Azaroaren 24
data
Azaroaren 24a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita zortzigarren eguna da, 329.a bisurteetan. 37 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1912 – 49 pertsona hil ziren, horeietatik 44 haur, Bilboko Circo Amateur antzokian egondako jende pilaketan suaren larma faltsu baten ondorioz.
- 1975 – Antonio Echevarría Albisu Oiartzungo alkatea hil zuten. Ez dago argi zeinek hil zuen.
- 1982 – Euskararen Legea onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 2005 – 3,2 graduko lurrikara bat egon zen, Bermeo eta inguruko herrietan. Ez zuen kalte handirik eragin.
- 2007 –
- Herrizaingo Sailak droga prebentzio kontrolak egiten hasi zen Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan.
- 10 lagun atxilotu zituzten Iruñan poliziarekin izandako liskarretan, aurreko egunetan kale borrokaren aurka eramandako operazioagatik protesta egiten zebiltzala.
- 2009 – Segi gazte antolakundearen aurkako sarekada egin zuen Espainiako Poliziak. 34 gazte atxilotu zituzten gauez, eta beste zortzik ihes egitea lortu zuten.
Mundua
aldatu- 1522 – Nafarroako Petri II.a mariskala hil zuten Valladoliden, preso zeukatela. Nafarroako armadako burua eta figura politiko garrantzitsua izan zen.
- 1642 – Abel Tasman holandar esploratzailea, gerora Tasmania izendatuko zuten uhartera iritsi zen, bertara iritsi zen lehen europarra. 1838rako kolonoek aborigen guztiak hil zituzten.
- 1974 – Etiopian giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa den Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten. Australopithecus afarensis hominidoak 3,2 – 3,5 milioi urteren artean ditu. Izena The Beatlesen "Lucy in the sky with diamonds" abestitik datorkio, aurkitu zuten unean irratitik hori entzuten ari zirelako.
- 1976 – Turkian lurrikara batek 60.000 hildakotik gora utzi zituen.
- 2006 – Jose Montilla Kataluniako presidente bihurtu zen, PSC, ERC eta ICVren aldeko botua eman ostean.
- 2007 –
- Poliziak Garry Kasparov, xake-jokalari ohia eta Errusiako presidentegaia, Moskun atxilotu zuen Vladimir Putinen gobernuaren aurkako protesta jendetsu batean.
- Australiako Alderdi Laboristako Kevin Ruddek irabazi zituen hauteskunde federalak.
- 2014 – Sony Pictures Entertainmentek zibererasoa jasan zuen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2007 – Ene Bada! erromeriak agur esan zien agertokiei Durangoko Plateruena kafe antzokian.
Mundua
aldatu- 1948 – Ladri di biciclette ("Txirrindu Lapurra") filma estreinatu zen, Vittorio De Sicaek zuzendu eta Lamberto Maggiorani, Enzo Staiola, Lianella Carell, Gino Saltamerenda, Vittorio Antonucci, Giulio Chiari eta Elena Altieri aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1950 – King Solomon's Mines ("Salomon Erregearen Mehatzak") filma estreinatu zen, Compton Bennett eta Andrew Martonek zuzendu eta Deborah Kerr, Stewart Granger eta Richard Carlson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1974 – Murder on the Orient Express ("Orient Expresseko Hilketa") filma estreinatu zen, Sidney Lumetek zuzendu eta Albert Finney, Lauren Bacall, Martin Balsam, George Coulouris, Jean-Pierre Cassel, Ingrid Bergman, Jacqueline Bisset, Sean Connery, John Gielgud, Wendy Hiller, Anthony Perkins, Vanessa Redgrave, Rachel Roberts eta Richard Widmark aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 – A Perfect World (Mundu Perfektua) filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta Kevin Costner, Clint Eastwood, Laura Dern eta T.J. Lowther aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1859 – Lehenengoz argitaratu zen Charles Darwin zientzialariak idatzitako Espezieen jatorria, izaki bizidunen hautespen naturalaren eta eboluzioaren teoria plazaratu zuen liburua.
- 1974 – Etiopian giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa den Lucyren hezurdura aurkitu zuten. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2007 – Aritz Aranburu surflari zarauztarrak 2008ko WCT Zirkuiturako sailkatu zen. Sailkatzea lortzen duen lehen euskalduna izan zen.
- 2024 – Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Unai Laso irabazlea.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1870 – Juan Manuel Lertxundi, euskal idazlea (h. 1925).
- 1911 – Jon Oñatibia, euskal idazle eta gipuzkoar txistularia (h. 1979).
- 1942 – Joan Mari Torrealdai, euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa (h. 2020).
- 1948 – Mari Aiestaran, gipuzkoar belar hockeyko jokalari ohia eta entrenatzailea.
- 1952 – Julián Sancristóbal, bizkaitar politikari ohia.
- 1954 – Francisco Javier Mina, nafar futbolaria ohia.
- 1955 – Mila Salterain Jainaga, bizkaitar idazlea.
- 1956 – Kepa Aulestia, bizkaitar politikari eta kazetaria, Euskadiko Ezkerraren Idazkari Nagusi ohia.
- 1964 – Julian Peña, Julen Garikanopeña, bizkaitar idazlea.
- 1967 – Ainhoa Beola, EH Bilduko gipuzkoar politikaria.
- 1972 – Gaël Mocaër, lapurtar zinema zuzendaria, zinema dokumentalean aditua.
- 1976 – Maider Zabalegi, gipuzkoar abeslari eta konpositorea, Alaitz eta Maider bikoteko kidea.
- 1977 –
- Rafael Bastide, bizkaitar errugbilari ohia.
- Nahikari Ipiña, bizkaitar zinema ekoizlea.
- 1979 – Joseba Llorente, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1982 – Egoitz Zelaia, lapurtar bertsolaria eta euskal idazlea.
- 1995 – Marta Perea, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1273 – Alfontso (Chesterreko kondea), ingeles infantea (h. 1284).
- 1394 – Karlos, Orleansko dukea, frantziar duke eta olerkaria (h. 1465).
- 1632 – Baruch Spinoza, holandar filosofo judu sefardia, kartesianismo kritikoaren oinordekoa (h. 1677).
- 1713 –
- Junípero Serra, espainiar elizgizona eta kolonizatzailea (h. 1784).
- Laurence Sterne, irlandar eleberrigile eta elizgizon anglikanoa (h. 1768).
- 1724 – Maria Amalia Saxoniakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1760).
- 1745 – Maria Luisa Espainiakoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza (h. 1792).
- 1750 – Joseph Matenot, Frantziako Iraultzako gerretan aritutako frantziar jenerala (h. 1794).
- 1784 –
- Johann Ludwig Burckhardt, suitzar esploratzailea (h. 1817).
- Zachary Taylor, Ameriketako Estatu Batuetako 12. Presidentea (h. 1850).
- 1808 – Alphonse Karr, frantziar eleberrigile eta kazetaria (h. 1890).
- 1811 – Ditlev Gothard Monrad, Danimarkako lehen ministroa (h. 1887).
- 1813 – Nikolai Ogariov, errusiar iraultzaile, filosofo, olerkari eta kazetaria, populismoaren sortzaileetako bat (h. 1877).
- 1826 – Carlo Collodi, italiar idazlea (h. 1890).
- 1827 – Adélia Fonseca, brasildar poeta (h. 1920).
- 1838 – Prosper-Olivier Lissagaray, frantziar kazetari errepublikazale eta sozialista (h. 1901).
- 1858 – Marie Bashkirtseff, errusiar idazlea, margolaria eta eskultorea (h. 1884).
- 1860 – Themistoklis Sofoulis, Greziako lehen ministroa (h. 1949).
- 1864 – Henri de Toulouse-Lautrec, frantziar margolaria (h. 1901).
- 1869 – Óscar Carmona, Portugalgo 11. presidentea (h. 1951).
- 1872 – Georgi Vasilievitx Txitxerin, errusiar diplomatikoa (h. 1936).
- 1877 – Alben W. Barkley, AEBetako 35. presidenteordea (h. 1956).
- 1878 – Paul J. Sachs, estatubatuar enpresaria eta museo zuzendaria (h. 1965).
- 1879 – Eli Heckscher, suediar ekonomista (h. 1952).
- 1885 – Anna Louise Strong, estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista (h. 1970).
- 1887 – Erich von Manstein, alemaniar mariskala (h. 1973).
- 1891 – Maria Pawlikowska-Jasnorzewska, poloniar poeta eta antzerkigilea (h. 1945).
- 1897 – Lucky Luciano, italiar-estatubatuar mafiosoa, antolatutako krimen modernoaren sortzailetzat jotzen den gansterra (h. 1962).
- 1898 – Liu Shaoqi, Txinako Herri Errepublikako bigarren presidentea (h. 1969).
- 1905 – Irving Allen, estatubatuar ekoizle eta zinemagilea (h. 1987).
- 1908 –
- Libertad Lamarque, argentinar kantari eta antzezlea (h. 2000).
- Margarita Manso, 27ko belaunaldiko espainiar margolaria (h. 1960).
- 1910 – Ana María de Foronda, espainiar idazlea, itzultzailea eta kazetaria (h. 1990).
- 1914 – Agostino Casaroli, italiar Kardinala (h. 1998).
- 1916 – Concha Liaño, anarkista eta Mujeres Libres mugimenduaren sortzaileetako bat (h. 2014).
- 1918 – Wild Bill Davis, jazz pianista, organista eta moldatzaile estatubatuarra (h. 1995).
- 1919 – Vera Atseva, mazedoniar politikari komunista eta jugoslaviar partisanoen kidea (h. 2006).
- 1923 – Octavio Lepage, Venezuelako presidentea (h. 2017).
- 1925 – Simon van der Meer, herbeheretar fisikaria, 1984ko Fisikako Nobel Saria (h. 2011).
- 1926 – Tsung Dao Lee, txinatar fisikaria, 1957ko Fisikako Nobel Saria (h. 2024).
- 1927 –
- Ahmadou Kourouma, mandinga jatorriko bolikostar eleberrigilea (h. 2003).
- Alfredo Kraus, espainiar tenorra (h. 1999).
- 1928 – Olga Rivero Jordán, kanariar poeta (h. 2021).
- 1930 – Carmen Hernández, espainiar katekista eta kimikaria, Bide Neokatekumenalaren sortzailea (h. 2016).
- 1932 – Claudio Naranjo, txiletar psikiatra (h. 2019).
- 1934 –
- Yvonne Rainer, estatubatuar dantzari, koreografo eta zinemagile esperimentala.
- Alfred Schnittke, errusiar musikagilea (h. 1998).
- 1935 – Khalifa bin Salman Al Khalifa, Bahraingo lehen ministroa (h. 2020).
- 1938 –
- Willy Claes, belgikar politikaria, NATOren 8. Idazkari orokorra.
- Oscar Robertson, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1941 –
- Abdelkader Bensalah, Aljeriako behin-behineko presidentea (h. 2021).
- Ricardo Piglia, argentinar idazle eta literatura-kritikaria (h. 2017).
- 1942 – Billy Connolly, eskoziar umorista, abeslari, aktore eta telebista aurkezlea.
- 1943 –
- Kuniwo Nakamura, Palauko presidentea (h. 2020).
- Takaji Mori, japoniar futbolaria (h. 2011).
- 1944 – Candy Darling, estatubatuar emakumezko aktore transgeneroa (h. 1974).
- 1946 –
- Ted Bundy, estatubatuar serieko hiltzailea (h. 1989).
- Minoru Kobata, japoniar futbolari ohia.
- 1947 – Dwight Schultz, estatubatuar zinema, antzerki eta telebistako aktorea.
- 1949 – Pierre Buyoya, Burundiko presidentea (h. 2020).
- 1950 –
- Bob Burns, estatubatuar bateria-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 2015).
- Nikica Valentić, Kroaziako lehen ministroa (h. 2023).
- 1952 –
- Martin Foley, irlandar krimen antolatuko burua.
- Michel Tubiana, frantziar legelari eta abokatua, Euskal Herriko bake prozesuan aritutakoa (h. 2021).
- 1953 – Sylvie Kinigi, Burundiko presidentea.
- 1954 – Emir Kusturica, bosniar-serbiar zinema zuzendaria.
- 1955 – John Carleton, ingeles errugbilari ohia.
- 1957 –
- Edith Checa, espainiar kazetaria, idazlea eta poeta (h. 2017).
- Jeff Noon, ingeles idazlea.
- 1961 – Arundhati Roy, indiar idazle, pentsalari eta ekintzailea.
- 1970 – Julieta Venegas, mexikar abeslaria eta kantugilea.
- 1972 – Ana Santos Payán, espainiar argitaratzailea eta idazlea (h. 2014).
- 1973 - Paola Cortellesi, italiar aktorea, autorea, komikoa, imitatzailea eta kantaria.
- 1978 –
- Desirée Bela-Lobedde, Negra Flor, ekuatoginear jatorriko kataluniar idazle eta komunikatzailea.
- Katherine Heigl, estatubatuar aktorea eta modelo ohia.
- 1979 – Carmelita Jeter, 100 eta 200 metroko estatubatuar atleta ohia.
- 1983 – Aida Nuño, espainiar txirrindularia eta ziklokroslaria.
- 1984 –
- Naoya Kikuchi, japoniar futbolaria.
- Brianna Westbrook, pertsona transgenero eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra.
- 1986 – Aida Folch, kataluniar aktorea.
- 1990 – Sarah Hyland, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1991 – Leo Baker, estatubatuar skateboarderra.
- 1993 –
- Ivi Adamou, greziar-zipretar abeslari eta pianista.
- Hande Erçel, turkiar aktorea eta modeloa.
- Fridolina Rolfö, suediar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1522 – Petri II.a Nafarroakoa, nafar militarra eta mariskala, Simancasen (j. c. 1454)
- 1822 – Francisco Javier Elio, nafar militarra, Valentzian (j. 1767).
- 1851 – Marcelino Oraa, nafar militar eta politikaria (j. 1788).
- 1936, Paternan (Valentzia) exekutatuak:
- Daría Campillo Paniagua, Daría Santa Sofiarena, arabar moja karmeldarra (j. 1873).
- María Consuelo Cuñado, euskal moja karmeldarra (j. 1884).
- Feliciana Uribe, bizkaitar moja karmeldarra (j. 1893).
- 1993 – Francisco Gorritxo, bizkaitar politikari abertzalea, Mar del Platan (j. 1906).
- 1998 – Gaspar Montes, gipuzkoar margolaria (j. 1901).
- 2000 – Félix Erbiti, nafar apaiz oblatua, Espainiar Sahara eta Ifniko prefektu apostolikoa, Madrilen (j. 1910).
- 2009 –
- Ana de Begoña Azkarraga, arabar historialaria, EHUko Artearen Historiaren lehen katedraduna (j. 1946).
- Amparo Gastón, Amparitxu, gipuzkoar intelektual eta poeta, Madrilen (j. 1921).
- 2020 – Jose Luis Garaioa, nafar agustindar fraidea eta misiolaria, Texasen (j. 1952).
Mundua
aldatu- 1468 – Jean Dunois, frantziar gerra-gizona.
- 1513 – Guy de Blanchefort, Jerusalemgo San Joan Ordenaren 42. Maisu Handia (j. 1446).
- 1572 – John Knox, eskoziar teologoa, apaiza eta Presbiterianismoaren sortzailea (j. 1513).
- 1715 – Eduvigis Leonor Holstein-Gottorp, Suediako erregina ezkontidea (j. 1636).
- 1741 – Ulrika Eleonor Suediakoa, Suediako erregina (j. 1688).
- 1807 – Joseph Brant, mohawk amerindiarren buruzagia.
- 1848 – William Lamb (Melbourneko II. bizkondea), Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1779).
- 1870 – Lautréamonteko kondea, frantziar poeta (j. 1846).
- 1904 – Christopher Dresser, eskoziar diseinatzaile eta diseinu teorilaria, aurreneko diseinatzaile independenteetako bat (j. 1834).
- 1916 – Hiram Stevens Maxim, estatubatuar asmatzailea (j. 1840).
- 1922 – Robert Erskine Childers, irlandar errepublikarra (j. 1870).
- 1929 – Georges Clemenceau, Frantziako Errepublikako Lehen Ministroa (j. 1841).
- 1931 – John Henry Clarke, ingeles mediku homeopata eta idazlea (j. 1853).
- 1940 – Saionji Kinmochi, Japoniako lehen ministroa (j. 1849).
- 1942 – Peadar Kearney, irlandar errepublikar nazionalista eta abesti matxinoen konposatzailea (j. 1883).
- 1946 – László Moholy-Nagy, hungariar margolaria eta eskultorea (j. 1895).
- 1947 – Léon-Paul Fargue, frantziar olerkaria (j. 1876).
- 1956 – Flora Sandes, I. Mundu Gerran soldadu gisa ofizialki aritu zen emakume britainiar bakarra (j. 1876).
- 1957 – Diego Rivera, mexikar margolaria (j. 1886).
- 1958 – Robert Cecil (Cecil of Chelwood I. bizkondea), britainiar abokatu, politikari eta diplomazialaria, 1937ko Bakearen Nobel Saria (j. 1864).
- 1959 – Boris Eijenbaum, errusiar literatura kritikaria (j. 1886).
- 1963 – Lee Harvey Oswald, estatubatuar marinea, John F. Kennedyren hiltzailea (j. 1939).
- 1965 –
- Abdullah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1895).
- Klavdia Ode-Vasilieva, palestinar-errusiar arabista eta irakaslea (j. 1892).
- 1968 – István Dobi, Hungariako lehen ministro eta estatuburua (j. 1898).
- 1972 – Arminda Aberastury, argentinar psikoanalista, haurren eta nerabeen psikoanalisiaren aitzindaria (j. 1910).
- 1980 –
- George Raft, estatubatuar dantzari eta aktorea (j. 1901).
- Henrietta Hill Swope, estatubatuar astronomoa (j. 1902).
- 1985 – René Barjavel, frantziar idazlea, zientzia fikzioaren maisutzat hartua (j. 1911).
- 1987 – Matilde Cantos, espainiar politikari sozialista (j. 1898).
- 1988 –
- Marià Manent, kataluniar poeta, prosista, literatur kritikaria, memorialista, itzultzailea eta kultur ekintzailea (j. 1898).
- Gisella Perl, hungariar ginekologoa (j. 1907)
- Irmgard Seefried, alemaniar opera abeslaria (j. 1919).
- 1990 – Dodie Smith, ingeles eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1896).
- 1991 – Freddie Mercury, Queen taldeko abeslaria (j. 1932).
- 1992 –
- Xavier Darasse, frantziar musikaria (j. 1934).
- Rosalind Tanner, britainiar matematikaria eta matematikaren historialaria (j. 1900).
- 1996 – Edison Denisov, sobietar musikagilea (j. 1929).
- 1997 – Barbara, frantziar kantugile eta abeslaria (j. 1930).
- 1998 – Maruxa Villanueva, galiziar abeslaria eta aktorea (j. 1906).
- 2000 – Carla Capponi, italiar partisanoa eta politikaria (j. 1918).
- 2002 – John Rawls, estatubatuar filosofo eta irakaslea (j. 1921).
- 2004 – Arthur Hailey, britainiar-kanadar eleberrigilea (j. 1920).
- 2005 – Pat Morita, japoniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1946).
- 2006 – Juice Leskinen, finlandiar kantautore, olerkari eta konpositorea (j. 1950).
- 2008 – Matilde Ucelay, Espainiako lehen emakume arkitekto tituluduna (j. 1912).
- 2009 –
- Hale Smith, estatubatuar musikagilea (j. 1925).
- Samak Sundaravej, Thailandiako lehen ministroa (j. 1935).
- 2012 –
- Tony Leblanc, espainiar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1922).
- Héctor Camacho, Macho Camacho, puertorricar boxeolaria, eraila (j. 1962).
- 2016 – Marcos Ana, espainiar poeta, kazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1920).
- 2019
- Jean-Paul Benzécri, frantziar estatistikaria, korrespondentzia-analisiaren sortzailea izateagatik ezaguna (j. 1932).
- Goo Hara, hegokorear abeslari eta aktorea (j. 1991).
- 2020 –
- Montserrat Carulla, kataluniar aktorea (j. 1930).
- Christophe Dominici, frantziar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1972).
- Mamadou Tandja, Nigerko presidentea (j. 1938).
- 2022 –
- Christian Bobin, frantziar idazlea (j. 1951).
- Hans Magnus Enzensberger, alemaniar kazetari, poeta eta saiakera idazlea (j. 1929).
- André Malherbe, belgikar motoziklista, moto-krosko munduko txapelduna (j. 1956).
- María Inmaculada Paz-Andrade, galiziar zientifiko, fisiko eta ikertzailea (j. 1928).
- Börje Salming, suediar izotz hockey jokalaria (j. 1951).
- 2023 – Elliot Silverstein, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1927).
- 2024 –
- Breyten Breytenbach, afrikaans eta ingelesezko hegoafrikar idazlea (j. 1939).
- Colin Renfrew, ingeles arkeologoa (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Doltza, Iratxe, Lore, Loretxo eta Loredi.
Kanpo estekak
aldatu