Abuztuaren 23
data
Abuztuaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamabostgarren eguna da, 236.a bisurteetan. 130 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1936 – Frankistek Nafarroan 52 preso errepublikar fusilatu zituzten Cadreitan, Nafarroa Garaian.
- 2006 – Lau polizoi ailegatu ziren Bilboko portura, Rotterdamera zihoan itsasontzi batean.
Mundua
aldatu- 1839 – Qing dinastiaren aurkako gerra prestatzen, gerora Lehen Opio Gerra izango zena, Britainia Handiaren armadak Hong Kong itsas portua bereganatu zuen.
- 1914 – Lehen Mundu Gerra: Japonia aliatuen bandora elkartu zen eta Alemaniari gerra deklaratu zion.
- 1927 – Epaiketa eztabaidagarri baten ondoren eta mundu osoan protestak egin arren, Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti italiar jatorriko anarkista estatubatuarrak exekutatu zituzten aulki elektriko bidez Massachusetts estatuan, hilketa eta lapurreta leporatuz.
- 1939 – Bigarren Mundu Gerra: SESBak eta Hirugarren Reich alemaniarrak Molotov-Ribbentrop Ituna sinatu zuten.
- 1973 – Augusto Pinochet armadako komandante-buru izendatu zuen Txileko presidente Salvador Allendek.
- 1973 – Suediako banku batean lapurreta egin zuten, bertako egoerak Stockholmgo Sindromea izena sortu zuelarik.
- 1989 – Bi milioi lituaniar, letoniar eta estoniarrek 675 kilometroko giza katea egin zuten beren herrien independentziaren alde.
- 2005 – Israelek Gaza behin betiko utzi zuen.
Arte eta kultura
aldatuMundua
aldatu1985 – Teen Wolf (Otso Nerabea) filma estreinatu zen, Rod Danielek zuzendu eta Michael J. Fox, Lorie Griffin, James Hampton, Susan Ursitti, Jerry Levine, Mark Arnold, Jay Tarses eta Scott Paulin aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1749 – Salvat Monho, euskal idazlea (h. 1821).
- 1838 – Camilo Villavaso, bizkaitar kazetari, historialari eta politikaria (h. 1889).
- 1839 – Felipe Gorriti, nafar musikagilea (h. 1896).
- 1849 – Felipa Zurikaldai, bizkaitar filantropoa (h. 1902).
- 1896 – Remedios Ultra Lacruz, 110 urte eta 182 egun bizi izan zen euskal herritarra (h. 2007).
- 1902 –
- Ildefonso Gurrutxaga, gipuzkoar historialaria eta abokatua (h. 1974).
- Virgilio Leret, nafar hegazkinlari eta ingeniaria, 1936ko estatu-kolpean fusilaturiko lehendabiziko ofiziala (h. 1936).
- 1909 –
- Luisa Irigoien Larrañaga, gipuzkoar maistra eta Oiartzungo Euzko Emakume Abertzale Batzako partaidea (h. 2009).
- Nicolás Mentxaka Beitia, bizkaitar futbolaria.
- 1912 –
- Aurelia Elkoro-Iturbe, Aureli, gipuzkoar erraketista (h. 1977).
- Juan Antonio Ipiña, bizkaitar futbolaria (h. 1974).
- 1926 – Javier Osés, nafar apezpikua (h. 2001).
- 1930 – Felipe Alberdi, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1932 – Ricardo Toja, bizkaitar margolaria.
- 1935 –
- Armando Merodio, bizkaitar futbolaria, Bartzelonan (h. 2018).
- Mixel Oronoz, baxenafar idazle, irakasle eta apaiz euskaltzalea (h. 2023).
- Jose Zufiaurre, gipuzkoar etnografo ikertzailea.
- 1940 – Carmen de la Maza, gipuzkoar antzezlea (h. 2022).
- 1945 – José Luis Lema, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1946 – Jose Agustin Aranzabal, gipuzkoar futbolaria (h. 2020).
- 1954 – Jose Luis Zuloaga, bizkaitar alpinista (h. 1996).
- 1955 – Mari Cruz Soriano, bizkaitar kazetaria.
- 1956 – Andoni Goikoetxea, Athleticeko bizkaitar futbolari ohia.
- 1960 – Jon Irazabal Agirre, bizkaitar historilari eta kultur eragilea (h. 2024).
- 1975 – José Félix Guerrero, bizkaitar futbolari ohia.
- 1982 – Mari Paz Azagra, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1984 – Alexis Apraiz, bizkaitar esku huskako pilotari ohia.
- 1985 – Martin Iraizotz, nafar txirrindulari ohia.
- 1988 –
- Maddi Barber, nafar zinemagilea.
- Mitxel Elortza Exea, haur literaturako idazle eta euskaltzale arabarra.
- 1991 – Beatriz Fanjul, PPko bizkaitar politikaria.
Mundua
aldatu- 686 – Karlos Martel, buruzagi frankoa, Karlomagnoren aitona izango zena (h. 741).
- 1740 – Ivan VI.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (h. 1764).
- 1741 – Jean-François de La Pérouse, frantziar itsasgizona.
- 1754 – Luis XVI.a, Frantziako eta Nafarroako erregea (h. 1793).
- 1769 – Georges Cuvier, frantziar naturalista eta zoologoa (h. 1832).
- 1836 – Maria Henriketa Austriakoa, Belgikako erregina ezkontidea (h. 1902).
- 1842 – Osborne Reynolds, britainiar ingeniaria (h. 1912).
- 1849 – William Ernest Henley, ingeles olerkaria (h. 1903).
- 1851 – Alois Jirásek, txekiera idazlea (h. 1930).
- 1864 – Eleuterios Venizelos, Greziako lehen ministroa (h. 1936).
- 1867 – Marcel Schwob, frantziar idazle eta itzultzailea (h. 1905).
- 1868 – Edgar Lee Masters, estatubatuar idazlea (h. 1950).
- 1871 – Sofia Panina, errusiar politikari eta filantropo liberala (h. 1956).
- 1879 – Jevhenia Box, ukrainar militante komunista (h. 1925).
- 1894 – Àurea Cuadrado Castillón, espainiar militante anarkista feminista (h. 1969).
- 1899 – George Erskine, Britainiar Armadako jenerala (h. 1965).
- 1900 – Ernst Krenek, austriar-estatubatuar musikagilea (h. 1991).
- 1904 – Gloria Morgan Vanderbilt, suitzan jaiotzako estatubatuar socialitéa (h. 1965).
- 1908 – Arthur Adamov, armeniar-frantziar antzerkigile surrealista, absurduaren antzerkiaren bultzatzailea (h. 1970).
- 1910 – Giuseppe Meazza, italiar futbolari eta entrenatzailea (h. 1979).
- 1912 – Gene Kelly, estatubatuar dantzari, aktore, abeslari, zuzendari, ekoizle eta koreografoa (h. 1996).
- 1918 – Anna Mani, indiar fisikari eta meteorologoa (h. 2001).
- 1919 – Phocas Nikwigize, ruandar apezpiku katolikoa (h. 1996).
- 1921 – Kenneth Arrow, estatubatuar ekonomialaria, 1972ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2017).
- 1922 –
- José Alcina Franch, espainiar antropologo, historialari eta arkeologoa (h. 2001).
- Tônia Carrero, brasildar aktorea (h. 2018).
- Roland Dumas, frantziar politikari eta abokatua (h. 2024).
- 1923 –
- Nazik al-Malaika, irakiar poeta (h. 2007).
- Eduardo Ramírez Villamizar, kolonbiar eskultore eta pintorea (h. 2004).
- 1924 –
- Ephraim Kishon, israeldar idazle eta zinema zuzendaria (h. 2005).
- Madeleine Riffaud, nazien aurkako erresistentziako borrokalari, poeta eta kazetari frantziarra (h. 2024).
- Robert Solow, estatubatuar ekonomialaria, 1987ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2023).
- 1925 – Robert Mulligan, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 2008).
- 1927 –
- Dick Bruna, herbeheretar diseinatzaile eta ilustratzailea (h. 2017).
- Ľubor Kresák, eslovakiar astronomoa (h. 1994).
- Martial Solal, frantziar piano-jotzailea, musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 2024).
- 1928 – Marie Noe, estatubatuar serieko hiltzailea (h. 2016).
- 1929 –
- Zoltán Czibor, hungariar futbolaria (h. 1997).
- Vera Miles, estatubatuar aktorea.
- Peter Thomson, australiar golfaria (h. 2018).
- 1930 – Michel Rocard, Frantziako lehen ministroa (h. 2016).
- 1931 – Hamilton Smith, estatubatuar mikrobiologoa, 1978ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1932 – Houari Boumediene, Aljeriako presidentea (h. 1978).
- 1933 –
- Robert Curl, estatubatuar kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (h. 2022).
- Amparo Soler Leal, espainiar aktorea (h. 2013).
- 1938 – Alan Walker, britainiar antropologoa (h. 2017).
- 1940 – Thomas A. Steitz, estatubatuar kimikaria, 2009ko Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1943 –
- Raúl Cubas Grau, Paraguaiko presidentea.
- Aimé Painé, Maputxe eta Tehueltxe jatorriko argentinar abeslaria (h. 1987).
- Roberto D'Aubuisson, salvadortar militarra eta politikaria (h. 1992).
- Donald Kalpokas, Vanuatuko lehen ministroa (h. 2019).
- 1945 –
- Itcho Ito, Nagasakiko alkatea eta Bakearen Aldeko Hiriak elkartearen presidenteordea (h. 2007).
- Rita Pavone, italiar abeslaria eta aktorea.
- 1946 – Keith Moon, ingeles rock musikari eta bateria-jotzailea, The Who taldeko kidea (h. 1978).
- 1950 – Roza Otunbaieva, Kirgizistango presidentea.
- 1951 – Akhmad Kadirov, Txetxeniar Errepublikako presidentea (h. 2004).
- 1952 – Santillana, espainiar futbolari ohia.
- 1954 – Halimah Yacob, Singapurreko presidentea.
- 1959 –
- Edwyn Collins, eskoziar musikari, produktore eta disketxe-jabea.
- Jorginho Putinatti, brasildar futbolari ohia.
- 1961 – Alexandre Desplat, frantziar zinema-musikagilea.
- 1964 – Johan Bruyneel, belgiar txirrindulari ohia.
- 1965 – Yusuke Minoguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1966 – Alberto Acosta, argentinar futbolari ohia.
- 1968 – Hajime Moriyasu, japoniar futbolari ohia.
- 1970 –
- Jay Mohr, estatubatuar aktore eta umorista.
- River Phoenix, estatubatuar aktorea (h. 1993).
- 1972 – Souad Massi, aljeriar abeslaria.
- 1973 – Chelsi Smith, estatubatuar aktorea eta modeloa (h. 2018).
- 1974 – Konstantin Novoselov, errusiar-britainiar fisikaria, 2010eko Fisikako Nobel Saria.
- 1977 – Luis Rubiales, espainiar futbolari ohi eta kirol-buruzagia.
- 1978 – Kobe Bryant, estatubatuar saskibaloi jokalaria, NBAko inoizko hoberenatakoa (h. 2020).
- 1981 – Carlos Cuéllar, espainiar futbolaria.
- 1982 –
- Natalie Coughlin, estatubatuar igerilaria.
- Chanda Prescod-Weinstein, estatubatuar kosmologoa, dibulgatzailea eta genero-ekintzailea.
- 1987 – Murielle Ahouré, bolikostar atleta, abiadura-lasterketetan aditua.
- 1994 –
- August Ames, kanadar aktore pornografiko eta modeloa (h. 2017).
- Shoya Nakajima, japoniar futbolaria.
- 1996 – Yosuke Ideguchi, japoniar futbolaria.
- 2001 – Romy Abergel, israeldar modeloa eta telebistako pertsonaia.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1553 – Juan Urbieta, gipuzkoar soldadua, Frantzisko I.a Frantziako erregea atzeman zuelako ezaguna.
- 1735 - Joakin Elizondo Albizu, Nafarroako Erresumaren sindikoa, Nafarroako Errege Auzitegietan abokatua eta Nafarroako Kontuen Ganberan entzulea (j. c. 1660).
- 1936 –
- Florencio Alfaro, nafar politikaria, eraila (j. 1882).
- Julio Ruiz de Alda, nafar hegazkinlaria, militarra eta politikaria, Falange Española alderdiaren aitzindaria, Madrilen fusilatua (j. 1897).
- Manuel Suárez de Begoña, bizkaitar futbolaria, Alacanten (j. 1895).
- 1956 – Felisa Mary, euskal aktorea, Buenos Airesen (j. 1892).
- 1958 – Julian Ibañez Aldekoa Arano, bizkaitar margolaria (j. 1866).
- 1960 – Baltasar Ametzola, bilbotar enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1878).
- 1966 – Guillermo Gorostiza, Bala Gorria, bizkaitar futbolaria (j. 1909).
- 2004 – Jesús Gallego Rodríguez, Gaztelan jaiotako donostiar margolaria eta irakaslea (j. 1919).
- 2011 – Luis Fernando Medrano, nafar abonatu eta politikaria, Madrilen (j. 1938).
- 2016 – Maider Uriarte, bizkaitar arkitektoa eta EHUko irakaslea (j. 1981).
- 2021 – Jakes Casaubon, Nafarroa Behereko ikertzailea, irrati esataria eta pilotazalea (j. 1925).
Mundua
aldatu- 93 – Gnaeus Julius Agricola, erromatar jeneral eta politikaria (j. 40).
- 634 – Abu Bakr, Islamaren lehen kalifa.
- 1294 – Eustache de Beaumarchais, frantziar aitoren semea (j. c. 1235).
- 1305 – William Wallace, eskoziar zalduna, Ingalaterraren aurka Eskoziako erresistentziaren burua (j. 1270).
- 1591 – Luis Leongoa, espainiar poeta, humanista eta agustindar fraidea.
- 1628 – George Villiers (Buckinghamgo 1. dukea), ingeles gortesaua, estatuko gizona eta arteetako patroia, Jakue I.a Ingalaterrakoa erregearen begikoa eta beharbada maitalea (j. 1592).
- 1668 – Artus Quellinus Zaharra, flandriar eskultorea, barroko garaiko Hego Herbehereetako eskultore adierazgarrienetakoa (j. 1609).
- 1777 – Charles-Joseph Natoire, frantziar margolaria (j. 1700).
- 1784 – Giovanni Battista Martini, italiar musikagilea (j. 1706).
- 1806 – Charles-Augustin de Coulomb, frantziar matematikari, fisikari eta ingeniaria, Coulomb-en legearen garatzailea (j. 1736).
- 1849 – Edward Hicks, estatubatuar folklore margolaria (j. 1780).
- 1865 – Ferdinand Georg Waldmüller, austriar margolaria (j. 1793).
- 1872 – Jean Dorey, normandieraz idazten zuen jerseytar idazlea (j. 1831).
- 1887 – Sarah Yorke Jackson, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1805).
- 1892 – Deodoro da Fonseca, Brasilgo lehenbiziko presidentea (j. 1827).
- 1898 – Félicien Rops, belgikar margolari, ilustratzaile eta karikaturagilea (j. 1833).
- 1902 – Henryk Siemiradzki, poloniar margolaria (j. 1843).
- 1926 – Rodolfo Valentino, italiar aktorea, zinemako lehenbiziko latindar sex symboltzat joa (j. 1895).
- 1927an, errugabeak izanik Sacco eta Vanzetti auzian aulki elektrikoan hiltzera zigortuak:
- Nicola Sacco, italiar-estatubatuar anarkista (j. 1891).
- Bartolomeo Vanzetti (j. 1888).
- 1933 – Adolf Loos, Mugimendu Modernoko hastapenetako txekiar arkitekto berritzailea (j. 1870).
- 1937 – Albert Roussel, frantziar musikagilea (j. 1869).
- 1944 – Abdulmezid II.a, azken osmanliar kalifa eta de iurezko azken otomandar sultana (j. 1868).
- 1955 – Rudolf Minger, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1881).
- 1965 – Mustafa el-Nahhas, Egiptoko lehen ministroa (j. 1879).
- 1976 – Lúcia Lambertini, brasildar aktore, zuzendari, ekoizle eta gidoilaria (j. 1926).
- 1977 – Naum Gabo, errusiar eskultorea (j. 1890).
- 1982 –
- Alberto Cavalcanti, brasildar zinemagilea (j. 1897).
- Stanford Moore, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1913).
- 1987 – Didier Pironi, frantziar 1 Formulako gidaria (j. 1952).
- 1997 – John Kendrew, ingeles biokimikaria, 1962ko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2004 – Juan Manuel Ugarte Eléspuru, perutar margolari, eskultore, historialari eta idazlea (j. 1911).
- 2006 –
- Maynard Ferguson, kanadar jazz tronpeta-jotzailea (j. 1928).
- Francisco Peralta, espainiar apezpikua, Gasteizko gotzaina izandakoa (j. 1911).
- Marie Tharp, estatubatuar geologoa eta itsas kartografoa, itsas ondoaren lehen mapa zientifikoaren sortzailea (j. 1920).
- 2008 – Thomas Huckle Weller, estatubatuar medikua, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1915).
- 2010 – Carmen Giralt, espainiar aktorea (h. 2010).
- 2014 – Elsa Wiezell, paraguaitar poeta, margolaria eta irakaslea (j. 1926).
- 2016 – Reinhard Selten, alemaniar ekonomista eta matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1930).
- 2019 – Egon Zimmermann, austriar eskiatzailea (j. 1939).
- 2022 –
- Gerald Potterton, britainiar kanadar zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta irudigilea (j. 1931).
- Fruto Vivas, venezuelar arkitektoa (j. 1928).
- 2023 –
- Hersha Parady, estatubatuar aktorea (j. 1945).
- Jevgeni Prigozhin, Putinen chef, errusiar oligarka, mertzenario-burua, Vladimir Putinen konfidantzazko laguna eta Wagner Taldeko sortzailea (j. 1961).
- Theuns Stofberg, hegoafrikar errugbilaria (j. 1955).
- 2024 –
- Hildegard Brem, austriar moja zistertarra (j. 1951).
- Russell Malone, AEBko jazz gitarra-jotzailea (j. 1963).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Irati, Goikuria eta Goiuria.
- Esklabuen Salerosketa eta bere Abolizioa Gogoratzeko Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
aldatu