Irailaren 15
data
Irailaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamazortzigarren eguna da, 259.a bisurteetan. 107 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2006 - Iruñeko San Kristobalen fusilaturiko 203 pertsonen gorpuak identifikatu zituzten.
- 2016 - Stephanie ekaitzak haize ufada handiak eta euri jasa gogorrak utzi zituen Euskal Herrian. Ez zen hildako edo zauriturik gertatu.
MunduaAldatu
- 1821: Erdialdeko Amerikaren Independentziaren Akta sinatu zen, lurralde hori Espainiatik askatzeko.
- 1935: Alemania Naziak Nurembergeko legeak onartu zituen, alemaniar juduei herritartasuna kentzeko eta Alemaniarako bandera esbastikaduna onartzeko.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1926 - Joxe Miel Iztueta «Lazkao Txiki» bertsolari eta txiste-kontalaria jaio zen (1993an hila).
- 2009 - Fito & Fitipaldis taldeak Antes de que cuente diez diskoa kaleratuko du.
MunduaAldatu
- 1584 - El Escorial jauregia eraikitzen amaitu zuten, Filipe II.a Espainiakoak jasoarazia.
- 1969 - The Battle of Britain ("Ingalaterrako gudua") filma estreinatu zen, Guy Hamiltonek zuzendu eta Laurence Olivier, Hein Riess, Trevor Howard, Robert Shaw, Christopher Plummer, Michael Caine, Edward Fox, Susannah York, Ian McShane, Kenneth More, Ralph Richardson, Patrick Wymark, Michael Redgrave, Curd Jürgens eta Nigel Patrick aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1830 - Manchester-Liverpool burdinbidea ireki zuten.
- 2017 - Cassini-Huygens espazio misioaren bukaera, zunda Saturnoko atmosferan barneratu eta erorketa kontrolatuaz amaituarazi zuten.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2012 - Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteak Bermeo Hiriko Ikurrina irabazi eta 2012ko San Miguel Ligako txapelduna bilakatu zen.
- 2013 - TKE Liga amaitu zen, Kaiku txapeldun eta Urdaibai txapeldunorde geldituz.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1791 - Gaspar Jauregi, euskal militarra (h. 1844).
- 1833 - Ramón Blanco, euskal militar eta politikaria (h. 1906).
- 1870 - Horacio Etxebarrieta, bizkaitar politikari eta industria-gizona (h. 1963).
- 1898 - Ramon Mandiola, Montxin, bizkaitar kirol kazetaria (h. 1982).
- 1911 - Jose Mugerza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1980).
- 1913 - Antonio María Oriol, bizkaitar finantzari eta politikaria (h. 1996).
- 1926 - Joxe Miel Iztueta, Lazkao Txiki, gipuzkoar bertsolari eta txiste-kontalaria (h. 1993).
- 1930 -
- Jose Luis Azkue, gipuzkoar musikaria.
- Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (h. 2020).
- 1940 - Tomas Hernández Mendizabal, gipuzkoar margolari, eskultore eta kartelgilea (h. 2021).
- 1947 - Fabián Billalabeitia, gipuzkoar politikari eta kazetaria, Ferrolen.
- 1952 -
- Txomin Laxalt, lapurtar kazetari eta idazlea.
- José María Roig, nafar mediku eta politikaria.
- Didier Rouget, Parisen jaio eta Uztaritzen bizi izandako ezkertiar abokatua (h. 2015).
- 1965 - Susana Zapke, gipuzkoar musikologoa.
- 1976 - Roberto Martinez Ripodas, Tiko, nafar futbolari ohia.
- 1977 - Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a, bizkaitar pilotari ohia.
- 1980 - Joana Lasheras, nafar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1981 -
- Sara Carracelas, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- Nerea Elustondo, gipuzkoar bertsolaria.
- 1986 - Mikel Olazabal, nafar pilotari ohia.
- 1988 - Diego Pérez, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- 1998 - Jon Morcillo, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 767 - Saichō, Tendai-shū tradizioa sortu zuen japoniar monje budista (h. 822).
- 1254 - Marco Polo, veneziar bidaiari eta merkataria (h. 1324).
- 1505 - Maria Hungariakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina ezkontidea eta Habsburgen Herbehereetako gobernadorea (h. 1558).
- 1613 - François de La Rochefoucauld, frantziar idazle moralista (h. 1680).
- 1649 - Titus Oates, ingeles iraultzailea (h. 1705).
- 1666 - Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa, Jurgi II.a Erresuma Batukoaren ama (h. 1726).
- 1676 - Stanisław Poniatowski, poloniar militarra (h. 1762).
- 1736 - Jean Sylvain Bailly, frantziar politikari eta zientzialaria (h. 1793).
- 1737 - Jacob Philipp Hackert, alemaniar margolaria (h. 1807).
- 1739 - Juan de Villanueva, espainiar arkitektoa (h. 1811).
- 1789 - James Fenimore Cooper, estatubatuar eleberrigile erromantikoa (h. 1851).
- 1810 - Louise Colet, frantziar olerkaria eta femme de lettres (h. 1876).
- 1819 - Jules Pasdeloup, frantziar orkestra-zuzendaria (h. 1887).
- 1827 - Elena Cipriana Álvarez Durán, espainiar folklorista, idazle eta margolaria.
- 1830 - Porfirio Díaz, Mexikoko presidentea (h. 1915).
- 1838 - Anders Nicolai Kiær, norvegiar estatistikaria (h. 1919).
- 1851 - Manuel Curros Enríquez, galiziar idazlea (h. 1908).
- 1857 - William Howard Taft, Ameriketako Estatu Batuetako 27. Presidentea (h. 1930).
- 1858 - Charles de Foucauld, frantziar esploratzaile eta misiolaria (h. 1916).
- 1863 - Horatio William Parker, estatubatuar musikagilea, zuzendaria eta irakaslea (h. 1919).
- 1871 - Marguerite Moreno, frantziar aktorea, Comédie Françaiseko kide garrantzitsua (h. 1948).
- 1872 - Max Factor, poloniar-judutar enpresaria (h. 1938).
- 1876 - Bruno Walter, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 1962).
- 1879 - Joseph Lyons, Australiako 10. lehen ministroa (h. 1939).
- 1881 - Ettore Bugatti, italiar industria-gizona (h. 1947).
- 1890 - Agatha Christie, 66 misterio- eta hilketa-eleberriren ingeles idazlea (h. 1976).
- 1894 - Jean Renoir, frantziar zinema zuzendari, aktore eta idazlea (h. 1979).
- 1896 - Harry Bagge, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzaile izandakoa (h. 1967).
- 1903 - Roy Acuff, estatubatuar abeslari, biolin-jotzaile eta abesti-idazlea (h. 1992).
- 1904 - Hunberto II.a Italiakoa, Italiako Erresumako azken erregea (h. 1983).
- 1906 - Jacques Becker, frantziar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1960).
- 1907 - Fay Wray, kanadar-estatubatuar aktorea (h. 2004).
- 1914 - Adolfo Bioy Casares, argentinar kazetari, itzultzaile eta idazlea (h. 1999).
- 1918 - Margot Loyola, txiletar folklorearen musikaria, folk-abeslaria eta ikertzailea (h. 2015).
- 1919 -
- Fausto Coppi, Il Campionissimo, italiar txirrindularia, historiako ezagunenetako bat (h. 1960).
- Radmila Trifunović, serbiar eta jugoslaviar partisano komunista (h. 1943).
- 1925 - Erika Köth, alemaniar sopranoa (h. 1989).
- 1926 -
- Shohei Imamura, japoniar zinegilea (h. 2006).
- Jean-Pierre Serre, frantziar matematikaria.
- 1929 -
- Halina Birenbaum, Holokaustotik bizirik atera den idazle, poeta, itzultzaile eta aktibista.
- Murray Gell-Mann, estatubatuar fisikaria, 1969ko Fisikako Nobel Saria (h. 2019).
- John Julius Norwich, britaniar historialaria eta idazlea (h. 2018).
- 1930 -
- Pierino Baffi, italiar txirrindularia (h. 1985).
- Patsy O'Connell Sherman, estatubatuar kimikaria, matematikaria eta asmatzailea (h. 2008).
- 1932 - Abdul Halim Khaddam, Siriako presidentea (h. 2020).
- 1933 - Rafael Frühbeck, espainiar orkestra-zuzendaria eta musikagilea (h. 2014).
- 1936 - Ashley Cooper, australiar tenislaria (h. 2020).
- 1937 -
- Lacy Duarte, uruguaitar artista bisuala (h. 2015).
- Robert Lucas, Jr., estatubatuar ekonomista, 1995eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2023).
- Fernando de la Rúa, Argentinako presidentea (h. 2019).
- 1941 -
- Flórián Albert, hungariar futbolaria (h. 2011).
- Signe Toly Anderson, estatubatuar abeslaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaileetakoa (h. 2016).
- Mirosław Hermaszewski, poloniar kosmonauta eta militarra, espaziora joandako lehen poloniar kosmonauta (h. 2022).
- 1942 -
- Wen Jiabao, Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa.
- Emmerson Mnangagwa, Zimbabweko presidentea.
- 1943 - Derek Warfield, irlandar abeslari, musikari, kantautore eta historialaria.
- 1944 - Yoweri Museveni, Ugandako presidentea.
- 1945 -
- Carmen Maura, espainiar antzezlea.
- Jessye Norman, estatubatuar sopranoa (h. 2019).
- Hans-Gert Pöttering, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- 1946 -
- Tommy Lee Jones, estatubatuar aktorea.
- Oliver Stone, estatubatuar zine-zuzendaria.
- 1951 -
- Federico Jiménez Losantos, espainiar kazetari, enpresaburu eta idazlea.
- Johan Neeskens, herbeheretar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1956 - Maggie Reilly, eskoziar abeslaria.
- 1957 - Paweł Pawlikowski, poloniar zinema zuzendaria.
- 1960 - Katsuyoshi Shinto, japoniar futbolari ohia.
- 1964 - Conleth Hill, ipar irlandar aktorea.
- 1965 - Michelle Fairley, ipar irlandar aktorea.
- 1967 - Ana Belén Fortes, galiziar filologoa, idazlea, editorea eta itzultzailea.
- 1972 - Letizia Ortiz, Espainiako erregina ezkontidea.
- 1974 - Marta Botía, espainiar abeslaria eta kantautorea.
- 1977 -
- Chimamanda Ngozi Adichie, nigeriar eleberrigilea.
- Tom Hardy, ingeles aktorea.
- 1980 - Jolin Tsai, taiwandar abeslari eta aktorea.
- 1982 - Jesse Andrews, estatubatuar idazle eta gidoigilea.
- 1985 - Iwan Rheon, galestar aktorea.
- 1986 - Nayuha Toyoda, japoniar futbolari ohia.
- 1988 -
- Chelsea Kane, estatubatuar aktorea.
- John Bradley West, ingeles aktorea.
- 1992 - Camélia Jordana, frantziar abeslari eta aktorea.
- 1994 - Wout van Aert, flandriar ziklo-kroslaria, Munduko Txapelketa hiru aldiz irabazitakoa.
- 1998 - Kevinho, brasildar abeslaria eta abestigilea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1526 - Alonso Salazar, bizkaitar itsasgizon eta esploratzailea, Ozeano Barean.
- 1854 - Trinitario González de Quijano, gipuzkoar politikaria, Alacanteko gobernadore zibila, Alacanten (j. 1808).
- 1916 - Gabriel Deluc, lapurtar margolaria, Souain-Perthes-lès-Hurlusen (j. 1883).
- 1975 - Ramón Lafuente, euskal herritar futbolaria, Madrilen (j. 1907).
- 1976 - Vicente Cobreros, gipuzkoar pintore eta arte-kritikaria (j. 1898).
- 1981 - Imanol Berriatua, euskal idazle, fraide frantziskotar eta euskaltzaina, Jerusalemen (j. 1914).
- 1994 - Inazio Sarasua, oriotar patroi eta arraunlari handietako bat, Kontxako 11 Bandera irabazitakoa (j. 1910).
- 2009 - Esteban García Leoz, nafar tenorra, Madrilen (j. 1911).
- 2015 - Jose Maria Ortiz de Mendibil, euskal herritar futbol arbitroa (j. 1926).
- 2018 - Jazinto Sagarna, Gorbeiako artzaina, bizkaitar artzain eta eguraldi iragarlea (j. 1935).
- 2022 - Txomin Garmendia, euskal idazlea eta bertsolaria (j. 1934).
MunduaAldatu
- 921 - Ludmila Bohemiakoa, txekiar santu eta martiria.
- 1140 - Adelaida Hungariakoa, Bohemiako dukesa ezkontidea (j. c. 1105).
- 1231 - Luis I.a, Bavariako dukea (j. 1173).
- 1700 - André Le Nôtre, frantziar lorategigilea (j. 1613).
- 1785 - Leopoldo Esquilache, Espainiaren zerbitzuan jardun zuen siziliar politikaria (j. 1699).
- 1851 - James Fenimore Cooper, estatubatuar eleberrigile erromantikoa (j. 1789).
- 1864 - John Hanning Speke, britainiar armadako ofiziala Indian eta Afrikako esploratzailea (j. 1827).
- 1905 - Euria Aurpegian, hunkpapa leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. c. 1835)
- 1920 - Raimundo Madrazo, espainiar margolaria (j. 1841).
- 1921 - Roman von Ungern-Sternberg, errusiar jeneral antikomunista (j. 1886).
- 1926 - Rudolf Eucken, alemaniar filosofoa, 1908ko Literaturako Nobel Saria (j. 1846).
- 1936 - Alexandros Zaimis, Greziako presidentea (j. 1855).
- 1938 - Thomas Wolfe, estatubatuar idazlea (j. 1900).
- 1945 -
- André Tardieu, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1876).
- Anton Webern, austriar musikagilea (j. 1883).
- 1947 - Annie Scott Dill Maunder, irlandar astronoma eta matematikaria (j. 1868).
- 1951 - Jacinto Guerrero, espainiar musikagilea (j. 1895).
- 1953 -
- Isaías Medina Angarita, Venezuelako presidentea (j. 1897).
- Erich Mendelsohn, alemaniar arkitektoa (j. 1887).
- 1972 - Ásgeir Ásgeirsson, Islandiako 2. presidentea (j. 1894).
- 1973 - Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea (j. 1882).
- 1977 - Leah Manning, Espainiako Gerra zibilean ia 4.000 haur Santurtzitik Ingalaterrara eraman zituen britainiar politikaria (j. 1886).
- 1978 - Willy Messerschmitt, alemaniar ingeniaria, lehen erreakzio-hegazkina egin zuena (j. 1898).
- 1987 - Orlando Araujo, venezuelar idazlea (j. 1928).
- 1989 - Robert Penn Warren, estatubatuar idazlea (j. 1905).
- 1993 - Maurice Yaméogo, Volta Garaiako lehen presidentea (j. 1921).
- 1995 - Gunnar Nordahl, suediar futbolaria, historiako aurrelaririk onenetakoa (j. 1921).
- 2000 - Frank John Kerr, australiar astronomoa (j. 1918).
- 2004 -
- Daouda Malam Wanké, Nigerko presidentea (j. 1946).
- Johnny Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldeko gitarra-jotzailea (j. 1948).
- 2006 - Oriana Fallaci, italiar kazetaria eta idazlea (j. 1929).
- 2007 -
- Antonia Adroher Pascual, kataluniar maistra eta aktibista politikoa (j. 1913).
- Colin McRae, eskoziar auto gidaria, 1995eko Munduko Rally txapelduna (j. 1968).
- 2008 - Richard Wright, ingeles musikari, abeslari eta teklatu-jotzailea, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (j. 1943).
- 2010 - Angidi Chettiar, Maurizioko presidentea (j. 1928).
- 2017 - Harry Dean Stanton, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2019 -
- Lol Mahamat Choua, Txadeko presidentea (h. 2019).
- Ric Ocasek, estatubatuar egile abeslari, musikari, musika ekoizle eta margolaria (j. 1944).
- Montserrat Soliva Torrentó, kataluniar zientzialaria, Zientzia kimikoetan doktorea eta unibertsitateko irakaslea (j. 1943).
- 2020 -
- Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat (j. 1945).
- Moussa Traoré, Maliko presidentea (j. 1936).
- 2022 - Saul Kripke, estatubatuar tradizio analitikoko filosofo eta logikoa (j. 1940).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Nekane, Urtxa eta Urtza.