Ireki menu nagusia

Wikipedia β

Euskal Autonomia Erkidegoa
Escudo del Pais Vasco.svg
Gobernua
Egoitzak
Botere betearazlea
Botere legegilea
Botere judiziala
Ordezkaritzak
Erakunde nagusiak
Aldizkariak
Webgunea

Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumena. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Arabako hiriburu Gasteizko Lakua auzoan dago; hortik dator maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere aipatzea.

Jaurlaritzaren burua lehendakaria da (gaur egun, Iñigo Urkullu), eta bizileku edo egoitza ofiziala Gasteizko Ajuriaenea jauregian du. Eusko Jaurlaritzaren kontrola daraman erakundea edo parlamentua Eusko Legebiltzarra da, eta orobat lehendakaria aukeratzen duena. Legebiltzarraren egoitza ere Gasteizen dago.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Lehenbiziko Eusko JaurlaritzaAldatu

Eusko Jaurlaritza 1936an sortu zen, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta aurreneko lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen. Lehenbiziko Eusko Jaurlaritzaren nahiz Lehendakaritzaren egoitza Bilboko Carlton hotelan egon zen. Eraikin hau 1919an Manuel Maria Smith arkitektoak diseinatu zuen eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen gizarte eta kultur gertakizun garrantzitsu ugariren lekuko izan da, gaur egun Bilboko eraikin nabarmenetako bat delarik.

Autonomiak, ordea, ez zuen luze iraun: Francisco Francoren altxamendua nagusitu zenean, bertan behera gelditu ziren Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuak.

Lehenengo Eusko Jaurlaritzaren programaAldatu

« Herriaren nahiei jaramon eginez eta espainiar Errepublikako Gorteek onarturiko Euzkadiko autonomia Estatutuan agertzen diren aginduak betez, behin-behineko Eusko Jaurlaritza osatu berri honek euskal herritarrei bere jardueraren programako puntu garrantzitsuenak agertu nahi dizkio; eta Jaurlaritza eratzen duten alderdi guztiek bat egiten duten zentrua izanik, premiazko helburutzat garaipena lortzea eta bakea ezarri eta antolatzea duela adierazten du gerra Kabinete moduan, hitzak berak duen esanahi osoa kontutan izanda.

Beraz:

Euskal herritar guztien banakako eta gizarteko eskubideak errespetatu eta bermatuko ditu eta, horren ondorioz, baita erlijio sinismen eta elkarte guztiak, elkarte horietako kideen eta euren ondasunen segurtasuna, betiere Konstituzioak ezartzen dituen aginduak kontutan hartuta. Izaera erlijiosoak ez die errurik kenduko legearen aurkako ekintza politikoetatik sortzen diren erantzukizunei.

Behin-behineko Eusko Jaurlaritza bere lehendakariaren eta Defentsa Sailaren bitartez zuzenduko du gerra, aginte bakarra ezarriko du eta justizia militarraren kodera lotuta dauden milizia guztiak albait lasterren militarizatuko ditu (...).

Eusko Jaurlaritzak zorrotz eutsiko dio ordena publikoari eta beharrezkoa balitz neurri gogorrak eta bereziak hartuko ditu (...).

Ahalik eta arinen hasiko da foru ertzaintza eratzen; gaur egungo beharrizanei erantzuteko antolatuta dagoen eta modernoa eta eraginkorra den ertzaintza (...).

 »

1936ko estatutua et Eusko Jaurlaritza. Agintaritzaren egitasmoa, Gernikan, 1936ko urriak 7, Jose Antonio Agirrek eta bere aholkulariek sinatuta

ErbesteaAldatu

Behin Bilbo eta jada Euskal Herria osoa frankisten esku erorita, Eusko Jaurlaritzak bere egoitza Kataluniako Bartzelona hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Lehenbiziko egoitza, aurretik Eusko Jaurlaritzak Gràcia pasealekuan zuen Euskal Herriko Errefuxiatuen Babesetxea izan zen; ondoren eta behin-behinekoz, Kataluniako Generalitateak eskeinitako Pedralbesko jauregian kokatu zen. Egoera hura frankistek Bartzelona hartu eta Eusko Jaurlaritzak Frantziara ihes egin behar izan zuen arte luzatu zen.[1]

Erbesteratutako hainbat abertzaleen ekimenari esker Frantziako Paris hiriburuaren erdiguneko Rue Marceau karrikako 11. zenbakian zegoen jauregi bat erosi zen, bertan erbesteko Eusko Jaurlaritzaren egoitza kokatu zelarik.[2]

1940ko maiatzean naziak Parisera sartzearekin batera, egoitza ezeztatu eta ondoren frankistek okupatu eta haien poliziaren egoitza bilakatu zuten. Halere, Ardatzeko potentziek Bigarren Mundu Gerra galtzeak Eusko Jaurlaritza Rue Marceau karrikara itzultzea ahalbideratu zuen.[2]

Egokiera hartan jarraitzea ezinezkoa izan zitzaien. Espainiako Bigarren Errepublikaren jabegoak euren jabetzara iragateko zioen lege frankista bati jaramon eginez, 1951ko ekainaren 28an Frantziako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren egoitza zegoen jauregia husteko agindua eman zuen, horri Espainia frankistak Frantziako Gobernuari eginiriko presio indartsuari gehitu zitzaion, ondorioz huste agindua finkoa eta atzerapausorik gabea bihurtu zen. Jose Antonio Agirreren zioenez bere bizipen lazgarrienetako bat jauregi honen desjabetzearena izan zen. Ordu ezkero Espainiako Gobernuak ez dio inoiz Eusko Jaurlaritzari jauregi honen jabetzarik itzuli, eta 1991n Cervantes Institutuaren Parisko egoitza han ipini zuen.[2]

Gero, erbesteko Eusko Jaurlaritza hartako kide batzuek Parisko Rue Singer karrikako 48. zenbakian egoitza berri bat topatu zuten, erbesteko egoitza ofiziseg leku segurura aldatzeko asmoz. 1965an etxebizitza berriak eraikitzeko erautsiko zuten hiru solairuko etxalde zahar bat zen. 1979ko abenduaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriratze arte Rue Singer kaleko 50. zenbakiko sotoa Jesus Maria Leizaola lehendakariaren exekutiboaren kokalekua izan zen.[2]

Gaur egunAldatu

Franco hil eta diktadura amaitu zenean, trantsizio garaia ireki zen Espainian, eta handik pixka batera Gernikako Estatutua onartu zen. Ondorioz, 1979an, berriro abian jarri zen Eusko Jaurlaritza, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratu zuten. 1980an Eusko Jaurlaritzaren egoitza Gasteiz hirian ezarri zen.

EgoitzakAldatu

1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak agintzen duen bezala, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiak Gasteizen daude, EAEko hiriburua delako.[3] Eusko Jaurlaritzak honako egoitzak ditu Gasteizen:

Egoitza NagusiaAldatu

LegebiltzarraAldatu

LehendakaritzaAldatu

Lurralde ordezkaritzakAldatu

BestalakoakAldatu


Gaur egungo gobernuaAldatu

Garai eta LegealdiakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Jaurlaritzaren legealdiak»

LehendakariakAldatu

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia Oharrak
Errepublika eta Diktadura garaian
1936-1960 Jose Antonio Agirre Lekube EAJ Erbestean 1937-1960
1960-1979 Jesus Maria Leizaola Sanchez EAJ Erbestean 1979 arte
Trantsizio demokratikoa
1978-1979 Ramon Rubial Cavia PSE Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea
1979-1980 Carlos Garaikoetxea EAJ Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea
Gernikako Estatutua
I. (1980-1984) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ
II. (1984-1985) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ Kargua utzi zuen EA sortzerakoan
II. (1985-1986) José Antonio Ardanza Garro EAJ 1985ean izendatua
III. (1986-1990) José Antonio Ardanza Garro EAJ
IV. (1990-1994) José Antonio Ardanza Garro EAJ
V. (1994-1998) José Antonio Ardanza Garro EAJ
VI. (1998-2001) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 1999an izendatua
VII. (2001-2005) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
VIII. (2005-2009) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
IX. (2009-2012) Patxi Lopez Alvarez PSE-EE
X. (2012-2016) Iñigo Urkullu Renteria EAJ
XI. (2016-gaur egun) Iñigo Urkullu Renteria EAJ

SariakAldatu

Eusko Jaurlaritza ondorengo sariak eta goraipeman ematen ditu:

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Esta era la situación en la que se produjo la decisión de trasladar la sede del Gobierno vasco a Barcelona, una situación marcada por los esfuerzos de racionalizar y mejorar la asistencia a los refugiados, por la llegada de una nueva oleada de vascos desde Francia y, tras los violentos enfrentamientos de mayo, por una mayor centralización de la política republicana. Como sede se eligió el mismo palacete en el Paseo de Gracia que había albergado a la Delegación, que cesó en sus funciones al ser absorbidos sus departamentos por las carteras correspondientes del gobierno. La presidencia se estableció en el palacio de Pedralbes [...].»
    Tan lejos, tan cerca. El Gobierno Vasco en Barcelona y las complejas relaciones entre el nacionalismo vasco y catalán. Ludger Mees, EHU.
  2. a b c d Egoitzak. Lehendakaritza.
  3.   Gernikako Estatutua, Eusko Jaurlaritza, http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-2312/eu/contenidos/informacion/estatuto_guernica/eu_455/estatu_com_e.html. Noiz kontsultatua: 2010-10-25 .

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko Jaurlaritza  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz