Cesareo Gabarain
Cesareo Gabarain Azurmendi (Hernani, 1936ko maiatzaren 16a - Antzuola, 1991ko apirilaren 30) apaiza eta musikagilea zen, Pescador de Hombres edo La muerte no es el final bezalako abesti erlijiosoak moldatu zituen.
Cesareo Gabarain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1936ko maiatzaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Antzuola, 1991ko apirilaren 30a (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, apaiz katolikoa eta hymnwriter (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | secular clergy (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Zaragozako eta Donostiako apaiztegietan ikasi eta 1959an Donostian apaiztu zen. Donostian, Madrilen eta Antzuolan apaiza izan zen, eta azken horretan hil zen 1991an, minbiziak jota.
Pederastia susmopean
aldatuBizirik zegoenean ere haren aurkako salaketak eman ziren. 1978an, Madrilgo Chamberíko eskola marista baten ikasle talde batek sexu abusuak salatu zituzten. Erantzun gisa, beste eskola batera eraman zuten. Hiru hilabete ondoren, Joan Paulo II.ak Ohorezko Prelatu izendatu zuen. 2021ean, 17 biktimek berriro ere gertatutakoa salatu zuten eta ikerketa ireki zen. Ondorioz, Oregon Catholic Press lantegiak, Gabarainen abestien eskubideen jabeak, haren abestiak debekatu egin ditu gaia ondo argitu arte. Los Angelesen artxidiozesiak gauza bera egin du.[1]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Enciclopedia Cecilia
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |