1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea

1936ko uztailaren 17 eta 18ko Espainiako estatu-kolpea Espainiako Bigarren Errepublikaren gobernuaren aurkako altxamendu militarra izan zen. Estatu-kolpearen porrotak Espainiako Gerra Zibila eta azken hauen amaieran, 1975era arte iraun zuen erregimen frankistaren ezarpena eragin zituen.

1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea
Espainiako Gerra Zibila
Espainiako Gerra Zibilaren hasierako mapa militarra.
Espainiako Gerra Zibilaren hasierako mapa militarra.
Data1936ko uztailaren 17tik 20raino
LekuaMelillan hasi eta Marokoko Protektoratu Espainiarrara zabaldu, Kanariak eta Iberiar Penintsulako eskualde batzuk
EmaitzaMatxinatuen porrot partziala. Espainiako Gerra Zibilaren hasiera.
Gudulariak
Espainia Espainiako Indar Armatuak (leialak) Espainia Espainiako Indar Armatuak (altxatuak)
Buruzagiak
Manuel Azaña
José Giral
José Miaja
Emilio Mola
José Sanjurjo
Gonzalo Queipo de Llano
Miguel Cabanellas
Francisco Franco

Estatu-kolpea

aldatu

1936ko uztailaren 17an Marokon armada matxinatu zen. Matxinadan CEDA alderdiaren buruzagi batzuen, tartean Ramón Serrano Suñer edo Mayaldeko kondea, laguntza izan zuten nahiz eta bere buruzagi nagusia zen Gil Roblesekin hitz egin. Azpirakariek ez zuten inoiz aurreikusi bere ekintzek gerra zibil bat eragingo zuela: Madrilen garaipen azkar bat izateko jokabide bortitz baten bitartez diktadura militar bat ezartzea zuten helburu bakarra, behin-betikoa edo monarkiaren aldekoa izango ez zen diktadura bat hain zuzen ere.[1]

Molak prestaturiko altxamendu militarrak, armadak bere aldeko ahobatezko jarrera ez zuenez, huts egin zuen. Gainera, jeneral matxinoek gobernuaren aldekoek baino lan egokiago egin zuten eta ofizial gazteek bere alde egin zuten. Hori zela eta, gerraren hasieran matxinoek eraginkortasun beliko handiagoa izan zuten.[2] eta gobernua botatzeko estatu-kolpe azkar bat estatua bi zatitan banatu zuen gerra ireki bilakatu zen: langileria eta burgesiaren arteko klase-borroka, boteretsuen alde egiten zuen Eliza Katolikoaren aurkako erlijio-borroka, hauteskundeetan azaldutako nahiaren aurka matxinaturiko armadaren aurkako borroka militarra eta fakzio ideologiko ezberdinen arteko gerra zibil fratrizida.[3]

Konplot militarraren prestaketa jada eskuindar biurtekoaren garaian hasi zen. Hala ere, kolpea txarto antolaturik eta, oroz gain, ez zuen herri-erresistentzia aintzat hartu. Ezkertiar alderdiek eta, batez ere, sindikatuek, Guardia de Asalto eta Goardia Zibilaren eta armadaren kide batzuen laguntza izan zutenak, Errepublikari leial eutsi eta bere kideak antolatu zituzten, milizia antolatu eta kolpea menderatu zuten Madrilen eta Bartzelonan.[4]

Ondorioak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Espainiako Gerra Zibila»

Matxinoek garaipena lortutako eskualdeetan (funtsean Nafarroa, iparraldeko Gaztela, Galizia eta iparraldeko Afrika) haiei leial ziren indar-armatuak bildu (gehiengo zabala zena) eta Errepublikaren aldeko eskualdeetara mugitu zituzten. Horrela estatu-kolpe gerra zibil bilakatu zen.

Bando errepublikanoan altxamendu militarrak benetako iraultza sozial eragin zuen. Anarkisten eskuetan zeuden eskualdeetan, lurraren kolektibizaziora lotu ziren. Beste eskualdetan sozialistak edo komunistak izan ziren nagusi. Hego Euskal Herrian, abertzaleek bultzaturiko gobernu autonomo sortu zuten, de facto Madrilgoarekiko independentea izan zena.

Katalunian industria kolektibizatu zuten. Generalitatek botere legala mantendu arren, Kataluniako Milizia Antifaxisten Biltzarrak politika baldintzatzen zuen. Kataluniar burgesia Frantziara edo eskualde frankistetara ihes egin eta Lliga Regionalistaren zenbait kide Francorekin elkarlanean aritu eta bestek, tartean Francesc Cambók, laguntza ekonomikoa eman zioten. Katalunia ere, de facto bilakatu zen independente. Hala ere, Generalitat baino CNT-FAIren eskuetan zegoen Kataluniako Milizia Antifaxisten Biltzarrak zuen botere betearazlea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Tusell Gómez 1998, 656 orr. .
  2. Tusell Gómez 1998, 659 orr. .
  3. Solé, Josep M.. (2003-12-28). 90. La repressió del bàndol republicà. in: En guàrdia!. Catalunya Ràdio.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Thomas 1977, 274 orr. .

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu