Ireki menu nagusia

Purga Handia (errusieraz: Большая чисткаBolsháya chistka) 1936 eta 1938 artean Iosif Stalinek zuzenduriko errepresio politiko eta jazarpenaren kanpaina izan zen[1][2]. Purgan Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren kideak, funtzionarioak, kulakak, Armada Gorriaren buruzagiak eta herritar xumeak erori ziren[1]. Errusiako historiografian garai latzenak, 1937 eta 1938 artekoak, Jezhovshtxina (ежовщина; euskaraz: Jezhoven erregimena) dute izena, Nikolai Jezhov orduko NKVD polizia sekretuaren agintari nagusia zelako.

Purga Handia
Stalinist repression Itzuli
Vinnycia16.jpg
Gertakaria
Kokapena Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Parte hartzailea(k) Iosif Stalin eta Nikolai Yezhov Itzuli
Kalteak

Mendebaldean Robert Conquesten 1968ko The Great Terror saiakerak "Izu Handia" esamoldea ezagutarazi zuen, Frantziar Iraultzaren la Terreur garaiak gogoratuz.

"Garbiketen" une gorenak Moskuko prozesuak izan ziren. 1936. urtetik 1938.urtera egin ziren, eta aspaldiko lider komunistek (Zinoviev, Kamenev, Bujarin, Radek, etab.) mota guztietako delituak aitortu zituzten torturatuak izan ondoren.

SBAKeko batzorde zentraleko kideen ehuneko 70a eta alderdiko biltzarreko ehuneko 50a exekutatu egin zituzten edo kontzentrazio-esparruetan hil ziren. Armadan, 35.000 ofizial epaitu zituzten; besteak beste, 3 mariskal (5etik), 14 armadaburu (16tik), almirante guztiak (8) eta 60 gorputzburu (67tik).

Biktima ezagun batzukAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b Figes, Orlando (2007) The Whisperers: Private Life in Stalin's Russia 227-315 or. ISBN 0312428030.
  2. Gellately, Robert (2007) Lenin, Stalin, and Hitler: The Age of Social Catastrophe Knopf ISBN 1400040051.


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.