2019-06-04). «Who was Valery Legasov, the Soviet scientist that saved the world from Chernobyl?» www.rbth.com (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  6. (Ingelesez) Miranda, Paulo Emilio. (2018-11-12). Science and Engineering of Hydrogen-Based Energy Technologies: Hydrogen Production and Practical Applications in Energy Generation. Academic Press ISBN 978-0-12-814252-3. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  7. (Ingelesez) Федоров, Евгений. «Life and death of the Hero of Russia. Academician Valery Legasov» Военное обозрение (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  8. a b Higginbotham, p.324
  9. a b «Chernobyl | Chernobyl Accident | Chernobyl Disaster - World Nuclear Association» www.world-nuclear.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  10. (Katalanez) Gutiérrez, Àlex. (2019-05-06). «El terror ben real de ‘Chernobyl’» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  11. «Lituania Txernobylen beldur: Bielorrusiak zentral nuklear berria piztuko dio mugan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  12. Berria. «'Chernobyl' telesaila HBOn, maiatzaren 7an» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
  13. (Katalanez) «El terror de Txernòbil» El Temps (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).

Bibliografia

aldatu
  • Higginbotham, Adam. Midnight in Chernobyl: The Untold Story of the World's Greatest Nuclear Disaster. Simon and Schuster, 2020. ISBN 9781501134630 .

Kanpo estekak

aldatu