Kabareta gaueko ikuskizunak eskaintzen dituen tokia da, batez ere musika, dantza eta abestiak uztartzen dituena. Ikuskizun hauetan umorea, magia, mimoa eta beste arte eszenikoak ere tartekatu daitezke. Kabaretetan hainbat artistek beren burua ezagutzera eman zuten, hala nola Georges Brassens, Aristide Bruant, Serge Gainsbourg, eta Edith Piaf edo Juliette Gréco abeslariak.

Moulin Rouge, Paris.

Munduko kabaret ezagunenak Parisen dauden Moulin Rouge, Lido eta Folies Bergère dira. Bartzelonan, "El Molino" eta beste batzuk eraiki zituzten Paral·lel etorbidean.

Frantziako kabaretak aldatu

Lehenengo kabareta Montmartren ireki zen 1881ean: Rodolphe Salisen cabaret artistique. Gutxira, izena aldatu Le Chat noir (Katu beltza) ipini zioten. Kafe-etxe honek arrakasta handia izan zuen eta garaiko ezagun asko bertatik igaro ziren, hala nola, Alphonse Allais, Jean Richepin, Aristide Bruant eta Paul Delmet. Baina 1887 aldera itxi behar izan zuen, ikuskizuna zabartzen hasi eta ekonomiaren egoera okertu zelako.

Moulin Rouge, 1889 eraikia Pigalle auzoan, Montmartretik hurbil, ezaguna da teilatu gaineko imitaziozko errota gorria dela-eta.

Folies Bergère jende andana erakartzen jarraitu zuen, nahiz eta besteak baino garestiagoa izan. Bertan jendea eroso zegoen: ez zuten zertan kapela kendu behar, hitz egin, jan eta erre zezaketen, hau da, ez zuten zertan gizarte arau zurrunak bete.

Lido antzokian (Eliseo Zelaien hiribidean kokatua) artista ospetsu askok parte hartu dute 1946tik, hala nola, Edith Piaf, Laurel & Hardy, Shirley MacLaine, Elton John, Marlene Dietrich eta Maurice Chevalier artistek.

Poloniako kabaretak aldatu

Poloniako kabareta izaera satirikoa duen arte eszenikoa da. Gaur egun arte oso hedatuta dagoen zuzeneko entretenimendua da (askotan telebisatua) eta barne hartzen ditu komedia sketch-ak, bakarrizketak, stand up komedia, abestiak eta satira politikoa (askotan zentsoreak engainatzeko zentzu bikoitzen bidez ezkutatutakoa).

“Zielony Balonik” (Puxika Berdea) izan zen Poloniako lehen literatura-kabareta eta Krakovian sortu zen 1905 urtean, Poloniako partizioen azken urteetan. Poetek, idazleek eta Krakoviako artistek sortu zuten Apolinary Jan Michalik-en gozotegian (“Jama Michalika” izenez ezagutzen dena) eta 1912ra arte egon zen martxan kabareta, nahiz eta 1915era arte noizean behin emankizunen bat egin. Artisten kabareta zen heinean erakunde elitista zen eta umorea zen euren sormenaren ardatz. Kabaretaren ezaugarriei erreparatzen badiegu, segur aski bereizgarriena hitza eta marrazkia konbinatzea izan zen. Taldearen sortzaileek Krakoviako establishment kontserbadoreari iseka egiten zioten. Zalantzan jarri zuten artistaren ikuspegi neoerromantikoa eta eredu horren aurka jarri zuten Till Eulenspiegel-en artistaren tradizioa (bufoia, zirikaria, adarjotzailea). Hala, Poloniako hogeigarren hamarkadako gerrarteko literatura (1918-1939 arteko poloniar literatura, “Literatura dwudziestolecia międzywojennego” deitutakoa) izango zenaren oinarria finkatu zuten.

Garai beretsuan jarri zen martxan "Figliki" kabareta eta 1909an Varsovian "Momus" kabareta sortu zen, Szyfmanowski eta Żółkiewski-ren eskutik. Taldeak izena zor dio greziar jainkoari, izana ere parekoa baitzuen; hau da, taldeak ospea lortu zuen kritika satirikoa, iseka eta umore zorrotza egiteagatik.

Gero eta kabaret gehiago sortzen hasi ziren eta, urteen poderioz, oso kultur adierazpide hedatua da Polonian.

Gerraurreko kabaretak:

  •  Kabaret Mariana Hemara
  •  Wesoła Lwowska Fala
  •  Cyrulik Warszawski
  •  Momus
  •  Morskie Oko
  •  Picador
  •  Qui Pro Quo
  •  Zielony Balonik

1945-1989 bitartean martxan zeuden kabaretak:

  • Czyści jak Łza
  • Dudek
  • Długi
  •  Elita
  •  Ergo
  • Kaczki z Nowej Paczki
  •  Klika
  •  Koń Polski
  •  Masztalscy
  • OT.TO
  • Pacałycha
  •  Piwnica pod Baranami
  •  Paka
  •  Pod Egidą
  •  Rak
  •  Rżysko

Kabaret garaikideak:

  •  Ani Mru-Mru
  •  Cegła
  •  Chyba
  •  Ciach
  •  Czesuaf
  •  DKD
  •  Dno
  •  Formacja Chatelet (FOCH)
  •  Grupa MoCarta
  •  Grupa Rafała Kmity
  •  Grzegorz Halama Oklasky
  •  Hlynur
  •  Hrabi
  • Jurki
  •  K2
  •  Kaczka Pchnięta Nożem
  •  Kostka Cukru
  •  KSA
  •  Kwartet Okazjonalny
  •  Loch Camelot
  •  Łowcy.B
  •  Macież
  •  Made in China
  • Małże
  • Mimika
  •  Młodych Panów
  •  Moralnego Niepokoju
  •  Mumio
  •  Neo-Nówka
  •  Nowaki
  •  Noł Nejm
  •  Paranienormalni
  •  PoMimochodem
  •  Skeczów Męczących
  •  Słoiczek po cukrze
  •  Słuchajcie
  •  Smile
  •  Świerszczychrząszcz
  •  Stado Umtata
  •  Tiruriru
  •  Widelec
  •  Pod Wyrwigroszem

Galeria aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu