Okzitaniera, oc-eko hizkuntza izenaz ere ezaguna (occitan, lenga d'òc), Okzitania izeneko kultur eskualdeko erromantze hizkuntza da.

Okzitaniera
Occitan — lenga d'òc
Okzitanieraren lurraldea (1900.)
Datu orokorrak
Lurralde eremuaFrantzia, Italia, Monako eta Espainia
Hiztunak580.000
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaKatalunia
EskualdeaOkzitania
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoalatindar alfabetoa, classical norm of Occitan (en) Itzuli, Mistralian norm (en) Itzuli eta Norme bonnaudienne (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1oc
ISO 639-2oci
ISO 639-3oci
Ethnologueoci
Glottologocci1239
Wikipediaoc
IETFoc

Hedadura aldatu

Frantzian, Loira ibaitik hegoaldera mintzatzen da; halaber, Italiako Alpeetako zenbait bailara, eta aranera aldaera berezian, Araneko haranean (Katalunia).

Euskal Herriari dagokionez, Baiona, Miarritze eta Angelu aldean ere hitz egiten zen, eta Nafarroa Behereko iparraldeko herri batzuetan ere bai.

Okzitaniera Pirinioetako hegoaldean Erdi Aroan Nafarroako eta Aragoiko zenbait tokitan mintzatu zen, euskara eta nafarrera-aragoierarekin batera. Hiztunak Okzitaniatik (Gaskoniatik batez ere) jatorrizko merkatariak eta artisauak ziren, Done Jakueren bidean zeuden hiri berrietan geratu zirenak. Jakan XIII mendeko amaiera edo XIV mendeko hasiera arte mintzatu zen; Lizarran eta Iruñean XVI mendera arte. Zenbait dokumentu ofizialetan okzitaniera aurkitzen da, Establimentz de Jaca (XIII mendekoa) eta Fòr de Jaca (Jaka forua) erredakzio batzuetan, adibidez

 

Estimazioen arabera, okzitaniera 1.939.000 pertsonak hitz egiten dute, nahiz eta oso hizkuntza ahuldua den. Izaera ofiziala Araneko haranean soilik du, aranera izenaz aitortua, katalana eta gaztelaniarekin batera. Okzitaniera eta katalanaren arteko berdintasun ugari daude, ahoskeran eta idazkeran.

Aldaerak aldatu

 
Okzitanieraren hizkuntza-multzo nagusiak.
 
Okzitanieraren dialektoak.

Okzitaniera hainbat aldaeratan banaturik dago. Eztabaida dago aldaera horiek okzitanieraren dialektoak ote diren ala berezko hizkuntzak (gaskoiari buruz, batez ere). Haietako batzuek estandar propioak garatu dituzte, eta beraz, hizkuntzatzat har daitezke[1].

  • iparraldeko taldea (nord-occitan)
  • hegoaldeko taldea (occitan meridional)
  • gaskoia (gascon), dialekto bakarrekin

Lemosinera edo limousinera aldatu

Limousinera (lemosin) iparraldeko aldaera da, Limousin eskualdean (Frantzia) hitz egiten dena. Zehazkiago, Dordoinako iparraldean eta Charente ekialdean, Angulematik ekialdera, mintzatzen da.

Auverniera aldatu

Auverniera (auvernhat edo auverñat) Auvernia eskualdearen zatirik handienean (Aurillac inguruan —Orlhac okzitanieraz— izan ezik), Velayko lurralde ia osoan, Bourbonnais hegoaldean, Puy-de-Dome departamenduan mintzatzen da. Halaber, Cantal, Loira Garaia, Allier eta Creuseko inguru batzuetan ere hiztunak badira. Auvernhatera okzitanieraren iparraldeko aldaeraren barietatea da.

Vivano-alpinera edo alpinera aldatu

Vivano-alpinera (vivaroalpenc, vivaroaupenc) iparraldeko okzitanieraren parte da, eta Velayko inguru batzuetan, Vivarés iparraldean (Vivares Garaia), Dauphiné iparraldean, Nizardako (Itsas Alpeak) zati handienean, eta Alpeetan, bai Frantziako aldean eta baita Italiakoan ere (Okzitaniako haranak).

Proventzera aldatu

Proventzera (Provençau) Frantziako hego-ekialdean mintzatzen da, eta gaur egun bertako biztanleriaren gutxiengoak hitz egiten du. Modu azpidialektalean, halaber, Italiako ipar-mendebaldeko Alpeetako bailaretan ere badira hiztunak. Gainera, Calabriako (Italia) kostaldeko zonalde txiki batean ere (La Gardia herrian batik bat) proventzeraren hizkuntza komunitate txiki bat badago oraindik.

Nizardera aldatu

Nizardera (niçard, nissart, niçart) Nizan (Frantzia) eta bere lurralde historikoan (egungo Alpe Maritimoak) mintzatzen den proventzeraren azpialdaera da. Halaber, monakoerarekin batera, Monakon ere hiztun batzuk badira. Egile batzuen arabera, bestalde, nizardera hizkuntza galiar-italiarrei lotuta dago, bereziki dialekto liguriarrei, kontuan hartuz Nizako eskualdea 1860ko hamarkada arte hizkuntza hori mintzatzen zuten eta egun Italia diren lurralde horien parte zela.

Languedocera edo lengadocera aldatu

Lengadocera (lengadocian) Frantziako departamendu hauetan mintzatzen da: Lozère, Garona Garaia, Ariège, Gard, Dordogne, Cantal, Pyrénées-Orientales eta Gironda. Era berean, ondoko departamenduen zati batzuetan ere hiztunak badira: Aveyron, Lot, Lot-et-Garonne, Tarn-eta-Garona, Tarn, Aude eta Hérault.

Shuadit aldatu

Shuadit edo judeoproventzera 1977tik hiltzat jotzen da.

Gaskoia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gaskoi (hizkuntza)»

Gaskoia (gascon) okzitanieraren dialektoa da hizkuntzalari gehienentzat, nahiz eta beste batzuek hizkuntza autonomotzat hartzen duten. Gaskoiniako lurraldean hedatzen da. Halaber, gaskoiaren barruan lau aldaera nagusi bereizten dira: itsasoko landesa, barnealdeko landesa, bearnera, ariegera eta aranera (Kataluniako Val d'Aranen).

Berant Erdi Aroan eta merkatarien artean bereziki, gaskoia Aturriren hegoaldeko alde euskaldunetara hedatu zen, Angelu, Miarritze eta Baiona neurri handi batean gaskoituz. Euskal substratuaren eraginez edo, gaskoiak beste okzitaniar hizkuntzekiko ezaugarri bereziak ditu.

Aranera aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Aranera»

Aranera Val d'Aranen (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik Kataluniako Autonomia Erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota. 1984an aranera Val d'Arango hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.

Azkenik, autore batzuen ustez, frankoprovenzera edo arpitana, berezko hizkuntza bainoago, okzitanieraren aldaera edo okzitanieraren eta oïl hizkuntzen arteko trantsiziozko hizkuntza bide da.

Hezkuntza aldatu

Calandreta okzitanierazko eskolen izena da. Okzitania osoan zabalduta daude.

Literatura aldatu

Okzitanierazko literaturaren sustraiak Erdi Aroko trobadoreetan daude. Horren adibide dira Dante Alighieriren ahapaldi hauek, literatura okzitaniarraren pasarterik esanguratsuenetakoak:

Tan m'abellis vostre cortes deman,

qu'ieu no me puesc ni voill a vos cobrire.

Ieu sui Arnaut, que plor e vau cantan;

consiros vei la passada folor,

e vei jausen lo joi qu'esper, denan.

Ara vos prec, per aquella valor

que vos guida al som de l'escalina,

sovenha vos a temps de ma dolor!

Zure galdera adeitsua hain zait atsegin,
Non ezin dudan eta ez dizudan ezkutatuko.
Arnaut naiz ni, negarrez eta kantuz noana;
Atsekabez dakusat iraganeko erokeria,
Eta, alai dakusat aurrez espero dudan bozkarioa.
Orain, erregutzen dizut, botere horren bidez,
Zeinak eskaileraren goialdera zaramatzana,
Oroit zaitez garaiz ene sufrimenduaz.

Hedabideak aldatu

Telebista aldatu

Lo pantais ven realitat (Ametsak egia bihurtzen dira) leloarekin, 2013ko abenduaren 12an abiatu zuten interneten bidez okzitanierazko lehenengo telebista[2].

Erakunde eta elkarteak aldatu

Alde batetik, Conselh de la Lenga Occitana erakundeak hizkuntza arautzen du 1996tik eta, bestetik, Institut d'Estudis Occitans elkarterik zaharrena eta eragileena da.

Conselh horren ildotik 2011n Lo Congrès (Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana) erakunde berria sortu zuten okzitaniera arautzen duen eskualde arteko erakundea. Okzitanierari bizitasuna ematea eta haren garapenean laguntzea du helburu, hura ezagutzeko eta kodifikatzeko lan egiten du, okzitanieraren hainbat esparrutarako (lexikografia, lexikologia, terminologia, neologia, fonologia, ortografia, gramatika eta toponimia) tresnak sortuz.[3][4]

Hizkuntza-teknologia aldatu

Hizkuntza-teknologiarako oinarri diren okzitanierarako baliabideak eta tresnak ari dira garatzen azken urteetan. 2018tik Lo Congrès erakundea eta Toulouseko CNRS Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionala ari dira alor horretan Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko Ixa Taldearekin lankidetzan.[4][5][6][7]

  • Còrpus deu Congrès. [8]
  • Hiztegi elebakarra: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz
  • Hiztegi elebiduna: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz eta haien ordainak beste hizkuntza batzuetan
  • Analisi morfosintaktikoa: hitzen erroa, aurrizkiak eta atzizkiak banatzea
  • Analisi sintaktikoa: taldeak osatzen dituzten hitz-segidak ezagutzea
  • Okzitanierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
  • Okzitanierazko testuen detektagailua: testu batean okzitaniera identifikatzea
  • Okzitanieraren aldaerez idatzitako testuen detektagailua: okzitanieraren aldaerak identifikatu eta desberdintzea
  • Frantses-okzitaniera bikotearen itzulpen automatikoa.

Erabilera-datuak aldatu

2020an 8000 pertsonari inkesta soziolinguistikoa egin zitzaien.[9]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.