Hideki Shirakawa (japonieraz: 白川 英樹 Shirakawa Hideki?, Tokio, 1936ko abuztuaren 20a) japoniar kimikaria da. 2000ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Alan MacDiarmid eta Alan Heegerrekin batera polimero eroaleen aurkikuntzagatik.

Hideki Shirakawa

Bizitza
JaiotzaTokio1936ko abuztuaren 20a (87 urte)
Herrialdea Japonia
BizilekuaTokyo prefektura
Takayama
Mantxukuo
Taiwan under Japanese rule (en) Itzuli
Lehen hizkuntzajaponiera
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaTokyo Institute of Technology (en) Itzuli
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaShū Kanbara (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, ingeniaria, katedraduna eta akademikoa
Enplegatzailea(k)University of Tsukuba (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakAlan MacDiarmid
KidetzaJaponiako Zientzien Akademia

Mediku militar baten semea, Mantxukuon eta Taiwanen bizi izan zen. Ingeniaritza kimikoa ikasi zuen Tokioko Institutu Teknologikoan eta doktoratu ondoren Institutuko laborategian lan egin zuen.

Poliazetilenoa garatu zuen eta emaitza hau Alan MacDiarmid-i interesatu zitzaion Tokiora egindako bisita batean. Pennsylvaniako Unibertsitatean lan egitera gonbidatu zuten eta han poliazetilenoaren eroankortasun elektrikoa garatu zuten Seegerrekin batera.

1979an Tsukubako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

Kanpo estekak aldatu