Robert McCartney

politikari britainiarra

Robert McCartney (Belfast, 1936ko apirilaren 24a) britainiar abokatu eta politikaria da. Britainia Handiko Alderdi Unionistako buruzagi nagusia izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, bizi zen hirian bertan, Belfasten. Karrera politikoa 1970eko hamarraldian hasi zuen, baina 1980ko hamarraldira arte ez zen nabarmendu, Hiritartasun Berdintasunaren Aldeko Kanpainaren buru izan ondoren, batez ere. Dena dela, 1996an iritsi zen karreraren gailurrera, Britainia Handiko Alderdi Unionistako buruzagi nagusi hautatu baitzuten. Alderdi horrek bi helburu nagusi zituen: batetik, Irlandaren eta Britainia Handiaren arteko legeria-osotasuna lortzea; bestetik, Ipar Irlandak eta Britainia Handiko gainerako estatuek elkarren arteko harremanak estutzea. Mc Cartneyk, Ipar Irlandako unionista protestanteen interesen ordezkari konbentzituak, boikota egin zion bake-prozesuari, Sinn Fein alderdia negoziazio-mahaira eseri zen unean eta IRA erakunde armatuak su-etena deitu ondoren, zalantza handiak baitzituzten IRAren beso politikoak bere gain har zezakeen konpromiso-mailaz. Dena dela, negoziazio-prozesuaren azken fasean, eragozpen gutxiago jarri zituzten.

Robert McCartney
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2003ko azaroaren 26a - 2007ko urtarrilaren 30a
Barrutia: North Down (en) Itzuli
Hautetsia: 2003ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Member of the 1st Northern Ireland Assembly (en) Itzuli

1998ko ekainaren 25a - 2003ko apirilaren 28a
Barrutia: North Down (en) Itzuli
Hautetsia: 1998 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Erresuma Batuko 52. Legebiltzarreko kidea

1997ko maiatzaren 1a - 2001eko maiatzaren 14a
Barrutia: North Down (en) Itzuli
Hautetsia: 1997ko Erresuma Batuko hauteskundeak
Erresuma Batuko 51. Legebiltzarreko kidea

1995eko ekainaren 15a - 1997ko apirilaren 8a
Barrutia: North Down (en) Itzuli
Hautetsia: 1995 North Down by-election (en) Itzuli
Member of the 1982–1986 Northern Ireland Assembly (en) Itzuli


Hautetsia: 1982 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBelfast1936ko apirilaren 24a (87 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBelfasteko Queen's unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Londres
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUK Unionist Party (en) Itzuli
Ulstergo Alderdi Unionista

Erreferentziak aldatu