Apirilaren 6
data
Apirilaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamaseigarren eguna da, 97garrena bisurteetan. 269 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1947 - Amurrion, Miranda Ebrotik eta Bilbotik zetozen bi merkantzia-trenek talka egin eta 5 hildako izan ziren.
- 1969 - Alberto Azurmendi eta Joaquín Artajo EGIko kideak Ultzaman hil ziren bonba baten leherketaren ondorioz.
- 1976 - Guardia Zibilak Oriol Solé Sugranyes ekintzaile kataluniarra tiroz erail zuen Burgeten (Nafarroa), Segoviako ihesaldian parte hartu ondoren eta Espainiatik ihes egiteko bidean zela.
- 1980 - Komando Autonomo Antikapitalistek Florentino Lopetegi arrantzalea eta Francisco Pascual Andreu guardia zibila hil zituzten Orion.
- 2008 - Euskarazko Wikipedia Euskal Herriak Bere Eskola artikuluarekin 25.000 artikulura ailegatu zen.
Mundua aldatu
- 1994 - Ruandako genozidioa. Misil batek Ruandako eta Burundiko presidenteak zihoazen hegazkina eraitsi zuen. Ondorengo bi hilabeteetan, Interahamwe militarrek eta miliziek 800.000 tutsi eta hutu erail zituzten.
- 2006 - Alerta egoera Alemania iparrean, Elba ibaiak eragindako uholdeak direla eta.
- 2009 - Italiako erdialdean jazotako lurrikaran, gutxienez 272 lagun hil ziren.
- 2010 -
- 180 pertsona hil ziren Rio de Janeiro eta inguruko herrietan, euriteek hiriaren inguruko mendietan eragindako lubiziengatik.
- Evo Moralesen alderdiak bost eskualdetan irabazi zituen hauteskundeak, Bolivian, baina hiri garrantzitsu gehienetan oposizioak irabazi zuen.
- 2011 - Portugalek Nazioarteko Moneta Funtsa eta Europar Batasunaren laguntza eskatu zuen, herrialdeak bizi zuen egoera ekonomiko txarrak eraginda. Grezia eta Irlandaren atzetik, hori egin zuen Europako hirugarren herrialdea izan zen.
- 2012 - MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuen Malitik.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1936 - Portuko tabernako neska (gaztelaniaz: La tabernera del puerto), Pablo Sorozabalen musika eta F. Romero eta G. Fernández-Shawren libretoa duen opera estreinatu zen Bartzelonako Tivoli antzokian.
Mundua aldatu
- 1981 - El crack ("Cracka") filma estreinatu zen, José Luis Garcik zuzendu eta Alfredo Landak antzeztu zuelarik.
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
- 2009 - Arlabango tunela, 3.377 metrorekin Euskal Herriko errepide-tunelik luzeena inauguratu zen.
Mundua aldatu
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 2006 - San Mames futbol zelai berria eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen Bilboko Athletic Klubak.
- 2012 - Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak FC Schalke 04 alemaniar taldearekin San Mames estadioan bina berdindu eta UEFA Europa League txapelketako finalerdietara iragan zen.
- 2013ko Euskal Herriko Itzulia: Nairo Quintana garaile.
Mundua aldatu
- 1931ko Bost Nazioen Txapelketa: Gales izan zen txapelduna.
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1641 - Pedro Bardezi, bizkaitar frantziskotar misiolaria (h. 1700).
- 1889 - Katalina Eleizegi, euskal idazlea (h. 1963).
- 1892 - Celestino Sarobe, gipuzkoar baritonoa (h. 1952).
- 1923 -
- Edmundo Markuleta, gipuzkoar komikigile eta margolaria (h. 1989).
- Eladia Zubizarreta, Ermua II, bizkaitar erraketista (h. 2020).
- 1924 - Yannick Bellon, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2019).
- 1925 - Alberto Pérez Zabala, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- 1927 - Venancio Orbe, bizkaitar apaiz katoliko pasiotarra, Peruko Moyobambako gotzaina izandakoa (h. 2008).
- 1928 - Eva Forest, kataluniar idazle eta editorea, torturaren aurka eta eskubideen defentsan konprometitua (h. 2007).
- 1939 - Joxean Artze, gipuzkoar idazlea eta txalapartaria (h. 2018).
- 1945 -
- Celestino Aós, nafar psikologo eta teologoa, Copiapóko apezpikua.
- Lentxu Rubial, bizkaitar politikaria (h. 2013).
- 1946 - Fermin Mihura, lapurtar bertsolaria (h. 2013).
- 1949 - Jesus Maria Albisu, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1952 - Carlos Valencia, nafar txirrindulari ohia.
- 1953 - Jose Maria Asua, EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna eta POLYMAT Institutuko zuzendaria.
- 1956 - Maria Jesus Esteban, euskal herritar zientzialari eta matematikaria.
- 1957 -
- Manuel Cervantes, gipuzkoar futbolari ohia.
- Hasier Etxeberria, euskal idazle eta kazetaria (h. 2017).
- Béatrice d'Irube, lapurtar kazetaria (h. 2010).
- 1959 - Isabel Alba Rico, Donostian bizi den espainiar idazle, gidoigile eta argazkilaria.
- 1961 -
- José Antonio Alonso Vázquez, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- Aitor Ortiz de Pinedo, bizkaitar literatura-kritikaria eta IRALEko irakaslea.
- 1962 - Jean-Louis Popo Larre, Iparretarrak erakundeko militantea (1983an desagertua).
- 1963 - Mari Jose Olaziregi, EHUko irakaslea, euskal idazlea eta literatur kritikaria.
- 1965 -
- Kiko de la Rica, zinemako argazki-zuzendari bizkaitarra.
- Andoni Ferreño, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1967 -
- Xabier Aldanondo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Juan Antonio Zarrabeitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1970 - Iñaki Izagirre, gipuzkoar izotz hockey jokalalari ohia.
- 1974 - José Ignacio Cubero, EHUko Administrazio-Zuzenbideko bizkaitar irakaslea.
- 1976 -
- Askoa Etxebarrieta, arabar flamenko dantzaria.
- Jorge Ordóñez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1984 - Ximun Duhour, lapurtar futbolaria.
- 1995 - Garazi Mugarza, bizkaitar idazlea, margolaria eta erizaina.
- 2000 - Xabier Arberas, bizkaitar futbolaria.
Mundua aldatu
- 570 - Txildeberto II.a Austrasiako erregea (h. 595).
- 1420 - Jurgi Poděbradykoa, Bohemiako erregea (h. 1471).
- 1483 - Rafael, italiar artista (h. 1520).
- 1498 - Giovanni delle Bande Nere, italiar condottieroa (h. 1526).
- 1573 - Margarita Brunswick-Lüneburgekoa, alemaniar noblea, Welf leinuko kidea eta Saxonia-Coburgeko dukesa ezkontidea (h. 1643).
- 1595 - Pieter de Molijn, herbeheretar margolaria (h. 1661).
- 1671 - Jean-Baptiste Rousseau, frantziar idazlea (h. 1741).
- 1717 - Luis Unzaga, espainiar militar eta administratzailea (h. 1793).
- 1725 - Pasquale Paoli, korsikar iraultzaile, komandante eta abertzalea (h. 1807).
- 1741 - Nicolas Chamfort, frantziar idazlea (h. 1794).
- 1749 - Samuel Vince, Cambridgeko Unibertsitateko britainiar matematikari eta astronomoa (h. 1821).
- 1765 - Karlos Felix Sardiniakoa, Sardiniako erregea (h. 1831).
- 1767 - Alexandre Duval, frantziar aktore eta dramagilea (h. 1842).
- 1773 - James Mill, eskoziar filosofoa (h. 1836).
- 1812 - Aleksandr Herzen, errusiar idazle eta iraultzailea (h. 1870).
- 1818 - Aasmund Olavsson Vinje, norvegiar poeta (h. 1870).
- 1820 - Nadar, frantziar argazkilaria (h. 1910).
- 1824 - George Waterhouse, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1906).
- 1826 - Gustave Moreau, frantziar margolaria (h. 1898).
- 1849 - John William Waterhouse, italiar-ingeles margolaria (h. 1917).
- 1860 - René Lalique, frantziar kristal eta bitxien diseinatzailea (h. 1945).
- 1884 - Walter Huston, kanadar aktorea (h. 1950).
- 1888 - Dan Andersson, suediar poeta (h. 1920).
- 1888 - Hans Richter, alemaniar margolari eta zinemagilea (h. 1976).
- 1890 - Andre Louis Danjon, frantziar astronomoa (h. 1967).
- 1902 - Asunción Bastida, goi-joskintzako moda-diseinatzaile kataluniarra (h. 1995).
- 1903 - Harold Eugene Edgerton, estatubatuar ingeniaria (h. 1990).
- 1904 - Kurt Georg Kiesinger, Alemaniako kantzilerra (h. 1988).
- 1909 - Hermann Lang, alemaniar pilotua (h. 1987).
- 1911 - Feodor Lynen, alemaniar biokimikaria, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- 1915 - Tadeusz Kantor, poloniar eszenografo eta antzerki-zuzendaria (h. 1990).
- 1917 -
- Leonora Carrington, ingeles-mexikar artista surrealista eta idazlea (h. 2011).
- Big Walter Horton, estatubatuar abeslari eta harmonika-jotzailea (h. 1981).
- 1918 -
- Amando de Ossorio, galiziar zinemagilea (h. 2001).
- Alfredo Ovando Candía, Boliviako presidente eta diktadorea (h. 1982).
- 1919 - Caren Marsh Doll, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- 1920 - Edmond H. Fischer, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2021).
- 1921 -
- Heinrich Schmid, suitzar hizkuntzalaria, erromantxera batuaren sortzailea (h. 1999).
- Serge Smulevic, nazien kontrako erresistentziako kide judua (h. 2010).
- 1926 -
- Ian Paisley, Ipar Irlandako erreberendoa eta politikari unionista, DUP alderdiko burua (h. 2014).
- Randy Weston, estatubatuar jazz pianojole eta musikagilea (h. 2018).
- 1927 - Gerry Mulligan, estatubatuar jazz musikagilea (h. 1996).
- 1928 - James Dewey Watson, estatubatuar biologoa eta zoologoa, DNA molekularen egituraren aurkitzaileetako bat, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1929 -
- Edison Denisov, sobietar musikagilea (h. 1996).
- André Previn, alemaniar-estatubatuar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria (h. 2019).
- Jristos Sartzetakis, Greziako presidentea (h. 2022).
- 1931 - Ram Dass, estatubatuar unibertsitate-irakasle, idazle eta guru garaikidea, psikotropoekin esperimentatzeagatik ezaguna (h. 2019).
- 1932 - Günter Herburger, alemaniar idazlea (h. 2018).
- 1934 -
- Anton Geesink, herbeheretar judoka, munduko onena bere garaian (h. 2010).
- Mario Merola, napolestar abeslaria (h. 2006).
- 1935 -
- Mago Larraín, txiletar ilusionista, idazlea, aktorea, eraikitzaile zibila eta esataria (h. 2011).
- Luis del Sol, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2021).
- 1937 - Merle Haggard, estatubatuar country abeslari eta gitarrista (h. 2016).
- 1939 - John Sculley, estatubatuar negozio-gizona, Apple Computer-ko presidente ohia.
- 1940 -
- Homero Aridjis, mexikar poeta, nobelagile, ingurugiroaren aldeko ekintzaile eta diplomatikoa.
- Pedro Armendáriz Jr., mexikar aktorea (h. 2011).
- Andrés Pajares, espainiar umorista eta aktorea.
- 1942 -
- Barry Levinson, estatubatuar zinemagile eta aktorea.
- Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (h. 2017).
- 1944 - John Huarte, futbol amerikarreko quarterback ohia.
- 1945 - Muriel Casals, kataluniar ekonomialari, unibertsitate irakasle eta politikaria (h. 2016).
- 1948 - Philippe Garrel, frantziar zinema zuzendari, argazki-zuzendari, gidoilari, editore eta ekoizlea.
- 1949 -
- Núria de Gispert, kataluniar abokatu eta politikaria, Kataluniako Parlamentuko lehendakari ohia.
- Horst L. Störmer, alemaniar fisikaria, 1998ko Fisikako Nobel Saria.
- 1950 - Jorge Fernández Díaz, espainiar politikaria.
- 1951 -
- Hilda Heine, Marshall Uharteetako presidentea.
- Ángel Martínez Sanjuán, errioxar ekonomialari eta politikaria.
- 1956 - Claudio Rodríguez Fer, galiziar idazlea.
- 1957 - Paolo Nespoli, italiar astronauta eta ingeniaria, espaziotik Wikipedia editatu zuen lehenengo pertsona.
- 1959 - Emma Vilarasau, kataluniar aktorea.
- 1962 - Tomoyasu Asaoka, japoniar futbolaria (h. 2021).
- 1963 -
- Javier Balderas, bizkaitar abokatua eta lan-zuzenbideko legelaria.
- Rafael Correa, Ekuadorko presidentea.
- Phan Thị Kim Phúc, napalmak erretako neskatoa, gerraren kontrako ekintzaile vietnamdarra.
- 1964 -
- Alberto Fabra, PPko espainiar politikaria.
- David Woodard, estatubatuar idazle eta musika zuzendaria.
- 1965 - Emmanuel Bourdieu, frantziar gidoigilea, antzerkigilea, zinemagilea eta filosofoa.
- 1969 - Paul Rudd, estatubatuar aktorea.
- 1970 - Iryna Bilyk, ukrainar abeslaria.
- 1972 - Roberto Ismael Torres Baez, paraguaiar futbolari ohia.
- 1973 -
- Henrik Petersson, suediar matematikaria da, matematika irakaslea eta idazlea.
- Sun Wen, txinatar futbolari ohia, inoizko emakume futbolari hoberenetakotzat joa.
- 1977 - Nacho Vigalondo, espainiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1978 -
- Myleene Klass, britaniar abeslaria.
- Fatimetu Salec Mohamed, Mendebaldeko Saharako ekintzailea.
- 1980 -
- Markus Gabriel, alemaniar filosofo eta saiakera egilea.
- Tanja Poutiainen, finlandiar eskiatzailea.
- 1982 -
- Adam Raga, trialeko espainiar pilotua.
- Miguel Ángel Silvestre, espainiar aktorea.
- 1983 -
- Diora Baird, kanadar aktorea.
- Jerome Kaino, zeelandaberritar errugbilari ohia eta entrenatzailea.
- 1984 - Lamont Hamilton, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1986 -
- Ryota Moriwaki, japoniar futbolaria.
- Clara Peya, kataluniar pianista eta konpositorea.
- 2001 - Rikkie Kollé, herbeheretar modeloa, Miss Herbehereak irabazi duen lehen emakume transgeneroa.
- 2006 - Janna Jihad, palestinar gazte ekintzaile eta kazetari amateurra.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1448 - Ines Clevesekoa, Nafarroako erregina ezkontidea.
- 1881 - Jose Maria Iparragirre, euskal olerkari eta musikagilea (j. 1820).
- 1910 - Nemesio Mogrobejo, euskal eskultorea (j. 1875).
- 1936 - Louis Leplée, lapurtar enpresaburua, Le Gerny's kabaretaren jabea, Édith Piaf aurkitu zuena, Parisen (j. 1883).
- 1940 - Andrés Isasi, bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa (j. 1890).
- 1941 - Juan Gracia, euskal herritar politikari sozialista, Parisen (j. 1888).
- 1986 - José Luis Arrese, bizkaitar arkitekto eta politikaria, nazionalkatolizismoaren ideologo nagusienetariko bat (j. 1905).
- 2010 - Ramón Aboitiz Musatadi, bizkaitar ingeniari, akademiko eta enpresaria, Santiagon (j. 1930).
- 2016 - Javier Olaeta, bizkaitar dantzaria eta abeslaria (j. 1923).
- 2017 - Juanita Unzueta, gipuzkoar ballet-dantzaria eta dantza irakaslea (j. 1924).
- 2018 - Ángel de Tomás Agirre, gipuzkoar futbolaria, Granollersen (j. 1933).
- 2019 - Angel Sertutxa, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- 2020 - Carlos Itoiz, nafar gitarra-jotzailea, flamenko musikan nabarmena (j. 1932).
- 2021 -
- Anton Lasheras, bizkaitar futbolaria, Vigon (j. 1935).
- Julen Madariaga, bizkaitar politikaria eta abokatua, ETAren sortzaileetako bat (j. 1932).
Mundua aldatu
- 636 - Isidoro Sibiliakoa, elizgizon katoliko, erudito eta polimata (j. c. 556).
- 1199 - Rikardo I.a Ingalaterrakoa "Lehoibihotza", Ingalaterrako erregea (j. 1157).
- 1490 - Matias I.a Hungariakoa, Hungariako erregea (j. 1443).
- 1520 - Rafael, italiar artista (j. 1483).
- 1528 - Albrecht Dürer, alemaniar margolaria (j. 1471).
- 1636 - Philipp Uffenbach, alemaniar margolaria (j. 1566).
- 1641 - Domenichino, italiar Barrokoko margolaria (j. 1581).
- 1779 - Tommaso Traetta, italiar musikagilea (j. 1727).
- 1795 - Étienne Polverel, abokatu eta iraultzaile bearnesa (j. 1740).
- 1829 - Niels Henrik Abel, norvegiar matematikaria (j. 1802).
- 1832 - Giustina Renier Michiel, italiar idazlea (j. 1755).
- 1833 - Adamantios Korais, greziar humanista, Greziako literatura modernoaren aitzindaria (j. 1748).
- 1852 - François-Louis Cailler, suitzako lehen txokolate ekoizlea, Cailler txokolate konpainiaren sortzailea (j. 1796).
- 1875 - Moses Hess, alemaniar filosofoa (j. 1812).
- 1887 - Ivan Kramskoi, errusiar margolari eta arte-kritikaria (j. 1837).
- 1906 - Alexander Kielland, norvegiar idazlea (j. 1849).
- 1912 - Giovanni Pascoli, italiar poeta lirikoa (j. 1855).
- 1958 - Vítězslav Nezval, txekiar olerkaria (j. 1900).
- 1961 - Jules Bordet, belgikar mediku eta mikrobiologoa, 1919ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1870).
- 1968 - Julio César Benítez, uruguaiar futbolaria (j. 1940).
- 1970ean desagertua - Sean Flynn, estatubatuar aktore eta fotokazetaria (j. 1941).
- 1971 - Igor Stravinski, errusiar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria (j. 1882).
- 1972 - Heinrich Lübke, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1894).
- 1976 - Oriol Solé Sugranyes, kataluniar ekintzaile anarkista eta autonomoa, Segoviako ihesean Guardia Zibilak tiroz hila (j. 1948).
- 1978 - Nikolai Nabokov, estatubatuar musikagilea (j. 1903).
- 1986 - Raimundo Orsi, italo-argentinar futbolaria (j. 1901).
- 1992 - Isaac Asimov, errusiar jatorriko estatubatuar idazle eta biokimikaria, zientzia fikzio eta zientzia dibulgazioan autore arrakastatsua (j. 1920).
- 1994 -
- Juvénal Habyarimana, Ruandako presidentea (j. 1937).
- Cyprien Ntaryamira, Burundiko presidentea (j. 1955).
- 1995 - Ioannis Alevras, Greziako behin-behineko presidentea (j. 1912).
- 1996 - Greer Garson, britainiar aktorea (j. 1904).
- 1997 - Stephan Hermlin, alemaniar idazlea (j. 1915).
- 2000 - Habib Bourguiba, Tunisiako aurreneko presidentea (j. 1903).
- 2002 - Petru Dumitriu, errumaniar idazlea (j. 1924).
- 2003 - Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (j. 1949).
- 2005 - Rainiero III.a, Monakoko Printzea (j. 1923).
- 2007 - Luigi Comencini, italiar zinemagilea (j. 1916).
- 2009 - Ivy Matsepe-Casaburri, Hegoafrikako jarduneko presidentea (j. 1937).
- 2010 - Wilma Mankiller, amerindiar ekintzailea (j. 1945).
- 2013 -
- Bigas Luna, kataluniar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1946).
- Miguel Poblet, kataluniar txirrindularia (j. 1928).
- 2014 - Mickey Rooney, estatubatuar aktorea, Guinness liburuaren arabera karrera luzeeneko aktorea (j. 1920).
- 2016 - Merle Haggard, estatubatuar country abeslari eta gitarrista (h. 2016).
- 2017 -
- Carmen Arrojo, espainiar maistra eta Espainiako Memoria Historikoaren defendatzailea (j. 1918).
- Don Rickles, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2018 -
- Daniel Chavarría, euskal jatorriko kubatar idazlea (j. 1933).
- Jacques Higelin, frantziar musikagilea eta abeslaria (j. 1940).
- 2019 - David J. Thouless, eskoziar materia kondentsatuaren fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria (j. 1934).
- 2020 -
- Radomir Antić, serbiar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1948).
- James Drury, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- 2021 -
- Michel Koeniguer, frantziar komikigilea (j. 1971).
- Hans Küng, suitzar idazle, teologo eta apaiz katolikoa (j. 1928).
- Arcadi Oliveres, kataluniar ekonomista eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista (j. 1945).
- 2022 -
- David McKee, britainiar idazlea eta ilustratzailea (j. 1935).
- Tom Smith, eskoziar errugbilaria (j. 1971).
- Vladimir Zhirinovski, errusiar politikaria (j. 1946).
- 2023 - Josep Piqué, PPko kataluniar politikaria (j. 1955).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Zugatz/Zuhaitz/Zuhaitza eta Zumitz/Zumintza.
- Garapena eta Bakearen aldeko Kirolaren Nazioarteko Eguna