Jose Markiegi

euskal idazlea

Jose Markiegi Olazabal (Deba, Gipuzkoa, 1895eko martxoaren 16a - Oiartzun, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 25a) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen.

Jose Markiegi
Bizitza
JaiotzaDeba1895eko martxoaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun1936ko urriaren 25a (41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaComillasko Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 587

Bizitza

aldatu

Comillasko (Santander) apaizgaitegian ikasketak egin ondoren, Aprikanon (Kuartango, Araba) eta Arrasaten (Gipuzkoa) izan zen apaiz.

Itzulpen nagusiak: Mixio-eskuliburua (1931, Manual de Misiones), San Luis´en bizitza (La vida de San Luis, Herrera y Oriaren obratik euskaratua, 1932), Txerren zubiko gertaria (La farce du Pont du diable, H. Gehonen obratik euskaratua, 1934) eta Eriotz bide (Todes Heg, P. Humperten obratik euskaratua, 1935).

Jaungoiko-Zale, Argia eta Yakintza agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

Espainiako Gerra Zibila hasi bezain laster, frankistek atxilotu eta fusilatu egin zuten Oiartzunen 1936ko urriaren 24an.

Lanen zerrenda

aldatu

Itzulpena

aldatu

Kanpo loturak

aldatu

Erreferentziak

aldatu