Mortadelo eta Filemon

Mortadelo eta Filemon (jatorrizko gaztelaniazko bertsioan: Mortadelo y Filemón) gaztelaniazko komiki sorta arrakastatsua da, Francisco Ibáñez Talavera bartzelonarrak 1958ko urtarrilaren 20an sortua, Pulgarcito aldizkarian, Mortadelo y Filemón, agencia de información izenarekin. IEra berean, Espainian egindako komiki lanik itzuliena da, Jose Escobar hirikidearen Zipi eta Zaperen aurretik. Pertsonaia nagusiak Mortadelo eta Filemón Pi lankideak dira: lehenengoak, mozorrotzeko gaitasun apartekoa duena, xelebrearena egiten du; bigarrenak, serioarena. Euskaraz 1960ko hamarkadan argitaratu ziren haien istorioak, Pan-pin aldizkarian Txorizo eta Txistorra izenekin.

Mortadelo eta Filemon
Falles 2014 - 6.jpeg
Jatorria
SortzaileaFrancisco Ibáñez
EgileaFrancisco Ibáñez
MugimenduaBruguera school (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera eta Ediciones B
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
Emanaldia
Hasiera-data1958ko urtarrilaren 20a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
mortadeloyfilemon.com

PertsonaiakAldatu

Bikoteaz gain, El Superintendente Vicente (edo El Súper, TIAko buruzagia), Profesor Bacterio (TIAko irakasle eroa), Ofelia (Superren idazkaria, Mortadeloz maitemindua), Irma (beste idazkaria, hala Mortadelo nola Filemon erakartzen dituena).

Beste hizkuntza batzuetanAldatu

ZinemanAldatu

Marrazki bizidunetakoez gain, aktore errealekin egindako bi film zinemaratu dituzte orain arte: La gran aventura de Mortadelo y Filemón (2003) Mortadelo y Filemón. Misión: Salvar la Tierra (2008) eta Mortadelo y Filemón contra Jimmy el Cachondo (2014).

Kanpo estekakAldatu