Ireki menu nagusia

Faustin Bentaberri (Izpura, Behe Nafarroa, 1869 - ibid., 1936ko otsailaren 21a) euskal musikaria, dantzaria eta koreografoa izan zen.

Faustin Bentaberri
Bizitza
Jaiotza Izpura1869
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Garona Garaia1936ko otsailaren  21a (66/67 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Jasotako sariak

BizitzaAldatu

Errementari baten semea eta musika familia bateko kide izanik, 17 urterekin hasiko da betean musikaren munduan «Faustin» izenarekin. Seguruen Faustin Calverie, biolinista sonatu eta haren aita pontearekin arituko zen).

Ola lana bazterrean utzi zuen hatzak musika tresnarako ahalik eta hobekien kontserbatzeko. Halako zen musikarako zuen grina ezen inguruan jasotzen zen guztiaz informatu eta apuntatzen hasi baitzen: jauziei lotutako doinuak eta dantza pausoak; orkestra txiki bat sortzea (Faustin Orkestra) zeinen emanaldiak ezagunak izango ziren Iparraldeko barnealdean. Deitu izaten zen ezkontzetan eta tankerako jaialdietan jotzeko. Jotzen zuen errepertorioa aski zabala izaten zen, polka, scottish, mazurka, balsa, fandangoa eta kuadrillak. Bestalde, jauziak (aldaera guztietan: Millafrankarrak, Baztandarrak, Ainhoarrak, Alemanak etab.) arraitarekin jokatzen dituen pausoa erraz iragartzeko moduan. Hezkuntzaren aldera jo zuen eta haren Izpurako etxea (gaur egun, Faustinenea) jauzietarako ikastoki bilakatu zuen.

Luzaideko apaizak estimu handian omen zuen eta jai erlijiosoak girotzen dizuten. Luzaide herriarekin lotura handia izan zuen eta gaur egun haren gomuta dute herritarrek. 20. hamarkadan, 8ko bolanta taldea osatu zuen eta atzerrian barrena ibili ziren emanaldiak egiten.

OroitzapenaAldatu

  • Garaztarrak dantza taldeak (1955ean sortua) bere omenez 1979an "Faustin eguna" antolatu zuen.
  • Izpurako arteo balioanitzak haren izena darama egun.

BibliografiaAldatu

  • Ayrnague, Mixel. Fauxtin Bentaberriren eragina Nafarroako musika eta dantzetan: Aparteko bat, Txistulari, 1993, nº 156.
  • Bidart, Pierre. Le Pays de Cize, éditions Izpegi.
  • Guilcher, Jean-Michel. La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français.