Gizarte-mugimendu

gizartea aldatzea helburu duen gizabanakoen edo erakundeen multzo bat
Gizarte mugimendu» orritik birbideratua)

Gizarte-mugimendua edo mugimendu soziala hainbat kide elkartzeko asmoz sortutako talde antolatua da, xede edo eskakizun jakin batzuk aldarrikatzeko eta lortzeko helburua duena.[1] Normalean, gatazka sozial edo politiko baten inguruan sortutako talde informala da, norbanakoek edota antolakundeek osatutakoa. Gizarte mugimenduak helburu desberdinak izan ditzake, besteak beste erresistentzia edo gizarte aldaketa.

21. Korrikaren lekukoa, Milafrangan (Lapurdi).
Nekazarien kale agerraldia Jakartan.
Lanaren eta askatasunaren aldeko Washingtongo martxa non Martin Luther Kingek "I have a dream" hitzaldi ospetsua eman zuen..

Gizarte-mugimendu motak

aldatu

Asko dira. Hona hemen zabalduenak:

  • Sindikalismo: Langileen eskubideen aldeko erreibindikazioak.
  • Ekologismo: Izadiarekin lotzen den gizartea defenditzen du.
  • Espezismoaren aurkako mugimendua: Gizakien eta animalien arteko berdintasun sozial, juridiko eta morala defendatzen du. Beganismoarekin lotura estua du.
  • Bakezaletasun: Gerrak eta helburu politikoak dituen edozein indarkeria mota arbuiatzen du.
  • Feminismo: Gizonak eta emakumeak gizartean parekatzea du helburu.
  • Antirrazismo: Arraza edo etnia dela-eta gizakien artean edozein diskriminazio baztertzen du.
  • Antifaxismo: Eskuin-muturreko ideologien aurkako mugimendua.
  • LGBT mugimendua: LGBT kolektiboaren parte den edozein pertsonaren diskriminaziorik eza eta eskubideen aldarrikapena defendatzen ditu
  • Antikontsumismo: Merkatuak eragindako gehiegizko kontsumoaren aurkako jarrera.
  • Globalizazioaren aurkako mugimendu: Globalizazioa deiturikoak eragindako desberdintasunak salatzen ditu.
  • Laizismo: Erlijio nagusirik gabeko estatua defendatzen du, hau da, Laikoa.
  • Askapenaren teologia: Mugimendu katolikoa pobreenen alde.
  • Euskararen aldeko mugimenduak: Hizkuntzaren eskubideak eta ahalmenak defendatzen diztuzte.

Ezaugarriak

aldatu

Hauek dira elkarrekin dituzten ezaugarri batzuk:

  • Gizabanakoen, taldeen eta erakundeen arteko interakzio-sareak dira.
  • Nortasun partekatua dute, kide izatearen zentzua biltzen ditu.
  • Arazo edo gatazka amankomun batetik abiatuta antolatzen dira.
  • Gizarte-ordena aldatzeko ekintza kolektiboko estrategiak garatzen dituzte.
  • Kideek denboran irauten duten lotura egonkorrak dituzte.[2]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Soziologia Hiztegia] [2018]
  2. Alejandro Balbiano , Politica y ciudadania, Santillana 2013.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.