Agirre Aristizabal ahizpak

oroimen historikoaren babesleak

Mirentxu eta Mikele Agirre Aristizabal (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1936ko azaroaren 2a) ahizpa biki nafarrak eta aktibistak dira. Espainian 1936an estatu-kolpea eman ondoren, fusilatu eta errepresaliatutako pertsonen oroimen historikoaren babesleak dira.

Agirre Aristizabal ahizpak
Bizitza
JaiotzaLizarra1936ko azaroaren 2a (87 urte)
Herrialdea Nafarroa
Jarduerak
Jarduerakekintzaile soziala

Biografia aldatu

Mirentxu eta Mikele bost kideren arteko ahizpa txikienak dira. Izatez, Lizarrakoak, baina 1936an Iruñeko klinika batean jaio ziren. Ama, Elvira Aristizabal, Lizarrakoa zen; aita, Fortunao Aguirre, ostera, Arellanoarra eta Lizarrako alkatea zen. 1936ko Espainiako estatu-kolpearen ondoren atxilotu eta hil egin zuten, azken alaba bikiak jaio baino bi hilabete lehenago.[1][2]

Lizarran bizi izan dira, bi urte izan ezik. Bi urte horietan, gerran zegoen giro politikoa zela eta, Donostian bizi izan ziren.[1]

Lan ibilbidea aldatu

Bizitza osoan, fusilatu eta errepresaliatu zituzten pertsonen oroimena berreskuratzeko eta haien gorpuzkiak berreskuratzeko lan egin dute. Amak irakatsi zien aitaren oroimena bizirik mantentzen, elkarrekin izan zituzten bizipenak gogorarazita.[3] 1959an aitaren gorpuzkiak berreskuratu zituzten, Cuelgamurosera joan eta Lizarrako familiaren panteoian lurperatu ahal izan zituzten.[1][4]

Aktiboki hartu dute parte oroimen historikoa berreskuratzen eta estatu-kolpearen ondoren Nafarroan errepresaliatutako pertsonei omenaldia egiten. 2002ko azaroan Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartea (AFFNA-36) sortu zenetik, kide aktiboak izan dira. Elkarte horretako presidentea izan zen Mirentxu zortzi urtez, 2002an sortu zenetik, 2010era hain zuzen ere.[5] 2012an, Gorka Morenoren Asociados por la verdad (1936-2012) liburuan jaso ziren haren testigantzak.[6]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2018 Mikele eta Mirentxu Aguirre bikiei omenaldia, Zaballa taldearen eskutik.[7]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu