Otsailaren 10
data
Otsailaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita batgarren eguna da. 324 egun falta dira urtea amaitzeko, 325 egun bisurteetan.
|
|
Gertaerak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1925 - Banco de Crédito de la Unión Minerak ordainketa-etendura adierazi zuen.
- 1976 - ETAk, Julián Galarza Ayastury mekanikoa erail zuen Zizurkilen.
- 2006 - Fernando Grande Marlaska epaileak Usurbilgo herriko tabernaren itxiera agindu zuen.
Mundua Aldatu
- 1258 - Mongolek Bagdaden sartu eta Al-Musta'sim abbastar kalifa preso hartu zuten.
- 1763 - Parisko Ituna izenpetuta, Zazpi Urteko Gerrari amaiera eman zitzaion, eta Quebec Britainia Handiaren menpera pasa zen.
- 1840 - Victoria I.a eta Alberto printzearen arteko ezkontza.
- 1985 - Nelson Mandelak baldintzapeko askatasunari uko egin zion borroka armatua gaitzestea exijitzen ziotelako
- 2004 - Frantziako parlamentuak eskoletatik ikur erlijiosoak debekatzen zituen legea onartu zuen.
- 2005 - Ipar Koreak arma atomikoak zituela aitortu zuen.
- 2009 - 200 pertsona inguru hil dira Australian, kontrolik gabeko suteek eraginda.
Arte eta kultura Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- 1978 - Blue Collar (Lepoko Urdin) filma estreinatu zen, Paul Schraderek zuzendu eta Richard Pryor, Harvey Keitel eta Yaphet Kotto aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- 1863 - Su-itzalgailua patentatu zen.
- 1996 - IBM etxeko Deep Blue super ordenagailuak Garry Kasparoven aurkako xake partida irabazi zuen.
Kirolak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
Jaiotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1597 - Blas Alexandre Lezaeta, nafar elizgizona, Orreagako kolegiataren priore, Iruñeako apezpikua eta inkisidorea (h. 1647).
- 1878 - Gillermo Bengoetxea, Txindurri, bizkaitar bertsolari, idazle eta pilotaria (h. 1966).
- 1883 - Tomas Mujika, euskal musikaria, konpositorea eta irakaslea , Uruguayko ganbera-musikan eragin nabarmena izan zuena (h. 1965).
- 1891 - Estanislao Segurola, bizkaitar arkitektoa (h. 1954).
- 1895 - Jazinto Karraskedo, gipuzkoar idazlea (h. 1988).
- 1900 - Jesus Ariño Maruri, Zallako alkatea (h. 1976).
- 1906 - Jazinto Rivas, Elgeta, euskal trikilaria (h. 1964).
- 1915 - Juan José Mieza, bizkaitar futbolaria (h. 1992).
- 1924 - Alexis Etxekopar, zuberoar kanta egilea (h. 2005).
- 1925 - Javier Guibert, iruindar arkitektoa (h. 2011).
- 1926 - Juan Manuel Zubiria Uhagón, III. Zubiriako kondea, bizkaitar enpresaburua eta politikaria (h. 2005).
- 1927 - Patxi Goikolea, bizkaitar futbolaria (h. 2000).
- 1928 - José María Cagigal, bizkaitar kirol-irakaslea (h. 1983).
- 1930 - Fernando Ybarra López-Dóriga, euskal noble, enpresaburu eta politikaria (h. 2001).
- 1932 - Antxon Elosegi Vitoria, gipuzkoar kultur eta jai ekintzailea.
- 1940 - José Antonio Almandoz, el peque, gipuzkoar arraunlari ohia.
- 1944 - Alain Lamassoure, frantses estatuko eta Euskal Herriko politikaria, Angeluko alkate ohia, Pauen.
- 1954 - Mikel Irizar, gipuzkoar euskalgintzako-eragilea.
- 1965 - Itziar Aduriz, gipuzkoar hizkuntzalaria eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea.
- 1967 - Txabi Arnal, bizkaitar idazlea.
- 1979 - Igor Gabilondo, gipuzkoar futbolaria.
- 1982 - Fernando Romero Martínez, gipuzkoar bankari ohia eta zuzenbidean aditua, EiDF enpresaren sortzailea.
- 1983 -
- Vincent Inigo, lapurtar errugbilaria.
- Nagore Robles, bizkaitar tertuliakidea.
- 1985 - Mikel Olaetxea, gipuzkoar pilotaria.
- 1990 - Yuri Berchiche, gipuzkoar futbolaria.
- 1991 - Isaac Manjón, nafar futbolaria.
- 1993 - Adrián Guemes, bizkaitar futbolaria.
- 1995 - Luca Sangalli, gipuzkoar futbolaria.
- 1996 - Iñigo Martín Coto, bizkaitar ingeniari eta dantzaria.
- 1998 - Aitor Buñuel, nafar futbolaria.
- 2003 - Erlantz Palacín, bizkaitar futbolaria.
Mundua Aldatu
- 1606 - Kristina Frantziakoa, Frantzia eta Nafarroako infanta eta Savoiako dukesa (h. 1663).
- 1758 - Amalia Holst, alemaniar idazle, intelektual eta feminista (h. 1829).
- 1775 - Charles Lamb, britainiar idazlea (h. 1834).
- 1791 - Francesco Hayez, italiar margolaria (h. 1882).
- 1795 - Ary Scheffer, herbeheretar-frantziar erromantizismoko margolaria (h. 1858).
- 1840 - Per Teodor Cleve, suediar kimikari, biologo eta mineralogoa, holmio eta tulio elementu kimikoen aurkitzailea (h. 1905).
- 1842 - Agnes Mary Clerke, britainiar astronomo eta idazlea (h. 1907).
- 1844 - Alexander Herrmann, frantziar magoa (h. 1896).
- 1855 - Adrienne Avril de Sainte-Croix, frantziar filantropo eta feminista (h. 1939).
- 1859 - Alexandre Millerand, Frantziako presidentea (h. 1943).
- 1861 - James Mooney, estatubatuar antropologo eta etnografoa (h. 2021).
- 1883 - Edith Clarke, lehenengo emakume ingeniari elektrikoa (h. 1959).
- 1886 - Raichō Hiratsuka, idazlea, kazetaria, ekintzaile politikoa, anarkista eta feminismoaren aitzindaria Japonian (h. 1971).
- 1890 -
- Fania Kaplan, judutar jatorriko militante eserista, Lenin hiltzen saiatzearren ospetsua (h. 1918).
- La Niña de los Peines, espainiar flamenko-kantari ijitoa (h. 1969).
- Boris Pasternak, errusiar poeta, eleberrigile eta itzultzailea, 1958ko Literaturako Nobel Saria (h. 1960).
- 1894 - Harold Macmillan, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (h. 1986).
- 1895 - Emilio Novoa, galiziar irrati-telegrafista eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 1972).
- 1897 -
- Judith Anderson, australiar-estatubatuar antzezlea (h. 1992).
- John Franklin Enders, estatubatuar biokimikaria, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- 1898 -
- Bertolt Brecht, alemaniar idazle eta antzerkigilea (h. 1956).
- Joseph Kessel, frantziar idazlea eta kazetaria (h. 1979).
- 1899 - Cevdet Sunay, Turkiako presidentea (h. 1982).
- 1901 -
- Stella Adler, estatubatuar antzezle eta irakaslea (h. 1992).
- Karl Bouda, alemaniar euskalaria (h. 1979).
- Mariblanca Sabas Alomá, kubatar feminista, kazetaria eta poeta (h. 1983).
- 1902 - Walter Houser Brattain, estatubatuar fisikaria, trantsistorearen asmatzaileetako bat eta 1956ko Fisikako Nobel Saria (h. 1987).
- 1903 - Matthias Sindelar, austriar futbolaria (h. 1939).
- 1906 - Lon Chaney Jr., estatubatuar aktorea (h. 1973).
- 1909 - Henri Alekan, frantziar kamera-operadoreburua (h. 2001).
- 1910 - Dominique Pire, belgikar elizgizona, 1958ko Bakearen Nobel Saria (h. 1969).
- 1911 - Mstislav Keldyx, matematika eta mekanikaren esparruetako sobietar zientzialaria (h. 1978).
- 1920 - Raisa Aronova, sobietar pilotua, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuena, Sobietar Batasuneko Heroi izendatua (h. 1982).
- 1922 - Arpad Göncz, Hungariako presidentea eta hungarierazko idazlea eta itzultzailea (h. 2015).
- 1923 - Ahti Karjalainen, Finlandiako lehen ministroa (h. 1990).
- 1927 - Leontyne Price, estatubatuar sopranoa.
- 1929 - Jerrald Goldsmith, estatubatuar musikagilea (h. 2004).
- 1930 - Robert Wagner, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- 1932 - Vivienne Malone-Mayes, estatubatuar matematikaria (h. 1995).
- 1934 -
- Fleur Adcock, zeelandaberritar olerkaria.
- Salvador Giner, kataluniar soziologoa, Institut d'Estudis Catalanseko presidentea (h. 2019).
- 1935 - Miroslav Blažević, kroaziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- 1938 - Judith Rich Harris, estatubatuar psikologoa (h. 2018).
- 1939 -
- Antoninho, brasildar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Roberta Flack, estatubatuar kantaria.
- 1940 - Mutsuhiko Nomura, japoniar futbolari ohia.
- 1941 - Michael Apted, ingeles zinema zuzendaria (h. 2021).
- 1942 - Anatolijs Gorbunovs, lehendabiziko Letoniako presidentea.
- 1947 - Maria Teresa Cabré, Institut d'Estudis Catalanseko presidentea.
- 1950 - Mark Spitz, estatubatuar igerilari ohia, historiako honenetakoa.
- 1952 -
- Marco Aurélio, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Lee Hsien Loong, Singapurko lehen ministroa.
- 1955 - Greg Norman, australiar golf-jokalaria.
- 1957 - Stephan Balkenhol, alemaniar eskultorea.
- 1959 -
- Fernando Chalana, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- Amadou Gon Coulibaly, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2020).
- 1961 - Alexander Payne, estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1962 - Cliff Burton, estatubatuar musikari, egile abeslari eta baxu-jotzailea, Metallica taldeko kidea (h. 1986).
- 1964 - Sergio Escudero, argentinar futbolari ohia.
- 1967 - Laura Dern, estatubatuar aktorea.
- 1969 - James Small, hegoafrikar errugbilaria (h. 2019).
- 1970 - Robert Shearman, ingeles fantasiazko-literatura idazlea.
- 1971 - José Mari García, errioxar futbolaria.
- 1974 -
- Elizabeth Banks, estatubatuar aktore, zinema-zuzendari eta ekoizlea.
- María Botto, argentinar-espainiar aktorea.
- 1981 -
- Uzo Aduba, estatubatuar aktorea.
- Natasha St-Pier, kanadar abeslaria.
- 1982 -
- Justin Gatlin, estatubatuar atleta, abiadura probatan aditua.
- Ha Seok-jin, hegokorear aktorea.
- 1985 - Lidia Valentín, espainiar pisu-jasotzailea.
- 1987 - Yuja Wang, txinatar piano-jole klasikoa.
- 1991 - Emma Roberts, estatubatuar aktorea.
- 1992 - Kevin Mayer, frantziar atleta.
- 1993 - Mia Khalifa, Libanon jaiotako estatubatuar aktore pornografiko ohia, ziber-izarra, kirol esataria eta web kamera aurreko modeloa.
- 1994 - Seulgi, hegokorear abeslari eta dantzaria.
- 1997 - Chloë Grace Moretz, estatubatuar modelo eta aktorea.
- 1999 -
- Natalia Ramos, espainiar futbolaria.
- Noelia Ramos, espainiar futbolaria.
Heriotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1126 - Gilen IX.a Akitaniakoa, Poitiersko konde eta Baskonia eta Akitaniako dukea (j. 1071).
- 1796 - Agustín Lezo, gipuzkoar elizgizona, Iruñeko apezpiku eta Zaragozako artzapezpikua, Zaragozan (j. 1724).
- 1799 - Eugenio Llaguno, arabar politikari eta idazlea (j. 1724).
- 1818 - Justo Antonio Olagibel, gasteiztar arkitektoa, Euskal Herriko arkitekto neoklasiko garrantzitsuena (j. 1752).
- 1898 - Julie Adrienne Karrikaburu, zuberotar musikologoa, kantaria, kantu-biltzailea eta piano-jotzailea, lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea (j. 1827).
- 1910 - Julio Jauregi Lasanta, bizkaitar politikaria, Madrilen (j. 1910).
- 1960 - Victoria Mallabiabarrena, bizkaitar soprano lirikoa, Madril eta Kubako eszenatokietan aritutakoa (j. 1867).
- 1995 - Jesus Garai, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1930).
- 1998 - Juanito Otxoa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1912).
- 2018 - Bakarne Jorge, gipuzkoar aktorea eta musikaria, Landetan (j. 1970).
- 2021 -
- Maite Axiari, lapurtar militante feminista eta kultur eragilea (j. 1949).
- Jaime Rodríguez Salís, gipuzkoar kulturgizon, ikertzaile eta arkeologoa (j. 1926).
Mundua Aldatu
- 1163 - Balduino III.a Jerusalemgoa, Jerusalemgo erregea.
- 1307 - Timur Khan, Txinako Enperadore eta Mongolen Inperioko seigarren Khan Handia, Yuan dinastiako bigarren enperadorea (j. 1265).
- 1419 - Ulrich Ensinger, garai gotikoko arkitektoa (j. c. 1350-1360).
- 1567 - Henrike Estuardo, Lord Darnley, Estuardo leinu eskoziarreko ingeles noblea (j. 1545).
- 1660 - Judith Leyster, Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria (j. 1609).
- 1755 - Montesquieu baroia, frantziar kronista eta pentsalaria (j. 1869).
- 1794 - Jacques Roux, frantziar iraultzailea (j. 1752).
- 1829 - Leon XII.a, Aita santua (j. 1760).
- 1836 - Marie-Anne Pierrette Paulze, frantziar kimikaria eta noblea, Kimika modernoaren ama bezala ezagutua (j. 1758).
- 1837 - Aleksandr Puxkin, errusiar poeta, nobelagile, dramagile eta istorio motzen idazlea (j. 1799).
- 1839 - Pedro Romero, espainiar zezen-hiltzailea (j. 1754).
- 1855 - Fernando Savoiakoa, Savoia leinuko italiar noblea (j. 1821).
- 1865 - Heinrich Lenz, errusiar fisikaria, Lenzen legea argitaratzeagatik ospetsua (j. 1804).
- 1878 - Claude Bernard, frantziar fisiologoa (j. 1813).
- 1879 - Honoré Daumier, frantziar marrazkigile, litografo eta margolaria (j. 1808).
- 1891 - Sofia Kovalevskaia, errusiar matematikaria (j. 1850).
- 1893 - Bill Tilden, Big Bill, estatubatuar tenislaria (h. 1953).
- 1901 - Telemaco Signorini, italiar margolaria (j. 1835).
- 1907 - Manuel Duran, kataluniar politikari eta legegizona (j. 1823).
- 1912 - Joseph Lister, britainiar kirurgilaria (j. 1827).
- 1917 - John William Waterhouse, italiar-ingeles margolaria (j. 1849).
- 1918 -
- Abdulhamid II.a, Otomandar Inperioko 34. sultana (j. 1842).
- Ernesto Teodoro Moneta, italiar kazetari, abertzale, iraultzaile eta bakezalea, 1907ko Bakearen Nobel Saria (j. 1833).
- 1923 - Wilhelm Röntgen, alemaniar fisikaria, 1901eko Fisikako Nobel Saria (j. 1845).
- 1932 - Edgar Wallace, ingeles idazlea (j. 1875).
- 1936 - May French Sheldon, estatubatuar argitaratzaile, idazle eta esploratzailea (j. 1847).
- 1937 - Mariano Sáez, espainiar abokatu eta politikaria (j. 1897).
- 1938 - Vladimir Antonov-Ovseienko, ukrainar iraultzaile, politikari eta militar boltxebikea (j. 1883).
- 1939 - Pio XI.a, Aita santua (j. 1857).
- 1950 - Marcel Mauss, frantziar soziologoa, Frantziako etnologiaren aita (j. 1872).
- 1954 - Wilhelm Schmidt, alemaniar antropologoa eta hizkuntzalaria (j. 1868).
- 1957 - Laura Ingalls Wilder, estatubatuar idazlea (j. 1867).
- 1959 - Arturo Duperier, espainiar fisikaria (j. 1896).
- 1960 - Alojzije Stepinac, kroaziar kardinala (j. 1898).
- 1962 - Marguerite Durand, frantziar hizkuntzalari eta fonetikalaria (j. 1904).
- 1968 - Pitirim Sorokin, errusiar-estatubatuar soziologoa (j. 1889).
- 1979 - Edvard Kardelj, esloveniar politiko eta publizista komunista (j. 1910).
- 1983 - Vittorio Sereni, italiar idazlea (j. 1913).
- 1992 -
- Alex Haley, estatubatuar idazlea (j. 1921).
- Veneranda Manzano, espainiar maistra eta politika, Bigarren Errepublikako diputatua (j. 1893).
- 1993 -
- Maurice Bourgès-Maunoury, Frantziako lehen ministroa (j. 1914).
- Fred Hollows, australiar oftalmologoa (j. 1929).
- 1996 - Roland Simounet, frantziar arkitektoa (j. 1927).
- 2000 - Jim Varney, estatubatuar aktorea (j. 1949).
- 2002 - Traudl Junge, Adolf Hitlerren azken idazkari pribatua (j. 1920).
- 2005 -
- Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea (j. 1911).
- Arthur Miller, estatubatuar antzerkigile eta gidoilaria (j. 1915).
- 2008 - Roy Scheider, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- 2010 - José Joaquín Trejos Fernández, Costa Ricako presidentea (j. 1916).
- 2013 - Eugenio Trías, kataluniar filosofo eta idazlea (j. 1942).
- 2014 -
- Stuart Hall, jamaikar soziologo eta teorilari kulturala, ikasketa kulturalen erreferenteetako bat (j. 1932).
- Shirley Temple, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- 2015 - Bernard Marie, okzitaniar politikaria, errugbi arbitroa eta Biarritzeko auzapeza (j. 1918).
- 2019 -
- Daniel Silva dos Santos, brasildar futbolaria (j. 1982).
- Jan-Michael Vincent, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- 2021 - Alberto Corazón, espainiar argazkilari, margolari, eskulturagile eta diseinatzailea (j. 1942).
- 2022 - Manuel Esquivel, Belizeko lehen ministroa (j. 1940).
- 2023 -
- Hugh Hudson, ingeles zinema zuzendaria (j. [1936]]).
- Hans Modrow, Alemania Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (j. 1928).
- Carlos Saura, espainiar zinemagilea (j. 1932).
- Sergei Terestxenko, Kazakhstango lehen ministroa (j. 1951).
Jaiak eta urteurrenak Aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Iruri eta Eñaut.
- Lekaleen Munduko Eguna