Buddy Holly
Charles Hardin Holley (Lubbock, Texas, 1936ko irailaren 7a - Clear Lake, Iowa, 1959ko otsailaren 3a)[1], profesionalki Buddy Holly ezizenaz ezaguna, estatubatuar musikagile eta abeslaria izan zen, 1950eko hamarkadan rock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat izan zena. Bruce Eder kritikariaren esanetan: Buddy Holly «rock and roll goiztiarren indar sortzailerik eraginkorrena» izan zen.[2]
Buddy Holly | |
---|---|
(1957) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Hardin Holley |
Jaiotza | Lubbock, 1936ko irailaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Clear Lake, 1959ko otsailaren 3a (22 urte) |
Heriotza modua | : hegazkin-istripua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Elena Holly (1958 - 1959) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lubbock High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, kantugilea, musikagilea eta disko-ekoizlea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Buddy Holly |
Genero artistikoa | rock Rockabillya beat music (en) countrya |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | gitarra biolina ahotsa |
Diskoetxea | Decca Records (mul) Brunswick Coral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Baptismoa |
buddyholly.com | |
|
Nahiz eta bere ibilbidean hiru estudiozko album besterik ez argitu, bere lanak eragin handia izan zuen The Beatles, The Hollies, The Beach Boys, The Rolling Stones, Don McLean edo Bob Dylan bezalako musikarietan.[3]
1986an Rock and Rollaren Fama-Aretoan sartu zen, justu Chuck Berry, James Brown, Ray Charles, Sam Cooke, Fats Domino eta The Everly Brothersen ondoren.[4] 2004an Rolling Stone aldizkariak 13. postuan sailkatu zuen Buddy Holly The 100 Greatest Artists of All Time zerrendan.[5]
Hegazkin-istripu batean hil zen, Ritchie Valens eta The Big Bopperrekin hartu zuen hegaldi batean.
Discografia
aldatu- The "Chirping" Crickets (1957)
- Buddy Holly (1958)
- That'll Be the Day (1958)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aloha Criticon. Buddy Holly, Biografía, discografía y letras. .
- ↑ Eder, Bruce. Buddy Holly. Allmusic.com.
- ↑ NPR: Buddy Holly: 50 Years After the Music Died.
- ↑ rockhall.com. Buddy Holly. .
- ↑ «The Immortals: The First Fifty» Rolling Stone (946) 2004-4-15.
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |