1988
urte
1988. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1988 MCMLXXXVIII |
Ab urbe condita | 2741 |
Armeniar egutegia | 1437 ԹՎ ՌՆԼԷ |
Bahá'í egutegia | 144 – 145 |
Bengaliar egutegia | 1395 |
Berber egutegia | 2938 |
Egutegi budista | 2532 |
Myanmarko egutegia | 1350 |
Bizantziar egutegia | 7496 – 7497 |
Koptoen egutegia | 1704 – 1705 |
Etiopiar egutegia | 1980 – 1981 |
Hebrear egutegia | 5748 – 5749 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2044 – 2045 |
Shaka Samvat | 1910 – 1911 |
Kali Yuga | 5089 – 5090 |
Iraniar egutegia | 1366 – 1367 |
Islamiar egutegia | 1408 – 1409 |
Japoniar egutegia | Shōwa 63 (昭和63年) |
Korear egutegia | 4321 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2531 |
Unix denbora | 567993600 – 599615999 |
Holozeniar egutegia | 11988 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak Aldatu
- Urtarrilaren 12a - Ajuriaeneko mahaia osatu zuten.
- Urtarrilaren 21a - Bilbao eta Vizcaya banketxeak batu ziren, BBV sortuz.
- Otsailaren 24a - ETAk Emiliano Revilla enpresaburua bahitu zuen Madrilen.
- Martxoaren 16-19a - Halabjako eraso kimikoa gertatu zen, gutxienez 5.000 hildako inguru eragin zituena.
- Uztailaren 19a - 1988ko Gipuzkoako uholdeak: Euriteek hamalau hildako eragin zituzten Gipuzkoa hego-mendebaldean.
- Abuztuaren 21a - India eta Nepalen arteko mugan lurrikara batek 750 hildakotik gora eragin zituen.
- Irailaren 9a - Bangladeshen, Brahmaputra ibaiak gainezka egin zuen. 800 hildako izan ziren eta 25 milioi etxerik gabe geratu ziren.
- Irailaren 22a - "Astilleros del Nervion" ontziolaren lehen harria jarri zuten.
- Urriaren 1a - Mikhail Gorbatxov SESBeko presidente izendatu zuten.
- Urriaren 18a - GALeko kideak prozesatu zituzten.
- Azaroaren 8a - George Bush AEBetako presidente aukeratu zuten.
- Azaroaren 15a - Palestinako Aginte Nazionalak Palestinako Estatu independentea aldarrikatu zuen.
- Abenduaren 7a -
- Jassir Arafatek Israelek existitzeko eskubidea duela onartu zuen.
- Iparraldeko Armenian (garai hartan Sobietar Batasuna) 6,8 graduko lurrikara izan zen. 30.000 pertsona hil, hamar milaka zauritu eta 500.000 etxerik gabe gelditu ziren. Giumri, Armeniako bigarren hiririk handienaren %60 suntsitu zen
- Abenduaren 13a - Namibia Hego Afrikatik independizatu zen.
- Abenduaren 14a - Greba orokorra Espainian Felipe González presidentearen agintaldian egindako lan-merkatuaren erreformaren aurka.
Arte eta kultura Aldatu
- Martxoaren 20a - 1988ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mixel Aire Xalbador IIak bere hirugarren txapela jantzi zuen.
Zientzia eta teknologia Aldatu
- Bostongo Whitehead Institutuko zientzialariek, gizakiaren sexua erabakitzen duen genea (TDF) bakartzea lortu zuten, Y kromosoman dagoena eta gizonezkoetan bakarrik dagoena.
- Japonian munduko urpeko tunelik luzeena ireki zuten, Hondoko eta Hokkaidoko uharteen artekoa.
- Kablezko transmisio-sistemarik modernoena inauguratu zen, zuntz optikozkoa, alegia.
Kirolak Aldatu
- 1988ko Neguko Olinpiar Jokoak (Calgary, Kanada; otsailaren 13a - otsailaren 28a).
- Joko hauek historiako onenetakotzat hartzen dira.
- Euskal herritar batek hartu zuten parte, Espainiako selekzioarekin.
- Martxoaren 30a - Real Sociedadek bere historian azken Errege Koparen finala jokatu zuen, FC Barcelonaren aurka 1-0 galduz Madrilen.
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoak (Seul, Hego Korea; irailaren 17a - urriaren 2a).
- 24 Euskal herritarrek hartu zuten parte 10 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Alemaniako Errepublika Federalean futbol Eurokopa: Herbehereak nagusi finalean Sobietar Batasuna 2-0 garaituz. Marco Van Basten izan zen goleatzaile onena 5 golekin.
Jaiotzak Aldatu
Urtarrila Aldatu
- Urtarrilaren 1a - Imanol Plaza, donostiar futbolaria.
- Urtarrilaren 1a - Romain Sicard, lapurtar txirrindularia.
- Urtarrilaren 2a - Jon Pardo, nafar txirrindularia.
- Urtarrilaren 3a - Jun Aoyama, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a - Ion Etxaide, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a - Mandip Gill, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 7a - Haley Bennett, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Urtarrilaren 11 - Manuel Onwu, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 12a - Urtzi Iturriotz, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a - Karmele Mitxelena, gipuzkoar irakaslea eta idazlea.
- Urtarrilaren 14a - Esther Borao, espainiar ingeniari industriala, automatizazioan eta robotikan espezializatua.
- Urtarrilaren 15a - Bakarne Altonaga, bizkaitar historialaria, ikertzailea eta EHUko irakaslea.
- Urtarrilaren 16a - Iñaki Gómez Goroztieta, mexikar-kanadar atleta, ibilketan aditua.
- Urtarrilaren 16a - Lander Lasa, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 17a - Héctor Moreno, mexikar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a - Angelique Kerber, alemaniar tenislaria.
- Urtarrilaren 18a - Iñigo Pérez, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 21a - Ashton Eaton, estatubatuar atleta ohia, dekatloi eta heptatloian aditua.
- Urtarrilaren 25a - Yerai Diaz Ikaran, bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 25a - Iago Herrerín, Athleticeko futbolaria.
- Urtarrilaren 28a - Quentin Oliver Lee, estatubatuar aktore eta ekoizlea (h. 2022).
- Urtarrilaren 29a - Joan Crespo, gipuzkoar kirolaria, ur bizietako K1 modalitatean aritzen dena.
- Urtarrilaren 29a - Stephanie Gilmore, australiar surflaria, zazpi aldiz ASPko Munduko Surf Txapelketaren irabazle.
- Urtarrilaren 29a - Jessica Iskandar, indonesiar aktorea eta modeloa.
- Urtarrilaren 31 - Ray Styles, ghanatar artista (h. 2020).
Otsaila Aldatu
- Otsailaren 12a - Nicolás Otamendi, argentinar futbolaria.
- Otsailaren 13a - Irene Montero, espainiar politikari eta psikologoa.
- Otsailaren 14a - Ángel Di María, argentinar futbolaria.
- Otsailaren 16a - Patxi Iriart, lapurtar bertsolaria.
- Otsailaren 18a - Josetxo Lapoujade, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 20a - Rihanna, barbadostar abeslaria.
- Otsailaren 22a - Ximena Navarrete, mexikar modeloa eta aktorea.
- Otsailaren 24a - Eneritz Borinaga, bizkaitar boxeolaria.
- Otsailaren 25a - Viktoria Modesta, letoniar-britainiar abeslaria.
- Otsailaren 26a - Ricardo García Ambroa, arabar txirrindularia.
- Otsailaren 29a - Mikel Balenziaga, gipuzkoar futbolaria.
Martxoa Aldatu
- Martxoaren 3a - Valeri Txybinieiev, sobietar-ukrainar frankotiratzailea (h. 2022).
- Martxoaren 4a - Susana Rodríguez Gacio, galiziar mediku eta kirolaria, egokitutako triatloian txapeldun paralinpikoa.
- Martxoaren 5a - Liassine Cadamuro, frantziar futbolaria.
- Martxoaren 6a - Borja Ekiza, nafar futbolaria.
- Martxoaren 6a - Pedro Orfila, asturiar futbolaria.
- Martxoaren 7a - Fariba Sheikhan, bizkaitar aktorea.
- Martxoaren 7a - Valentina Shevchenko, perutar-kirgizistandar arte martzial mistoetako borrokalaria .
- Martxoaren 9a - Elena Furiase, espainiar aktorea.
- Martxoaren 9a - Lander Torrealdai, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 10a - Gorka Otaegi, gipuzkoar irrati esataria.
- Martxoaren 10a - Ivan Rakitić, suitzar-kroaziar futbolaria.
- Martxoaren 11 - Canserbero, venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala (h. 2015).
- Martxoaren 13a - Raúl Fernández-Cavada, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 14a - Stephen Curry, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 14a - Sasha Grey, estatubatuar aktore pornografiko ohia, aktorea, modeloa eta musikaria.
- Martxoaren 17a - Sandra Sánchez, galiziar arraunlaria.
- Martxoaren 23a - Tomoya Ugajin, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 25a - Guillermo Olaso, bizkaitar tenislaria.
- Martxoaren 27a - Jessie J, ingeles abeslaria.
- Martxoaren 27a - Brenda Song, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- Martxoaren 27a - Atsuto Uchida, japoniar futbolaria.
Apirila Aldatu
- Apirilaren 1a - Abel Azcona, Madrilen jaiotako iruindar artista eta argazkilaria.
- Apirilaren 1a - Lucía Baskaran, gipuzkoar kazetaria eta gaztelerazko idazlea.
- Apirilaren 1a - Jesús Lalaguna, nafar futbolaria.
- Apirilaren 1a - Alessandra Perilli, sanmarinar plater-tiratzailea, San Marinoko historiako lehen dominadun olinpikoa.
- Apirilaren 2a - Nikolas Blain, lapurtar politikaria.
- Apirilaren 2a - Kimber James, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko ohi eta modelo transexuala.
- Apirilaren 5a - Quade Cooper, zeelandaberritar errugbilaria.
- Apirilaren 10a - Haley Joel Osment, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 12a - Jon Apezetxea, nafar pilotari ohia.
- Apirilaren 13a - Mikel Iribas, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 13a - Rita Maestre, espainiar politikaria eta ekintzailea, Más País alderdi politikoko bozeramailea.
- Apirilaren 16a - Julen Colinas, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 18a - Vanessa Kirby, ingeles aktorea.
- Apirilaren 20a - Asier Zengotitabengoa, arabar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 22a - Aintzane Encinas, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 22a - Azu Muguruza, donostiar saskibaloi entrenatzailea, emakumeen saskibaloi ligako lehen entrenatzaile profesionaletako bat.
- Apirilaren 23a - Alistair Brownlee, britainiar triatleta.
- Apirilaren 23a - Steph Houghton, ingeles futbolaria.
- Apirilaren 23a - David Pocock, australiar errugbi jokalaria.
- Apirilaren 23a - Asuna Tanaka, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 24a - Oleksandra Xevtxenko, Femen protesta taldeko ukrainar ekintzaile feminista.
- Apirilaren 26a - Macarena García, espainiar aktorea.
- Apirilaren 27a - Lizzo, estatubatuar abeslari eta rapera.
- Apirilaren 28a - Juan Mata, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 28a - Jiyai Shin, hegokorear golflaria.
- Apirilaren 30a - Ana de Armas, kubatar aktorea.
Maiatza Aldatu
- Maiatzaren 4a - Xavier Bertoni, frantziar akrobaziazko eskiatzailea.
- Maiatzaren 5a - Adele, ingeles abeslari eta konposatzailea.
- Maiatzaren 5a - Brooke Hogan, estatubatuar abeslaria eta aktorea.
- Maiatzaren 6a - Ivette Nadal, kataluniar egile abeslaria eta poeta.
- Maiatzaren 7a - Nathan Burns, australiar futbolaria.
- Maiatzaren 7a - Takayuki Morimoto, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 7a - Iñaki Ugarte, nafar eskubaloi jokalaria.
- Maiatzaren 8a - Carola Rackete, alemaniar itsas-kapitaina, Mediterraneo itsasoan migratzaile naufragoak erreskatatzen ibilitakoa.
- Maiatzaren 9a - Nemanja Bjelica, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 11 - Marcel Kittel, alemaniar txirrindularia.
- Maiatzaren 11 - Raúl Rodríguez Navas, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 14a - Nadine Sierra, estatubatuar sopranoa.
- Maiatzaren 15a - Elsa Oliarj-Inès, zuberoar zinemagilea.
- Maiatzaren 16a - Atusa Purkaxijan, irandar xakelaria.
- Maiatzaren 17a - Adrian Crowley, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Maiatzaren 17a - Mónica Ojeda, ekuadortar idazlea.
- Maiatzaren 17a - Nikki Reed, estatubatuar aktore, gidoigile, abeslari eta modeloa.
- Maiatzaren 17a - Koki Yonekura, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 19a - Antonija Sandrić, kroaziar saskibaloi-jokalaria.
- Maiatzaren 23a - Xabier Benito, bizkaitar aktibista eta politikaria.
- Maiatzaren 23a - Ioar Oteiza, nafar dibulgatzailea, Durangoko Azokako komunikazio arduraduna.
- Maiatzaren 24a - Tony Gallopin, frantziar txirrindularia.
- Maiatzaren 29a - Carmen Martín, espainiar eskubaloi-jokalaria.
Ekaina Aldatu
- Ekainaren 1a - Patxi Peula, arabar patinatzilea.
- Ekainaren 2a - Kun Agüero, argentinar futbolaria.
- Ekainaren 2a - Awkwafina, estatubatuar aktorea eta raperoa.
- Ekainaren 2a - Taïna Barioz, frantziar alpetar eskiatzailea.
- Ekainaren 2a - Takashi Inui, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 4a - Ryota Nagaki, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 5a - Igor Genua, gipuzkoar errugbilaria.
- Ekainaren 5a - Osmar Ibáñez, espainiar futbolaria.
- Ekainaren 6a - Teerasil Dangda, thailandiar futbolaria.
- Ekainaren 6a - Jon Errasti, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 7a - Margaret Roundtree, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 10a - Iván Fernández Anaya, arabar atleta, mendi-krosean aditua.
- Ekainaren 11 - Claire Holt, australiar aktorea.
- Ekainaren 11a - Weyes Blood, estatubatuar abeslari eta konpositorea.
- Ekainaren 15a - Jokin Esparza, nafar futbolaria.
- Ekainaren 15a - Ezgi Eyüboğlu, turkiar aktorea.
- Ekainaren 23a - Simão Mate Junior, mozambiketar futbolaria.
- Ekainaren 24a - Micheal Eric, nigeriar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 25a - Eliana Rubashkyn, kimikari farmazeutiko aberrigabea, nazioartean genero nortasuna aitortu zitzaion lehenengo pertsona transgeneroa.
- Ekainaren 27a - Matthew Spiranovic, australiar futbolaria.
- Ekainaren 30a - Zuriñe Rodríguez Lara, arabar kazetaria eta ikerlari feminista.
Uztaila Aldatu
- Uztailaren 1a - Kendra Cocksedge, zeelandaberritar cricket eta errugbi jokalaria.
- Uztailaren 3a - Jon Urbieta, gipuzkoar abeslari, aktore eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 4a - Marta Untzue, nafar futbolaria.
- Uztailaren 5a - Xabier Garalde, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 8a - Madoka Haji, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 9a - Shanti Zurutuza, gipuzkoar kirol antolatzaile eta masaje emailea (j. 1910).
- Uztailaren 12a - Saori Arimachi, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 12a - Aaron Carretero, arabar izotz hockey jokalaria.
- Uztailaren 12a - Igor Salutregi, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 13a - Colton Haynes, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 14a - Conor McGregor, arte martzial anitzetako (Mixed Martial Arts) borrokalaria.
- Uztailaren 16a - Sergio Busquets, kataluniar futbolaria.
- Uztailaren 17a - Aitzol Atutxa, bizkaitar aizkolaria.
- Uztailaren 18a - Tomáš Hampl, txekiar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 19a - Niko Mindegia, nafar eskubaloi jokalaria.
- Uztailaren 19a - Jaiyah Saelua, samoar futbolaria, gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketarako sailkapen-fase batean jokatu duen lehen pertsona transgeneroa.
- Uztailaren 20a - Julianne Hough, estatubatuar dantzari, koreografoa, aktore eta abeslaria.
- Uztailaren 21a - Sadaf Taherian, irandar aktore ohia eta modeloa.
- Uztailaren 25a - Unai Iparragirre, gipuzkoar txirrindularia.
- Uztailaren 25a - Salima Mukansanga, ruandar futbol arbitroa.
Abuztua Aldatu
- Abuztuaren 1a - Ana Girardot, frantziar aktorea.
- Abuztuaren 2a - Gorka Álvarez, bizkaitar politikari jeltzale eta politologoa.
- Abuztuaren 3a - Jeffrey Sarpong, herbeheretar futbolaria.
- Abuztuaren 5a - Iraitz Arrospide, gipuzkoar atleta, distantzia luzetan aditua.
- Abuztuaren 7a - Adrien Moerman, frantziar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 8a - Oier Barrado, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 9a - Pablo Hasél, kataluniar rap kantaria, abestien letretan terrorismoa goraipatzeagatik espetxera zigortua.
- Abuztuaren 10a - Gotzon Mantuliz, bizkaitar modelo eta abenturazalea.
- Abuztuaren 10a - Kateryna Pavlenko, ukrainar abeslari, konpositore eta folklorista.
- Abuztuaren 11 - Irfan Bachdim, indonesiar futbolaria.
- Abuztuaren 12a - Amaia Castorene, baxenabartar sukaldaritza-blogaria, telebistako kolaboratzailea eta bertsolaritzako gai-jartzailea.
- Abuztuaren 13a - Guillaume Rouet, lapurtar errugbilaria.
- Abuztuaren 13a - MØ, danimarkar abeslari eta musikagilea.
- Abuztuaren 14a - Joana Arranz, arabar futbolaria.
- Abuztuaren 14a - Loreto Mauleon, gipuzkoar aktorea.
- Abuztuaren 16a - Rumer Willis, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 17a - Isabel Villanueva, nafar biola jotzailea.
- Abuztuaren 18a - Natsumi Hara, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 21a - Robert Lewandowski, poloniar futbolaria.
- Abuztuaren 21a - Maialen Zelaia, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 22a - Mitchell Langerak, australiar futbolaria.
- Abuztuaren 23a - Maddi Barber, nafar zinemagilea.
- Abuztuaren 24a - Martin Buesa, arabar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 24a - Rupert Grint, ingeles aktorea.
- Abuztuaren 24a - Maya Yoshida, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 25a - Adrien Goñi, nafar futbolaria.
- Abuztuaren 28a - Yoel Rodríguez, galiziar futbolaria.
- Abuztuaren 30a - Miguel Mínguez, bizkaitar txirrindularia.
- Abuztuaren 30a - Diego Simón, bizkaitar futbolaria.
Iraila Aldatu
- Irailaren 1a - Chanel West Coast, estatubatuar rapeatzailea, modeloa eta aktorea.
- Irailaren 2a - Javi Martinez, nafar futbolaria.
- Irailaren 7a - Odei Barroso, bizkaitar bertsolaria eta raperoa.
- Irailaren 9a - Arantxa Ramos, bizkaitar igerilaria, libre estiloan aditua.
- Irailaren 10a - Lucía López Marco, aragoiar albaitaria eta landa-inguruneari buruzko dibulgatzailea.
- Irailaren 10a - Lucas Pérez, galiziar futbolaria.
- Irailaren 10a - Betzaida Urtaza, gipuzkoar idazlea, itzultzailea eta ipuin-kontalaria.
- Irailaren 11 - Juanfran, espainiar futbolaria.
- Irailaren 12a - Diego Arana, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- Irailaren 13a - Laura Campos, espainiar gimnasta ohia.
- Irailaren 15a - Chelsea Kane, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 15a - Diego Pérez, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- Irailaren 15a - John Bradley West, ingeles aktorea.
- Irailaren 16a - Glamour Garcia, brasildar aktorea.
- Irailaren 17a - Michael Fitzgerald, zeelandaberritar futbolaria.
- Irailaren 17a - Vicky Gómez, espainiar dantzaria, koreografoa eta irakaslea.
- Irailaren 20a - Khabib Nurmagomedov, Avar herriko errusiar borroka-arte mistoko kirolaria.
- Irailaren 21a - Patricia Karrikaburu, zuberoar errugbilaria.
- Irailaren 23a - Juan Martín del Potro, Delpo, argentinar tenislaria.
- Irailaren 24a - Birgit Õigemeel, estoniar abeslaria, musikaria eta aktorea.
- Irailaren 27a - Ibon Enziondo, bizkaitar futbolaria.
- Irailaren 27a - Mathias Flückiger, suitzar mendiko-txirrindularia.
- Irailaren 27a - Vilma Kesänen, finlandiar saskibaloi-jokalaria.
- Irailaren 29a - Kevin Durant, NBAko estatubatuar saskibaloi-jokalaria.
Urria Aldatu
- Urriaren 2a - Mikel Abaroa, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 3a - Alicia Vikander, suediar aktore eta dantzaria.
- Urriaren 4a - Melissa Benoist, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 4a - Katia-Sofia Hakim, franko-libanoar poeta, itzultzaile eta musikologoa.
- Urriaren 4a - Derrick Rose, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Urriaren 7a - Diego Costa, brasildar-espainiar futbolaria.
- Urriaren 8a - Sarina Valentina, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko eta glamour modelo transgeneroa.
- Urriaren 9a - Kattalin Miner, gipuzkoar kazetari, idazle eta ekintzaile feminista.
- Urriaren 13a - Beñat Iguaran, gipuzkoar bertsolaria.
- Urriaren 13a - Chanel Mokango, kongoar saskibaloi-jokalaria.
- Urriaren 15a - Jenna Talackova, kanadar modelo eta telebistako pertsonaia.
- Urriaren 17a - Marina Salas, kataluniar aktorea.
- Urriaren 19a - Irene Escolar, espainiar aktorea.
- Urriaren 21a - Hope Hicks, estatubatuar modelo ohia eta aholkulari politikoa.
- Urriaren 21a - Blanca Suárez, espainiar aktorea.
- Urriaren 21a - Natalie Wynn, ContraPoints, estatubatuar youtuberra.
- Urriaren 22a - Ma Long, txinatar mahai-tenis jokalaria, historiako tenis-jokalaririk onena bezala hartua.
- Urriaren 24a - Mikel Arrizabalaga, gipuzkoar futbolaria.
- Urriaren 25a - Jon Olivares, euskal aktore eta irakaslea.
- Urriaren 26a - Nicolás Sánchez, argentinar errugbilaria, Argentinako talde nazionalean partida gehien jokatu eta puntu gehien lortu dituena.
- Urriaren 28a - Libe Mimenza, bizkaitar kazetari, komunikazioaren ikertzaile eta hedabideetako iritzi-emailea.
- Urriaren 29a - Kayne Vincent, zeelandaberritar futbolaria.
- Urriaren 30a - Janel Parrish, estatubatuar aktore, abeslari, Broadway antzokiko antzezle, musikagile eta piano-jolea.
- Urriaren 30a - Cristina Pedroche, espainiar berriemaile, telebista aurkezle eta modeloa.
Azaroa Aldatu
- Azaroaren 1a - Borja Abasolo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 1a - Quino Colom, andorratar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 3a - Aritz Etxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- Azaroaren 5a - AuronPlay, gaztelaniazko youtuberra.
- Azaroaren 5a - Bailey Jay, estatubatuar aktore pornografikoa, helduentzako modeloa eta podcasterra den emakume transexuala.
- Azaroaren 5a - John Sehil, lapurtar aktorea.
- Azaroaren 6a - Alexandra Elbakian, Zientzietako Pirata Erregina, kazakhstandar programatzaile informatikoa, Sci-Hub gunearen sortzailea.
- Azaroaren 6a - Emma Stone, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 6a - Conchita Wurst, austriar abeslari eta drag queena.
- Azaroaren 7a - Elsa Hosk, suediar modeloa.
- Azaroaren 7a - Yuki Muto, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 12a - Russel Westbrook, estatubatuar saskibaloiko jokalaria.
- Azaroaren 14a - Ainhoa Bastarrika Iriarte, gipuzkoar telekomunikazio-ingeniaria eta Hizkuntzalaritzan nazioarteko cum laude doktorea.
- Azaroaren 19a - Itxaso Paia, bizkaitar bertsolari, bertso-irakasle, gidoilari eta aktorea.
- Azaroaren 20a - Jia Tolentino, kanadar-estatubatuar idazlea.
- Azaroaren 21a - Valeria Xkirando, errusiar aktorea.
- Azaroaren 22a - Jessica Vall, kataluniar biologo eta igerilaria.
- Azaroaren 25a - Nodar Kumaritashvili, georgiar luge kirolaria (h. 2010).
- Azaroaren 26a - Shu Kurata, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 28a - Paul de la Cuesta, euskal eskiatzailea.
- Azaroaren 28a - Hiroki Fujiharu, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 28a - Adrián Rodríguez, kataluniar abeslari eta aktorea.
- Azaroaren 30a - Julie Zangenberg, daniar aktore eta modeloa.
Abendua Aldatu
- Abenduaren 1a - Alberto Agirrezabalaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Abenduaren 1a - Zoë Kravitz, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- Abenduaren 3a - Melissa Aldana, txiletar saxofoi-jotzailea.
- Abenduaren 5a - Tsukasa Shiotani, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 5a - Rumi Utsugi, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 6a - Hikari Nakade, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 6a - Sandra Nurmsalu, estoniar abeslaria eta biolin-jotzailea, Urban Symphony taldeko abeslari nagusia.
- Abenduaren 6a - Sabrina Ouazani, frantziar aktorea.
- Abenduaren 12a - Lucía Pascual Palomo, espainiar xake jokalaria eta xake eskolako monitorea.
- Abenduaren 14a - Aauri Bokesa, espainiar atleta, saskibaloi jokalaria eta gizarte langilea.
- Abenduaren 14a - Eneko Bóveda, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 14a - Vanessa Hudgens, estatubatuar abeslari, konpositore, modelo, aktore eta diseinatzailea.
- Abenduaren 16a - Mats Hummels, alemaniar futbolaria.
- Abenduaren 16a - Hodei Mazkiaran, nafar txirrindularia, pistan aritzen dena.
- Abenduaren 17a - Kana Kitahara, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 17a - David Rudisha, kenyar atleta, 800 metroko lasterketan espezializatua.
- Abenduaren 19a - Mari Kawamura, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 25a - Marco Mengoni, italiar egile abeslaria.
- Abenduaren 26a - Iñaki Larrinaga, bizkaitar pilotaria.
- Abenduaren 26a - Shiho Ogawa, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 26a - Kayo Satoh, japoniar modelo eta telebistako pertsonaia.
- Abenduaren 27a - Hera Hilmarsdóttir, islandiar aktorea.
- Abenduaren 27a - David Valero, espainiar mendiko-txirrindularia.
- Abenduaren 27a - Hayley Williams, Paramore poprock taldeko abeslari eta konposatzailea.
- Abenduaren 27a - Hiroki Yamada, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 28a - Elfyn Evans, galestar rally pilotua.
- Abenduaren 30a - Juan José Lobato, espainiar txirrindularia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea Aldatu
- Adriana Bilbao Zarraonandia, bizkaitar flamenko-dantzaria.
- Aimar Karrika, nafar bertsolaria eta euskara nahiz bertsolaritza irakaslea.
- Aintzane Usandizaga, gipuzkoar idazlea.
- Aixa de la Cruz, bizkaitar idazlea.
- Alazne Belar, bizkaitar erizaina eta zainketa aringarrietan ikertzailea.
- Alba García Martín, bizkaitar psikologo, ekintzaile eta politikaria.
- Amaia Elizalde, gipuzkoar irakasle eta literatura kritikaria.
- Amalur Alvarez, zientzia juridiko eta politikoen arloko gipuzkoar ikerlaria, Gure Esku Dagoko bozeramailea.
- Erika Elizari, gipuzkoar idazlea.
- Garazi Ugalde, gipuzkoar itzultzaile eta idazlea.
- Gorka Etxebarria Dueñas, arabar historialaria.
- Idoia Hernández, HATXE, gipuzkoar piano-jotzailea eta musikagilea.
- Iñaki Palacios, arabar musikaria.
- Itxaso Araque, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- Jorge Moneo, arabar zinemagile.
- Julen Ardanza, bizkaitar sokatiralaria.
- Leire Ferro, gipuzkoar telebista aurkezlea.
- Leire Malkorra, gipuzkoar arkitektoa eta arkeologoa, Irulegiko eskua aurkitu zuena.
- Leire Merino, nafar dantzari eta abeslaria.
- Lur Olaizola, gipuzkoar zinema zuzendaria.
- Maialen Diaz, nafar antzerkigilea.
- Maider Fernandez, gipuzkoar hezitzailea eta zinemagilea.
- Marta Ugarte, bizkaitar bertso gai-jartzailea.
- Maryse Urruty, baxenafar aktorea.
- Miren Asiain, nafar ilustratzailea.
- Miren Urkiola, bizkaitar harri-jasotzailea.
- Nerea Arriola, gipuzkoar aktorea eta irrati-esataria.
- Oier Aranzabal, bizkaitar musikari, kazetari eta kultur eragilea.
- Oihan Larrañaga, gipuzkoar kazetari, irrati-esatari eta telebista-aurkezlea.
- Paxkal Irigoien, baxenafar abeslaria.
- Txomin Catalogne, baxenafar musikaria.
- Unai Gaztelumendi, gipuzkoar bertsolaria.
- Yanire Granero, bizkaitar diseinatzailea eta enpresaburua (h. 2023)
- Aloma Romero, kataluniar aktorea.
- Dalila Argueta, hondurastar nekazaria, ingurumen defendatzailea eta ekintzailea.
- Gwenvred Latimier-Kervella, bretainiar idazlea.
- Jess Wade, britainiar fisikaria eta fisikaren sustatzailea emakumeen artean.
- Marina Kapoor, perutar zirujaua, abeslaria, aktorea eta pertsona transen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Olivier Peter, suitzar abokatua, nazioarteko zuzenbide penalean eta giza eskubideetan aditua.
- Saga Becker, suediar aktorea.
- Shamsia Hassani, afganistandar grafitaria da eta Kabulgo Unibertsitateko eskultura-irakaslea.
- Viktoria Marinova, bulgariar ikerketa kazetaria (h. 2018).
Heriotzak Aldatu
Urtarrila Aldatu
- Urtarrilaren 1a - Alberto Duñabeitia, bizkaitar futbolaria (j. 1900).
- Urtarrilaren 1a - Hiroaki Sato, japoniar futbolaria (j. 1932).
- Urtarrilaren 3a - John Dopyera, dobroaren asmatzailea (j. 1893).
- Urtarrilaren 3a - Gaston Eyskens, Belgikako lehen ministroa (j. 1905).
- Urtarrilaren 3a - Nando González, bizkaitar futbolaria (j. 1921).
- Urtarrilaren 4a - Lily Laskine, frantziar harpa-jotzailea (j. 1893).
- Urtarrilaren 7a - Trevor Howard, antzerki, telebista eta zinemako ingeles aktorea (j. 1913).
- Urtarrilaren 11 - Marino Aierra, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua (j. 1903).
- Urtarrilaren 11 - Isidor Isaac Rabi, estatubatuar fisikaria, 1944ko Fisikako Nobel saria (j. 1898).
- Urtarrilaren 12a - Piarres Lartzabal, lapurtar antzerkigilea eta euskal idazlea (j. 1915).
- Urtarrilaren 13a - Chiang Ching-kuo, Taiwango presidentea (j. 1910).
- Urtarrilaren 13a - José María Peña, euskal herritar futbolari eta atleta (j. 1895).
- Urtarrilaren 14a - Georgi Malenkov, sobietar politikaria (j. 1902).
- Urtarrilaren 15a - Seán MacBride, irlandar politikaria, Amnesty Internationaleko lehendakaria eta 1974ko Bakearen Nobel Saria (j. 1904).
- Urtarrilaren 16a - Tomás Garicano, nafar militar eta politikaria (j. 1910).
- Urtarrilaren 18a - Fra' Angelo de Mojana di Cologna, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1905).
- Urtarrilaren 19a - Evgeni Mravinski, errusiar orkestra-zuzendaria (j. 1903).
- Urtarrilaren 25a - Sebastián Mariner, kataluniar hizkuntzalari eta latinista (j. 1923).
- Urtarrilaren 28a - Klaus Fuchs, alemaniar fisikaria (j. 1911).
- Urtarrilaren 28a - Klaudio Gallastegi, bizkaitar apaiz eta idazlea (j. 1906).
Otsaila Aldatu
- Otsailaren 5a - Ove Nyguist Arup, britainiar ingeniaria (j. 1895).
- Otsailaren 6a - Carmen Polo, espainiar aristokrata, Francisco Franco diktadorearen emaztea (j. 1900).
- Otsailaren 14a - Frederick Loewe, austriar-estatubatuar musikagile eta abeslaria (j. 1901).
- Otsailaren 15a - Richard Feynman, estatubatuar fisikaria, XX. mendeko fisikaririk garrantzitsuenetariko bat eta 1965eko Fisikako Nobel Saria (j. 1918).
- Otsailaren 19a - René Char, frantziar poeta, nazien aurkako erresistentzian parte hartze aktiboa izan zuena (j. 1907).
- Otsailaren 19a - André Frédéric Cournand, frantziar-estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Otsailaren 21a - Maurice Abeberri, euskal abokatua eta Ipar Euskal Herriko kultur eta kiroletako pertsona nabarmena (j. 1926).
- Otsailaren 21a - Cornelis van Eesteren, holandar arkitektoa (j. 1897).
Martxoa Aldatu
- Martxoaren 3a - Henryk Szeryng, poloniar biolin-jotzailea (j. 1918).
- Martxoaren 8a - África de las Heras, espainiar espioia (j. 1909).
- Martxoaren 9a - Kurt Georg Kiesinger, Alemaniako kantzilerra (j. 1904).
- Martxoaren 10a - Andy Gibb, ingeles abeslari eta musikaria (j. 1958).
- Martxoaren 10a - Phạm Hùng, Vietnamgo lehen ministroa (j. 1912).
- Martxoaren 13a - Stefano Vanzina, Steno, italiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1915).
- Martxoaren 16a - Vicente Unamuno, gipuzkoar futbolaria (j. 1917).
- Martxoaren 16a - Antonio Vega de Seoane Barroso, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria, Donostiako alkatea (j. 1914).
- Martxoaren 19a - Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1922).
- Martxoaren 19a - Máirtín O'Díreáin, irlanderazko irlandar olerkaria (j. 1910).
- Martxoaren 25a - Apel·les Fenosa, kataluniar eskultorea (j. 1899).
- Martxoaren 25a - Robert Joffrey, estatubatuar dantzari eta koreografoa (j. 1930).
- Martxoaren 27a - Nikolas Barrenetxea, bizkaitar misiolari eta euskal idazlea (j. 1898).
- Martxoaren 29a - Dulcie September, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzaile politikoa (j. 1935).
- Martxoaren 30a - Edgar Faure, frantziar politikaria eta idazlea, Frantziako lehen ministroa (j. 1908).
- Martxoaren 31 - William McMahon, Australiako lehen ministroa (j. 1908).
Apirila Aldatu
- Apirilaren 2a - Euros Bowen, galestar poeta (j. 1904).
- Apirilaren 3a - Milton Caniff, estatubatuar komikigilea (j. 1907).
- Apirilaren 7a - Jose Maria Agirre Gonzalo, gipuzkoar enpresaburua (j. 1897).
- Apirilaren 12a - Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (j. 1903).
- Apirilaren 17a - Louise Nevelson, estatubatuar eskultorea (j. 1899).
- Apirilaren 18a - Antonín Puč, txekiar futbolaria (j. 1907).
- Apirilaren 19a - Kwon Ki-ok, Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria (j. 1901).
- Apirilaren 25a - Carolyn Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha Franklinen ahizpa gazteena (j. 1944).
- Apirilaren 25a - Valerie Solanas, estatubatuar idazle eta feminista erradikala (j. 1936).
- Apirilaren 27a - Valerio Legasov, Txernobylgo istripuaren zergatiak ikertu zituen batzorde zientifikoko kidea (j. 1936).
Maiatza Aldatu
- Maiatzaren 3a - José María Jauregi, Penaltyen erregea, bizkaitar futbolaria (j. 1896).
- Maiatzaren 8a - Robert A. Heinlein, estatubatuar zientzia-fikzioako eleberrigilea (j. 1907).
- Maiatzaren 10a - Ciaran Bourke, irlandar abeslaria eta musikaria, The Dubliners taldeko kidea (j. 1938).
- Maiatzaren 11 - Kim Philby, britainiar espioia, Cambridgeko bostak espioi taldeko kidea (j. 1912).
- Maiatzaren 13a - Chet Baker, estatubatuar jazz-musikagilea (j. 1929).
- Maiatzaren 14a - Willem Drees, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1886).
- Maiatzaren 14a - Ernesto Giménez Caballero, faxismoaren sustatzailea Espainian, frankismoaren aldekoa, idazlea eta enpresaria (j. 1899).
- Maiatzaren 16a - André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea (j. 1923).
- Maiatzaren 19a - Maurizia Aldeiturriaga, trikiti musikako bizkaitar pandero jotzailea eta abeslaria (j. 1904).
- Maiatzaren 20a - Ana Aslan, errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra (j. 1897).
- Maiatzaren 20a - Víctor Unamuno, euskal herritar futbolaria (j. 1909).
- Maiatzaren 21a - Dino Grandi, italiar politikari faxista eta diplomazialaria (j. 1895).
- Maiatzaren 24a - Ernest Labrousse, frantziar historialaria, historia ekonomiko eta sozialean espezializatua (j. 1895).
- Maiatzaren 25a - Ximun Erramuzpe, baxenafar idazle eta bertsolaria (j. 1914).
- Maiatzaren 27a - Ernst Ruska, alemaniar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- Maiatzaren 29a - Siaka Stevens, Sierra Leonako presidentea (j. 1905).
Ekaina Aldatu
- Ekainaren 2a - Jesús Fernández Santos, espainiar eleberrigile, zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1926).
- Ekainaren 2a - Raj Kapoor, indiar antzezle eta zinema zuzendaria (j. 1924).
- Ekainaren 3a - Louis-Raymond Fischer, frantziar arkitektoa (j. 1898).
- Ekainaren 7a - Alexander Aigner, austriar matematikaria (j. 1909).
- Ekainaren 7a - Juan Gorostiaga, bizkaitar idazlea (j. 1905).
- Ekainaren 10a - Louis L'Amour, estatubatuar idazlea (j. 1908).
- Ekainaren 10a - Josep Tarradellas, Kataluniako Generalitateko 125. Presidentea (j. 1899).
- Ekainaren 11a - Giuseppe Saragat, Italiako 5. Presidentea (j. 1898).
- Ekainaren 12a - Miguel Javier Urmeneta, nafar militar, politikari eta euskaltzalea eta Iruñeko alkatea (j. 1915).
- Ekainaren 18a - Archie Cochrane, eskoziar medikua (j. 1909).
- Ekainaren 18a - Sallie Martin, Gospelaren Ama, estatubatuar gospel abeslaria (j. 1895).
- Ekainaren 19a - Fernand Seguin, kanadar biokimikaria (j. 1922).
- Ekainaren 20a - Martin Gorostidi, euskal musikaria (j. 1913).
- Ekainaren 23a - Liang Shuming, txinatar idazle eta filosofoa (j. 1893).
- Ekainaren 24a - Juan Manuel Díaz-Caneja, espainiar margolaria (j. 1905).
- Ekainaren 26a - Hans Urs von Balthasar, suitzar teologo eta apaiz katolikoa (j. 1905).
- Ekainaren 27a - Lucio del Álamo, arabar kazetari eta idazlea (j. 1913).
Uztaila Aldatu
- Uztailaren 12a - Joshua Logan, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1908).
- Uztailaren 18a - Nico, alemaniar abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea (j. 1938).
- Uztailaren 18a - Alberto Onaindia, bizkaitar apaiza (j. 1902).
- Uztailaren 21a - Andres Eliseo Mañarikua, bizkaitar historialaria (j. 1911).
- Uztailaren 23a - André Lafond, lapurtar errugbilaria (j. 1902).
- Uztailaren 25a - Ángela Ramos, perutar kazetaria, poeta eta antzerkigilea (j. 1896).
- Uztailaren 31 - André Navarra, lapurtar txelo jole eta irakaslea, mundu mailako ospea lortu zuena (j. 1911).
Abuztua Aldatu
- Abuztuaren 2a - Raymond Carver, estatubatuar idazlea, errealismo zikina deritzon mugimenduari atxikia (j. 1938).
- Abuztuaren 4a - Ofelia Uribe de Acosta, kolonbiar sufragista (j. 1900).
- Abuztuaren 6a - Francis Ponge, frantziar olerkari eta saio-idazlea (j. 1899).
- Abuztuaren 8a - Félix Leclerc, Quebecdar egile abeslari, olerkari, idazle eta aktorea, Quebeceko burujabetzaren alde nabarmendua (j. 1914).
- Abuztuaren 11 - Anne Ramsey, estatubatuar aktorea (j. 1929).
- Abuztuaren 12a - Jean-Michel Basquiat, estatubatuar graffitigile, margolari eta marrazlea (j. 1960).
- Abuztuaren 14a - Enzo Ferrari, italiar autogilea, 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta Ferrari automobil markaren sortzailea (j. 1898).
- Abuztuaren 17a - Muhammad Zia Ul-Haq, Pakistango diktadorea (j. 1924).
- Abuztuaren 21a - Ray Eames, estatubatuar diseinatzailea eta zinema-zuzendaria (j. 1912).
- Abuztuaren 25a - Françoise Dolto, frantziar pediatra eta psikoanalista, haurtzaroaren psikoanalisia ikertzeagatik ospetsua (j. 1908).
- Abuztuaren 30a - Jack Marshall, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1912).
- Abuztuaren 31 - Leonidas Proaño, ekuadortar apezpiku erromatar katolikoa (j. 1910).
Iraila Aldatu
- Irailaren 1a - Luis Walter Alvarez, estatubatuar fisikaria, 1968ko Fisikako Nobel saria (j. 1911).
- Irailaren 5a - Gert Fröbe, alemaniar aktorea (j. 1913).
- Irailaren 10a - Joaquim Pedro de Andrade, brasildar zinemagilea (j. 1932).
- Irailaren 10a - Xabier Olazabal, lapurtar apaiza eta misiolaria (j. 1909).
- Irailaren 18a - Eleuterio Tapia, gipuzkoar trikitilaria (j. 1926).
- Irailaren 23a - Maurice Durosoy, frantziar ofizial eta idazlea (j. 1898).
- Irailaren 29a - Charles Addams, estatubatuar komikigilea (j. 1912).
Urria Aldatu
- Urriaren 3a - Franz Josef Strauss, alemaniar politikaria (j. 1915).
- Urriaren 9a - Felix Wankel, alemaniar ingeniari mekaniko eta asmatzailea, Wankel motorraren sortzailea (j. 1902).
- Urriaren 12a - Rafael García Serrano, nafar idazle eta kazetaria (j. 1917).
- Urriaren 14a - Serafín Ahedo, euskal herritar futbolaria (j. 1908).
- Urriaren 14a - Jesús Dermit, bizkaitar txirrindularia (j. 1909).
- Urriaren 31 - Alfred Pellan, kanadar margolaria, marrazkigilea eta dekoratzailea, Kanadako artistarik garrantzitsuenetako bat (j. 1906).
- Urriaren 31 - Guy Petit, lapurtar politikaria (j. 1905).
- Urriaren 31 - George Uhlenbeck, herbeheretar-estatubatuar fisikaria (j. 1900).
Azaroa Aldatu
- Azaroaren 17a - Magdaléna Štrompachová, Hungarian jaiotako eslovakiar margolari eta zaharberritzailea (j. 1919).
- Azaroaren 22a - Luis Barragán, mexikar arkitektoa (j. 1902).
- Azaroaren 22a - Erich Fried, austriar jatorriko alemaniar idazlea (j. 1921).
- Azaroaren 24a - Irmgard Seefried, alemaniar opera abeslaria (j. 1919).
- Azaroaren 26a - Michel Cépède, frantziar agronomo eta administratzailea (j. 1908).
- Azaroaren 27a - Carmen Carbonell, kataluniar aktorea eta antzerki-enpresaburua (j. 1900).
- Azaroaren 27a - John Carradine, estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Azaroaren 30a - Margaret Mee, britainiar artista botanikoa (j. 1909).
Abendua Aldatu
- Abenduaren 6a - Roy Orbison, estatubatuar kantari eta musikagilea (j. 1936).
- Abenduaren 13a - María Teresa León, 27ko belaunaldiko espainiar idazlea (j. 1903).
- Abenduaren 14a - Robert Cornevin, frantziar historialaria (j. 1919).
- Abenduaren 14a - Jean Schramme, belgikar mertzenarioa (j. 1929).
- Abenduaren 20a - Elizabeth Scott, estatubatuar matematikaria, estatistikan eta astronomian espezializatua (j. 1917).
- Abenduaren 21a - Nikolaas Tinbergen, herbeheretar etologoa, 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1907).
- Abenduaren 23a - Anatoli Ribakov, ukrainar eta sobietar idazlea (j. 1911).
- Abenduaren 25a - Juan Uribe Echevarría, txilen aritutako bizkaitar irakasle, idazle eta ikertzailea (j. 1908).
- Abenduaren 26a - Gregorio López Irasuegi, bizkaitar politikari eta ETAkidea (j. 1946).
- Abenduaren 26a - Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea (j. 1897).
- Abenduaren 29a - Émile Aillaud, frantziar arkitektoa (j. 1902).
- Abenduaren 30a - Jan Baalsrud, Norvegiako erresistentziaren komandoa, Bigarren Mundu Gerran alemanen okupazioaren aurka aritutakoa (j. 1917).
- Abenduaren 30a - Isamu Noguchi, japoniar-estatubatuar eskultore eta paisaien arkitektoa (j. 1904).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea Aldatu
- Otsaila - Cyril Jackson, hegoafrikar astronomoa (j. 1903).
- Emilia Zuza, Santurtziko nafar maistra (j. 1910).
- Felipe Ugarte, espainiar militarra, Donostiako alkatea frankismo garaian (j. 1916).
- Jazinto Karraskedo, gipuzkoar idazlea (j. 1895).
- Jose Joakin Mitxelena, gipuzkoar bertsolaria (j. 1924).
- Jose Maria Garate, euskal politikari jeltzale eta abertzalea, Eusko Gudariak ereserkiaren egilea (j. 1902).
- Modesto Aranbarri, bizkaitar militarra, Euzko Gudarosteko Operazio Burua (j. 1902).
- Belita Palma, angolar abeslaria, Angolako herri-kulturan mugarritzat hartua (j. 1932).
Nobel saridunak: Aldatu
- Fisika: Leon M. Lederman, Melvin Schwartz eta Jack Steinberger
- Kimika: Johann Deisenhofer, Robert Huber eta Hartmut Michel
- Literatura: Nagib Mahfuz
- Medikuntza: Sir James W. Black, Gertrude B. Elion eta George H. Hitchings
- Ekonomia: Maurice Allais
- Bakea: Nazio Batuen kasko urdinak