Misericordia Abad Alcega

1936an eraila, etxekoandrea

Misericordia Abad Alcega (Agón, Zaragoza, 1905eko maiatzaren 2a - Cortes, Nafarroa Garaia, 1936ko irailaren 9a) etxekoandrea, 1936ko Gerra Zibilean fusilatu zuten.[1][2][3]

Misericordia Abad Alcega
Bizitza
JaiotzaAgón1905eko maiatzaren 2a
HeriotzaCortes1936ko irailaren 9a (31 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
fusilamendua
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea

Biografia

aldatu

Misericordia Zaragozako Agón herrian jaio zen. Gurasoak José Abad García eta Clara Alcega García izan zituen. Nafarroako Cortes-en bizi izan zen bere senar Macario Huertarekin eta bi seme-alaba izan zituen.[4]Gerra Zibila piztu zenean errepresioa jasan zuen. Jasotako datuen arabera, kazkamotz utzi zuten bere ama eta ahizpak bezala eta arropa eranztera behartu zuten gorputzean igitaia eta mailua tatuaturik zeuzkan ikusteko.[1]

Jipoiak eta tratu txarrak jasan ondoren fusilatu zuten 1936an Cortes eta Ribaforada arteko Zaragozarako bidean,[5] Cortesko Enolasca Vela Salvador-ekin batera.[6] 1979an lurpetik atera eta Cortesen fusilatutako pertsonen panteoian hobiratu zuten.[7]

Familiak jasandako errepresioa

aldatu

Miseriordiaren neba Casildo, 33 urtekoa, ezkondua eta bi seme-alaba zituena ere fusilatu zuten 1936ko uztailaren 27an Ribaforadan.[8]

Aintzatespenak

aldatu
  • 2015eko martxoaren 21ean, Cortesko Udalak 1936ko kolpe militarraren ondoren fusilatu zituzten 39 zinegotzi eta bizilagunak omentzeko eta aintzatesteko ekitaldia egin zuen.[4][9]
  • 2015eko maiatzaren 29an Nafarroako Parlamentuak Memoria Historikoaren Legearen esparruan Erreparazio eta Errekonozimendu Pertsonaleko 60 ziurtagiri emateko egin zuen ekitaldian, Misericordia Abab-en izena azaltzen zen.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  2. , Misericordia Abad. Nafarroako Gobernua or..
  3. «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  4. a b Abad Alcega, María de la Misericordia – Con Nombre & Apellidos. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  5. «Memoriaren Dokumentazio Zentroa» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  6. «Lista de mujeres fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  7. ABAD ALCEGA, Misericordia – Parque de la Memoria. 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  8. «Casildo Abad Alcega» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  9. «Espacios de Memoria» www.espaciosdememoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
  10. «El Parlamento entrega esta tarde 60 certificados de reparación en el marco de la Ley de Memoria Histórica | Parlamento de Navarra» parlamentodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).

Kanpo estekak

aldatu