Irailaren 5
data
Irailaren 5a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita zortzigarren eguna da, 249.a bisurteetan. 117 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1918 - Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen batzarra eta Euskaltzaindia sortzea erabaki zuten.
- 2006 - Gerra Zibilean Euskal Herritik ihes egin behar izan zuten haurrei omenaldia egin zitzaien Gasteizen.
- 2010 - Euskadi Ta Askatasunak adierazi zuen hilabete batzuk lehenagotik etenik zituela eraso ekintza armatuak.
MunduaAldatu
- 1793 - Frantziako Konbentzio nazionalaren aginduak betez Terrorea hasi zen, hamar hilabeteko errepresio eta gillotina bidezko exekuzio garaia.
- 1877 - Zaldi Ero siux buruzagia hil zuen baionetaz estatubatuar soldadu batek. (j. 1849).
- 1887 - Exeter hiriko Theatre Royalren sutean 186 hildako izan ziren.
- 2007 - Nikaraguan Felix urakanak hainbat hildako eta kalte material ugari utzi zituen.
- 2008 - Gustav urakanak kalte izugarriak eta hildakoak utzi zituen Kariben eta AEB hegoaldean.
- 2014 - Ukrainako, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliketako, Errusiako eta ESLAko ordezkariek Minskeko protokoloa sinatu zuten.
- 2015 - Migrazio krisia Europan sakondu zen, Hungarian zeuden 10.000 errefuxiatu inguru Austria eta Alemaniara iritsi eta gero.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1919 - Euskaltzaindiako lehen lau euskaltzain oso izendatu ziren: Resurreccion Maria Azkue, Luis Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpion.
MunduaAldatu
- 2000 - Memento filma estreinatu zen, Christopher Nolanek zuzendu eta Guy Pearce, Carrie-Anne Moss eta Joe Pantoliano aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2011 - Euskal Irrati Telebista ETBK Sat katea aireratzen hasi zen.
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 2010 - Shoya Tomizawa Moto2ko japoniar pilotua hil zen, San Marinoko Sari Nagusian erorikoa izan ondoren.
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1705 - Antonio Jose Mazarredo Morgan, bizkaitar itsasgizon eta politikaria eta Bilboko alkatea (h. 1753).
- 1847 - Jean-Baptiste Constantin, euskal idazlea (h. 1922).
- 1860 - Victoriano Huitzi, nafar idazlea (h. 1938).
- 1870 - Joaquín Arteaga, donostiar noble eta politikaria, XVII. Infantadoko dukea (h. 1947).
- 1880 - Alfredo Alonso-Allende, bizkaitar ongilea.
- 1882 - Lorenzo Luis Yanguas, nafar musikari eta musikagilea (h. 1946).
- 1896 - Obdulio Lopez de Uralde, arabar marrazkilaria, ilustratzailea eta margolaria (h. 1957).
- 1900 - Juanin Bilbao, bizkaitar atleta eta futbolaria.
- 1901 - Angel Kastrexana, bizkaitar oftalmologoa.
- 1907 - Frantzisko Jabier Landaburu, arabar politikaria (h. 1963).
- 1916 - Isidoro Urra, euskal herritar futbolaria (h. 2006).
- 1917 - Manuel Aldai, gipuzkoar mediku eta futbolaria (h. 1976).
- 1918 - Ghislaine de Polignac, frantziar bon vivant eta idazlea, Biarritzen (h. 2011).
- 1920 - Silvestre Igoa, Igoa, Errealeko futbolaria (h. 1969).
- 1926 - Jesús Infante, arabar margolaria, Logroñon (h. 2016).
- 1944 - Marta Cárdenas, gipuzkoar margolari eta grabatzailea.
- 1946 - Luis Carlos Santiago, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- 1949 - Itziar Idiazabal, gipuzkoar hizkuntzalari eta psikolinguista.
- 1952 - Isidoro Gallo, bizkaitar argazkilaria.
- 1953 - Xabier Olarra, euskal idazlea eta itzultzailea.
- 1956 - Joxean Sagastizabal, gipuzkoar euskal idazlea eta umorista.
- 1964 - Paddy Rekalde, euskal idazlea.
- 1967 - Roberto Iñiguez de Heredia, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1971 -
- Santiago Castillejo, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Andoni Imaz, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1972 -
- Itziar Mínguez, bizkaitar poeta, narratzaile eta gidoilaria.
- Regina Salcedo, nafar poeta eta eleberrigilea.
- 1975 - Oier Guillan, gipuzkoar idazlea.
- 1977 - Joseba Etxeberria, Athleticeko gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1999 - Sergio Cubero, bizkaitar futbolaria.
MunduaAldatu
- 1187 - Luis VIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1226).
- 1568 - Tommaso Campanella, italiar fraidea, filosofoa, teologoa, astrologoa eta poeta (h. 1639).
- 1638 - Luis XIV.a Frantziakoa, Frantziako eta Nafarroako erregea (h. 1715).
- 1652an bataiatua - William Dampier, ingeles itsasgizon eta itsaslapurra (h. 1715).
- 1704 - Quentin de La Tour, frantziar margolaria, Frantziako erretratugile ospetsuena (h. 1788).
- 1733 - Christoph Martin Wieland, alemaniar poeta eta idazlea (h. 1813).
- 1735 - Johann Christian Bach, alemaniar konpositorea, Johann Sebastian Bachen semea (h. 1782).
- 1771 - Karlos Austria-Teschengoa, austriar komandantea (h. 1847).
- 1774 - Caspar David Friedrich, alemaniar margolari erromantikoa (h. 1840).
- 1775 - Juan Martín Díez, espainiar gerrillaria (h. 1825).
- 1781 - Anton Diabelli, austriar musikagilea (h. 1858).
- 1791 - Giacomo Meyerbeer, alemaniar musikagilea (h. 1864).
- 1792 - Pierre Armand Dufrenoy, frantziar geologoa (h. 1857).
- 1816 - Ernest-Charles Lasègue, frantziar medikua (h. 1883).
- 1829 - Lester Allan Pelton, estatubatuar ingeniaria (h. 1908).
- 1831 - Victorien Sardou, frantziar antzerkigilea (h. 1908).
- 1847 - Jesse James, estatubatuar gerrilaria eta bidelapurra (h. 1882).
- 1866 - Wallerand De Hauteclocque, frantziar militarra (h. 1917).
- 1867 - Amy Beach, estatubatuar musikagile eta piano-jolea (h. 1944).
- 1872 - Victor Ardisson, Vampire du Muy, frantziar nekrofilo ospetsua (h. 1944).
- 1876 - Wilhelm Ritter von Leeb, Bigarren Mundu Gerran alemaniar mariskal eta gerra kriminala (h. 1956).
- 1888 - Sarvepalli Radhakrishnan, Indiako bigarren presidentea (h. 1975).
- 1896 - Heimito von Doderer, austriar idazlea (h. 1966).
- 1901 - Mario Scelba, Italiako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko presidentea (h. 1991).
- 1902 - Darryl F. Zanuck, estatubatuar zinema-produktorea (h. 1979).
- 1905 -
- Maurice Challe, frantziar jenerala (h. 1979).
- Arthur Koestler, hungariar eleberrigile, kazetari eta saiakeragilea (h. 1983).
- 1908 -
- Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans, Borboi etxeko espainiar militarra (h. 1936).
- Joaquín Nin-Culmell, kubatar musikagilea eta pianista (h. 2004).
- Cecilia Seghizzi, italiar konpositore, biolinista eta pintorea (h. 2019).
- 1912 - John Cage, estatubatuar musikagile eta piano-jotzailea (h. 1992).
- 1914 - Nicanor Parra, txiletar poeta, matematikari eta fisikaria (h. 2018).
- 1915 -
- Astrid Hjertenæs Andersen, norvegiar idazlea eta poeta (h. 1985).
- Horst Sindermann, Alemaniako Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (h. 1990).
- 1921 - Jack Valenti, MPAAren presidentea eta copyright aldeko lobbysta garrantzitsua (h. 2007).
- 1924 - Ignacio García López, espainiar politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila izandakoa (h. 2017).
- 1929 - Andrian Nikolaev, sobietar kosmonauta (h. 2004).
- 1930 - Ken Naganuma, japoniar futbolaria (h. 2008).
- 1939 -
- Claudette Colvin, Alabamako emakume afroamerikarra, historialari batzuen iritziz Afro-amerikarren eskubide zibilen mugimenduaren ama.
- George Lazenby, australiar telebista eta zinemako aktorea eta modeloa.
- Clay Regazzoni, suitzar 1 Formulako gidaria (h. 2006).
- 1940 - Raquel Welch, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1941 - Rachid Boudjedra, frantsesezko aljeriar idazlea.
- 1942 - Werner Herzog, alemaniar zinemagilea.
- 1943 - Dolores Prida, kubatar-estatubatuar kazetari eta antzerkigilea (h. 2013).
- 1945 - Al Stewart, eskoziar egile abeslari eta folk-rock musikaria.
- 1946 -
- Kyongae Chang, hegokorear astrofisikaria.
- Freddie Mercury, Queen taldeko abeslaria (h. 1991).
- 1948 - Rewat Buddhinan, The Impossibles Thai pop taldeko abeslari, ekoizle eta kide sortzailea (h. 1996).
- 1951 -
- Paul Breitner, alemaniar futbolari ohia.
- Michael Keaton, estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1953 - Murray Mexted, zeelandaberritar errugbilari ohia.
- 1954 - Yu Myeong-Hee, hegokorear mikrobiologoa.
- 1957 - Peter Winnen, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1960 - Karita Mattila, finlandiar sopranoa.
- 1965 - Osamu Maeda, japoniar futbolari ohia.
- 1966 - Achero Mañas, espainiar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1967 - Matthias Sammer, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1969 -
- Leonardo Araújo, brasildar futbolari ohia.
- Alena Barillová, eslovakiar txirrindularia.
- Francesc Homs, kataluniar abokatu eta politikaria.
- 1973 -
- Paddy Considine, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- Rose McGowan, italiar aktorea.
- 1976 -
- Tatiana Gutsu, ukrainar gimnasta ohia.
- Carice van Houten, herbeheretar aktorea.
- 1980 - Marianna Madia, italiar politikaria.
- 1986 - Miguel Pallardó, espainiar futbolaria.
- 1989 - Pere Tomàs, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1990 - Angy, espainiar aktore eta abeslaria.
- 1992 - Ane Miren Martínez de Lahidalga, arabar futbolaria.
- 1998 - Laura Corbacho, espainiar aktorea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1937 - Alejandro Mallona, EAJko politikari eskuindar, katoliko eta abertzalea, Mundakako alkatea, fusilatua (j. 1878).
- 2004 - Federico Etxebarria Uribe, bilbotar margolaria, Madrilen (j. 1911).
- 2008 - Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat (j. 1974).
- 2019 - Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (j. 1964).
MunduaAldatu
- 1548 - Katalina Parr, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. 1512).
- 1782 - Bartolina Sisa, Aimara heroi nazionala (j. 1753).
- 1803 - Pierre Choderlos de Laclos, frantziar idazle eta militarra (j. 1741).
- 1857 - Auguste Comte, soziologiaren sortzailea eta positibismoaren sortzailea (j. 1798).
- 1866 - Jules Dupuit, frantziar ingeniari eta ekonomialaria (j. 1804).
- 1876 - Manuel Blanco Encalada, Txileko presidentea (j. 1790).
- 1877 - Zaldi Ero, siux buruzagia (j. 1840?).
- 1891 - Jules-Élie Delaunay, bretainiar margolaria, eragin handiduna (j. [1828]]).
- 1902 - Rudolf Virchow, alemaniar mediku, antropologo, biologo eta politikaria (j. 1821).
- 1906 - Ludwig Boltzmann, austriar fisikaria (j. 1844).
- 1914 - Charles Péguy, frantziar idazle eta filosofoa (j. 1873).
- 1930 - Carl Panzram, estatubatuar serie-hiltzailea (j. 1901).
- 1936 - Gustave Kahn, frantziar idazlea eta arte-kritikaria (j. 1859).
- 1940 - Charles de Broqueville, Belgikako lehen ministroa (h. 1860).
- 1964 -
- Ángel Cruchaga Santa María, txiletar poeta (j. 1897).
- Elizabeth Gurley Flynn, estatubatuar politikari, sindikalista eta feminista (j. 1890).
- 1966 - Emilio Cecchi, italiar idazle eta kritikoa (j. 1884).
- 1970 - Jochen Rindt, 1 Formulako austriar pilotua, munduko txapelketa hil ostean irabazi duen gidari bakarra (j. 1942).
- 1983 - Antonio Mairena, flamenkoaren historiaren abeslari handienetariko bat (j. 1909).
- 1988 - Gert Fröbe, alemaniar aktorea (j. 1913).
- 1996 - Anselm Strauss, estatubatuar soziologoa (j. 1916).
- 1997 -
- Georg Solti, hungariar orkestra-zuzendaria (j. 1912).
- Teresa Kalkutakoa, albaniar misiolaria, Karitateko Misiolarien kongregazioaren sortzailea eta 1979ko Bakearen Nobel Saria (j. 1910).
- 1998 - Félix Morisseau-Leroy, haitiar idazlea eta bertako kreoleraren sustatzailea (j. 1912).
- 2000 - Abdul Haris Nasution, indonesiar militarra, Indonesiaren Independentziaren Aldeko Iraultzaren heroietako bat (j. 1918).
- 2010 -
- Guillaume Cornelis van Beverloo, Corneille, belgiar margolari eta grabatzailea (j. 1922).
- Shoya Tomizawa, motoziklismoko japoniar pilotua, eroriko baten ondorioz (j. 1990).
- 2015 - Setsuko Hara, japoniar zinema antzezlea (j. 1920).
- 2017 - Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1920).
- 2018 - Freddie Oversteegen, Herbehereetako erresistentzia komunistako kidea II. Mundu Gerrako Herbehereetako okupazioan (j. 1925).
- 2020 - Jiří Menzel, txekiar zinema eta antzerki zuzendari, aktore eta gidoilaria (j. 1938).
- 2021 -
- Sarah Harding, ingeles abeslaria, modeloa eta aktorea (j. 1981).
- Ivan Patzaichin, errumaniar kanoalaria (j. 1949).
- Živko Radišić, Bosnia-Herzegovinako presidentea (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Jugatx, Jugaitx, Jugatxi eta Garoa.
- Antzar Eguna Lekeition.