Cádiz[1] —edo, izen historiko gisa, KarizeEspainiako hego-mendebaldeko hiri bat da, izen bereko probintziako hiriburua. 2013an 123.948 biztanle zituen.

Cádiz
Cádiz
hiria
Cadiz aerea.jpg
Bandera de Cádiz.svg Escudo de Cádiz (oval).svg
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
Alkatea José María González Santos (en) Itzuli
Izen ofiziala Cádiz
Jatorrizko izena Cádiz
Posta kodea 11000
INEk ezarritako kodea 11012
Geografia
Koordenatuak 36° 32′ 06″ N, 6° 17′ 51″ W / 36.535°N,6.2975°W / 36.535; -6.2975Koordenatuak: 36° 32′ 06″ N, 6° 17′ 51″ W / 36.535°N,6.2975°W / 36.535; -6.2975
Spain Cadiz Municipality of Cadiz.png
Azalera 12.1 km²
Altuera 11 m
Mugakideak San Fernando
Demografia
Biztanleria 116.027 bizt. (2019)
Dentsitatea 9.589,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera K.a. 1104
Hiri senidetuak Brest, Tanger, Veracruz, Puebla, Móstoles, Buenos Aires, Habana, Medway (en) Itzuli, Montevideo, San Juan de Puerto Rico, Santos, Dakhla, Indio (Kalifornia), Biblos, Coruña, Ceuta, Huelva, Las Palmas Kanaria Handikoa, Santa Cruz Tenerifekoa, Torrevieja, Cartagena de Indias, Santa Fe de Antioquia (en) Itzuli, Guaduas (en) Itzuli, Ambalema (en) Itzuli, Mariquita, Tolima (en) Itzuli, Bogota, Baltimore, Kobe eta Mexiko Hiria
Matrikula CA
cadiz.es

GeografiaAldatu

Cádiz Espainiako hegoaldean dago. Iberiar penintsulako herririk hegoaldekoenetariko bat da, Algecirasek bakarrik dago hegoalderago. Cádiz hiria Cádiz probintziako hiriburua da, eta probintzia hori Andaluziako zortzi probintzietako bat da. Herri handiak ditu auzoan, adibidez Puerto Real eta San Fernando. Metropolitar barrutia kontuan hartuta, Andaluziako hirugarren gune jendetsuena da, Sevillaren eta Málagaren ondoren.

Geografikoki edo estrategikoki hiri honek beti izan du garrantzia Iberiar penintsulan. Izan ere, Mediterraneo itsasoaren sarrera eta irteera kontrolatzen du; horregatik, antzina, oso hiri ospetsua izan zen. Cádiz Espainiako hiririk zaharrena ere bada, eta bertan kultura askotako herriak bizi izan dira: erromatarrak, arabiarrak...

Cádiz zerutik ikusita, agerian du penintsula dela. Dena dago urez inguratuta, zati txiki bat izan ezik, eta hori da Cádizko lehorreko sarrera naturala: autoz edo trenez sar eta irten daiteke. Horrez gain, lehorreko beste sarrera bat ere badute, artifiziala, zubi bat erabilita.

BarrutiakAldatu

Barruti bakoitzaren azalera, biztanleria eta dentsitatea[2]
Barrutia 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Azalera 0,32 0,20 0,28 0,15 0,13 0,17 0,20 1,09 0,83 1,03
Biztanleria 6.794 6.315 6.989 5.752 5.147 4.637 4.167 29.936 28.487 32.157
Dentsitatea bizt/km2 21.231,25 31.575,00 24.960,71 38.346,67 39.592,31 27.276,47 20.835,00 27.464,22 34.321,69 31.220,39

HistoriaAldatu

KlimaAldatu

Bertako klima beroa da, eguzki-ordu kopuru handia dauka, horregatik, iparraldeko jende asko joaten da bertara uda pasatzera. Hango eguraldia bestelakotu egiten da, ordea, Levanteko haize boladak daudenean.


Datu klimatikoak (Cádiz)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.6 16.7 17.2 19.7 20.1 23.8 26.5 27.4 27.7 25.8 16.6 16.3 21.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.8 11.0 12.9 13.7 15.5 19.4 21.7 21.5 21.8 19.7 12.3 10.1 15.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 83.0 73.0 60.0 61.0 31.0 9.0 2.0 4.0 14.0 67.0 77.0 118.0 603.0
Iturria: [3]

ArgazkiakAldatu

DemografiaAldatu

Cádizko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011
67.987 69.191 67.306 76.137 74.367 85.854 98.754 114.951 134.342 156.711 154.347 133.363 124.892

ElkarteakAldatu

 
La Caleta

Cadiztar ospetsuakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.