Ireki menu nagusia

Brian Stowell (Douglas, Man Uhartea, 1936ko irailaren 6a - 2019ko urtarrilaren 18a) manxera hizkuntza suspertzeko lanetan dabilen ekintzaile nagusietako bat izan zen. Bere ikasketa garaietan manxera ondo ikasi eta jariakortasunez hitz egiteko gai zen. Uharteko agureekin grabaketak egin zituen manxera hitz egiten.

Brian Stowell
Bizitza
Jaiotza Douglas1936ko irailaren  6a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Douglas2019ko urtarrilaren  18a (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Liverpoolgo Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Manxera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, irrati-esataria, dozentea eta fisikaria

Gaelera jariakortasunez hitz egiteko gai bihurtu zen eta gaelerazko ikastaroak manxerazko ikastaroak egiteko baliatu zituen.

1990. urtean Brianek Contoyryssyn Ealish ayns Cheer ny Yindyssyn (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuaren manxerazko itzulpena) argitaratu zuen. 2006ko martxoan Dunveryssyn yn Tooder-Folley manxerazko lehenengo eleberri osoa argitaratu zuen.[1].

LanakAldatu

  • Contoyryssyn Ealish ayns Cheer ny Yindyssyn (1990)
  • Dunveryssyn yn Tooder-Folley (2006)

ErreferentziakAldatu