Ireki menu nagusia

Alkate

udalerri bateko burua

AlkateaHego Euskal Herrian—, auzapezaIpar Euskal Herrian; zubereraz, aüzapeza— edo udalburua udal gobernuan kargu publiko gorena duen pertsona da.

Sistema askotan, Euskal Herrian barne, alkatea hauteskunde bidez hautatzen den politikaria da. Munduan zehar askotariko lege eta ohiturak daude, alkatearen boterea eta erantzukizunak zehazteko.

MunduanAldatu

EspainiaAldatu

Espainian, 4 urtero estatu osoan herri-hauteskundeetara deitzen du Erregeak. Bisurtearen aurreko urtearen maiatzaren 4. asteko igandean egiten dira 1979tik. Halere, Europako Parlamenturako hauteskundeak daudenean urte berean (1999 eta 2019) europar hauteskundeen datara mugitzen da.

Hauteskunde hauek autonomia erkidego askoren hauteskundeekin batera deitzen dira (guztiak EAE, Galizia, Katalunia eta Andaluzia izan ezik).

Hauteskundeak eta gero, zinegotziak zerrendabururen bat bozkatzen dute. Inor ez badu gehiengo osoa lortzen; zerrendaburu bozkatuena alkate izendatzen da.[1]

EtimologiaAldatu

alkate hitza arabierazko قاضي, qāḍī, «epaile» etimotik dator.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  1. «BOE.es - Documento consolidado BOE-A-1985-11672» www.boe.es . Noiz kontsultatua: 2019-01-27.