Abenduaren 9
data
Abenduaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 344.a bisurteetan. 22 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1978 - ETAk, Vicente Rubio Ereño militar ohia erail zuen Santurtzin.
MunduaAldatu
- 1931 - Espainiako Bigarren Errepublikako konstituzioa ezarri zen.
- 1941 - Bigarren Mundu Gerra: Txinak, Kubak, Guatemalak, Koreak eta Filipinek Japonia eta Alemaniari gerratea deklaratu zieten.
- 1961 - Orain Tanzania den Tanganikak independentzia lortu zuen, Erresuma Batutik bereiziz.
- 1966 - Barbados Nazio Batuen Erakundean sartu zen.
- 1971 - Arabiar Emirerri Batuak Nazio Batuen Erakundean sartu zen.
- 1973 - Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuek Sunningdaleko Akordioa izenpetu zuten.
- 1987 - Lehen Intifada hasi zen Gaza eta Zisjordanian.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1962ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Jose Joakin Mitxelenan jantzi zuen txapela.
MunduaAldatu
- 1836 - Bizia tsarraren alde (errusieraz: Жизнь за царя, Zhizn' za tsarya), Mikhail Glinkaren musika eta Nestor Kukolnik, Egor Fiodorovitx Rozen, Vladimir Sollogub eta Vasily Zhukovskyren libretoa duen opera estreinatu zen San Petersburgoko Bolshoi Antzokian.
- 1965 - Goldfinger filma estreinatu zen, Terence Youngek zuzendu eta Sean Connery, Claudine Auger, Adolfo Celi, Luciana Paluzzi, Rik Van Nutter, Desmond Llewelyn eta Bernard Lee aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1981 - Chariots of Fire ("Suzko Gurdiak") filma estreinatu zen, Hugh Hudsonek zuzendu eta Ben Cross, Ian Charleson, Nigel Havers, Cheryl Campbell eta Alice Krige aktoreek antzetu zutelarik.
- 1983 - Christine filma estreinatu zen, John Carpenterek zuzendu eta Keith Gordon, John Stockwell, Alexandra Paul, Robert Prosky eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1983 - Scarface ("Aurpegi-ebaki") filma estreinatu zen, Brian De Palmak zuzendu eta Al Pacino, Steven Bauer, Michelle Pfeiffer, Mary Elizabeth Mastrantonio, Robert Loggia eta F. Murray Abraham aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1988 - My Stepmother Is an Alien ("Nire Amaordea Estralurtar Bat Da") filma estreinatu zen, Richard Benjaminek zuzendu eta Dan Aykroyd, Kim Basinger, Jon Lovitz eta Alyson Hannigan aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 - Disclosure ("Jazarpena") filma estreinatu zen, Barry Levinsonek zuzendu eta Michael Douglas, Demi Moore, Donald Sutherland, Caroline Goodall eta Dennis Miller aktoreek antzeztu zuten.
- 2006 - 300 filma estreinatu zen, Zack Snyderek eta Gerard Butler, Lena Headey, David Wenham, Rodrigo Santoro, Vincent Regan eta Michael Fassbender aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 - Letters from Iwo Jima ("Iwo Jimako Gutunak") filma estreinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta Ken Watanabe, Kazunari Ninomiya, Tsuyoshi Ihara, Ryō Kase eta Nakamura Shidō aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 - Esan bai filma estreinatu zen, Peyton Reedek zuzendu eta Jim Carrey, Zooey Deschanel, Bradley Cooper, John Michael Higgins eta Terence Stamp aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 2007 - Aitor Elkorok esku huskako pilota profesionala utzi zuen, Eibarko Astelenan jokatutako partidan.
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1848 - Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala, bostgarren Valdespinako markesa, gipuzkoar militar eta politikaria (h. 1933).
- 1888 -
- María del Villar Berruezo, nafar dantzaria eta idazlea (h. 1977).
- José Rodríguez-Medel, Nafarroako Guardia Zibilaren komandantea Espainiako Bigarren Errepublikan, Badajozen (h. 1936).
- 1889 - Jesús Basiano, nafar margolaria (h. 1966).
- 1895 -
- Dolores Ibarruri, Pasionaria, bizkaitar politikari komunista (h. 1989).
- Clement Jauregiberri, zuberoar Jauregiberritarra, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren kontrako erresistentzian aritua (h. 1965).
- 1896 - Zacarias Zuza, nafar apaiza eta olerkaria (h. 1971).
- 1904 - Felipe Sansiñena, nafar presoa, Neuengamme kontzentrazio esparruan naziek eraildako hiru euskaldunetako bat (h. 1945).
- 1907 - Fernando María Castiella, bilbotar abokatu eta politikaria (h. 1976).
- 1911 - Jose Basterretxea, Oskillaso, euskal idazlea, Madrilen (h. 1996).
- 1932 - Jose Mari Lertxundi Zuloaga, euskal idazle eta bertsolaria.
- 1946 - Miguel Navarro, gipuzkoar futbolaria ohia.
- 1952 - Estibaliz Uranga, euskal herritar abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat.
- 1957 - Martxelo Otamendi, gipuzkoar kazetaria, Euskaldunon Egunkariaren zuzendari ohi eta Berria egunkariaren zuzendaria.
- 1960 - Josu Landa, gipuzkoar idazlea.
- 1965 -
- Xabier Lapitz, gipuzkoar kazetari eta irrati esataria.
- Juan Larzabal, gipuzkoar enpresaburua, Errealeko presidente ohia.
- 1966 - Andoni Salamero, gipuzkoar idazlea, olerkaria.
- 1967 - Román Carbajo, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- 1969 - Bixente Lizarazu, lapurtar futbolari ohia.
- 1977 - Itxaso González, bizkaitar aktorea.
- 1984 -
- Imanol Etxabe, bizkaitar futbolaria.
- Laura García Mejuto, arabar atleta, maratoietan eta triatloian aditua.
- 1989 - Ximun Lucu, lapurtar errugbilaria.
- 1991 - Julen Aranzabal, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1997 -
- Yaser Hamed, bizkaitar futbolaria, Palestinako selekzioarekin jokatzen duena.
- Diego López Fuentes, nafar txirrindularia.
- 1999 - Marina Ortiz de Zárate, arabar saskibaloi-jokalaria.
- 2000 - Amaia Malatsetxebarria, bizkaitar txirrindularia.
MunduaAldatu
- 1579 - San Martin Porres, perutar erlijioso katolikoa (h. 1639).
- 1594 - Gustavo II.a Adolfo, Suediako erregea (h. 1632).
- 1608 - John Milton, ingeles poeta (h. 1674).
- 1705 - Faustina Pignatelli, italiar zientzialaria (h. 1769).
- 1709 - Luisa Elisabet Orleanskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1742).
- 1717 - Johann Joachim Winckelmann, alemaniar arkeologoa eta historialaria (h. 1768).
- 1742 - Carl Wilhelm Scheele, suediar kimikaria (h. 1786).
- 1751 - Maria Luisa Parmakoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1819).
- 1770ean bataitua - James Hogg, ingelesez eta eskozieraz idatzi zuen eskoziar idazlea (h. 1835).
- 1778 - Vicente González Moreno, espainiar militar karlista (h. 1839).
- 1779 - Tabitha Babbitt, estatubatuar Shaker adarreko kuakero eta asmatzailea (h. c. 1853).
- 1837 - Émile Waldteufel, frantziar muikagilea (h. 1915).
- 1842 - Piotr Kropotkin, errusiar geografoa eta politika arloko pentsalaria, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakotzat hartua (h. 1921).
- 1868 - Fritz Haber, alemaniar kimikaria, 1918ko Kimikako Nobel Saria (h. 1934).
- 1870 - Hedvig Hamilton, suediar erretratu margolaria (h. 1949).
- 1880 - Begum Rokeya, bengaliar idazlea, pentsalaria, hezitzailea, gizarte-ekintzailea eta emakumearen eskubideen defendatzailea (h. 1932).
- 1882 - Joaquín Turina, espainiar piano-jotzaile eta musikagilea (h. 1949).
- 1883 - Alexandros Papagos, Greziako lehen ministroa (h. 1955).
- 1889 - Shigeyoshi Inoue, japoniar almirantea (h. 1975).
- 1895 -
- Whina Cooper, zeelandaberritar irakasle, historialari eta ekintzailea (h. 1994).
- Conchita Supervía, kataluniar mezzosoprano lirikoa (h. 1936).
- 1901 - Ödön von Horváth, alemanez idatzi zuen austriar-hungariar idazlea (h. 1938).
- 1905 - Dalton Trumbo, estatubatuar idazlea, gidoigilea eta zinemagilea (h. 1976).
- 1906 - Grace Hopper, Amazing Grace, estatubatuar zientzialaria eta matematikaria, historiako lehen konpiladorearen egilea (h. 1992).
- 1908 - Aden Abdullah Osman Daar, Somaliako lehendabiziko presidentea (h. 2007).
- 1909 - Douglas Fairbanks Jr., estatubatuar antzezlea (h. 2000).
- 1910 - Henry Lee Giclas, estatubatuar astronomoa (h. 2007).
- 1911 - Broderick Crawford, estatubatuar aktorea (h. 1986).
- 1913 - Fritz Grasshoff, alemaniar idazlea (h. 1997).
- 1915 - Elisabeth Schwarzkopf, alemaniar-britainiar sopranoa (h. 2006).
- 1916 -
- Kirk Douglas, estatubatuar zinema aktore, ekoizle eta zuzendaria (h. 2020).
- Wolfgang Hildesheimer, alemaniar idazlea (h. 1991).
- 1917 - Leo James Rainwater, estatubatuar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (h. 1986).
- 1919 - William Lipscomb, estatubatuar kimikaria, 1976ko Kimikako Nobel Saria (h. 2011).
- 1920 - Carlo Azeglio Ciampi, Italiako 10. Presidentea (h. 2016).
- 1925 - Ernest Gellner, frantziar filosofo eta antropologo soziala (h. 1995).
- 1926 -
- Raif Dizdarević, Jugoslavia ohiko presidentea.
- Henry Way Kendall, estatubatuar fisikaria, 1990eko Fisikako Nobel Saria (h. 1999).
- 1927 - Pierre Henry, frantziar musikagilea (h. 2017).
- 1929 -
- John Cassavetes, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea, zinema independientearen aitzindaria (h. 1989).
- Bob Hawke, Australiako lehen ministroa (h. 2019).
- 1930 - Edoardo Sanguineti, italiar olerkaria (h. 2010).
- 1934 -
- Judi Dench, britainiar aktorea.
- Pratibha Patil, Indiako presidente ohia, kargu hori izan duen lehenbiziko emakumezkoa.
- Junior Wells, estatubatuar musikaria, blues musikaren historiako musikari onenetako bat (h. 1998).
- 1936 - A. B. Yehoshua, israeldar idazlea (h. 2022).
- 1944 -
- Giacomo dalla Torre del Tempio di Sanguinetto, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 2020).
- Neil Innes, ingeles idazle, umorista eta musikaria (h. 2019).
- 1946 -
- Mervyn Davies, Merv the Swerve, galestar errugbi jokalaria (h. 2012).
- Sonia Gandhi, Indiako Kongresu Nazionala alderdi politiko indiarreko presidentea.
- 1948 - Gioconda Belli, nikaraguar idazlea.
- 1949 - Nando Parrado, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- 1953 - John Malkovich, estatubatuar aktorea, ekoizlea, zinema-zuzendaria eta moda-diseinatzailea.
- 1954 - Jean-Claude Juncker, Luxemburgeko lehen ministroa eta Europako Batzordeko presidentea.
- 1955 - Janusz Kupcewicz, poloniar futbolaria (h. 2022).
- 1956 - Jean-Pierre Thiollet, frantziar idazlea.
- 1957 - Emmanuel Carrère, frantziar idazle, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1958 -
- Pío Cabanillas Alonso, espainiar abokatu, enpresaburu eta politikaria.
- Eva Gancedo, espainiar konpositorea, zinemako soinu-bandetan espezializatua.
- 1959 - Jose Luis Ábalos, espainiar politikaria.
- 1962 - Felicity Huffman, estatubatuar aktorea.
- 1969 - Don Bowie, kanadar eskalatzailea.
- 1970 -
- Djalminha, brasildar futbolari ohia.
- Anna Gavalda, frantziar idazlea.
- 1972 -
- Tré Cool, estatubatuar bateria-jotzailea, Green Day taldeko kidea.
- Christian Felber, austriar ekonomia irakaslea, dantzaria, idazlea eta dibulgatzailea.
- 1974 - Nacho Vegas, espainiar indie, folk eta rock musikari eta abeslaria.
- 1977 - Ana Pastor, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1980 - Simon Helberg, estatubatuar aktorea.
- 1985 - Ashleigh Moolman, hegoafrikar txirrindularia.
- 1992 - Erika Hilton, brasildar politikaria eta pertsona beltzen eta LGBT eskubideen aldeko ekintzailea.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1810 - Jean-Pierre d'Escuret-Laborde, zuberotar abokatua (j. 1736).
- 1833 - Dominique Joseph Garat, lapurtar abokatu, kazetari eta filosofoa (j. 1749).
- 1879 - Pedro Prudentzio Hualde Maio, euskal idazle, itzultzaile eta Bidankozeko erretorea (j. 1823).
- 1889 - Helêne Feuillet, Parisen jaiotako Euskal Herriko margolari eta litografoa (j. 1812).
- 1969 - Leonardo Zilaurren, euskal herritar futbolaria, Madrilen (j. 1912).
- 1975 - Francisco Basterretxea, euskal herritar politikari eta abokatua, Madrilen (j. 1886).
- 1979 - Jesus Solaun, euskal herritar politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1903).
- 1987 - María Francés, nafar aktorea, Bartzelonan (j. 1887).
- 1991 - Pío Iraizoz Francés, nafar apaiz, organo-jotzaile, koru-zuzendari eta musikagilea (j. 1914).
- 1998 -
- Manuel Barrenetxea, bizkaitar futbolaria (j. 1924).
- Aitor Zabaleta, gipuzkoar errealzalea, Madrilen eraila (j. 1970).
- 2008 - Jose Maria Larrauri, Gasteizko gotzaina (j. 1918).
- 2013 - Ximun Haran, lapurtar pilotari, farmazialari eta politikaria (j. 1928).
- 2018 - Jose Maria Sarriegi, gipuzkoar unibertsitateko ingeniari, ikertzaile eta irakaslea Tecnumen (j. 1970).
- 2021 -
- Luis Irizar, euskal sukaldaria (j. 1930).
- Allande Sokarros, zuberoar kazetari, itzultzaile, idazle, militante abertzale eta hautetsia (j. 1957).
- 2022 - Txomin Peillen, zuberoar idazlea (j. 1932).
MunduaAldatu
- 1165 - Malcolm IV.a, Eskoziako Erresumako erregea (j. 1141).
- 1437 - Sigismundo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1368).
- 1544 - Teofilo Folengo, italiar olerkaria (j. 1491).
- 1565 - Pio IV.a aita santua (j. 1499).
- 1641 - Antoon van Dyck, flandriar margolaria (j. 1599).
- 1669 - Klemente IX.a, Aita santua (j. 1600).
- 1706 - Petri II.a Portugalgoa, baketsua, Portugalgo erregea (j. 1648).
- 1767 - Johann Jakob Haid, alemaniar grabatzaile, margolari eta liburu-argitaratzailea (j. 1704).
- 1793 - Yolande de Polignac, Marie Antoinette erreginaren laguna eta konfidentea (j. 1749).
- 1798 - Johann Reinhold Forster, poloniar jatorriko alemaniar naturalista (j. 1729).
- 1824 - Anne-Louis Girodet de Roussy-Trioson, frantziar margolaria (j. 1767).
- 1854 - Almeida Garrett, portugaldar idazle, antzerkigile, mintzalari, erresumako pare, ministro eta estatu-idazkaria (j. 1799).
- 1903 - Sebastián Herrero, espainiar kardinala, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1822).
- 1910 - Philipp Meitner, austriar abokatua eta xakelaria (j. 1839).
- 1916 -
- Söseki Natsume, japoniar idazlea (j. 1867).
- Théodule-Armand Ribot, frantziar psikologoa (j. 1839).
- 1925 - Pablo Iglesias Posse, espainiar politikaria, sozialismoaren figura nagusia (j. 1850).
- 1930 - Laura Muntz Lyall, kanadar margolari inpresionista, emakume eta haurren pinturengatik ezaguna (j. 1860).
- 1931 - Antonio Salandra, Italiako Lehen Ministroa (j. 1853).
- 1932 - Begum Rokeya, bengaliar idazlea, pentsalaria, hezitzailea, gizarte-ekintzailea eta emakumearen eskubideen defendatzailea (j. 1880).
- 1936 - Juan de la Cierva, espainiar asmatzaile, zientzialari aeronautiko, ingeniari eta hegazkin pilotua, fusilatua (j. 1895).
- 1937 - Gustaf Dalén, suediar ingeniari eta fisikaria, 1912ko Fisikako Nobel Saria (j. 1869).
- 1943 - Peider Lansel, suitzar poeta eta politikaria (j. 1863).
- 1945 - Yun Chi-ho, Koreako ekintzaile independentista, kazetari eta politikaria (j. 1864).
- 1956 - Juliet Thompson, estatubatuar margolari bahá'ía (j. 1873).
- 1963 - Daniel O. Fagunwa, nigeriar buruzagi, irakasle eta idazle joruba (j. 1903).
- 1964 - Edith Sitwell, ingeles saiakeragile eta poeta (j. 1887).
- 1971 - Ralph Bunche, estatubatuar diplomazialaria, 1950eko Bakearen Nobel Saria (j. 1903).
- 1975 - William Augustus Wellman, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- 1977 - Clarice Lispector, brasildar idazlea, XX. mendeko brasilgo idazle garrantzitsuenetakoa (j. 1920).
- 1991 - Berenice Abbott, estatubatuar argazkilaria (j. 1898).
- 1994 - Max Bill, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta diseinatzailea (j. 1908).
- 1995 -
- Concha Castroviejo, galiziar idazlea, literatura-kritikoa eta kazetaria (j. c. 1910).
- Katharine Way, estatubatuar fisikaria, Nuclear Data Project-en egindako lanagatik ezaguna (j. 1902).
- 1996 -
- Mary Leakey, britainiar paleoantropologoa (j. 1913).
- Alain Poher, Frantziako presidentea (j. 1909).
- 1998 - Archie Moore, estatubatuar boxeolaria, 131 K.O.rekin irabazitako borroken errekorraren jabe (j. 1916).
- 2013 - Eleanor Parker, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- 2014 - Jean-Marie Léyé, Vanuatuko 3. presidentea (j. 1932).
- 2018 - Riccardo Giacconi, italiar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- 2019 - Marie Fredriksson, suediar pop abeslaria, kantautorea, pianojole eta margolaria, Roxette taldeko abeslaria (j. 1958).
- 2020 -
- Raymond Hunter, Ipar Irlandako errugbilari eta kriket jokalaria (h. 2020).
- Viatxeslav Kebitx, Bielorrusiako lehen ministroa (j. 1936).
- Paolo Rossi, italiar futbolaria (j. 1956).
- 2021 -
- Otar Patsatsia, Georgiako lehen ministroa (j. 1929).
- Al Unser, estatubatuar auto-pilotua, Indianapolisko 500 milietan egindako balentriengatik ezaguna (j. 1939).
- Lina Wertmüller, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1928).
- Cara Williams, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Maryse Wolinski, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1943).