Eusebio Osa Unamuno, izengoitiz Sakone (Bergara, Gipuzkoa, 1936ko martxoaren 27a - Gasteiz, Araba, 1993ko otsailaren 22a) euskal idazlea izan zen. Bere obra nagusiak hiru dira: Pedagogia eta gizartea (1972), Elurra (1973) eta Dialektikaz eta kulturaz (1974).[1]

Eusebio Osa Unamuno

Bizitza
JaiotzaBergara1936ko martxoaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1993ko otsailaren 22a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: eusebio-osa-unamuno-1936-1993
Egunkariaren omenaldia (1993-02-23)

Oñatin egin zituen eliz ikasketak. Yakin, Erein, Olerti, Jesus'en Biotzaren Deya, Zeruko Argia eta Anaitasuna[2] aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Euskal Filologiako ikasketak bukatu eta doktoretza tesia aurkeztu zuen, 1989an, Euskararen hitzordena komunikazio zereginaren arabera izenburupean. Politikoki hasiera batean marxismoari lotuta ibili zen, OIC-EKE alderditik gertu; 1977-1978 urtetan alderdi politiko horren Iraultza aldizkariaren euskal orriaren arduraduna izan zen.[3][4] Azken urteetan, EHUko irakaslea izan zen, eta bertako Euskarako Kabineteko buru.[5] Egin egunkarian idazten zuen eta Euskaldunon Egunkariaren sorkuntzan esku hartu zuen, eta bertan artikuluak idatzi zituen.[6]

Liburuak aldatu

Artikulu ugariz gain Eusebio Osa liburuok idatzi zituen:[7]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

« Galdetu nion Joxe Azurmendiri ea nortzuk ziren erreferentziazko pentsalariak orain, eta hiru izen aipatu zizkidan: Txillardegi, Eusebio Osa eta Emilio Lopez Adan. »

Pako Sudupe[9]


Erreferentziak aldatu

  1. Elustondo, Mikel 1958-. (2005). Eusebio Osa (1936-1993). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2372-3. PMC 796367649. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  2. Osa, Eusebio. (1993). «Bilaketa orokorra Anaitasuna aldizkarian» www.euskaltzaindia.eus (Anaitasuna) (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  3. Juan Luis Zabala: "Haustura eraberritzaile beten lekuko". Berria, 2013ko abenduaren 11, 31.or. http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-12-11/031/001/haustura_eraberritzaile_baten_lekuko.htm[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Eusebio Osa / Belaunaldi baten lekuko | Katebegia» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  5. ««Plangintza onartuko dela iruditzen zait»» Argia 1990-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  6. Osa, Eusebio. (1993). «Eusebio Osa, Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (110 agerpen)» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  7. «Eusebio Osa Unamuno (1936-1993) :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  8. Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  9. Sudupe, Pako. (2020-09-15). Liburu aurkezpena: "Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari". Udako Euskal Unibertsitatea, Youtube.

Bibliografia aldatu

Kanpo loturak aldatu