Abenduaren 8
data
Abenduaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita bigarren eguna da, 343.a bisurteetan. 23 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1998 - Atletico Madrid Real Sociedad futbol partidua ikustera joandako Aitor Zabaleta gipuzkoarra erail zuen Vicente Calderón futbol zelaira zihoan joandako talde ultra batek.
MunduaAldatu
- 1917 - Cambraiko guduan alemaniarrek garaipen pirriko bat lortu zuten.
- 1980 - Mark David Chapmanek John Lennon erail zuen New Yorken.
- 1990 - ETAk bonba-auto bat Sabadellen leherrarazi zuen.
- 1991 - Bielorrusia, Errusia eta Ukrainako agintariek Estatu Burujabeen Erkidegoa sortu zuten.
- 2009 - Islamiar Magrebeko Al Kaidak bere gain hartu zuen hiru kooperante katalanen bahiketa Mauritanian.
- 2010 - Txileko Santiago hiriko kartzela batean egondako sutean 81 pertsona hil ziren.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1960 - The Sundowners filma estreinatu zen, Fred Zinnemannek zuzendu eta Deborah Kerr, Robert Mitchum eta Peter Ustinov aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1976 - Silver Streak ("Chicagoko Espresoa/Transamerika Espresoa") filma estreinatu zen, Arthur Hillerek zuzendu eta Gene Wilder, Jill Clayburgh, Richard Pryor eta Patrick McGoohan aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 - 48 Hrs. ("48 ordu") filma estreinatu zen, Walter Hillek zuzendu eta Nick Nolte eta Eddie Murphy aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 - The Verdict ("Epaia") filma estreinatu zen, Sidney Lumetek zuzendu eta Paul Newman, Charlotte Rampling, Jack Warden, James Mason eta Milo O'Shea aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 - Vertical Limit ("Muga Bertikala") filma estreinatu zen, Martin Campbellek zuzendu eta Chris O'Donnell, Bill Paxton, Robin Tunney, Scott Glenn, Izabella Scorupco, Temuera Morrison eta Stuart Wilson aktoreek antzeztu zuten.
- 2006 - Apocalypto filma estreinatu zen, Mel Gibson estatubatuar-australiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendua.
- 2006 - Blood Diamond ("Odolezko Diamantea") filma estreinatu zen, Edward Zwickek zuzendu eta Leonardo DiCaprio, Jennifer Connelly, Djimon Hounsou, Michael Sheen eta Arnold Vosloo aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2009 - Sebastien Gonzalez 2009ko Lau eta erdiko Pilota Txapelketako txapeldun berria bilakatu zen.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1855 - Eduardo Sanz Escartín, nafar soziologoa eta politikaria (h. 1939).
- 1884 - Ascensio Martiarena, euskal margolaria (h. 1966).
- 1893 - Pierre Etxebaster, euskal herritar tenislaria, jeu de paume kategorian historian izan den onena (h. 1980).
- 1911 - Sauveur Ducazeaux, lapurtar txirrindularia (h. 1987).
- 1918 - Juan Manuel Alonso-Allende, euskal kirolaria, belaren Snipe eta Star klasetan aditua (h. 1984).
- 1926 - José María Laso, bizkaitar filosofo eta ekintzaile komunista (h. 2009).
- 1934 -
- Iñaki Beobide, gipuzkoar kultura-sustatzaile, telebista-ekoizle eta Euskaltzain urgazlea.
- Jon Cortina, euskal apaiz jesuita eta ingeniaria (h. 2005).
- 1937 - Concha Chaos, Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen sortzailea, Ávilan (h. 2014).
- 1945 - Juan Miguel Gutiérrez, gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua, dokumentalgintzan espezializatua (h. 2019).
- 1953 - Sabino Ormazabal, militante ekologista eta antimilitarista, indarkeria-ez aktiboaren bultzatzailea.
- 1963 -
- Amaia Aranzabal, gipuzkoar mendizalea.
- Ima Garrastatxu, Durangoko alkatea.
- 1966 - Luistxo Fernandez, gipuzkoar kazetari, informatikazale, idazle eta blogaria.
- 1970 - Juan Manuel de Prada, gaztelerazko bizkaitar idazle eta artikulista.
- 1971 - Ibon Fernandez Iradi, gipuzkoar ETAkidea.
- 1980 - Raúl Iturralde, nafar futbolaria.
- 1982 - Julen Aginagalde, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- 1991 - Beñat Txoperena, nafar txirrindularia.
MunduaAldatu
- K. a. 65 - Horacio, Antzinako Erromako poeta (h. K. a. 8).
- 1021 - Anshi Wang, txinatar idazle klasikoa eta politikaria (h. 1086).
- 1542 - Maria Estuardo, Eskoziako erregina (h. 1587).
- 1626 - Suediako Kristina, Suediako erregina.
- 1708 - Frantzisko I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1765).
- 1751 - Friedrich Heinrich Füger, klasizismo garaiko alemaniar margolaria (h. 1818).
- 1808 - Mariano Pérez Cuenca, espainiar idazle eta elizgizona.
- 1813 - Adolph Kolping, alemaniar apaiz katolikoa (h. 1865).
- 1815 - Adolph Menzel, alemaniar margolaria (h. 1905).
- 1818 - Karlos III.a Monakokoa, Monakoko printzea (h. 1889).
- 1832 - Bjørnstjerne Bjørnson, norvegiar politikari eta idazlea, 1903ko Literaturako Nobel Saria (h. 1910).
- 1842 -
- Alphonse Louis Nicolas Borrelly, frantziar astronomoa (h. 1926).
- Gergely Csiky, hungariar antzerkigilea eta idazlea (h. 1891).
- 1861
- Aristide Maillol, frantziar margolari eta eskultorea (h. 1944).
- Georges Méliès, frantziar zinemagilea (h. 1938).
- 1864 - Camille Claudel, frantziar eskulturgilea (h. 1943).
- 1865 - Jean Sibelius, finlandiar konpositorea (h. 1957).
- 1869 - René Worms, frantziar soziologoa (h. 1926).
- 1881 -
- Albert Gleizes, frantziar margolari kubista.
- Padraic Colum, irlandar-estatubatuar poeta eta dramaturgoa.
- 1882 - Manuel Ponce, mexikar musikagilea (h. 1948).
- 1886 - Diego Rivera, mexikar margolaria (h. 1957).
- 1890 - Bohuslav Martinu, txekiar musikagilea eta biolinista (h. 1959).
- 1892 - Herbert John Louis Hinkler, australiar hegalaria (h. 1933).
- 1894 -
- Florbela Espanca, portugaldar idazlea (h. 1930).
- Elzie Crisler Segar, estatubatuar marrazkilari eta komikilaria (h. 1938).
- James Grover Thurber, estatubatuar idazlea eta marrazkilaria (h. 1961).
- 1903 - Zelma Watson George, afro-amerikar opera-abeslari, musikologo eta diplomatikoa (h. 1994).
- 1907 - Tony Aubin, frantziar konpositorea (h. 1981).
- 1908 - Max Roqueta, okzitanierazko idazlea (h. 2005).
- 1909 - Gratien Gélinas, kanadar antzerkigilea (h. 1999).
- 1910 - Concha Piquer, espainiar abeslaria (h. 1990).
- 1911 - Lee J. Cobb, estatubatuar aktorea (h. 1976).
- 1916 - Richard Fleischer, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2006).
- 1919 - Mieczysław Weinberg, poloniar jatorriko errusiar musikagilea (h. 1996).
- 1922 - Lucian Freud, britainiar margolaria (h. 2011).
- 1925
- Sammy Davis Jr., estatubatuar aktore eta abeslaria (h. 1990).
- Carmen Martín Gaite, espainiar idazlea (h. 2000).
- 1927 -
- Niklas Luhmann, alemaniar soziologoa (h. 1998).
- Vladimir Shatalov, kosmonauta.
- 1928 - Jean François-Poncet, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente bitartekaria (h. 2012).
- 1930 - Maximilian Schell, suitzar aktorea (h. 2014).
- 1932 -
- Charly Gaul, luxenburgotar txirrindularia (h. 2005).
- Francisco Tomás y Valiente, espainiar legelaria (h. 1996).
- 1935 - Hans-Jürgen Syberberg, alemaniar zinema-zuzendaria.
- 1936 - David Carradine, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1938 - John Kufuor, Ghanako presidentea.
- 1939 -
- James Galway, flautajolea.
- Dariush Mehrjui, irandar zinema-zuzendaria.
- 1941 - Geoff Hurst, ingeles futbolari ohia.
- 1943 - Jim Morrison, estatubatuar idazle eta poeta eta The Doors taldeko abeslaria (h. 1971).
- 1945 - John Banville, Benjamin Black, irlandar idazlea, drama egokitzailea eta gidoilaria.
- 1947 -
- Gregg Allman, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, The Allman Brothers Band taldearen sortzaileetako bat (h. 2017).
- Thomas Cech, estatubatuar zientzialaria, 1989ko Kimikako Nobel Saria.
- Kati-Claudia Fofonoff, finlandiar poeta, itzultzailea eta idazlea (h. 2011).
- Margaret Geller, estatubatuar astronomoa eta irakaslea.
- 1949 - Esperanza D'Ors, espainiar eskultorea.
- 1953 - Kim Basinger, estatubatuar aktorea.
- 1955 - Joe Maggard, estatubatuar aktorea.
- 1957 - Cai Guo-Qiang, AEBetan bizi den txinatar artista.
- 1964 - Teri Hatcher, estatubatuar aktorea.
- 1966 -
- Rim Banna, palestinar musikagile eta abeslaria (h. 2018).
- Sinéad O'Connor, irlandar abeslaria.
- 1967 - Xavier García Albiol, kataluniar politikaria, Kataluniako Alderdi Popularreko presidentea.
- 1976 -
- Dominic Monaghan, ingeles aktorea.
- Camille Raymond, frantziar aktorea.
- 1977 - Sébastien Chabal, frantziar errugbi jokalari ohia.
- 1978 - Ian Somerhalder, estatubatuar aktore, modelo eta produktorea.
- 1980 - Shakina Nayfack, estatubatuar emakumezko aktore eta ekintzaile transgeneroa.
- 1982 - Nicki Minaj, trinitatear rap eta hip hop abeslari eta konposatzailea.
- 1985 - Dwight Howard, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1993 - AnnaSophia Robb, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- 1994 - Raheem Sterling, jamaikar-britainiar futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1576 - Antonio I.a Agaramontarra, Agaramontar leinuko eta Gaskoiniako zein Nafarroako higanoten burua (j. 1526).
- 1869 - Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar, bertsolaria (j. 1835).
- 1925 - Juan Manuel Lertxundi, euskal idazlea (j. 1870).
- 1970 - Roberto Pérez Jauregi, eibartar gaztea, Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazio batean poliziak emandako tiroen ondorioz (j. 1949).
MunduaAldatu
- 597 - Fredegunda, Neustriako erregina frankoa.
- 899 - Arnulfo Karintiakoa, Ekialdeko Frantziako errege karolingioa.
- 1550 - Gian Giorgio Trissino, italiar idazlea (j. 1478).
- 1638 - Ivan Gundulić, dalmaziar olerkaria (j. 1589).
- 1681 - Gerard ter Borch, herbeherear pintore barrokoa (j. 1617).
- 1808 - Maria Badengoa, Bruswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (j. 1782).
- 1830 - Benjamin Constant, suitzar jatorriko frantsesezko idazlea eta Frantziako politikaria (j. 1767).
- 1859 - Thomas De Quincey, ingeles idazlea (j. 1785).
- 1864 - George Boole, britainiar matematikari, filosofo eta logikaria (j. 1815).
- 1894 - Pafnuti Txebixev, errusiar matematikaria (j. 1821).
- 1903 - Herbert Spencer, britainiar filosofoa (j. 1820).
- 1907 - Oskar II.a Suediakoa, Suediako erregea eta Norvegiako erregea (j. 1829).
- 1909 - Whitcomb Judson, estatubatuar makina saltzaile, ingeniari mekanikoa eta asmatzailea, kremailera modernoaren sortzailea (j. 1846).
- 1922 - Liam Mellows, irlandar errepublikarra (j. 1892).
- 1930 - Florbela Espanca, portugaldar idazlea (j. 1894).
- 1932 - Gertrude Jekyll, ingeles lorezain, taxonomo, paisaia arkitekto, artista eta idazlea (j. 1843).
- 1978 - Golda Meir, Israelgo lehen ministroa, Israelgo estatu modernoaren sortzaileetakoa (j. 1898).
- 1980 - John Lennon, Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea, jarraitzaile batek tirokatuta (j. 1940).
- 1981 - Big Walter Horton, estatubatuar abeslari eta harmonika-jotzailea (j. 1917).
- 1983 - Keith Holyoake, Zeelanda Berriko lehen ministro eta gobernadore orokorra (j. 1904).
- 1990 -
- Tadeusz Kantor, poloniar eszenografo eta antzerki-zuzendaria (j. 1915).
- Martin Ritt, estatubatuar antzezlea eta zinemagilea (j. 1914).
- 1994 -
- Antônio Carlos Jobim, brasildar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1927).
- Enrique Líster, galiziar militar eta politikari komunista (j. 1907).
- 2001 - Betty Snyder Holberton, ENIAC helburu orokorreko lehen konputagailu digitalaren sei programatzaileetako bat (j. 1917).
- 2009 - Claude Vasconi, frantziar arkitektoa (j. 1940).
- 2011 - Zelman Cowen, Australiako Gobernadore Orokorra (j. 1919).
- 2013 - John Cornforth, australiar-britainiar kimikaria, 1975eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- 2016 - John Glenn, estatubatuar politikari eta astronauta (j. 1921).
- 2018 - Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (j. 1925).
- 2019 - René Auberjonois, estatubatuar aktorea (j. 1940).
- 2020 - Alejandro Sabella, argentinar futbolaria eta futbol entrenatzailea (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Sorne, Sorkunde, Kontxi, Inma, Kontxesi eta Izortza.
- Andre Maria Sortzez Garbiaren jaia: Hego Euskal Herria eta Espainian jai eguna.