Ekainaren 23
data
Ekainaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita hamalaugarren eguna da, 175garrena bisurteetan. 191 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1448 - Arrasateko sutea
- 1778 - Euskal Herrian uholdeak jazo ziren.
- 1976 - Zarautzen inkontrolatuek Enrike Kelleren txaletan bonba bat leherrarazi zuten.
- 1997 - Dina Bilbao euskal triatleta eta abenturazalea eta Iñigo Ross Karibe Itsasoan desagertu ziren.
- 2005 - Juan Jose Ibarretxe laudiarra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.
- 2006 - Fernando Grande Marlaska epaileak bi enpresaburu nafarren atxiloketa agindu zuen, ustez ETAri ordainketak egin izanagatik.
- 2011 - Yolanda Barcina politikaria Nafarroako presidente izendatu zuten.
Mundua aldatu
- 1314 - Bannockburneko gudua, Eskoziako Erresumak Ingalaterrako Erresumaren inbasio ahalegina garaitu eta bere independentzia mantendu zuen.
- 1823 - Antonio José de Sucre Peruko gobernadore izendatu zuten.
- 1952 - Ameriketako Estatu Batuek Ipar Korea bonbardatu zuten.
- 1953 - Seán Lemass politikaria Irlandako Errepublikako Taoiseach izendatu zuten.
- 1961 - Bizertako krisialdiaren ondorioz hiria frantziarren eskuetan erori zen.
- 1984 - Galizian Os Pinos abestia bertako ereserkia ofiziala izendatu zuten.
- 1995 - Angolako gerra amaitu zen.
- 1997 - Dina Bilbao euskal triatleta eta abenturazalea eta Iñigo Ross Karibe Itsasoan desagertu ziren.
- 2001 - Richter eskalan 6,9 graduko lurrikara batek Peruko Arequipa, Moquegua eta Tacna hiriak suntsitu zituen.
- 2010 -
- Espainiako Senatuak estatuko leku publikoetan burka debekatzea agindu zion gobernuari.
- Kataluniako Castelldefels hiriko hiriko Castelldefels Platja geltokian tren istripua gertatu zen. 12 pertsona hil ziren eta beste 14 zauritu egon ziren.
- 2016 - Erresuma Batua eta Gibraltar Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketan Brexitak —ezetzak— irabazi zuen.
- 2018 - 11-16 urte bitarteko hamabi mutil eta beraien begiralea Thailandiako Tham Luang leizean harrapatuta gelditu ziren. Erreskate operazioa antolatu eta uztailaren 8 eta 10 bitartean denak atera zituzten bizirik. Urpekari militar bat hilik suertatu zen operazioaren prestaketetan.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 2007 - The Rolling Stones taldearen A Bigger Bang birako kontzertua Anoetako estadioan.
Mundua aldatu
- 1897 - Agua, azucarillos y aguardiente (euskaraz: Ura, azukre-koskorrak eta pattarra), Federico Chuecaren zarzuela estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- 1970 - Kelly's Heroes ("Kellyren Heroiak") filma estreinatu zen, Brian G. Huttonek zuzendu eta Clint Eastwood, Telly Savalas, Don Rickles, Carroll O'Connor eta Donald Sutherland aktoreek antzeztu zuten.
- 1989 - Batman filma estreinatu zen, Tim Burtonek zuzendu eta Jack Nicholson, Michael Keaton, Kim Basinger, Robert Wuhl, Pat Hingle, Billy Dee Williams, Michael Gough eta Jack Palance aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1989 - Honey, I Shrunk the Kids filma estreinatu zen, Joe Johnstonek zuzendu eta Rick Moranisek antzeztu zutelarik.
- 2000 - Me, Myself & Irene ("Ni, Neroni eta Irene") filma estreinatu zen, Farrely anaiek zuzendu eta Jim Carrey, Renée Zellweger, Chris Cooper, Robert Forster eta Richard Jenkins aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 - Chicken Run ("Oilaskoak Ihesean") filma estreinatu zen, Peter Lord eta Nick Parkek zuzendu eta Julia Sawalha, Mel Gibson, Timothy Spall, Phil Daniels, Tony Haygarth eta Miranda Richardson aktoreek bikoiztu zuten.
- 2004 - Michael Moore estatubatuar filma zuzendari eta idazlaren Fahrenheit 9/11 dokumentala estreinatu zen.
- 2006 - The Wind That Shakes the Barley filma Irlanda eta Erresuma Batuan estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1998 - Orozkoko udal pilotalekua inauguratu zen.
- 2013 - Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finalean Olaizola II.ak Martinez de Irujori 22-7 tantuko emaitzaz irabazi zion.
Mundua aldatu
- 1894 - Nazioarteko Batzorde Olinpikoa sortu zen Parisen, Pierre de Coubertin baroiak bultzatuta.
- 1993 - Lausannen (Suitza) Museo Olinpikoa inauguratu zuten.
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1727 - Antonio Arriaga, arabar militarra, Ameriketan hainbat agintari postu izan zituena (h. 1780).
- 1882 - Juan Jose Lete Oregi, gipuzkoar antzerki-idazlea (h. 1955).
- 1890 - Juan de los Toyos, euskal herritar politikari sozialista (h. 1965).
- 1900 - Bernard de Coral, Urruñako alkatea (h. 1987).
- 1902 - Juan Arakistain, palazko pilotari bizkaitarra.
- 1922 - Juan San Martin, eibartar arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina (h. 2005).
- 1939 - Jose Angel Garcia de Kortazar, euskal historialaria, Goi Erdi Aroan aditua.
- 1944 - Begoña Sopelana, bizkaitar maistra eta soziologoa, emakume aitzindaria lankidetzan (h. 1999).
- 1956 - Julia Juániz, nafar muntatzaile eta bideoartista.
- 1961 - Ignacio Ugartetxe, Bilboko Athletic Clubeko presidentea.
- 1967 - Álex Pina, nafar gidoigile eta ekoizlea.
- 1969 - Jesús Unanua, nafar futbolari ohia.
- 1974 - Asier Sota, gipuzkoar antzezle eta umorista.
- 1978 - Maitane Azurmendi, bizkaitar margolaria.
- 1995 - Nikola Zalduegi, bizkaitar aktorea.
- 2003 - Iker Aldai, bizkaitar futbolaria.
Mundua aldatu
- 1501 - Perino del Vaga, italiar margolaria (h. 1547).
- 1534 - Oda Nobunaga, Japoniako Sengoku aroko jauntxoa (h. 1582).
- 1668 - Giambattista Vico, italiar filosofoa (h. 1744).
- 1703 - Maria Leszczyńska, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea (h. 1768).
- 1763 - Josefina de Beauharnais, Josefina Bonaparte, Frantziako enperadorea (h. 1814).
- 1846 - Gaston Maspero, frantziar egiptologoa (h. 1916).
- 1859 - Édouard Michelin, frantziar industriala, bere anaiarekin batera Michelin konpainiaren sortzailea (h. 1940).
- 1862 - Maria de la Paz Borboikoa, Espainiako infanta (h. 1949).
- 1869 - Jeanne Paquin, frantziar diseinatzailea, lehenengo emakumezko diseinatzaile handia eta moda modernoan aitzindaria (h. 1936).
- 1872 - Henri Hubert, frantziar arkeologoa eta erlijio konparaketan soziologo aditua (h. 1927).
- 1875 - Carl Milles, suediar eskultorea (h. 1955).
- 1879 -
- Angelina Beloff, errusiar-mexikar artista (h. 1969).
- Huda Sha'arawi, egiptoar poeta, kazetaria, aktibista feminista eta nazionalista (h. 1947).
- 1883 - Alan Brooke, britainiar militarra (h. 1963).
- 1889 - Anna Akhmatova, errusiar poeta, XX. mendeko Errusiako poetarik gailenetakoa (h. 1966).
- 1894 -
- Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregea (h. 1972).
- Alfred Kinsey, estatubatuar biologoa, sexologia arloan egindako lanarengatik ospetsua (h. 1956).
- 1901 - Otto Heckmann, alemaniar astronomoa (h. 1983).
- 1905 - Isaac Schapera, britainiar antropologoa (h. 2003).
- 1906 - Wolfgang Koeppen, alemaniar idazlea (h. 1996).
- 1907 - James Meade, ingeles ekonomialaria, 1977ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1995).
- 1909 - Li Xiannian, Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 1992).
- 1910 -
- Jean Anouilh, frantziar antzerkigilea (h. 1987).
- Berta Hansson, suediar artista eta hezitzailea (h. 1994).
- 1912 - Alan Turing, ingeles matematikaria, kriptografoa eta filosofoa, informatika modernoaren gurasotzat hartua (h. 1954).
- 1919 - Mohamed Boudiaf, Aljeriako presidentea (h. 1992).
- 1921 - Carmelina Sánchez-Cutillas, espainiar historialaria eta idazlea, eleberrigile eta poeta (h. 2009).
- 1925 - Oliver Smithies, britaniar genetikaria, 2007ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2017).
- 1926 - Arnaldo Pomodoro, italiar eskultorea.
- 1927 - Bob Fosse, estatubatuar koreografoa eta zinema zuzendaria (h. 1987).
- 1929 -
- June Carter, estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea (h. 2003).
- Henri Pousseur, belgikar musikagilea eta musikaren teorikoa (h. 2009).
- 1930 -
- Donn F. Eisele, estatubatuar astronauta (h. 1987).
- John Elliott, britainiar historialari eta hispanista (h. 2022).
- Elza Soares, brasildar sanba, bossa nova eta Brasilgo herri musika abeslaria eta musikagilea (h. 2022).
- 1931 -
- Urs Jaeggi, suitzar idazle, soziologo eta margolaria.
- Ola Ullsten, Suediako lehen ministroa (h. 2018).
- 1936 -
- Richard Bach, estatubatuar idazle eta hegazkinlaria.
- Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (h. 1976).
- Costas Simitis, Greziako lehen ministroa.
- 1937 - Martti Ahtisaari, finlandiar politikaria eta 2008ko Bakearen Nobel Saria (h. 2023).
- 1939 - Álvaro Pombo, espainiar narratzailea, saiakeragilea eta olerkaria.
- 1940 -
- Wilma Rudolph, estatubatuar atleta (h. 1994).
- Stuart Sutcliffe, britainiar margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea (h. 1962).
- 1941 - Rashika El Ridi, egipziar immunologoa.
- 1942 - Martin John Rees, estatubatuar astronomoa.
- 1943 -
- Vinton Cerf, estatubatuar programatzailea eta Interneten aitzindaria.
- James Levine, estatubatuar orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea (h. 2021).
- 1945 - John Garang, sudandar politikari eta militarra, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena (h. 2005).
- 1953 - Armen Sarkissian, Armeniako presidentea.
- 1954 - Carmen Pinós, kataluniar arkitektoa.
- 1957 - Frances MacDormand, estatubatuar aktorea.
- 1961 - Andrea Borella, italiar eskrimalaria, florete modalitatekoa.
- 1963 - Liu Cixin, nagusiki zientzia-fikzioa idazten duen txinatar idazlea.
- 1964 - Kenji Honnami, japoniar futbolari ohia.
- 1969 -
- Noa, israeldar abeslaria.
- Fernanda Ribeiro, portugaldar atleta, iraupen luzeko lasterketetan aditua.
- 1970 - Yann Tiersen, bretainiar musikagilea.
- 1972 -
- Selma Blair, estatubatuar aktorea.
- Go Oiwa, japoniar futbolari ohia.
- Zinedine Zidane, aljeriar jatorriko frantziar futbolari eta entrenatzailea.
- 1973 -
- Eisuke Nakanishi, japoniar futbolari ohia.
- Marija Naumova. Marie N, letoniar abeslaria.
- 1975 -
- KT Tunstall, eskoziar pop, rock eta folk kantautore eta musikaria.
- Shuhei Terada, japoniar futbolari ohia.
- 1976 -
- Paola Suárez, argentinar tenislari-ohia.
- Patrick Vieira, Senegalen jaiotako frantziar futbolaria.
- 1977 - Hayden Foxe, australiar futbolari ohia.
- 1979 - Shigeki Tsujimoto, japoniar futbolari ohia.
- 1980 -
- Mireia Calafell i Obiol, kataluniar poeta, idazle eta kultur ekoizlea.
- Melissa Rauch, estatubatuar aktorea.
- Francesca Schiavone, italiar tenislari ohia.
- 1982 - Bart Aernouts, belgikar txirrindularia.
- 1984 -
- Duffy, galestar abeslaria, abestigilea eta aktorea.
- Drago Pasalić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- 1986 - Simon Špilak, esloveniar txirrindularia.
- 1988 - Simão Mate Junior, mozambiketar futbolaria.
- 1989 - Lisa Carrington, zeelandaberritar kanoalaria.
- 1990 - Laura Ràfols, kataluniar futbolari ohia eta fisioterapeuta.
- 1993 - Mariam Barghouti, palestinar-estatubatuar idazle, blogari, ikertzaile, iruzkingile eta kazetaria.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 956 - Urraka Iruñekoa, Iruñeko infanta eta Leongo erregina ezkontidea.
- 1870 - Victor Luis Gaminde, bizkaitar politikari liberala (j. 1801).
- 1954 - Karmele Errazti, euskal idazlea (j. 1885).
- 1963 - Paulino Gómez, euskal okina eta politikari sozialista (j. 1891).
- 1967 - Peio Erramuzpe, baxenafar bertsolaria (j. 1880).
- 1987 - Sauveur Ducazeaux, lapurtar txirrindularia, Colmarren (j. 1911).
- 1994 - Juan Antonio Castro Izagirre, gipuzkoar militarra, Espainiako eta Frantziako itsas armadetan aritutakoa (j. 1911).
- 2019 - Luis Alberto Agiriano, arabar politikaria (j. 1940).
Mundua aldatu
- 79 - Vespasiano, erromatar enperadorea (j. 9)
- 840 - Luis Errukitsua, Frankoen erregea, Mendebaldeko enperadorea eta Akitaniako erregea (j. 778).
- 1537 - Pedro de Mendoza, espainiar militar, almirante eta konkistatzailea (j. c. 1487).
- 1662 - Koxinga, Ming dinastiako buruzagi militarra (j. 1624).
- 1831 - Mateo Albeniz, espainiar konpositorea (j. 1765).
- 1848 - Maria Leopoldina Austria-Estekoa, Austriako artxidukesa eta Bavariako printzesa-hautesle ezkontidea (j. 1776).
- 1852 - Karl Bryullov, errusiar margolaria (j. 1799).
- 1874 - Claudio Antón Luzuriaga, Errioxako legegizon eta politikaria (j. 1792).
- 1881 - Matthias Jakob Schleiden, alemaniar botanikaria (j. 1804).
- 1891 - Wilhelm Eduard Weber, alemaniar fisikaria (j. 1804).
- 1896 - Joseph Prestwich, [britainiar geologoa eta negozio-gizona (j. 1812).
- 1953 - Albert Gleizes, frantziar margolari, artearen teorialari eta filosofoa (j. 1881).
- 1956 - Reinhold Moritzevitx Glière, alemaniar-poloniar jatorriko sobietar musikagilea (j. 1875).
- 1959 - Boris Vian, frantziar idazle, olerkari, asmatzaile, ingeniari, musikari eta abeslaria (j. 1920).
- 1971 - Louis Lecoin, frantziar militante anarko-sindikalista (j. 1888).
- 1976 - Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (j. 1883).
- 1980 - Clyfford Still, estatubatuar margolaria (j. 1904).
- 1983 - Osvaldo Dorticós, Fidel Castroren Iraultzaren gidaria eta Kubako presidentea (j. 1919).
- 1988 - Liang Shuming, txinatar idazle eta filosofoa (j. 1893).
- 1995 - Jonas Salk, estatubatuar sendagilea, poliomielitisaren kontrako txertoa landu zuen lehena (j. 1914).
- 1996 -
- André Dumas, frantziar teologoa eta idazlea (j. 1918).
- Andreas Papandreu, Greziako lehen ministroa (j. 1919).
- 1998 - Maureen O'Sullivan, irlandar aktorea (j. 1911).
- 2006 - Aaron Spelling, estatubatuar telebista ekoizle eta idazlea (j. 1923).
- 2008 - Arthur Chung, Guyanako lehenbiziko presidentea (j. 1918).
- 2009 - Juri Zitsar, errusiar hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina (j. 1928).
- 2010 - Pete Quaife, ingeles musikaria eta artista, The Kinks taldeko sortzaileetakoa (j. 1943).
- 2011 - Peter Falk, estatubatuar aktorea, Columbo detektibea antzezteagatik ospetsua (j. 1927).
- 2012 - Brigitte Engerer, frantziar piano-jotzaile klasikoa (j. 1952).
- 2013 - Richard Matheson, estatubatuar eleberrigile eta zinema gidoilaria (j. 1926).
- 2015 - Nirmala Joshi, Ahizpa Nirmala, indiar moja katolikoa, Kalkutako Ama Teresaren lekua hartu zuena (j. 1934).
- 2016 -
- Astrea Barrios, bizkaitar politikaria, kazetaria eta aktibista feminista (j. 1914).
- Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (j. 1940).
- 2021 -
- John McAfee, anglo-estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, McAfee enpresaren sortzailea (j. 1945).
- Clare Peploe, britainiar-italiar zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria (j. 1941).
- Mila Ximénez, espainiar kazetaria, telebistako kolaboratzailea, idazlea eta bihotzeko prentsako pertsonaia (j. 1952).
- 2022 - Stien Kaiser, herbeheretar abiadurako patinatzailea (j. 1938).
- 2023 -
- Margia Dean, greziar jatorriko estatubatuar edertasun-modelo eta aktorea (j. 1922).
- Frederic Forrest, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Paul de Senneville, frantziar ekoizle eta musikagile (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Donibane suak (Donibane bezpera).
- Sehaska egutegiko izendegia: Ekine/Ekiñe/Ekhi/Eki/Ekhiñe.
- Nazio Batuen Administrazio publikoaren eguna.
- Luxenburgoko egun nazionala.
- Urte Berri Maputxea.