Ireki menu nagusia

Julio María Sanguinetti (Montevideo, 1936ko urtarrilaren 6a) uruguaiar politikaria da. 1985etik 1990era eta 1995etik 2000ra Uruguaiko Errepublikako lehendakaria izan zen.

Julio María Sanguinetti
PresidenteSanguinettti.jpg
Uruguaiko presidentea

1995-03-01 - 2000-03-01
Luis Alberto Lacalle - Jorge Batlle Ibáñez Itzuli
35. Uruguaiko presidentea

1985-03-01 - 1990-03-01
Rafael Addiego Bruno Itzuli - Luis Alberto Lacalle
Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura ministroa

1972-03-01 - 1972-10-27
Bizitza
Jaiotza Montevideo1937ko urtarrilaren  6a (82 urte)
Herrialdea  Uruguai
Familia
Ezkontidea(k) Marta Canessa Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Errepublikaren Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, kazetaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa agnostizismoa
Alderdi politikoa Colorado Alderdia

BizitzaAldatu

Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta zenbait argitalpenetako zuzendari izan zen: El Día eta Correo de los viernes. Industria eta Merkataritzako ministro izan zen, eta Hezkuntza eta Kulturakoa. Hezkuntza Orokorreko Legea proposatu zuen (1973an onartutakoa) eta Uruguaiko demokrazia negoziatu zuen armadarekin.

Hamabi urtez Uruguai erregimen militarraren mende egon ondoren, 1985ean lehendakari hautatu zuten Sanguinetti. Kontsentsuko politika erreformista bultzatu zuen, eta diktadura militarraren garaian giza eskubideak urratzeagatik auziperatutako militarren epaiketak bertan behera utzi zituen legea bideratu zuen. 1995ean, lehendakaritza eskuratu zuen berriro, haren alderdiak aurreko urteko azaroko hauteskundeak gutxigatik irabazi ondoren. 1996ko abenduan, Uruguaiko sistema politikoan berrikuntza sakonak egin zitezen lortu zuen, erreferendum bidez; gobernuburuaren aginpidea handitzea, besteak beste.

2010eko otsailean amaitu zuen Uruguaiko Parlamentuko jarduera. Gaur egun, Gazte Liderren Nazioarteko Fundazioko Aholku Batzordeko kide da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio María Sanguinetti