Jeltzalea Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) jarraitzailea eta haren ideologia da. EAJko kidea, berriz, jelkidea da.

Jeltzale hitza, beste hainbat hitz bezala, Sabin Aranak asmatu zuen. «JELaren zale» (JEL + -zale) esan nahi du. JEL, berriz, EAJ alderdiak goiburutzat zuen Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa sabindar aldarriaren sigla da. Lagi-zaŕa (lege zaharra) Euskal Herriko antzinako legeei deritze, hau da, foruei.[1]

Goiburu hori, Sabino Aranak eta haren garaiko eusko abertzale askok erlijio katolikoari ematen zioten lehen mailako garrantziaren adierazgarri da. Euskal Herriko ikurrinean ere islatuta dago goiburua, Jainkoa adierazten baitu gurutze zuriak, eta lege zaharra gurutze berdeak.

Erreferentziak aldatu

  1. Idoia Estornes Zubizarreta: «Jaun-goikua eta lagi-zarra», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu